NON IRAKASTEN ZAIE EUSKARA
HELDUEI NAFARROAN?
AEKn (Nafarroa osoan)
IKAn (Iruñean,Barañainen,
Bianan Leitzan eta Lesakan)
Zubiarte Euskaltegi
publikoan (Uharte – Iruñean)
Nafarroako Hizkuntza
eskolan (Iruñean eta Tuteran)
Herri ekimenez sortutako euskaltegiak, AEK eta IKA, egoera larrian jarri ditu Nafarroako Gobernuaren jarduerak!
Euskalgintzak zor zaion diruarengatik borrokan
darrai
Nafarroako Gobernuak 2013 eta 2014 urteetan euskaraz ikasteko
zehaztutako partida eman arte mobilizazio iraunkorrari heldu diote
AEK eta IKA euskaltegiek. Otsailean egin bezala, Foru Diputazioaren
parean elkarretaratze musikatua burutu dute.
Oro har zor zaien dirua 500.000 eurokoa dela jakinarazi dute Helios
del Santo eta Sagrario Aleman AEK eta IKAko bozeramaileek. Horrekin
batera, gaur arte irakasleen eta ikasleen esfortzua txalotu dute,
ahalegin horri esker ehunka baitira gaur egun Nafarroako
euskaltegietan ikasten duten herritarrak.