2014-03-31

ZEIN ESKAINTZA DAUKAGU SAKANAKO AEK-N? 1

 ALTSASUN

09:30-11:30 astelehenetik ostegunera, hasiera maila (duela hilabete inguru hasi ziren)

09:30-11:30, astelehenetik ostegunera, A1-2 maila

09:30-11:30, astelehenetik ostegunera, A2 maila

09:30-11:30, astelehenetik ostegunera, B1 maila

08:30-10:30, astelehenetik ostegunera, B1-2 maila

09:00-11:30, astelenenetik ostegunera B2-C1 maila

09:30-12:00, astelehen, asteazken eta ostegunetan, EGA prestatzeko


17:00-19:00, astelehenetik ostegunera, B1-2 maila

19:00-21:00, astelehenetik ostegunera, A2 maila

19:30-22:00, astelehena eta asteazkena, B2-C1 maila


ETXARRI ARANATZEN


15:00-16:30, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolan, A2 maila



IRURTZUNEN

09:30-11:30, asteazken, ostegun eta ostiraletan, A1 maila, Atakondoa eskolan

15:30-17:00,  astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, Atakondoa eskolan, B1-2 maila

19:00-21:00, astearte eta ostegunetan, A2, kultur etxean




2014-03-29

IRAKASLETARAKO IKASTEN ARI DIRENEN BISITAK

Aurreko batean esan genuen AEKn euskara irakasletarako ikasten ari zen sakandar baten bisita izanen genuela eta azkenean bisitak izan dira, bi bisita.

Hemen, AEKn, helduen euskara irakasle izateko ikas daiteke. Glotodidaktika ikastaroa deitzen zaio. Hiriburuetan edota on-line egiten da.

Ikastaro hori egiten duten sakandarrek gure klaseak ezagutzeko aukera izaten dute.

Duela gutxi etxarriar bat euskaltegian bertan goizeko B2-C1 klasean izan zen eta geroago etxarriko A2 taldean.

Sarri urdiaindar batek bisitatuko ditu gure klaseak.


2014-03-28

PARTE HARTZEAK SARIA DAUKA!

Euskara ikasten ari zareten sakandarrok!

Mintzakiden ari zareten sakandarrok!


Oraindik aukera daukazue! Astelehen arte da!


Parte hartuz gero, saria! Polita benetan!


Irabaziz gero, sari hobea!




EUSKALTEGIETAKO IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2014

Oinarriak
Lehena
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere. 
 
Bigarrena
3 maila ditu lehiaketak:
1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.
3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.
Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena
Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu, gehienez.
 
Laugarrena
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela, bertan behera geldituko da. 
 
Bosgarrena
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.
 
Seigarrena
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).
 
Zortzigarrena
Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke euskara@sakana-mank.com helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.
 
Bederatzigarrena
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.
 
Hamargarrena
Lanak martxoaren 31ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.
 
Hamaikagarrena
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex-aequo moduan banatu ahalko dira lan batzuen artean.
 
Hamabigarrena
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du.

Hamahirugarrena
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.

Hamalaugarrena
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.



Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak: Itsasi euskaltegia eta Sakanako Mintzakide

2014-03-27

IDATZI ETA BIDALI DUZU ZURE NANOIPUINA?

Astelehen arte daukazu!!!!!!!!


LAGUNEKIN GOZATU, LAGUNEKIN HASERRETU

Goizeko A2 eta arratsaldeko A2 mailako taldeak lagunekin elkarrizketak euskaraz egin ahal izateko trebatzen ari dira.


2014-03-26

Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete)


Xalbadorren heriotzean



Ikusi eta entzun bideoa ! Erantzuna bertan dago!!!!!

Zorionak gehien-gehienoi! Aztatu baituzue! 

Aztatu ez duzuenei esanen dizuegu, lasai esertzeko eta lau minutu eta hamalau segundo hartzeko. Kanta ederra da!

Oharra: bi arazo dauzkagu.

Bat teknikoa da: youtubeko bideoa hemen, blogean, txertatu txertatzen da, baina gorde eta gero zabaltzerakoan galdu egiten da. Auskalo non dagoen misterioa! Hortaz, youtuberako lotura jarri eta nahikoa daukazue, ezta?

Bestea... bestea... bloga elikatzen duen irakasleak jai eskatu behar izan du (euskaltegian zabiltzatenok jakinen duzue zergatik) eta ez daki nork irabazi duen sekulako sari zoragarri ederra. Baina, dakien momentutik hemen, blogean eta facebooken eta twitterren jarriko du. 



OHARRA!!!!!!!!!!!!!! Sari bikain, zoragarri eta mundiala jasoko duena Ainara da! Eta dakigula EGA taldean baino ez dago Ainararik! Beraz, EGAko Ainara izanen da! Zorionak!!!!!!

