2009-01-31

Zinemari buruz ari garela...

Gogoratzen dudanaren arabera film hauek guztiak ikusi ditugu euskaltegian (euskaraz, jakina!) Baten bat falta da? Ziur nago baten bat ahaztu dudala. Blogari maiteak, esazue!



























Zein da edota dira zuzenak edota egokiak?EGA eta 3. maila!

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena dena edo direnak
Aldiren batean aukera guztiak zuzenak dira, baina bata bestea baino egokiagoa da.
1. Alkateei zuzendutako ikastaroa / Alkateentzako ikastaroa
2. Telegrama bidali zion / Telegrama zuzendu zion.
3. Zuen guztiontzat ekarri dut / Zuentzat guztiontzat ekarri dut.
4. Atarikoak egiten euskara ikasi dut / Atarikoak eginez asko ikasi dut / Atarikoak eginda asko ikasi dut.
5. Alkatearen zorionak dira / Alkatearen urtebetetzea da.
6. Oposaketa / oposizio
7. Manifestaketa / manifestazio
8. Formakuntza / formazio
9. Eztabaida kiroldegi berrian zentratu zen / Eztabaidak kiroldegi berria izan zuen mintzagai. / Eztabaida kiroldegi berriari buruzkoa izan zen / Eztabaidagaia kiroldegi berria izan zen.
10. Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira / Ez ibili adarretatik eta zentratu zaitez.
11. Historia osoan zehar ez da halakorik gertatu / Historian zehar ez da halakorik gertatu.
12. Egun guztietan zehar jarriko da jendaurrean / Egun guztietan jarriko da jendaurrean.
13. artzain / artzai
14. zai / zain
15. Errudunari espedientea zabalduko zaio / Errudunari espedientea egingo zaio.
16. Karguan zesatu dute / Karguari utzi dio / Kargua utzi du
17. Berandu etortzea huts larria dela ulertuko da / Berandu etortzea huts larritzat hartuko da.
18. Epaituek uko egin diote deklaratzeari / Epaituak deklaratzera ukatu dira.
19. ukitu / ikutu
20. Udaletxeak kalea konpontzea erabaki du / Udalak kalea konpontzea erabaki du.
21. Zein kontestutan dago hori? / Zein testuingurutan dago hori?
22. Teorikoki erabakia zuzena da / Teorian erabakia zuzena da.
23. Irtetzen ikusi du / Irteten ikusi du
24. Bileran auzokide liskartia agertuko denaren susmoa dauka / Bileran auzokide liskartia agertuko delako susmoa dauka / Bileran auzokide liskartia agertuko den susmoa dauka.
25. Etorriko den seinale da / Etorriko delako seinale da / Etorriko denaren seinalea da (Es señal de que vendrá / parece que vendrá)
26. Horrek amaiera suposatuko du. / Hori amaiera izango da.
27. Sumatu / somatu
28. Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan / Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan.
29. Lau hildako suertatu dira istripuan / Lau hildako izan dira / Lau hildako gertatu dira / Lau (lagun) hil dira istripuan.
30. Hori soberan dago / Hori sobera dago.
31. Gaur pilates sesioa izan dugu erlaxatzeko. / Gaur pilates saioa izan…
32. Gaur gurasoek saioa izan dute / Gaur gurasoek sesioa izan dute.
33. Arazo puntualak sortu dira / Unean uneko arazoak sortu dira
34. Gai puntual batzuk aztertu zituzten / Gai jakin batzuk aztertu zituzten.
35. Eztabaida publikoa / Jendaurreko eztabaida.
36. Informazio publikoa / Herritarrentzako informazioa
37. Arazoak luze joko du / Arazoak prozesu luzea dauka
