2016-01-31

EGA/C1 prestatzeko beste talde bat

EGA/C1 probak prestatzeko talde bat daukagu larunbat goizetan. Talde hori beteta dagoenez, heldu den ostiraletik aurrera beste talde bat izanen da. Ostiral goizetan 09:15etik 13:15era.

2016-01-29

EUSKAL HARRIAREN ABD-AK

Heldu den asteazkenean, otsailak 3, goizeko taldeek Euskal Harriaren ABD-AK izeneko filma ikusiko dute. Film hori film laburrez osatua dago. Denen artean istorio bat kontatzen dute. Beldurrezkoak dira.

Arratsaldeko taldeek ere ikusi ahal izango dituztela espero dugu.

Heldu den ostegunean, otsailak 4, goizeko taldeekin solasaldia egitera Jaume Gelabert etorriko da, film labur horietako baten autorea.




2016-01-28

VOLKSWAGENEN GALDERAREN ERANTZUNA

Zer esan nahi du Volkswagen hitz alemanak?

a) Herriaren autoa 32 BOTO


b) Auto segurua 2 BOTO

c) Herriaren motorra BOTO 1
 
d) Auto azkarra 2 BOTO
 
e) Auto kutsatzailea  3 BOTO

Aztatu dutenen izenak hartu ditugu eta notarioaren aurrean zozketa egin dugu.
Saria Maritzak jasoko du!!!
Zorionak!!! 

 

2016-01-27

BIKINI OPERAZIORAKO PRESTATZEN!

Neguko oporretan gutxi jan nonbait

eta inauterietako tripakerietarako (torradak, esaterako) asko falta nonbait

eta bikini operazioa egiten ari gara euskaltegian.

Pastak, bizkotxoa eta txokolatezko tarta ikaragarria (argazkian ikusten da bizkotxoari eta tartari pasada eman diegula) kafe-makinaren ondoan.

 



2016-01-26

EGAKOAK ZORUAN LANEAN

Hara!

EGAkoak zoruan lanean, abereen izenak sailkatzen.











2016-01-24

HIZKUNTZA AKTIBISMO TAILERRA

Sakanako EHEk Hizkuntza Aktibismo tailerra antolatu du.

Tailer honen helburua euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten duten herritarrei tresna eraginkor bat eskaintzea da, tokian toki aldaketak eragiteko.
Animatu eta parte hartu!

Urtarrilaren 27 arte daukazue izena emateko. Merezi du!

2016-01-23

URTARRILAREN 28 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zer esan nahi du Volkswagen hitz alemanak?

a) Herriaren autoa

b) Auto segurua

c) Herriaren motorra
 
d) Auto azkarra
 
e) Auto kutsatzailea


2016-01-22

EUSKARAZKO HITZ POLITENAREN GALDERAREN ERANTZUNA

2010ean euskarazko hitz politena zein den galdetu zuten.
Zein hitz izan zen irabazlea?
 
 
a) Bihotz 9 BOTO
b) Pinpilinpauxa 23 BOTO
c) Xuxurlatu 12 BOTO
d) Maitasuna 15 BOTO
e) Goxo 2 BOTO
 
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu. 
Super kamiseta Josek jasoko du.  
Zorionak!!!!!
 
Nahi izanez gero, euskarazko hitz politenari buruzko informazio gehiago hemen:
 

2016-01-21

MARRAZKI ZORAGARRIAK OPARI

Askotan pertsona txikitxo zoragarri batzuen bisitak izaten ditugu euskaltegian eta halako marrazki zoragarriak jasotzen ditugu opari.

2016-01-20

ZERTAN ARI DIRA B2+ TALDEKOAK?

Erreklamazio gutunak idazten ikasten ari gara B2+ taldekoak.


2016-01-19

SARRI HASIKO GARA NANOIPUINAK IDAZTEN



EUSKALTEGIETAKO IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2016

Oinarriak

Lehena
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena
3 maila ditu lehiaketak:
1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B1 mailako ikasleek.
3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.
Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena
Lanak banaka egingo dira, eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 150 hitz izango ditu, gehienez.

Laugarrena
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela, bertan behera geldituko da.

Bosgarrena
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.

Seigarrena
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

Zortzigarrena
Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izengoiti batez sinatua. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak Internet bidez bidal daitezke ere euskara1@sakana-mank.com helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.

Bederatzigarrena
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Hamargarrena
Lanak martxoaren 18ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.

Hamaikagarrena
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahalko dira lan batzuen artean.

Hamabigarrena
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du.

Hamahirugarrena
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.

Hamalaugarrena
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

2016-01-17

BADAUZKAGU 15-16KO BIDEO SARITUAK!

Azkenean egin dugu kontaketa!

BARREGARRIENA: LOTERIA  10 puntu


ORIGINALENA: AMETS GAIZTOA  11 puntu




LANDUENA: AMETS GAIZTOA   17 puntu




ONENA: CONGRESO VASCUENCE  8 puntu





AKTORE ONENA: JOSE MARI  (EGURALDIA) 8 puntu








Hona hemen beste bideoen fotograma batzuk.











2016-01-15

URTARRILAREN 21 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


2010ean euskarazko hitz politena zein den galdetu zuten.
Zein hitz izan zen irabazlea?
 
 
a) Bihotz
b) Pinpilinpauxa
c) Xuxurlatu
d) Maitasuna
e) Goxo

2016-01-14

AÚN ESTÁS A TIEMPO / ORAINDIK GARAIZ ZAUDE


ALTSASU

Iniciación 09:30-11:30 de lunes a jueves
Iniciación 19:00-21:00 de lunes a jueves

A1 09:30-11:30 astelehenetik ostegunera
A2 09:30-11:30 astelehenetik ostegunera
B2 09:30-11:30 astelehenetik ostegunera
B2+ 09:00-11:00 astelehenetik ostegunera

A1+ 16:30-18:30 astelehenetik ostegunera
B2+ 17:00-19:00 astelehenetik ostegunera
A2+ 19:00-21:00 astelehenetik ostegunera

EGA 09:30-13:30 larunbatetan

IRURTZUN (eskolan)

A1 09:30-11:30 astelehena, asteazkena eta ostirala

ETXARRI ARANATZ (kultur etxean)

A2+ 15:00-16:30 astelehen, astearte, ostegun eta ostirala

eta AUTOIKASKUNTZA (etxean ikastea tutore baten laguntzarekin)

2016-01-08

AKABO OPORRAK!

Akabo oporrak! 

Gaur Irurtzungo taldekoak klasera bueltan. Bihar EGA taldekoak ere klasera bueltan. 

Astelehenean beste guztiak bueltan. Egunerokotasunera itzuliko gara, pozik.