APIRILAREN 2 ARTEKO GALDERA



CDak 72 minutuko iraupena izateko sortu ziren. Zergatik?
  

1-       Teknikoki gehiago ezin zutelako iraun.  
2-       Beethovenen 9. sinfoniak hori irauten zuelako.
3-       CDa sortu zuenaren adina zelako
4-       “Haizeak eraman zuena” filmak hori irauten zuelako.        


2014-03-25

EZTABAIDAK ETXARRIKO TALDEAN!

Bai, eztabaidak!

Baina familiakoekin eztabaidatzen trebatzen ari direlako!

Euskaraz bizitzea euskaraz denetarik egitea da! Baita eztabaidatzea ere!

 

2014-03-24

EGA IRAKASLEARENDAKO OPARIA

Lehengoan EGA irakasleak oparia jaso zuen.

Honako eskuorria:


2014-03-22

GEROXEAGO IRUÑEAN IKUSIKO DUGU ELKAR, EZTA?

Eta ezinezkoa bazaizu joatea, eman zure atxikimendua emailez:

euskaldunok.m22@gmail.com

Edo biak egin, manifestaziora eta emaila!!!!


2014-03-21

GAUR SAGARDOTEGIRA AFALTZERA

Zeraingo sarreran dagoen sagardotegira joanen gara.

Taxiz joanen gara, lasai ibiltzeko.

Elkargunea: 20:00etan Altsasuko Biltokin.



2014-03-20

DUELA GUTXI HASI ZEN HASIERA MAILAN

Duela gutxi hasiera mailako talde bat hasi zen.

Zenbakiak ikasi behar eta...

matematika pixka bat egin zuten...


2014-03-19

MARTXOAREN 26 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Nola jarraitzen du Xabier Leteren poema ezagunak?


Non hago? Zer larretan?

a) Bethleemgo artzaina

b) gure herriko artzaina

c) gure hemengo artzaina

d) Urepeleko artzaina


SAKANAKO ANTZINAKO ARGAZKIEN GALDERAREN ERANTZUNA

Altsasu, BAI, ALTSASU DA! 0 boto
                               
                                                   Arbizuko eskola, BAI, ARBIZUKO ESKOLA DA! GAUR EGUN EZ DA ASKO ALDATU FATXADA! 4 boto! Batek Donostia dela esan du(!)

                                                                 Uharte Arakil Ez, ez da Uharte Arakil! Bakaiku da!!!! 53 boto! Bakaiku dela esan dute. Eta beste batek Uharte ez dela esan, baina Satrustegi dela esan du!

                                                           Lakuntza BAI, LAKUNTZA DA! PLAZAKO PIKOTA! 0 boto
                                        
                Etxarri Aranatz BAI! ETXARRI ARANATZ DA. EZ DA OSO ZAILA IZAN! 0 boto (gainera oraingoan argazkia moztu gabe jarri dugu!)

Urdiain BAI! URDIAIN DA! 0 boto
 

Aztatu dutenen artean atzo arratsaldeko A2 taldekoek zozketa egin zuten. Nork jasoko du saria? Mintzakide batek!

Zorionak, Tere!!!!!!!!!!!!!!!!

NAFARROAN EUSKARAZ BIZITZEARI OZTOPORIK EZ!

Nafarroako Gobernuaren (besteak beste) aldetik jasotzen ditugun oztopoak eta erasoak salatzeko, euskal komunitateak manifestaziora deitu dugu martxoaren 22an, larunbatarekin. 

Martxa Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da, 17:30ean, “Euskaldunok, gu, euskaltzaleok” lelopean.
 
AEK-k ere bat egin du aldarrikapenarekin.

Nafarroan ere euskaraz bizi gara, eta euskaraz bizi nahi dugu! Larunbatean, denok Iruñera!


2014-03-18

EUSKARA NAFARROAN 10

 Guardia Zibilak zelatatu egin ditu D ereduan ari diren Nafarroako 1.600 maisu-maistra, ETArekin zerikusia dutela frogatzeko asmoz

Lautik bat «etazalea» dela ondorioztatu du, hanka sartzez betetako baieztapenak eginda


http://paperekoa.berria.info/harian/2013-11-22/008/001/Nafarroan_D_ereduko_1_600_irakasle_ikertu_ditu_Poliziak_eta_400_etazaletzat_ditu.htm

D eredua, duintasun eredua

Malu Ziordia. Iruñeko Iturrama institutuko ama bat.
Bortizkeria mota asko daude. Denak dira salagarriak, baztergarriak, gaitzesgarriak. Horietako bat, beste bat, protagonista izan da egunotan. Gure hizkuntzaren aurka erabiltzen ari dena. Eredu publiko baten aurka. Bertan lanean ari direnen aurka. Ikasleen aurka, erabat babesgabe. Eta nire kontra, neuk hautatu baitut eredu hori.

