2013-02-17

ETXETIK EUSKARA IKASTEKO AUKERA ERE BAI

Ikasturte honetan Sakanan aurreneko aldiz,
Autoikaskuntza izeneko modalitatea eskaintzen dugu.

AEKn duela urte batzuetatik eskaintzen da.

Ikasleak etxean lan egiteko lanak jasotzen ditu.

Astean behin 20 minutuz euskaltegira joan behar du ikasleak. Aste batean bi astetarako lanak jasotzeko (8-10 orduko lana) eta beste aste batean lanak zer moduz doazen eta zailtasunak komentatzeko.

Halaber, astean ordu eta erdiz euskaltegira joan behar dute mintzasaio bat egitera.

Momentu honetan autoikaskuntzan 7 ikasle ari dira eta 5 tutore/irakasle.