- EGArako prestatzen ari direnek Proba Idatziaren simulakroa izanen dute astelehenean. 10:00etan hasi eta 12:00 arte. Iritzi artikulu bat edo blog sarrera bat (250 hitzekoa gutxienez) eta gutun formal bat egin beharko dituzte.
Idazlanak egiteko bakoitzetik bi gai izanen dituzte aukeran.
09:30etik 10:00etara bestelako lan batzuk eginen dituzte.
-A2 mailakoek (nano)ipuinen zikloa despedituko dute eta lagun arteko elkarrizketa informalak lantzen hasiko dira.
- Etxarrikoek ere (nano)ipuinen zikloa despedituko dute, baina familia arteko eztabaidak lantzen hasiko dira.
- Heldu den astean pasabideko galdera berria izanen duzue. Beraz, zaudete lasai!
- Martxoaren 22an manifestazioa deitzeko arrazoiez hitz egiten hasiko gara euskaltegian.
- Gero eta gutxiago falta da sagardotegi batean eginen dugun afarirako! Joateko asmoa baduzu, eman izena!!!! (Martxoaren 21ean Ataungo Urbitarte sagardotegira joanen gara)