2013-01-04

2013KO EGA DEIALDIAK

Honako helbidean dago informazioa:

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2012/244/Anuncio-10/

Dena dela, hona hemen zati bat:

a) Atariko Proba.
Proba objektiboa (test erako 90 galdera: 100 puntu), ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko:
-Hizkuntza baliabideen erabilera: aukera anitzeko test bat da, 70 item dituena. Hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtzeko erabiltzen da (70 galdera: 70 puntu).
-Entzunaren ulermena: azterketan entzunen den grabazioan (testu bat baino gehiago izanen dira) oinarritutako aukera anitzeko zenbait galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).
-Irakurriaren ulermena: testu bat baino gehiagoren edukiaren gainean aukera anitzeko zenbait galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).
-Atariko Probak 2 ordu eta 30 minutuko iraupena du.
b) Proba Idatzia. Bi zati ditu:
-Idazlan laburra: epaimahaiak proposatutako egoera baten gainean gutuna, txostena edo antzeko zerbait idatzi beharko da; 150 hitzekoa izanen da gutxienez, hasiera eta bukaera kontuan izan gabe.
-Idazlan luzea: epaimahaiak proposatutako gaiaren eta egoeraren gainean, gutxienez 250 hitzeko testua idatzi beharko da.
-Proba Idatziak 2 orduko iraupena du.
c) Ahozko Proba. Bi zati ditu:
-Azterketari bakoitzak 5 minutu inguru izanen du epaimahaiak proposatutako testu bat azaltzeko.
-Eztabaida: azalpena bukaturik, azterketariek bat-bateko iritzi-trukea eginen dute ahozko azalpenetako gaien gainean; horretarako, epaimahaiak proposatuko dituen galderak erabiltzen ahalko dira; bigarren zati hau 10 minutukoa izanen da, gehienez.
Ahozko Proba, salbuespenak salbuespen, binaka eginen da.