Asteazkenean txangoa eginen dugu.
Altsasuko Iortia kultur gunera joango gara, goizeko 10:30ean.
Bertan Itziar Nazabal margolaria izanen dugu zain. Bere laguntzarekin III. Arte Azoka bisitatuko dugu.
urriaren 17tik azaroaren 2ra
III. arte azoka honetan Sakanako sortzaile eta artistekin batera
-—batez ere altsasuarrak— ibarraz kanpoko artista gonbidatuak izango
dira. Horien artean, Helena Gonzálezek gidatutako taldearen Brut Art
erakustaldia izanen dugu. Erakusketak dirauen bitartean, hitzaldiak,
topaketak eta eztabaidak izango dira, baita aurreratuko ez dugun
sorpresaren bat ere. Ahalmen artistiko handia duen bailara honetan
egiten ari den lanaren erakusleiho paregabea.