38. Posible da etxean egitea / Etxean egin liteke.
39. Atzo eguraldi hobea egin balu, paseatzera joango ginateke. / Atzo eguraldi hobea egin balu, paseatzera joango ginen / Atzo eguraldi hobeagoa egin balu, paseatzera joango ginatekeen.
40. Irabazteko posibilitate asko du / Irabazteko aukera ederra du.
41. Boltsa hautsi zait / poltsa hautsi zait
42. Atxilotua komisaldegira eraman zuten / Atxilotua polizia-etxera eraman zuten / Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten.
43. Gure asmoa planteatu diegu / Gure asmoa adierazi diegu / Gure asmoa azaldu diegu.
44. Ni neu joango naiz / Pertsonalki joango naiz.
45. Mapari begiratuz lortu genuen arazo hartatik ateratzea / Mapari begiratzen lortu genuen arazo hartatik ateratzea / Mapari begiratuta lortu genuen arazo hartatik ateratzea.
46. Harreman pertsonalizatuak / Banan-banako harremanak
47. Zubiaren eraikuntza egitea da helburua / Zubia eraikitzea da helburua.
48. Udalak fitxatzeko erlojuak aldatu ditu / Udalak fitxatzeko erlojuen aldaketari ekin dio.
49. Arkitektoak kontu horretan jokatzen duen papera / Arkitektoak kontu horretan duen zeregina.
50. Zer paper jokatu behar duzu bilera horretan? / Zein da zure eginkizuna bilera horretan?
51. Ondo egongo zen ziber kafea jartzea Altsasun. / Ongi legoke ziber kafea jartzea Altsasun.
52. Bihar ospatuko da bilera / Bihar izango da bilera. /Bihar egingo da bilera.
53. Sindikatuak enplegu osoa eskatu du / Sindikatuak guztiontzako lana eskatu du.
54. Hori da eraikuntza nagusiena / Hori da eraikuntza nagusia
55. Oro har / orohar
56. Ordura arte / ordu arte / ordurarte
57. ordenadore / ordenagailu
58. Oraindik zenbait lekutan idazmakina erabiltzen dute / Oraindik orain zenbait lekutan idazmakina erabiltzen dute
59. Lan hori egin zuen, oraindik alkate zela / Lan hori egin zuen, artean alkate zela
60. Eroskin egiten zuen lana / Eroskin egiten zuen lan
61. Erlojua oparitu zion / Erlojua opari egin zion
62. Itsasontzi /Itsasuntzi
63. Ongi etorriak, lagunak! / Ongi etorri, lagunak!
64. Notariarengana jo ezazu hori argitzeko / Notarioarengana jo ezazu hori argitzeko.
65. Noski baietz! / Bai, noski! / Bai, alafede! / Jakina!
66. Norberak bere lana egin behar du / Nork bere lana egin behar du.
67. Bakoitzak ikus dezala zer egin. / Norberak ikus dezala zer egin.
68. Noraezean agertu behar dut bileran. / Nora ezean agertu behar dut bileran.
69. Txanela noraezean zebilen / Txanela nora ezean zebilen.
70. Zirraragarria da ikastetxearen isiltasuna oporretan / Zirraragarria da ikastetxeko isiltasuna oporretan
71. Utzi poltsak hortik! / Utzi poltsak hor nonbait!
72. Bai, gizon bat lan egiten duena zure etxe ondoan / Bai, gizon bat lan egiten duela zure etxe ondoan.
73. Hortik dabil Patxi? / Patxi hor (al) dago?
74. Eta Amaia? Madriletik dabil. / Eta Amaia? Madrilen dabil.
75. Non nahi uzten dituzu arropak / Nonahi uzten dituzu arropak / Non-nahi uzten dituzu arropak
76. Hegazkinez joan zen / Hegazkinean joan zen.
77. Enpresako autoz joan zen / Enpresako autoan joan zen.
78. Bolondres joan zen / Boluntario joan zen
79. Agiriak ekartzea ahaztu zaizkit / Agiriak ekartzea ahaztu zait
