2013-02-16

NANOIPUINAK IDAZTEN PRESTATZEN

Hona hemen lehiaketako oinarriak:


Lehena

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako

edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko

Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena

3 maila ditu lehiaketak:

• 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete

parte.

• 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.

• 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten

ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute.

Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena

Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi

beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak

100 hitz izango ditu, gehienez.

Laugarrena

Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu

beharko dira; bestela, bertan behera geldituko

da.

Bosgarrena

Lanak euskara hutsean idatziko dira, eta argitaratu

gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan

saririk jaso gabeak izanen dira.

Seigarrena

Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide

urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena

Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea

ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

Zortzigarrena

Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira

lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik

aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutunazalaren

barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko

da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu:

izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta

ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke

euskara@sakana-mank.com helbidera. Posta

elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar

dute eta datu guztiak beste dokumentu batean

bidaliko dira.

Bederatzigarrena

Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Hamargarrena

Lanak martxoaren 27ra arte aurkez daitezke Itsasi

euskaltegian edo Sakanako Mankomunitatean.

Hamaikagarrena

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek

ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean,

sariak ex-aequo moduan banatu ahalko dira

lan batzuen artean.

Hamabigarrena

Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen

esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko

aukera gordeko du.

Hamahirugarrena

Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko

dute.

Hamalaugarrena

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar

berarekin.