2009-02-08

Berri baten aurrean... iritzia

Hona hemen 3.mailako ikasle batek idatzi duena ondoko berria irakurri eta gero.

Valentziako Pachá diskotekak polemika handia sortu du bularrak handitzeko ebakuntza zozketatuko duela iragartzean.

Iniziatibaren berri Carlos Monsell gerenteak zabaldu zuen atzo prentsaurrekoan, eta erantzunak
berehala iritsi ziren gizartearen zenbait esparrutatik.

Zozketa abenduaren 5ean ospatuko da diskotekan antolatuko den jaian, eta "oso harrera ona izan du bezeroen artean". Sindikatuek, kontsumitzaileek eta sendagileek, ordea, ez dute ideia begi onez ikusi, eta gogor kritikatu dute. Isabel Dolzek, Valentziako Komunitateko Kontsumitzaileen Batasunaren idazkari orokorrak, "etika falta" eta "azalkeria" iritzi dio jaiari. CCOO sindikatuak, bere aldetik, zozketaren "arriskuaz" ohartarazi du, "emakumeak sexu-objektutzat hartzen dituen estereotipoa mantentzen lagunduko baitu". Eta Espainiako Kirurgia Estetikoa, Plastikoa eta Berreraikitzailea erakundearen Valentziako bozeramaleak, Salvador Rodríguez-Camps jaunak, ekimenakosasunarekin arinkeriaz jokatzen duela salatu du.

Erreakzio hauen aurrean harridura erakutsi du Monsell jaunak, zozketaren helburua gizartean "naturaltasun osoz hartzen den kontua" dela esanez. Beste aldetik, sexismo salaketei erantzuteko eta saria gizonei ere zabaltzeko, ebakuntza aldatzeko aukera eskainiko dutela azaldu du. Aukeren artean fotodepilazioa edo botox injekzioak aipatu ditu.

Polemika sorturik ere, publikoak ekimen "berritzailea" onartzea eta abenduaren 5ean lokala lepoz betetzea espero du gerenteak. Diskotekak 1.000 lagunentzako edukiera du, eta sarrerak 20 eurotan egongo dira salgai.


Hona hemen 3. mailako ikasle baten iritzia:


Gaur egun oso zoratuta gaude. Horregatik ez dakit zergatik sortu da polemika hori. Zozketa horrekin bakarrik propaganda lortu nahi dute. Berri hau leku guztietan atera da: telebistan, irratian, egunkarian... Eta jende berri horri buruz hitz egiten dugu. Zer nahi dute gehiago diskotekan?

Beste aldetik, gaur egun jende pila bat egiten du ebakuntza bere gorputza aldatzeko. Eta ordaindu badu ez dago polemikarik. Baina saria baldin bada alarma guztiak pizten dugu eta lotsagarria iruditzen zaigu.

Beste aldetik, sariak zozketatzen dute, baina gero ez du behar erabiltzea. Edo norbait inposatuko du zerbait? Aukera bat da eta bakoitza nahi duena egingo du.

Nik gauza bat daukat argi eta garbi, hemen diskoteka bakarrik irabazi du: propaganda, ospe eta morboa.

Gainera, gero irakurri dugun bezala zozketa baliogabetu da polemikagatik. Horrekin zer esan nahi du? Propaganda oso handia izan eta gainera, dohainik!!!!!!!!!!!!


(Berrikusketa bat behar duen arren, ona da!!!!!!!!!!)