80. Agur eta astelehenera arte / Agur eta asteleneraino.
81. Niretzat hori ez da batere egokia / Nire ustez hori ez da batere egokia.
82. Hainbeste jan du, non botaka hasi den / Hainbeste jan du, botaka hasi dela.
83. Nire amarekin joan nintzen dendara / Amarekin joan nintzen dendara.
84. Nire amonak esaten zuen hori / Gure amonak esaten zuen hori.
85. Lorategiko pinuak bost metro neurtzen ditu / Lorategiko pinua bost metro luze da / Lorategiko pinuak bost metroko luzera dauka.
86. Neurri politikoak hartu behar dituzte / Erabaki politikoak…
87. Nekazal produktuak / Nekazaritza produktuak
88. Merkatal zentroa / merkataritza zentroa
89. Nahitaez / nahitanahiez / nahi eta nahi ez
90. Sindikatuak negoziazioetan murgildutik daude / Sindikatuak buru-belarri ari dira negoziatzen.
91. Pirata mozorroan etorri zen / Pirata arropetan etorri zen / Pirata jantzita etorri zen / Pirata jantzian etorri zen / Pirataz mozorrotu zen / Mozorrotuta etorri zen
92. Urbasarako bidea itxi behar izan dute / Urbasarako bidea moztu…
93. Kaletik zebilen istripua ikusi zuenean / Kalean zebilen istripua ikusi zuenean / Kalean zehar zebilen istripua ikusi zuenean.
94. Telefono deia moztu da / Telefono deia eten da.
95. Soldata modura 1.000 euro eman zizkioten / 1.000 euroko soldata eman zioten.
96. Hiru minutu eta berrogeita sei segundo / Hiru minuto eta berrogeita sei segundu
97. Ekonomia ministerioa / ekonomia ministeritza
98. Ekonomia ministroa / ekonomia ministraria
99. Greban zerbitzu minimoak bete beharko dituzte / Greban behar-beharrezko lanak egin beharko dituzte / Greban premiazko lanak egin…
100. Min egin naiz / min hartu dut
101. Min egin dit / Min eman dit.
102. Milana euro tokatu zitzaigun / Mila bana euro tokatu zitzaigun.
103. Bosna mila euro / Bost milana euro
104. Euskara menderatzen du / Oso ongi daki euskaraz / Oso ongi hitz egiten du euskaraz
105. Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak / Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak.
106. Bilboko biztanle kopuruak behera egin du, eta Gasteizkoak, berriz, gora. / Bilboko biztanleriak gora egin duen bitartean, Gasteizkoak gora egin du.
107. Tropeletik ihes egin zuen, helmugatik bi kilometrora harrapatua izateko. / Tropeletik ihes egin zuen eta helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten.
108. Gasolioa igo da / Gasolioaren salneurria igo da. / Gasolioa garestitu da.
109. Magisteritza ikasi nahi du / Irakasle-ikasketak egin nahi ditu.
110. Alkateen mailako bilera / Alkateen bilera
111. Kulturari emandako diru-laguntza / Kulturaren munduari emandako diru-laguntza
112. Alkateak elkarrizketan mantendu zituen / Alkateak elkarrizketak egin zituen / Alkateak elkarrizketak izan zituen
113. Nola edo hala mantendu zuen oreka / nola edo hala gorde zuen oreka
114. Lehengo iritzia mantendu du / Lehengo iritziari eutsi dio / eutsi egin dio bere iritziari.
115. Teknikoek luzatutako txostenean daude argibideak / Teknikoek egindako txostenean daude argibideak.
116. Eskerrak luzatu dizkio laguntzaileari / Eskerrak eman dizkio laguntzaileari.
