2019-10-30

ERRIGORA SASKIRIK ESKATU NAHI?

Martxan da
Oraingoan hiru saski aukeran: txuria, beltza edota berdea. Eskatu zurea/k etamn bultzada Nafarroako euskalgintzari eta elikagaiei eta auzolanari. #euskararipuzka Info: errigora.eus



2019-10-29

ARTE AZOKA BISITATU DUGU GAUR ALTSASUN

Gaur Altsasuko arte azoka bisitatu dugu. Bisita gidatua izan da! Eskerrik asko, Manolita Thunders! Gidari bikaina! ( Azoka Altsasuko auziari buruzkoa da) #AltsasukoakASKE

2019-10-25

TAPOI, AHITUTAKO BOLIGRAFO ETA AHITUTAKO ERROTULAGAILU BILKETA SOLIDARIOA

Altsasuko euskaltegian boligrafo eta errotulagailu erabiliak biltzen ditugu, baita plastikozko tapoiak ere!

2019-10-21

OSTEGUNEAN ZINEMARA JOANGO GARA

Ostegunean, gaueko taldeak Altsasuko Iortia zinemara joango gara.

Agur, Etxebeste! filma ikusiko dugu.


 

BERRIAren alde antzezlana Altsasun

BERRIA egunkariaren alde antzezlan oso dibertigarria azaroaren 9an 19:30ean Altsasuko Iortian.

2019-10-16

Igartubeiti baserrira bihar

Igartubeiti baserria bisitatuko dugu bihar goizean. Sagardo dolarea martxan ikusiko dugu. Hau ilusioa!