2012-05-31

Idoiaren goizeko taldeak irabazi du!!!!!!

Gaur goizean, denok elkarrekin, Debekaizu, Asmaizu, Idearipez, Marrazkitz eta mimika probak egin ditugu.
Hiru taldeak elkarren kontra!

Eta goiz-goiz klasea hasten duen taldeak irabazi du!!!!!

2012-05-30

Maiatzaren 29tik ekainaren 6rako pasabideko galdera


1869 urtea, AEBetako Cardiff hiria.
Langile batzuek, soro batean ur putzu bat egiten ari zirela, 3,10 metro luze zen erraldoi bat aurkitu zuten.

  1. Iturgin baten eta apaiz metodista baten ideia izan zen, botikari ateo bati adarra jotzeko.
  2. Ikerlariek gizaki fosilizatu bat zela pentsatu zuten eta jainkoak gizakia sortu zuela frogatzeko erabili zuten, Biblian giza-erraldoiak aipatzen baitira.
  3. Soroaren jabeak erraldoia ikusteko sarrera kobratu zuen eta dirutza egin zuten.
  4. Erraldoia aurkitu eta gero, urtebete pasatu behar izan zuen faltsua zela argitaratzeko. Kisuz egindakoa zen.

Aste honetan ez zarete batere fin ibili!!!

Ai, ai, ai...

Aste honetan pasabideko galdera zaila zen ala? Bik baino ez dute aztatu!!!
Zozketa oso-oso txintxo egin behar izan dugu!

Eta etxeko leihoak garbitzeko sekulako kamiseta irabazi duena Patxi R. da!!! Zorionak!!!

Eta...

Ia-ia ez dugu kontatu...


Italiako Palermo hiriko fraide monasterio batean katakonba batzuk daude.
 
Zein da gezurra? C 
Idoiaren asmakizun hutsa da!!!!
a) Ongi momifikatuta gelditzen ez diren gorpuen hezurrekin fraideek altzariak egiten zituzten.



b)8.000 gorpu inguru daude momifikatuta eta txintxilik.



c) XVII. mendean familiakoak bisitan joaten ziren hildakoaren santuaren egunean eta Domu Saindu egunean jaia egiteko. XVIII. mendean debekatu egin zuten.


d) Momiak taldeka daude: gizonezkoak, emakumezkoak, birjinak, haurrak, apaizak, fraideak eta profesionalak.

Botanika, artearen historia, etnologia... denetarik ikasten dugu.

Denetarik ikasten dugu euskaltegian:

1. Atzo Martin Txiki eta jentilen legenda ezagutu genuen eta zerra asmatzeko gaztainondo hostoa erabili zutenez inspiratzeko...
Gaur Aingeruk hainbat zuhaitz eta sasiren hostoak ekarri dizkigu eta hor ibili gara identifikatu nahian
haritza
pagoa
hurritza
elorri beltza
gaztainondoa
hutza
larra
intxaurrondo
ixtorra
gereziondoa
asuna
sagarrondoa
udareondoa
....




 2. Idoiak pasabidean antolatu duen koadro ezagun-ezagunen erakusketa txikiak arrakasta handia dauka eta gauza pilo bat ikasten ari gara.
3. Nepal, Everest mendiaren inguruak, Kenia eta Tanzania, Kilimanjaro mendia, sherpak, maasaiak... urrutiko kulturak ere ikasten ibili gara.

2012-05-28

Aste honetako kontuak

Bat, aste honetan despedituko ditugu bazkal ondorengo guraso taldeak, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Irurtzunen.

Bi, Etxarri Aranazko taldea, udaren hasierarako bederen, mintzakide taldea bihurtuko da.

Hiru, gaur goizean Idoiak euskaltegiko pasabidean koadro ezagunen erakusketa moduko bat jarri du, ostegun arratsaldekoa girotzeko asmotan.
Lau, ostegun goizean euskaltegian TRIVIAL txapelketa izanen dugu. Denak denen kontra.

Bost, ostegun arratsaldean Kitz Mendiola etorriko da euskaltegira eta Picassoren Gernika koadroaren sekretu eta bitxikeriak kontatuko dizkigu.
Sei, gaur Etxarri Aranazko taldea Himalayara joango da txangoan; baina, lau eta erdietarako bueltan izanen dira, seme-alabak ikastolatik eta eskolatik hartu behar baitira.

2012-05-27

74 seme-alaba

74 dira Itsasi euskaltegiko ikasleek eta Sakanako Mintzakideek sortu zituzten mikro-ipuinak.

Hainbat gai eta konturi buruzkoak, baina denak maitasun handiz sortutakoak

eta di-da batean irakurtzeko modukoak.