 http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-11-29/005/004/d_eredua_duintasun_eredua.htm


Iribas: "Ez dugu piromanorik nahi suhiltzaile lanetan"

Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren ustez, D ereduaren gainean sortu den "polemika ez da ona hezkuntzarentzat". D eredua hautatzeko eskubidearen alde dago, eta Guardia Zibilaren ikerketa babestu du. "Terroristak klaseak ematera ez itzultzeko legea aldatzeko asmoa" ere agertu du.

 http://www.berria.info/albisteak/86661/iribas_ez_dugu_piromanorik_nahi_suhiltzaile_lanetan.htm

 Barcina harro, ingelesezko ereduak D ereduko eskaera murriztu duelako 


Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak esan du D ereduaren eskaera murriztu dela UPNk ingelerako eredua (PAI) indartu duelako. Ingelesaren alde “apustu handia” egin dutela dio.
TDT Party taldeko 13TV katean hezkuntza gaien inguruan mintzatu da agintaria.
“Ez gara ari jasotzen euskarazko eskaera handiagoa beste hizkuntza bat eskaintzen ari garelako, ingelesa. Apustu handia egiten ari gara. Horregatik, lehen Nafarroako Parlamentuak eskatzen ziguna baino gutxiago egin behar izan dugu D ereduarengatik”. Hala mintzatu da, Antonio Jiménezek zuzendutako saioan.
Guardia Zibilak Nafarroako D ereduko irakasleen inguruan egindako txostenari buruz galdetuta, “terroristak” hezkuntzan ez egoteko neurriak hartuko dituela nabarmendu du. “Legeak aldatu behar badira aldatuko dira”.
“Euskararen etsai handiena ezker abertzalearen inguruko pertsonak dira; hezkuntzan infiltratzen dira”, salatu du.


 http://www.argia.com/albistea/barcinak-esan-du-ingelerazko-eredua-d-eredua-murrizteko-apustua-izan-dela

EUSKARA NAFARROAN 9


NON IRAKASTEN ZAIE EUSKARA HELDUEI NAFARROAN?

AEKn (Nafarroa osoan)

IKAn (Iruñean,Barañainen, Bianan Leitzan eta Lesakan)

Zubiarte Euskaltegi publikoan (Uharte – Iruñean)

Nafarroako Hizkuntza eskolan (Iruñean eta Tuteran)

 Herri ekimenez sortutako euskaltegiak, AEK eta IKA, egoera larrian jarri ditu Nafarroako Gobernuaren jarduerak!
 

Euskalgintzak zor zaion diruarengatik borrokan darrai

 Nafarroako Gobernuak 2013 eta 2014 urteetan euskaraz ikasteko zehaztutako partida eman arte mobilizazio iraunkorrari heldu diote AEK eta IKA euskaltegiek. Otsailean egin bezala, Foru Diputazioaren parean elkarretaratze musikatua burutu dute.

Oro har zor zaien dirua 500.000 eurokoa dela jakinarazi dute Helios del Santo eta Sagrario Aleman AEK eta IKAko bozeramaileek. Horrekin batera, gaur arte irakasleen eta ikasleen esfortzua txalotu dute, ahalegin horri esker ehunka baitira gaur egun Nafarroako euskaltegietan ikasten duten herritarrak.

2014-03-17

EZ GAITUZTE MUTUTUKO!!!!


LARUNBATEKO EGA PROBA KOMENTATU DUGU!

Larunbatean EGAren proba idatzia egiten aritu zirenak etorri dira eta proposatu zituzten lanak kontatu dizkigute.

Gutxi gorabehera hauek dira:

Idazlan laburra (gutxienez 150 hitzekoa, sarrerako eta amaierako agurrak kontuan izan gabe)

- Internet bidez sakelako telefonoa erosi duzu eta etxean jaso duzun telefonoa ez da zuk eskatu zenuena. Bidali erreklamazio mezua.

- Gaixotasun arraroa daukan alaba daukazu. Hainbat pertsonarengandik laguntza (diru-laguntza?) jaso duzu. Bidali aldizkari batera esker gutuna.

Idazlan luzea (250 hitz gutxienez)

- Zure seme-alaben ikastetxeko aldizkarira etxeko (etxerako) lanen inguruko iritzi artikulua.

- Etxean txakurra izatearen inguruko iritzi artikulua. Eskubide eta betebeharra, ardurak, alde onak, alde txarrak...

Behin-behineko emaitzak maiatzaren 7an aterako omen dira eta behin betikoak maiatzaren 20an. Hortaz, ahozkoa prestatzen jarraitzeko badauzkagu egun batzuk. Halaber, hizkuntza eskolakoa prestatzen jarraituko dugu ere.



EUSKARA NAFARROAN 8

Nafarroako euskara zerbitzuak

Legegintzaldi hasieran gobernuak bertan behera utzi zuen zerbitzuekin zeukan hitzarmena.

