2013-02-08

XII. mendeko Nafarroa eta Gartxot

Aurreko asteetan goizeko talde batean eta arratsaldeko beste talde batean XII. mendeko Nafarroa ezaguten aritu gara, baita Gartxot filman kontatzen denarekin eralazionatutako hainbat kontu ere.

Hori guztia zikloaren akaberan Gartxot filma ikustea aitzakiatzat hartuta.

Eta ikasi dugun guztian panel banatan paratu dugu.
- XII. mendeko Euskal Herriko egoera politikoa
- XII. mendeko euskaldunen bizimodua
- Arturo Kanpionen biografia eta lanak
- Benito Lertxundiren biografia eta Itzaltzuko bardoa kanta
- Gartxot filma non gertatzen den: Zaraitzuko bailara
- Euskal Herriko euskalkien sailkapenak: Bonaparte eta Zuazo
- Zaraitzu aldeko euskalkiaren ezaugarri batzuk
- Gartxot filmean kontatzen dena eta Arturo Kanpionen idatzi zuena alderatu
- ...