2017-10-31

Zinema euskaraz HANDIA

Euskaraz errodatutako filma Altsasun, gaztelaniazko azpitituluekin. Azaroaren 2an 19:00etan, azaroaren 3an 22:00etan eta azaroaren 5ean 19:30ean.

LANORDUEN GALDERAREN ERANTZUNA ETA HURRENGOA





2017-10-30

HITZALDIA OSTIRALEAN MINTZAKIDEK ANTOLATUTA

Sakanako Mintzakide zerbitzuak hitzaldi hau antolatu du. Gonbidatuta zaudete!


ERRIGORA

Kutxa beltza?
Kutxa txuria?
Biak?

2017-10-29

BOLIGRAFO ETA ERROTULAGAILU AGORTUAK JASOTZEN DITUGU

Dravet sindromea daukaten pertsonei laguntzeko.

2017-10-25

AURREKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA HURRENGOA


Zein da zuzena? Zein da egia?





2017-10-20

UHARTE ARAKILEN TALDEA

Uharte Arakilen udaletxean astelehen eta asteazkenetan 18:45etik 21:15era A1 mailan.

2017-10-17

EZ DOK HIRU ANTZERKIRAKO SARRERAK

BERRIA egunkariak bi sarrera bikoitz eman dizkigu opari. 

Antzerkira joan nahi duzuen ikasleok esan eta zozketa eginen dugu.


EZ DOK HIRU ANTZERKIA ASTEBURUAN

Ez dok hiru,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako antzezlana da, baina ez nolanahikoa, eroa, zoroa, irrigarria, barregarria, absurdoa, eta dibertigarria baita. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortu ditu eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak antzeztuko dute, Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira —zatiak, noski!— eta denak ez bada, gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Gure musika-ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko.

Sarreren salmenta Iortia kultur etxean bertan edo Internet bidez  (www.iortiakultura.com webgunean) egingo da (irailaren 1etik aurrera): aurretik 10 € (urriaren 20ra arte) eta egunean bertan 12 € (urriaren 21ean). Berrialagunek 2 euroko deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak Berrian eskatu beharko dituzte urriaren 17a baino lehen eta kontzertuaren egunean Iortiako txarteldegian jaso. Berriak haien kontutik kobratuko die. Egunean bertan erosten badute Berrialagun-txartela erakutsi beharko dute txarteldegian deskontua egin ahal izateko (Berrialagun bakoitzak bi sarrera erosi ahal izanen ditu gehienez ere deskontua aplikatuta). Sarreretatik jasotako dirua Berria fundazioarendako izanen da.

2017-10-05