2001-2012 artean euskara zerbitzuen aurrekontua %82 jaitsi du gobernuak.

2013ko aurrekontua euskara zerbitzuendako 0 euro izan da. 

2014-03-16

EUSKARA NAFARROAN 7

Ustez, denok telebistak LTD bidez ikusten ditugu orain.

Ustez, LTDak lehen baino kate gehiago ikusteko aukera ematen digu, baina Nafarroan euskarazko telebistak ikustea...

http://www.berria.info/albisteak/86705/etb_nafarroan_sartzea_legez_kanpokoa_dela_dio_nafarroako_gobernuak.htm

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/12/21/politica/navarra/barcina-evita-poner-fecha-a-la-captacion-de-39etb39-por-via-digital

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/10/22/politica/navarra/ea-critica-que-el-ministerio-le-ha-sumado-un-recargo-de-9000-euros-a-la-sancion-por-etb-sin-que-se-resuelva-el-recurso

 http://paperekoa.berria.info/agenda/2013-12-13/028/002/etb_ez_ikusteko_aukera.htm
 
http://www.argia.com/argia-astekaria/2393/barregura-kezka-eta-amorrua



2014-03-15

LARUNBATA, BAINA...

Larunbata gaur, baina pare bat kontu:

Asko EGAren proba idatzia egiten Iruñean,  eta bien bitartean euren irakaslea euskararen arnasguneak sendotzeko tailerrean Etxarri Aranatzen.





2014-03-14

EUSKARA NAFARROAN 6

D ereduari buruz ohar batzuk


-->
*Umeek eremu ez-euskaldunean euskaraz (D ereduan) ikasteko aukera bakarra ikastolak dira: Viana, Lodosa, Tafalla, Tutera, Zangoza, Irunberri.


*Ez Nafarroako Foru Hobekuntzak ez Espainiako Konstituzioak ez dute debekatzen D eredua Eremu ez Euskaldunean eskaintzea. Hori Nafarroako Gobernuaren esku dago.

*Noain eremu ez-euskaldunean dago, baina 2008tik D eredua eskaintzen da. Abartzuza, ordea, eremu mistoan dago, baina hango eskolan ez dute D eredua eskaintzen.


*Ziraukin eta Mañerun guraso gehienek D eredua eskatzen zuten eta dute, baina Nafarroako Gobernuak ez zuen nahi, bakarrik A eredua eskaintzen zuen. Horregatik, eskolak ikaslerik gabe geratu eta gobernuak itxi egin zituen.



*Mañeru, Zirauki, Artaxoa eta Mendigorriako umeek Garesera joan behar izaten dute euskaraz ikasi ahal izateko.

Paratu dugu!

EUSKARA NAFARROAN 5


"Nafarroako administrazioak hizkuntza eskubideak urratzen dituela esatea ez da iritzi bat, errealitate objektiboa baizik"
2013-12-20 / 09:55 / UEMA
  HERRI-ADMINISTRAZIOA
Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria eta Javier Morras Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Nafarroako Parlamentuko batzorde banatan egindako agerraldien gaineko iritzia eman du UEMAk.
Udalerri euskaldunetako osasun etxe eta liburutegietan herritarren hizkuntza eskubideak zanpatzen direla eta, UEMAK Nafarroako Parlamentura eraman zuen gaia, azaroaren 19an. Orduan hasitako bideari jarraituz, eta Aralar-NaBai eta Bildu talde parlamentarioek hala eskatuta egin dira orain.


UEMA-k Nafarroako Parlamentuan salatu du eremu euskalduneko liburuzain bakar batek ere ez duela hizkuntza eskakizunik

Hizkuntza eskubideen urraketa "etengabea" hizpide dute; osasun zentroetakok egoera ere salatu dute.

Nafarroako administrazioan euskara sustatzea debekatua



Paula Kasares | Hizkuntza-eskubideak | 2010-02-16 : 08:02
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina bertan behera utzi du. Nafarroako Euskararen Institutuak, Euskarabideak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan euskararekiko sentiberatasuna eta aldeko jarrerak sustatzeko kanpaina aurreikusi zuen 2009ko egitasmoen artean.
Urte bukaeran egin beharrekoa zen sentiberatze kanpaina hori modu positibo eta aktibo batez diseinatu zuten: ezein langile behartu gabe, hala nahi zuten funtzionarioei beren burua euskalduntzat agertzeko materiala emanez eta, haien hizkuntza gaitasunaren arabera, zerbitzu publikoetan euskara erabiltzeko zenbait urrats bideratuz. Horretarako, euskara dakiten eta ikasten ari diren funtzionarioen artean zenbait material banatzea zegoen aurreikusita: afixa edo kartela, lapitz-bolalumetarako kartoizko ontzia, herritarrei arreta euskaraz eskaintzeko esaldi usuak biltzen dituen mahai gainekoa eta erregela.




