2015-03-23

KORRIKA KARRERAN PARTE HARTZEKO AHOLKUAK

Geuk abisatu aurretik, GUAIXEkoek ere abisatu dute. Eskerrik asko!

 Segurtasun arauak karreran parte hartzeko

Korrika gauez pasatuko denez, ezinbestekoa da korrikalariek bere burua iluntasunean nabarmentzea. Horregatik, arropa islatzaileak edota linternak eraman behar dituzte; ikusteko eta ikusiak izateko. 


Korrika etorri aurretik eta joan ondoren errepidearen ezkerreko bazterbidetik ibili behar da, errepidera atera gabe. 

Beharrezkoa ez bada, ez gurutzatu errepidea.