Irrati eta telebistan entzundakoak 2 ERANTZUNAK
- sexu-harremanak izatera behartu zuen.
- normaltasunera itzuli nahian ari dira
- nahiz eta inoiz baino urrunago dauden ez dute... / nahiz eta inoiz baino urrunago egon ez dute
- axolagabekeria bukatzen lagundu behar dute
- behintzat jokatzeko prest daudenak azaldu dira entrenamendura
- ez zuen esperientzia ona izan
- bizkarrean arazo asko sortu eta gero (arazo asko ala arazo handiak?)
- hamaikakoari dagokionez jokatzeko prest daude
- zergatik lehenengo mailan aritzeko txartela lortu zuelako
- ehun kiloko basurdea
- aizkora jokoa
- irakasle joan zen herri hartara
- urtero ume berak/berberak etortzen dira Euskal Herrira
- bere isla nabaritzen da
- lau kilo eta erdiko pisua zeukan/zuen haurrak
- balio handiko etxebizitza
- laurak eta bost minutu
- jaialdi hark taldearen jaiotza ekarri zuen / jaialdi hartan taldea jaio zen
- metro eta erdiko hodi baten hausturak 12 ibilgailu harrapatuta utzi ditu (idatzia)
- etxe guztietan ospatuko dute
- Nor hil da? Harold Pinter hil da Zer gertatu zaio Haroldi? Harold Pinter hil egin da
- normalean oso modu ezberdinean antolatzen ditugu ideiak
- 200 kiloko pisua duen Alonso Blandek
- etxean usain txarra dagoela konturatuta... / etxeari kiratsa dariola...
- baita ziurtagiria ez duten herriko hainbat entitatetan ere
- oso ongi daki euskaraz / oso ongi hitz egiten du euskaraz