2009-06-14

Blog interesgarria

Badakigu gaztelaniaz dagoela... badakigu hau euskaltegiko bloga dela... baina interesgarriak eta BARREGARRIAK dira http://blogs.rtve.es/palabra/posts helbidean kontatzen direnak.

2009-06-09

ALBANIAREN KONKISTA. LABURPENA

Hamalaugarren mendean gertatu zen.

Karlos II. aren anaia, Luis, Normandian zegoen guduan eta handik Nafarroako etxera itzuli zen.

Napolesko dukesa bat Juana izenekoa ezagutu eta emakume honekin ezkontzea erabaki zuen. Horretarako emakumeari dote gisa herri bat eskainiko lioke, Albania. Albania, berez, dukesarena izan beharko litzateke baina matxinoek kendu egin zioten.

Napolestik, Pedro bere lagunari mezuaren bidez, bere asmoak egiaztatu zizkion eta armada bat prestatzeko esan zion. Herria, noski, Albania izango zen.

Pedrok boteretsuekin hitz egin zuen.

- Non dago herri hori ? Aberatsa da ? Ezezaguna da, esaten zuten boteretsuek. Gainera armada bat garestia da oso.

Azkenean boteretsuek armada bat osatu zuten eta honek belaontzi batean Napolesen bidea hartu zuen.

Luis eta Juana han zeudela, belaontzira igo eta denak elkarrekin Albaniaraino abiatu ziren.

Albaniako lurra oso pobrea zen. Ez zegoen urik eta zuhaitz, animaliak eskas.

Kanpotarrak hango jendea, orain etsaiak, bilatzen hasi ziren baina alferrik, ez ziren agertzen.

Azkenean bai, agertu eta borroka gogorra eduki zuten. Gudari batzuk hil ziren eta Luis Kapitainak eskumutur bat galdu zuen. Gainera bere gorputzetik odol asko ixuri zen. Gaixorik geratu zen oso. Albaniako gudarien artean, Normandiaren merzenarioak zeuden.

Luis kapitaina gaixotuta, Pedrok borroka jarraitzea aukeratu zuen.

Eta horrela izan zen. Etsaia bilatu eta borroka handiena izan zen. Nafarroako gudariek borroka irabazi eta Albania berreskuratu zuten.

Bere kanpamendura itzuli ziren berriarekin baina ordurako Luis hilda zegoen.

0708ko bideoa

0809ko bideoa

2009-06-07

Nafarroako egungo osasungintzaren egoera GOIZEKOEK MOLDATUA ETA AMAITUA

Lehen Nafarroako osasungitzak, hau da, Osasunbideak oso ona izatearen fama zeukan. Jendeak oso ongi baloratzen zuen. Orain, ordea, hori ez da horrela. Esate baterako, Sakanako kasuan hainbat egoera kaxkar gertatzen ari dira. Batetik Iturmendi eta Urdiainen herriko sendagilea jubilatu egin zen. Harrezkero sendagile bat baino gehiago pasatu da bertatik. Bestetik Etxarrin azken udan hiru hilabete egin zituzten pediatrarik gabe. Hau gutxi balitz, Altsasun orain duten pediatra urte luzez administrazioan lanean aritu zen. Eguneratu gabe dago eta hau gaixo horien gurasoak oso kexu dira.
Hau guztia dela eta, egungo Osasunbidea lehen baino askoz okerrago dago.

Egoera honetara eraman gaituzten arrazoiak aztertzen hasiko bagina, ugariak direla ikusiko genuke. Populazioa handitu egin da, batik bat bertakoak gero eta denbora luzeagoa bizi direlako eta gero eta etorkin gehiago daudelako. Zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta sendagile behar handiagoak izaten dira. Etorkinen kasuan medikuntza zerbitzuetara asko jotzen dute, umeekin batez ere, bertakoekin alderatuz gero.

Sendagile eta material baliabideek, ordea, azken urteetan berberak izaten jarraitzen dute. Sendagile kopurua mantentzeaz gain, ez daude lehen baino erietxe gehiago. Lehengoak daude.
Honek guztiak Nafarroako osasungintza okertu egin du. Esate baterako, itxaron zerrendak luzatu egin dira. Probaren baten zain bagaude, normala bihurtu da hiru hilabete zain egotea. Artapena ere kaxkarra da. Pazienteari eskaintzen dioten denbora, orokorrean, oso laburra da. Gehienetan ez da bost minututik pasatzen. Arestian esan bezala, zenbait herritan sendagilez oso maiz aldatzen dute. Horrek gaitz kronikoen jarraipena zaildu egiten du. Mediku berria badugu, berriro gure istorial guztia kontatu beharko diogu, nahiz eta ordenagailuan izan.

Egoera hau konpontzeko bide bakarra inbertsio egokiak egitea da. Herrialde batek aurrera egiteko ezinbestekoa da osasungintza bezalako arloetan behar diren baliabide guztiak jartzea. Biztanle gehiago garenez gero, zerbitzua egokitu egin behar da. Ezin gara lehen adina sendagilerekin aritu. Gobernuaren esku dago konponketaren zatirik handiena.

