2015-03-16

EUSKAHALDUNTZEKO BESTE AUKERA BAT!

  (Informazio hau www.guaixe.eus webgunekoa da)

www.guaixe.eus Komunitateko kide egin nahi duzu?

Guaixe Sakanako Astekaria 2015-03-15 12:58   Gizartea  Altsasu  Etxarri Aranatz
 
Gaur Komunitateko kide egiteko saioak egingo dira Etxarri Aranatzen eta Altsasun, 18:00etan.


2013ko abenduan berritu genuen Guaixeko web orria. www.guaixe.eus web gunean sartzen denak Sakanari buruzko mota guztiko informazio eguneratua topa dezake bertan, euskaraz, jakina. Horretaz aparte, gure web orriak Komunitatea dauka. Komunitateko kide egiten diren guztiek bere txokoa dute eurek egoki jotzen dituzten albisteak, kontuak, argazkiak edo dena delakoak gure orrian zintzilikatzeko. Guaixek bere Komunitatea zabaldu nahi du, hala nahi duten sakandarrek bere mezuak lau haizetara zabal ditzaten.

Komunitateko kide egiteko prozesua erraza da, baina bidea are gehiago errazteko bide hori azaltzeko saio praktikoak antolatu ditu Bierrik fundazioak. Altsasuko eta Etxarri Aranazko saioak gaur izanen dira, 18:00etan. Altsasuko saioa Iortia Kultur Guneko balioanitzeko gelan izanen da eta Etxarri Aranazkoa kultur etxean. Jakina, gure Komunitateko kide izan nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete eta bertan kide egiteko aukera izanen duzue.