117. Bilerak bi ordu iraun zuen = Bilera bi ordu luzatu zen Zein da bi esaldien arteko esanahi desberdintasuna?
118. Salneurriak merkatu / Salneurriak merketu
119. Pena merezi du hori egiteak / Merezi du hori egitea.
120. Zuzenbidean lizentziaduna / Zuzenbidean lizentziatua
121. Kaleetako farolak lurrari lotu behar zaizkio / Kaleetako farolak lurrera lotu behar dira.
122. Lehenbaitlehen / lehen bait lehen / lehenbailehen
123. Lehengo urtean / Beste urtean / Aurreko Urtean / Iaz
124. Noski irakurriko dudala! / Irakurriko ez dut, ba!
125. Erdi-erdian jotzen dudala! / Baietz erdi-erdian jo!
126. Goazen azkar, berandu dela! / Goazen azkar, berandu da eta!
127. Oso polita den mutil bat dago / Mutil bat dago oso polita dela.
128. Agur eta beste bat arte! / Agur eta hurrengora arte!
129. Konfiantza / konfidantza
130. Zer duzue zuek biok komunean? / Zer duzue zuek biok amankomunean?
131. Argi berdea eman diote proiektuari / Proiektua egiteko baimena eman dute.
132. Datu guztiak bildu arte ez dut txostenik egingo / Datu guztiak bildu arte ez noa txostena egitera.
133. Nola ez dagoen astirik hori amaitzeko, biharko utzi beharko dugu / Hori amaitzeko betarik ez dugunez, biharko utzi beharko dugu.
134. Eguraldiari dagokionean, bihar elurra egingo du / Eguraldiari dagokionez, bihar elurra egingo du
135. Mikeli dagokionean, sartuko gara geu ere. / Mikeli dagokionez, sartuko gara geu ere.
136. Amaitu dut liburua / Amaitu dut liburuarekin.
137. Miren itxaron dut / Mireni itxaron diot.
138. Burtsa bi puntu igo da / Burtsa bi puntuz igo da / Burtsa bi puntutan igo da.
139. Partida bost-sei amaitu zen. / Partida bost eta sei amaitu zen.
140. Beste tanto bat Lasarentzat / Tanto berri bat Lasarentzat.
141. Ondo eramaten gara / Ondo moldatzen gara elkarrekin.
142. Istripu garrantzitsua / Istripu larria
143. Zeinen ongi usaintzen duten lore hauek! / Zein usain gozoa duten lore hauek!
144. Hain txikia da, ez dela goiko apalera iristen / Hain txikia da, non ez den iristen
145. bale bat, familia batzuetan, gauz asko, polizia kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia /
balea bat, familia batzuetan, gauza asko, polizia kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia / balea bat, famili batzuetan, gauza asko, polizi kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia
146. Hainbat herrialdeetan baimendu dute / Hainbat herrialdetan baimendu dute /
147. Ez duzu zertan ekarri / Ez duzu zertan ekarri behar/ Ez duzu ekarri behar / Ez duzu ekarri beharrik / Ez duzu zertan ekarri beharrik
148. Azken Olinpiadetan hainbat marka hautsi zituzten kirolariek/ Azken Olinpiadetan hainbat marka hobetu zituzten kirolariek / Azken Olinpiadetan hainbat marka gainditu zituzten kirolariek
149. Irakaslegoak ez du hori onartuko, ez baita hobeagoa / Irakasleek ez dute hori onartuko, ez baita hobeagoa. / Irakaslegoak ez du hori onartuko, ez baita hobea / Irakasleak ez dute hori onartuko ez baita hobea. / Irakasleek ez dute hori onartuko, ez baita hobea.
150. Atzo ez zekartzan onddorik saskian / Atzo ez zekarren onddorik saskian / Atzo ez zuen ekartzen onddorik saskian / Atzo ez zituen ekartzen onddorik saskian.