Hor dauzkazue eskuinean, irakurleari gozamena emateko zain!


2012-05-25

Etxarri Aranazkoen bidaia atzeratuta!

Etxarri Aranazko taldeak edo Himalayara edo Kilimanjarora "txangoa" egiteko asmoa zeukan gaur.

Baina ikasle batek ezin zuen, haurtzainik ez zeukalako. Eta diapositibak ikusi nahi zituen!

Hortaz, heldu den astelehenean joanen dira "txangoan" eta beste egun batean ere bai. Bi "txango" baitira.

Gainerakoan, azken egun hauetan, Etxarri Aranazko taldean errepaso lanak egiten ari dira. Gauza asko ikasi dituzte ikasturte honetan!!!

Pasabideko galdera bi eguneko atzerapenarekin!

A! Ia-ia ez dugu jarri! Heldu den maiatzaren 30 arte euskaltegiko pasabidean honako galdera izanen dugu.

Ikasleen eta irakasleen komentarioak entzunda, aste honetan Idoiak zaila jarri omen du!!!!


Italiako Palermo hiriko fraide monasterio batean  katakonba batzuk daude.
 Zein da gezurra?

a) Ongi momifikatuta gelditzen ez diren gorpuen hezurrekin fraideek altzariak egiten zituzten.
 b)8.000 gorpu inguru daude momifikatuta eta txintxilik.

c) XVII. mendean familiakoak bisitan joaten ziren hildakoaren santuaren egunean eta Domu Saindu egunean jaia egiteko. XVIII. mendean debekatu egin zuten.

d) Momiak taldeka daude: gizonezkoak, emakumezkoak, birjinak, haurrak, apaizak, fraideak eta profesionalak. 
 

2012-05-24

Mendukilon, barruan, hotz egiten omen zuen!!!!

Eta argazki kamera gaixotu egin zen!

2012-05-23

Zer gezur kontatu genuen anaia siamesen inguruan?


XIX. mendearen hasieran Siamen Ang eta Cheng jaio ziren. Elkar itsatsita jaio ziren, bularraldetik. Famatu bihurtu ziren. Biak beti elkartuta bizi izan ziren.
Beraiengatik sortu zen “siames” hitza elkartuta jaiotzen diren pertsonendako.
 Zein da gezurra? D
  1. Zirku batean lan egin zuten.

  2. Bi ahizparekin ezkondu ziren AEBetan.

  3. Bi anaien artean 22 seme-alaba izan zituzten, batek 10 eta besteak 12.

  4. Bat 1874ko urtarrilaren 17an hil zen eta bestea hiru ordu geroago.

    Eta etxera, leihoak garbitzeko, sekulako kamiseta zoragarria eramanen duena Marijo da!!!!!!! Txiokako taldekoa.

Atzoko eta gaurko kronika

1. Oso ongi pasatu genuen atzo Jeingenekoa gaztandegia bisitatzen. Asko ikasi eta ulertu genuen. Bat, Aberri Barandallak gauzak oso ongi kontatzen zituelako eta bi, bezperan eta justu bisitaren aurretik, gure irakasle Idoiak fitxa onak prestatu zituelako.


Aberrik pote bat gazta zahar eta gazta erdi bat opari egin zizkigun! Eskerrik asko!

Eta gurekin batera txango-txikian Idoiaren aita izan genuen. Euskaldun zaharra!

2. Gaur goizean euskaltegian jende gutxi dabil. Idoiaren klasean klase eman dute. Edurne eta Aitor eta bere klaseak Mendukiloko kobazuloak bisitatzera joan dira. Idoiaren ikasle batzuk ere joan dira. Hau da, batzuk klase eta beste batzuk txangoa.

3. Anaia siamesen inguruko pasabideko galdera erantzuteko epea hiru ordu barru bukatuko da!!!!! Egin ez baduzue, egin!!! Facebook bidez botoa eman daiteke!!!!

4. Maiatzaren 31n, arratsaldez ekintza berezi-berezi bat eginen dugu. Bihar-edo kontatuko dugu.

4. Etxarri Aranazko taldean aurreko asteetan txango eta bidaiekin nahiko ikasi eta gero, ostiralean "bidaia birtuala" eginen dugu, edo Kilimanjarora edo Nepalera, edo biak!


2012-05-21

Jeingenekoa gaztandegira goaz!

Etxarri Aranazko taldea bihar, asteartea,  Jeingenekoa gaztandegira goaz.

Jeingenekoa Etxarri Aranatzen dago. Behiak dauzkate eta behi-esnekiak egiten dituzte.