 

2014-03-13

EUSKARA NAFARROAN 4


-->
Euskalerria irratia

Nafarrroako irratia da, euskaraz emititzen du, (FM 91.4). Iruñetik eta batez ere Iruñerrirako egiten du lan.


1988ko azaroaren 7an hasi zen emititzen.


Nahiz eta sarritan eskatu duen, Nafarroako Gobernuak ez dio inoiz lizentziarik eman, eta hori dela-eta irratiak egoera irregularrean aritu behar izan du orain artean. 

Kasua epaitegietara eraman da eta epaileek arrazoia irratikoei eman diete. 
 

2014-03-12

MARTXOAREN 18 ARTEKO GALDERA

Adi! martxoaren 18 arte, 19a jai-eguna baita!!!!


Sakana ezagutzen duzue? Edo hobeki esanda, Sakana ezagutzen zenuten?


Zein dago gaizki? Zein herri da ba?

Altsasu
                                 
                                                   Arbizuko eskola

                                                                 Uharte Arakil

                                                           Lakuntza
                                        

                Etxarri Aranatz

Urdiain



NAFARROAKO GOBERNUAREN DIRU-LAGUNTZEN GALDERAREN ERANTZUNA


Denon komentarioa izan da A aukera ez dela, baina (!) A aukerak 6 boto jaso ditu. Baina, nork eman du botoa? Bada, normalean egiten ez dugun arren, gaur botoak nork eman dituen kontatuko dugu. A aukeran boto eman dutenak Yolanda B., Roberto J., Mariano R., Alfredo P. R., Lourdes G. eta Jose I. dira. Ezagunak, ezta?

Beno, eta bestelakoan:

A- 6 boto

B- 32 boto

C- 21 boto

D- 11 boto

 Eta zein da erantzuna? D

Aztatu  dutenen artean zozketa egin da eta sekulako saria jasoko duena Etxarriko taldeko Ariane da! Zorionak!!!!!


Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie euskaltegiei. 
Zein da eboluzioa?

EUSKARA NAFARROAN 3

IRUÑEAN 18 HAUR ESKOLA DAUDE ETA BI BAKARRIK DIRA EUSKARAZKOAK( BIAK AUZO BEREAN DAUDE, TXANTREAN).


KONTUA DA ESKAERARIK OTE DAGOEN JAKITEKO URRATSIK EZ DUELA EGIN UDALAK.
HORIXE SALATU DUTE MARTXOAREN 3AN ABIATU DEN KANPAINAN BAT EGIN DUTEN TALDEEK: LAB,ELA eta EILAS sindikatuek, Sasoia elkarteak eta euskalgintzako hainbat elkartek, tartean Kontseiluak, Sortzenek, IKA-K eta AEK-K.

2014-03-11

EUSKARA NAFARROAN 2

Lau perla, baina ez denak:

* Foruzaingoaren auto berriei euskaraz eta gaztelaniaz paratu errotulazioa, baina, geroago euskarazkoa kendu!

Legearen arabera, elebitan beharko luke.

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/10/12/sociedad/navarra/interior-elimina-la-rotulacion-en-euskera-de-varios-coches-nuevos-de-policia-foral

* UPNren kexa Bianako alkateak karriketako errotuluak euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko agindu duelako. UPNren arabera, zonalde ez-euskaldunean dagoenez, ezin da halakorik egin.

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/11/22/politica/navarra/upn-critica-que-el-alcalde-de-viana-haya-ordenado-rotular-calles-en-euskera-estando-el-pueblo-en-zona-no-vascofona

*Tuteran justizia-jauregi berria eraiki, errotulazioa elebitan jarri eta Navarrako Gobiernoak kentzeko agindu.

http://www.noticiasdenavarra.com/2012/04/12/vecinos/tudela-y-ribera/el-gobierno-de-navarra-retira-el-rotulo-en-euskera-del-nuevo-palacio-de-justicia-de-tudela

*Iruñea zonalde mixtoan dago. Errepideetako errotulazioa bi hizkuntzetan egin behar da, baina...

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/12/01/vecinos/pamplona/maya-relega-el-euskera-a-minimos


EUSKALTEGIA MUKURU DAGO!!!!

Jendea euskaltegiko txoko guztietan!

 Lau ikasgela eta bost talde euskaltegian!!!! 


Eta EGAkoek gaur ez daukate klaserik!!!!

Eta autoikaskutzakoek mintzasaioa egiteko euren lekutxoa behar dute!!!!

Eta talde bat, normalean, beti, Altsasuko Gure Etxean dago!!!!

EUSKALTEGIAK, AURRERA, TINKO, SASI GUZTIEN GAINETIK!!!!!

2014-03-10

EUSKARA NAFARROAN 1


VASCUENCEAREN LEGEAREKIN, NAFARROA HIRU ZATITAN BANATUA DAGO.

