Larunbatean EGAren proba idatzia egiten aritu zirenak etorri dira eta proposatu zituzten lanak kontatu dizkigute.
Gutxi gorabehera hauek dira:
Idazlan laburra (gutxienez 150 hitzekoa, sarrerako eta amaierako agurrak kontuan izan gabe)
- Internet bidez sakelako telefonoa erosi duzu eta etxean jaso duzun telefonoa ez da zuk eskatu zenuena. Bidali erreklamazio mezua.
- Gaixotasun arraroa daukan alaba daukazu. Hainbat pertsonarengandik laguntza (diru-laguntza?) jaso duzu. Bidali aldizkari batera esker gutuna.
Idazlan luzea (250 hitz gutxienez)
- Zure seme-alaben ikastetxeko aldizkarira etxeko (etxerako) lanen inguruko iritzi artikulua.
- Etxean txakurra izatearen inguruko iritzi artikulua. Eskubide eta betebeharra, ardurak, alde onak, alde txarrak...
Behin-behineko emaitzak maiatzaren 7an aterako omen dira eta behin betikoak maiatzaren 20an. Hortaz, ahozkoa prestatzen jarraitzeko badauzkagu egun batzuk. Halaber, hizkuntza eskolakoa prestatzen jarraituko dugu ere.