Bihar, jator-jator, Aberri Barandallak gazta eta jogurta nola egiten dituzten kontatuko digu.
 Guk, gaur, Idoiarekin behien eta esnearen hainbat kontu ikasiko ditugu. Hau da, fitxak eginen ditugu! :-)

Asteazkenean Mendukilora goaz!

Goizeko taldeak asteazkenean Mendukilo kobazuloak bisitatzera goaz.

Idoiaren taldearen kasuan, batzuk kobazulora joango dira eta beste batzuek klasea emango dute.







Ume hauen antzera ibiliko gara gu!

2012-05-18

Bierriken 1000. bazkidea euskaltegiko ikaslea da!!


Atzo ere Bierrik fundaziokoak gurean

Atzo goizeko taldeen txanda izan zen.

Atzo Izaskun, Guaixeko kazetaria, euskaltegian izan zen Bierrik fundazioaren egoera kontatzeko.


2012-05-17

Pasabideko siamesak!!!!


XIX. mendearen hasieran Siamen Ang eta Cheng jaio ziren. Elkar itsatsita jaio ziren, bularraldetik. Famatu bihurtu ziren. Biak beti elkartuta bizi izan ziren.

Beraiengatik sortu zen “siames” hitza elkartuta jaiotzen diren pertsonendako.
Zein da gezurra?

  1. Zirku batean lan egin zuten.
  2. Bi ahizparekin ezkondu ziren AEBetan.
  3. Bi anaien artean 22 seme-alaba izan zituzten, batek 10 eta besteak 12.
  4. Bat 1874ko urtarrilaren 17an hil zen eta bestea hamabi egun geroago.

MUSIKA KONPOSITOREEN PASABIDEKO GALDERA

Askok aztatu duzuen bezala, Wagnerri buruz esandakoa zen egia.

Wagner bere lagunik onenaren, Lizst-en, alaba ezkonduarekin "liatu" zen eta haurra izan zuen.

Hau da, sekulako telenobela. Asmatu gabeko ezer ez dagoela esaten dutenean...

Eta

Beethovenena gezurra zen, ez zen tabakoaren erruz, berunaren erruz izan zituen gaixotasun pilo bat.

Bachena gezurra zen. Ez zituen 30 seme-alaba izan, 20 baizik Eta bost emazterekin ez, birekin baizik.

Mozartena gezurra zen. Lau urterekin jotzen zuen klabikordioa eta musika konposatu. Eta seirekin klabezina eta biolina jotzen zituen!!!!!

Aztatu duten guztien artean, notarioaren aurrean, zozketa serioa egin eta gero, etxeko leihoak garbi eta dizdiratsu izateko XXXXXL kamiseta bikaina eramango duena Joakina da! Zorionak!!!!!

(Zure etxeko kristalak garbitzen bukatzen duzunean, Edurneren etxetik pasatu nahi baduzu...)

2012-05-16

Gaur Perura joan gara (eta buelta)

Gaur
goizeko taldeei
eta
arratsaldeko taldeei
Perura egin zuen bidaia kontatu die Patxik
diapositiben bidez.

Polita!!!!

2012-05-15

Gora bikini operazioa!!!

Udaberriko egun politak hasi dira (Ejem! Batzuetan...) eta bikini operazioa egin beharra dago.

Lehenengo pausua prestatu dugu:

Ekainaren 1ean Altsasuko Basomutur erretegi/jatetxera joango gara afaltzera.

Afaria Iñaki gure ikaskideak prestatuko du.
Bua!!!!! Hasi gara emozionatzen!!!!
Gainera Idoiaren goizeko taldean eta Patxiren arratsaldekoan KARRIKESTUKO ERREZETAK liburuko errezetak lantzen hasi gara. Etxarriko Borda jatetxeko sukaldarietako batek prestatuak dira!!! Iñakiri errezeta horiek praktikan jartzeko eskatu diogu!

Zein konbinazio bikaina!!!!!
Nor gehiago dator gurekin?

2012-05-12

Zertan ari gara?

Idoiaren Etxarri Aranazko taldekoek, duela gutxi, planak, txangoak eta bidaiak despeditu zituzten. Orain mandatuak euskaraz egiteko prestatzen hasi dira.
Aitorren goizeko taldea eta Ainhoaren iluntzeko taldea ipuinak gero eta hobeki ulertzeko lanean ari dira, baita geroago ipuinak sortzeko ere.
Idoiaren Sakontze taldekoak erreklamazio gutunak nola egin ikasten ari dira eta benetako kasuetan oinarrituz, erreklamazioak idazten.
Idoiaren goizeko taldeak eta Patxiren arratsaldeko taldeak txango eta bidaia telebista saioak gero eta hobeki ulertzen dituztenez, nahiko esan diote, baita Maite, maite, maitea irrati nobelari ere.  Heldu den astean sukaldaritza errezetekin eta ipuinekin hasiko dira.


