2014-10-03

GAUR GUAIXEN AGERTU GARA! PORTADAN!

Iturria: www.guaixe.net

Ehun bat sakandar euskalduntzen hasi dira

Guaixe Sakanako Astekaria 2014-10-03 12:40   Gizartea
 
AEK Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun ematen hasi da klaseak ematen


 Aurreko asteazkenean hasi ziren Sakanan AEKren helduen alfabetatze eta euskalduntze klaseak. Ibarreko AEK-ko arduradun Patxi Floresek esan digunez, joan den urteko antzerako ikasle kopuruak eman du izena, ehun bat. Guztiak 11 taldetan banatu dituzte. Irurtzunen bi talde daude. “Bat joan den urtetik ari da euskalduntzen eta bestea aurreratuago dago. Gehienak gurasoak dira”, azaldu digu Floresek.
Etxarri Aranatzen erdiko maila duen talde bat ari da AEKrekin ikasten. Gainontzeko zazpi taldeak Altsasu Itsasi euskaltegian ari dira. Han maila gehienak opatzeko aukera dagoela esan digu Sakanako AEK-ko buruak. Oraindik ere euskaltegian informazioa jasotzeko deiak jasotzen ari dira eta talde gehiago sor litezkeela esan digu Floresek. Gogora ekarri du ere ikasturte akaberan asistentziaren %80 edo gehiago duten ikasleek Mank-en Euskara Zerbitzuak emandako diru-laguntza eskuratzeko aukera dutela.

Informazio gehiago
Hots egin 948 564 258 edo 607 624 392 telefonoetara edo idatzi sakana@aek.org e-posta helbidera.