ZATI BATEAN EUSKARAK EZ DAUKA INOLAKO OFIZIALTASUN EDO ERREKONOZIMENDURIK. (populazioaren % 36)

BESTE ZATI BATEAN “BABESTU BEHARREKO” HIZKUNTZA DA EUSKARA, OFIZIALA EZ. (populazioaren % 54)

BESTE ZATI BATEAN OFIZIALA DA GAZTELANIAREKIN BATERA. HALA ERE, PRAKTIKAN KOOFIZIALTASUN HORI EZ DA BETETZEN. (populazioaren % 10)

2014-03-09

EGA PROBETAN MURGILDUTA DABILTZANENDAKO


 

Ez erabili benetako izen-abizenak idazlanetan!

Ahalik eta errealenak idazten saiatu. Benetan gertatu balitz bezala.

Gutunetan adi ibili igorle (ni/gu) eta hartzailearekin (zu/zuek).

Iritzi artikuluetan orokorrakdiren kontuak (denoi gertatzen zaizkigunak) kontatu nahi direnean gu/guk/guri erabili edo haiek/haiek/haiei. Zu pertsona ez.

Blog sarreretan irakurleei keinuak egin, agurtu... zer iruditzen zaizue? Ados zaudete? Zuen iritzia jakin nahi dut. Zuei ere halakorik gertatu zaizue? Zer eginen zenukete zuek halako egoera batean? Bat zatozte nirekin?

Gutun formaletan lekua eta data gutunaren goialdean edo azpialdean.

Altsasu, 2014ko martxoaren 15a

Altsasun, 2014ko martxoaren 15ean

Komunikabideetan argitaratzeko iritzi artikuluei: leku eta datarik ez, izenburua bai, izen-abizenak jarri amaieran bai. Serio idatzi. Estilo dotorean.

Zeure blogean: leku eta datarik ez, izenburua? posible da. Tono “kolokialagoa” erabil daiteke. Baina gogoan izan gai baten inguruko hausnarketa egin dezazun nahi dute.
 

1.Azterketa behar bezala prestatzeko komenigarria izaten da aldez aurretik kalitatezko testuak euskaraz irakurtzea. Ikusi nola aritzen diren idazle onak, aztertu beraien idazkera, eta buruan gorde gehien gustatzen zaizkizun egiturak, hitzak eta esamoldeak.

2.Saia zaitez jarriko dizuten gaia asmatzen. Kontuan izan aztertzaileak arazo bera izaten duela gaia aukeratzeko orduan, eta, horrelakoetan, gaurkotasuneko gaietara jotzen duela gehienetan (egunkarietako berriak, aldizkarietako artikuluak...).
 
3. Praktikatu behin eta berriro, eta, ahal izanez gero, azterketaren baldintzak errespetatuz (denbora, luzera...). Gero, aberasgarria izan daiteke dakien bati testua ematea eta zuzentzeko eskatzea.
 
4.Honaino helduta, ohartxo bat: azterketara prestatuta eramaten diren idazki-zatiei (sarrerak, amaierak) igarri egiten zaie normalean. Batzuetan, tokiz kanpo daude; beste batzuetan, ez dute zerikusi handirik idazlan osoaren maila eta tonuarekin. Hitz batean: ez zaizue komeni horrelakoetara jotzea. Horrek ez du esan nahi, jakina, den-dena inprobisatu behar dugunik. Zenbait gauza landuta eraman daitezke, adibidez, esaldien arteko lotura batzuk etab.
 
5.  Prestatu ondo azterketara eraman behar duzun materiala: NA, boligrafo beltza, ezabagailuak...

6. Aztertzaileek gai edo egoera bat proposatuko dizute idazlanean, eta zuk egoera hori benetakoa balitz bezala jokatu behar duzu. Demagun zinegotzi bati idatzi behar diozula zerbaitetarako. Idatziozu, ba, serio, eta egiazko gutuna bidaliko bazenio bezala, aztertzaileak zinegotzia bailitzan begiratuko baitio mezuaren funtsari.

7. Banatu denbora, hiru ekintza hauek kontuan izanik: eskema, idazlana bera eta zuzenketa. Eskaini aldi bakoitzari merezi dituen minutuak.

8. Eskema egiten emandako denbora ez da lan alferra; izan ere, eskema on batek gaiaren garapen egokia ziurtatzen du, eta inprobisazioa baztertzen. Bestela, ideiak agortu, eta agindutako lerroak idatzi nahian, noraezean ibiliko gara eta betelanean hasiko.

