Lehen Nafarroako osasungitzak, hau da, Osasunbideak oso ona izatearen fama zeukan. Jendeak oso ongi baloratzen zuen. Orain, ordea, hori ez da horrela. Esate baterako, Sakanako kasuan hainbat egoera kaxkar gertatzen ari dira. Batetik Iturmendi eta Urdiainen herriko sendagilea jubilatu egin zen. Harrezkero sendagile bat baino gehiago pasatu da bertatik. Bestetik Etxarrin azken udan hiru hilabete egin zituzten pediatrarik gabe. Hau gutxi balitz, Altsasun orain duten pediatra urte luzez administrazioan lanean aritu zen. Eguneratu gabe dago eta hau gaixo horien gurasoak oso kexu dira.
Hau guztia dela eta, egungo Osasunbidea lehen baino askoz okerrago dago.
Egoera honetara eraman gaituzten arrazoiak aztertzen hasiko bagina, ugariak direla ikusiko genuke. Populazioa handitu egin da, batik bat bertakoak gero eta denbora luzeagoa bizi direlako eta gero eta etorkin gehiago daudelako. Zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta sendagile behar handiagoak izaten dira. Etorkinen kasuan medikuntza zerbitzuetara asko jotzen dute, umeekin batez ere, bertakoekin alderatuz gero.
Sendagile eta material baliabideek, ordea, azken urteetan berberak izaten jarraitzen dute. Sendagile kopurua mantentzeaz gain, ez daude lehen baino erietxe gehiago. Lehengoak daude.
Honek guztiak Nafarroako osasungintza okertu egin du. Esate baterako, itxaron zerrendak luzatu egin dira. Probaren baten zain bagaude, normala bihurtu da hiru hilabete zain egotea. Artapena ere kaxkarra da. Pazienteari eskaintzen dioten denbora, orokorrean, oso laburra da. Gehienetan ez da bost minututik pasatzen. Arestian esan bezala, zenbait herritan sendagilez oso maiz aldatzen dute. Horrek gaitz kronikoen jarraipena zaildu egiten du. Mediku berria badugu, berriro gure istorial guztia kontatu beharko diogu, nahiz eta ordenagailuan izan.
Egoera hau konpontzeko bide bakarra inbertsio egokiak egitea da. Herrialde batek aurrera egiteko ezinbestekoa da osasungintza bezalako arloetan behar diren baliabide guztiak jartzea. Biztanle gehiago garenez gero, zerbitzua egokitu egin behar da. Ezin gara lehen adina sendagilerekin aritu. Gobernuaren esku dago konponketaren zatirik handiena.
Amaitzeko esan behar dut, hau guztia ikusita gezurra dirudien arren, neuk ez dut inoiz arazorik izan osasun artapena behar izan dudanean. Dena dela, badakit lagun askok arazo handiak izaten dituztela atentzio egokia jasotzeko.