2012-05-09

Maiatzaren 9tik 16rako pasabideko galdera

ASTE HONETAKO PASABIDEKO GALDERA MUSIKARI KLASIKOEI BURUZKOA DA. (KUXKUXEOAK DIRA)

ZEIN DA GEZURRA?

a)Johann Sebastian Bachek 30 seme-alaba izan zituen, bost emazterekin.

b)Ludwig van Beethovenek, tabakoaren erruz, gaixotasun pilo bat izan zituen.

c) Wolfgang Amadeus Mozartek zazpi urterekin klabikordioa jotzen zuen eta musika konposatzen zuen. Hamabi urterekin klabezina eta biolina jotzen zituen trebetasun handiz.                                                                            

d) Richard Wagnerrek  bere lagunik onenaren, Franz Lizt konpositorearen, alabarekin haur bat izan zuen, nahiz eta emakumea beste gizon batekin ezkonduta zegoen. Emakumea bera baino 24 urte gazteagoa zen.

Zer da? Bada, plastilina da!!!!

Bai, plastilina da!!!!

1880an asmatu zuen botikari batek.
Ez du ongi jasaten beroa.
Bere erabilera bukatu denean, zakarrontzi horira bota behar dugu. 
Filmak egiteko erabili izan da.
Solidoa da.
Kolore askotakoa izan daiteke.
Gehienetan dibertitzeko erabiltzen dugu.
Eskola eta ikastoletan beti dago.
Eta, asmatzaileen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sari bikain-bikaina jasoko duena Ana Isabel da. Zorionak!

IPUIN SARITUAK I

3. mailan Sakontze taldeko Maiteren eta Melanieren ipuinek jasoko dute saria.

Maiteren ipuinak KARMELEREN SEKRETUA izenburua dauka.
Melanieren ipuinak, berriz, ZIN EGITEN DIZUT izenburua dauka.

KARMELEREN SEKRETUA Gerra zibilaren ondorengo urte latzetan kokatuta dago. Olaztiko neskatxo bat da protagonista. Gaztea zen eta bizitzaz eta festaz gozatu nahi zuen, baina familiaren egoerak beste lan batzuk egitea ere eskatzen zion.
ZIN EGITEN DIZUT ipuinean Urbasa da protagonista, bere edertasunarekin eta historian zehar bertan gertatu diren kontuekin, Gerra zibileko gertaera lazgarriak kasu. Hau guztia oso modu poetiko eta goxoan kontatuta.

2012-05-07

Egun hauetan filmak ikusten

Egun hauetan Edurneren goizeko taldeak eta Sakontze taldeak film bana ikusi dute. 
Aurrenekoek Eutsi! eta besteek 80 egunean.
 Baita ariketak egin ere! Galdetu bestela Sakontzekoei!!!!

2012-05-05

Maiatzaren 2ko pasabideko galdera

Hemen gara!
Berandu, baina seguru!

Pasa den asteko galdera Gernikako bonbardaketari buruzkoa zen eta ASKOK aztatu zenuten bezala, D erantzuna zen gezurra.
Ez ziren 175 hegazkin izan Gernika bonbardatu zutenak. Gutxiago izan ziren, 43 inguru.

Aztatu zutenen artean zozketa (zintzoa) egin eta gero, etxeko lanak egiteko kamiseta zoragarria etxera eramango duena EGA taldeko Marian da. Zorionak!

Eta orain, goazen harira. Aste honetako galdera asmakizuna da.

Zer da?

  1. 1880an asmatu zuen botikari batek. 
  2. Ez du ongi jasaten beroa.
  3. Bere erabilera bukatu denean, zakarrontzi horira bota behar dugu.
  4. Filmak egiteko erabili izan da.
  5. Kolore askotakoa izan daiteke.
Momentuz, euskaltegiko pasabidean dauden proposamenak hauek dira:
koka-kola
kondoia
margoak
plastilina
zelofana
...

2012-05-04

Angelines, Mariano, Maite eta Melanie

Pasa den otsaila eta martxoan mikroipuinak idazten ibili ginen Sakanako Mankomunitateak antolatutako lehiaketarako eta badauzkagu emaitzak.


Hona hemen epaileen arabera saria merezi duten mikroipuinen zerrenda:
1. mailan EX-AEQUO Etxarriko taldeko Marianoren A ze sendagille
Ainhoaren taldeko Angelinesen Momotxorroak
2. mailan ez dago saririk

3. mailan EX-AEQUO Sakontze taldeko eta Mintzakide Maiteren Karmelen sekretua
Sakontze taldeko Melanieren Zin egiten dizut

Denek liburu sorta bikain bana jasoko dute sarri.