9. Errespetatu ematen dizuten gaia eta proposatzen dizuten idazki-mota. Ez tranparik egin.

10. Irakurri arretaz azterketako oharrak, baina ez kopiatu hitzez hitz argibideetako esaldiak eta adibideak.

11. Idazten hasi baino lehen pentsatu ondo zein den idazkiaren helburua (informazioa ematea, zerbait eskatzea, konbentzitzea...), zein eragin sortu nahi duzun irakurleengan (harritzea, zure aldeko bihurtzea...), nolako tonua erabiliko duzun (formala...), eta abar.

12. Litekeena da euskara zure ama-hizkuntza ez izatea edota gaztelaniaz bezain ongi ez moldatzea. Jakin ezazu euskaraz idazterakoan zure mailak zer edo zer jaitsi behar duela ezinbestez; hau da, erdaraz esaten dituzun gauza batzuk edo esaten dituzun moduan nekez eman ahalko dituzula euskaraz. Hori onartzea eta apaltasunez jokatzea abiaburu ona izaten da.

13. Eginahalak egin euskaraz pentsatzeko, eta ez gaztelaniaz. Egizu kontu gaia ahoz azaldu behar duzula, hizketan. Horrek izan behar du zure abiapuntua, eta hortik aurrera, nahi duzun bezala apaindu idazlana, beti ere, euskal diskurtsoan oinarriturik.

14.Aztertzaileek gutxieneko abstrakzio maila eskatu ohi dute. Istorioak, pasadizoak... ondo daude eta onargarriak dira, gaia eta argudioak biribiltzeko. Baina, maiz, idazlana anekdotetan oinarritzea adierazpen pobreziaren erakusgarri izan daiteke.

15. Komunikagarritasunak izan behar du gure helmuga. Aztertzaileak behin bakarrik irakurri beharko luke esaldi bakoitza; hortaz, ez luke zertan ibili saltoka esanahiari antzemateko. Hori dela-eta, testua zuzentzerakoan kontuan izan behar dugu guretzat argi eta garbi adierazita dagoena irakurlearentzat ilunagoa izan daitekeela. Beraz, zalantzarik badago, hobe berridaztea.

16. Ahalegindu zaitez letra onez idazten aztertzaileak ez nekarazteko; eta letra txikiz; bestela, aztertzaileek ezin dute neurtu nola erabiltzen dituzun letra larriak.

17. Izenburuak, azpi-izenburuak, oin-oharrak eta horrelakoak lagungarriak izan daitezke testua egituratzeko.

18. Erabili lerroaldeak (paragrafoak) azpigaiak garatzeko.

19. On da papera aurreztea, baina utzi arnasten testuari. Marjinak eta zuriuneak eskertzekoak dira, gutxiago idazteko aitzakia gisa hartzen ez badira, behintzat.

20. Idazlanen ehuneko handi batek “ohiko” hasiera izaten du, adibidez: Gaur egun argaltzea da gure gizartea gehien kezkatzen duen gaietariko bat. Ez ahaztu lehen lerroaldeak aztertzailearen arreta erakartzeko balio duela, eta bide ugari dagoela horretarako; horietako bat, originaltasuna.

21. Idazlanaren azken lerroaldearekin agur egiten diozu aztertzaileari. Presaka ibili arren, testu bat ezin da edozein modutan amaitu. Ahalegindu zaitez, beraz, zure idazlanari nolabaiteko betetasuna ematen.

22. Idatzian aurrera egin ahala, kontzentrazioa galdu egiten da askotan, eta, horren ondorioz, akatsak pilatu egiten dira bukaeran. Eutsi kontzentrazioari, izan ere, hasiera onek ez dute ezertarako balio, behin erdialdera helduta hanka-sartze guztiak biltzen badira.

23. Idazten ari zarela, aukeratu hitz egokiak eta zehatzak, azaldu nahi duzuna adierazteko.

24. Gehienez ere 20-25 hitzeko esaldiak idaztea komeni da ideiak jorratzeko. Nolanahi ere, monotonia hausteko, esaldi luzexeagoak eta laburtxoagoak tartekatu, erritmoarekin jokatuz.

25. Testuaren baitan perpausek elkarri uztarturik egon behar dute; eta lerroaldeen artean ere halako lotura bat beharrezkoa da, horrek bideak urratzen baitizkio ideien garapenari.

26. Arestian esan dugu idazten hasi aurretik garbi izan behar dugula zein den gure helburua, baita testuan barrena erabiliko dugun tonua ere. Hori horrela, zenbait idazki formaletan tokiz kanpo egon daitezke honelako esamoldeak: kristona, demasa, tipo, izorratu ...


27. Azterketari askorentzat, puntuazio-zeinuak jartzeko garaian, eta kasurik hoberenean, koma eta puntua besterik ez dago; eta, batzuetan, gaizki erabilita. Gogoratu bestelako zeinuak ere hortxe ditugula eta testua antolatzen laguntzen digutela: galdera eta harridura markak, efektu erretoriko batzuk sortzeko; parentesiak eta marra luzeak, azalpenak esaldi nagusitik kanpo ateratzeko; eta horrela... asko eta asko.


