2013-02-22

AHOLKU BATZUK

Etxarri Aranatzeko taldeetan aholkuak ematen ikasten aritu dira.

Hori aprobetxatuz, hona hemen batzuk.

Baina aholkuak eta helburuak zeuk lotu beharko dituzu, irakurle!

 AHOLKUAK
Baja hartzea gomendatzen da.
Kaltegarria da plastikozko poltsak eramatea.
Komenigarria da txanoa eta krema eramatea.
Saiatu gauza bakoitza bere lekuan uzten.
Ez da komeni leku onak non dauden esatea.
Ona da labanarekin moztea.
Kaltegarria da kafea hartzea.
Ona da besteren bularreko beroa.
Gomendagarria da makilarekin ibiltzea.
Gomendagarria da ura edatea.
Ona da burua makurtu, hanka baten gainean jarri eta saltoka hastea.
Gomendagarria da esnea eztiarekin eta limoiarekin hartzea.
Ona da guatzera joatea.
Ur tenperatura normalarekin eta gero hotzagoarekin bainatzea edo dutxatzea ona da.
Komenigarria da esne beroa hartzea.
Hobeto da poliki-poliki ibiltzea.
Ona da ariketa pixka bat egitea.
Bidea ezagutzea komeni da.
Ona da egunero garbitzea eta txukuntzea.
Hobe da kontus ibiltzea.
Ona da txokolatea eta fruitu lehorrak jatea.
Kaltegarria da asko afaltzea.
Kaltegarria da oinez azkar hastea.
Familiari nora joanen zaren abisatzea komeni da.
Kaltegarria da lohiakin zikintutako oinetakoekin etxera sartzea.
Saiatu gutxi jaten.
Gauza bakoitzarendako leku bat edukitzea komeni da.
Saiatu behar ez dituzun gauzak etxetik kentzen.
Ona da labana eramatea.

HELBURUAK

etxea txukun izateko
gripea pasatzeko
mendi buelta ona egiteko
onddo bila joateko
belarri-zuloko ur-tapoia kentzeko
ongi lo egiteko