2013-01-17

URTARRILAREN 26AN JAIEGUN HANDIA DAUKAGU!

Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen.

Egun osoko egitarauak girotuko du jaieguna. Goiz osoan zehar egongo da kale animazioa, trikitilarien, txarangaren eta abarren laguntzaz. Ondoren, kupelen irekiera, bertsolariak, pintxoz osatutako bazkaria, ekitaldi nagusia, erromeria, kantu jira eta Esne Beltza eta Tximeletaren kontzertua.
Sarrerak (10 euro -jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne-) AEKren euskaltegietan daude salgai.


URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!