Amaitzeko esan behar dut, hau guztia ikusita gezurra dirudien arren, neuk ez dut inoiz arazorik izan osasun artapena behar izan dudanean. Dena dela, badakit lagun askok arazo handiak izaten dituztela atentzio egokia jasotzeko.

2009-06-05

Klaseak ekainaren 11n amaituko dira

gosalduz eta meriendatuz. Jakina! Eguraldiak laguntzen badu Dantzalekun bertan erretako txistorra eta urdaia janez, ezta?

Diru laguntzak eskatzeko

Ikasturtea amaitzen ari da eta, bai Sakanako Mankomunitatean bai Nafarroako Gobernuan diru laguntzak eskatzeko momentua iritsi da.
Bietarako dokumentuak hartzeko pasa zaitezte euskaltegitik ekainaren 15etik 19ra.
Hemen (euskaltegian) Patxik paper guztiak emango dizkizue eta zer beste dokumentu behar diren esan.

2009-06-04

Zer jaten dugu?

Bazkaria prestatzen ari garela, xerra zartaginera bota eta ur pila ateratzen duenean... edo erosketak egiten ari garela, fruta gunera joan eta sagar disdiratsu eta ederrak ikusten ditugunean, laborategikoak direla ematen dutenak... edo haragi edo arrain paketeak ikusten ditugunean zein animalietakoak diren ez dakigunean... ziur aski noizbait pentsatu dugu: zer demontre jaten ari gara?
Gaur egungo elikaduraren aurrerapen zientifiko eta kimikoek zer jaten dugun ez jakitera eraman gaituzte.
Beste arlo askotan bezala, elikaduran negozioa eta globalizazioa oso zabalduak daude. Lehenengoari dagokionez, produkzio handia eta gastu txikiak helburutzat hartzen dira. Horretarako, aurrene inbertsioak egiten dituzte teknologian eta kimikan eta ondoren etekinak ateratzen saiatzen dira ekoizten dituzten lehengaiei produktu kimiko asko eta asko botaz. Transgenikoez ahaztu gabe.

Bigarrenaren kasuan, mendebaldeko gizartean batik bat, mundu osoko produktuak kontsumitzen ditugu. Hau da, inportazioak garrantzi handia dauka: produktu batzuk bertan hazi edo ekoizten ez direlako; beste batzuk, ordea, urtaro batean herrialde batean ez dagoenean, beste batean dagoelako. Esate baterako, hemen neguan tomaterik ez dagoenean; Txilen, aldiz, bai.
Honen guztiaren ondorio nagusia kontsumitzaileek erosten ditugun elikagaiekiko ezjakintsasuna dugu, ahaztu gabe jakien aukera eskasa dugula. Askotan janari horiek ez daramate etiketarik nola produzitu diren azaltzen dutenak. Hala ere, gaur egun hainbat produktu daramate etiketa, baina batek daki zer diren E-300 edo H-333 horiek. Litekeena da epe luzera ondorio txarrak ekartzea. Honez gain, abereak azkar eta merke kontsumitzeko moduan jartzeko nahi horretan, kate biologikoa apurtzen duten ekintzak egiten dira. Hala nola, ardien eta behien kasuan, haragiz egindako pentsuak ematea, belarjaleak izan arren.
Zertaz elikatzen ari garen jakiteko bidean badaude kontsumitzaileok aurrera eraman ditzakegun jokabideak, baita gobernuak bere aldetik egin ditzakeenak ere.
Geuk modu inteligenteagoan kontsumitu behar dugu. Batetik bertako jakiak erosiz, bide batez merkatu txikia bultzatuz eta mutinazionalak alboratuz. Bestetik, horrela etiketei jaramonik egin gabe erostea ekidin genezake, buruan izanda merke erostea ez dela garrantzitsuena, norberaren elikadura zaintzea baizik.

Ostegun goizean egin duguna

Bada... sorginaren edo jentilen (nahastua nabil) sukaldera joan gara, Edurneren laguntzarekin; gu, bestela, galduta.

Erdi bidean lagun bat galdu dugu, bide "arriskutsua" zelako, baina ongi pasatu dugu, denbora guztian euskaraz hitz egin baitugu.
Bistak izugarriak dira eta eguraldi bikaina egin digu.

2009-06-03

Arrakasta itzela!!!!!

Beno... arratsaldeko azken esperimentua izan ezik. Hurrengoan kamioi bat "Maicena" enkargatuko dugu eta orea nahasteko Urdiaingo enplegatu hobea kontratatuko dugu. (kar-kar-kar!!!!!)
Dena dela, ongi pasatu genuen eta fisika eta kimikaz asko ikasi genuen.

2009-06-01

ETA BIHAR...

Zer egingo dugu bihar? Bada, zientzia esperimentuak egingo ditugu bai goizeko taldeek bai arratsaldekoek.Telebistako "Txingurritegia" txikia geratuko da.