28. Egitura batzuk, nahigabe, errepikatzeko joera daukagu, eta testuak -(e)larik, -z, bait eta horrelakoez betetzen dira. Azterketa egin baino lehen, aztertu zein diren zure errepikapenak eta saiatu kontrolatzen eta parekoak bilatzen.

29. Aztertzaileak ezin du jakin zuk esaldi bat izan duzula buruan eta ez duzula asmatu behar bezala idazten. Ideia bat emateko modu asko dago, eta bide batetik abiatuta irteerarik aurkitzen ez baduzu, atzera bueltatu eta berridatzi beste era batera. Azken batean, zeuk kontrolatu behar duzu arriskua eta, beraz, idazkia; ez alderantziz.


30. Azterketa egin behar duen jende askok uste du gramatikako zailtasunetan oinarritu behar duela bere idazlanaren garapena; hau da, zenbat eta subjuntibo eta baldintza gehiago sartu, orduan eta aukera handiagoa izango duela aztertzaileak liluratzeko, eta ondorioz, azterketa hori gainditzeko. Kontuz horrekin. Idazlan bat ezin da aurrera atera, euskaltegian ikasitako guztia biltzeko aukera izango balitz bezala. Idazlan batean gai bat jorratu nahi dugu ideia batzuen bitartez; horrenbestez,hasierako eskeman jasotakoa garatzera jo behar dugu, ustez nota ona eman behar diguten baina tokiz kanpo egon daitezkeen kontuak bazter utzita.

31. Idazten ari zarela, gelditu noizean behin, irakurri idatzitakoa, eta gustura ez bazaude, berridatzi. Berriro ere gogoratu irizpide nagusia: irakurtzerakoan, zu zeu, trabatuta geratzen bazara, seinale txarra.

32. Amaitzeko hamar edo hamabost minutu falta direnean hasi zaitez zuzentzen, eta ahal dela, modu sistematikoan (ortografia, joskera...).

33. Arreta handiz begiratu aztertzaileek ere arreta handiz begiratuko dituzten gauzak (ergatibo markak, pluralgileak....), edota etxean edo klasean egiten dituzun idazlanetan gehien errepikatzen dituzun akatsak (ergatibo pluralak, erlatibozko esaldiak eta konpletiboak nahastu...).

34. A!, ez ahaztu: aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, begiratu ea nahi gabe arazoren bat sortarazi duzun komunztaduran.

Aholkuak aholku, hona hemen azken gomendio bat, programatik kanpokoa, baina, nire ustez, garrantzitsuena: gozatu idazten eta idatzi gozatuz. Azterketa batek egoera larrian jartzen bazaitu ere, ez ibili estu eta larri: saiatu aztertzaileei erakusten zein ondo idazten dakizun.

Administrazioa euskaraz aldizkaria, 22. alea (moldatua)

2014-03-07

HELDU DEN ASTEKO KONTUAK

- EGArako prestatzen ari direnek Proba Idatziaren simulakroa izanen dute astelehenean. 10:00etan hasi eta 12:00 arte. Iritzi artikulu  bat edo blog sarrera bat (250 hitzekoa gutxienez) eta gutun formal bat egin beharko dituzte.

Idazlanak egiteko bakoitzetik bi gai izanen dituzte aukeran.

09:30etik 10:00etara bestelako lan batzuk eginen dituzte.

-A2 mailakoek (nano)ipuinen zikloa despedituko dute eta lagun arteko elkarrizketa informalak lantzen hasiko dira.

- Etxarrikoek ere (nano)ipuinen zikloa despedituko dute, baina familia arteko eztabaidak lantzen hasiko dira.

- Heldu den astean pasabideko galdera berria izanen duzue. Beraz, zaudete lasai!

- Martxoaren 22an manifestazioa deitzeko arrazoiez hitz egiten hasiko gara euskaltegian.

- Gero eta gutxiago falta da sagardotegi batean eginen dugun afarirako! Joateko asmoa baduzu, eman izena!!!! (Martxoaren 21ean Ataungo Urbitarte sagardotegira joanen gara)

2014-03-06

HAMAIKA POZ, TRISTEZIA BAT ETA EZ DAKIGU BAT. EGA ATARIKOA.

Horiek dira emaitzak.

Hamahiru  joan ziren Atariko Proba egitera. Autoikaskuntzako 2 eta talde arrunteko 11.


Hamaikak gainditu dute.

Batek ez du gainditu.

Eta hamahirugarren horrek zer egin duen ez dakigu guk. Berak jakinen du!

Orain atarikoa alboratu (baina ez ahaztu) eta idazlanak!!!!!!!


Aurreko asteetan astean bat edo bi egiten bagenituen, orain egunero!!!!!


Ufa!!!!!!


Martxoaren 15an izanen dira kontuak!!!!