Zinemazale gabiltza aspaldian.

Aurreko aste batean euskaltegiko talde gehienok Eutsi! filma ikusi genuen.
Aste honetan, berriz, 3. mailakoek Axterix joko olinpikoetan ikusi dute eta datorren astean 1B eta 2. mailakoek. Ez dakigu oraindik zer egingo duten 1A eta 2+ekoek.

2009-01-26

EGA azterketa egiteko matrikula

Urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra, biak barne, Nafarroako EGA azterketaren 1.go deialdirako matrikula egin ahal izango da. Euskaltegian inprimakiak atera ditugu eta argibideak eman.

2009-01-25

EGAko BESTE idazlan labur bat

Hau da eskatutakoa:
Gaia:
Gazte kuadrilla batek auzoan arazoak sortzen ditu motoekin.
Egitekoa:
Auzokidea zara eta alkateari eskutitza idatzi nahi diozu gertaerak salatzeko.
Nahitaez eman behar duzun informazioa:
 Gazte kuadrillak eragindako kalteak.
 Salatutakoak non eta noiz gertatu diren.
 Haserrea adierazi eta soluzioa eskatu.


Etxarri Aranatzen, 2008ko martxoaren 16an


Etxarri Aranazko alkate agurgarria:

Aldapasoro auzoko 46. zenbakian bizi den Joana Lopez naiz eta gutun hau nire eta nire 250 auzokideen izenean bidaltzen dizut.

Duela bizpahiru urtetik gure bizi kalitatea gainbeheran doa eta azken hilabetean hondoa jo du.

Bada Etxarrin gazte koadrila bat auzokideen bizitza infernu bihurtzen aritzen dena. Orain dela hiru urte, koadrila horretako gazteek 16 urte bete zituztenean, batak bestearen atzetik motorrak lortu zituzten eta hor hasi zen gure kalbarioa.

Astero, ostegunean hasi eta igande gauera arte, motorrarekin gure auzoko kaleetan gora eta behera ibiltzen ziren, eroen gisara. Horrenbesteko abiadura bizian, non gure bizitzak arriskuan ikusten baititugu orduz geroztik. Ateratzen zuten zarata ere ez zen nolanahikoa. Motorren kebideak moldatzen zituzten susmoa hartua diogu auzokideok.
Bada, asteburu luze horietako zarata eta arriskuez gain, oporretan zer esanik ez.

Denbora pasa ahala, gazte hauek motorra alde batera utzi eta autoak lortu dituzte eta gazte hauen ibilgailuen tamaina handitu den heinean, beraien arduragabekeria ere hala handitu da. Hasieran, motorrekin zebiltzanean, nahiz eta eroen gisara ibili, istripuren bat sortzen bazuten, beraiek izan zirela aitortzen zuten eta bazuten asegurua. Orain, berriz, ez istripuak sortu bakarrik, sortuz gero eta beraiei zerbait erreklamatuz gero, modu txarrean erantzuten dizute eta, bada mehatxuak jaso dituzten auzokideen kasuak ere. Aseguruei dagokionez, orain ez dute halakorik.

Aldapasoro auzoko biztanleak nazka-nazka eginda gaude egoera honetaz. Asteburuetako eta opor-egunetako gauetan ez dugu lorik egiten zarata dela eta. Sarritan behar bezala aparkatutako gure autoetako atzeranzko ispiluak apurtura agertzen ez badira, karrozerian marrak agertzen dira. Gazte hauei zerbait aurpegiratzen dien auzokideak bere etxe atarian kalteak jasaten ditu, eta abar eta abar.

Hau guztia gutxi balitz, lehen esan bezala, duela hilabete gertatutakoa: ostiral gau batean, otsailaren 15ean zehazki, zaborrak botatzera zihoan gure auzokide bat harrapatu zuten eta ihesari eman zioten. Hanka apurtu zioten eta beraiengana kontuak eskatzera harrapatutako lagunaren familiakoak joan zirenean jipoituak izan ziren. Orain, egunero, gaueko hamarretatik hamabietara gure auzoan zehar ibiltzen dira izua zabalduz.

Honengatik guztiagatik, herriko udalak bizibide baketsuaren alde zerbait egin dezan eskatzen dugu.

Zure eta udalaren erantzunaren zain, eskerrik asko aldez aurretik,

Joana Lopez eta Aldapasoroko beste 250 auzokide

Oharrak:
Ø Behar baduzue gazte lotsagabe hauen izen-abizenak, helbideak eta auto matrikulak emango dizkizuegu.
Ø Guk gure aldetik, azken hiru urteetan salaketak jarri izan ditugu Altsasuko polizia etxean. Argi dago ez dugula ezer lortu, are okerrago baikaude, baina horretan jarraituko dugu, hau da, salaketak jarriz.

EGAko idazlan labur bat

ONDOKO LANA AGINDUTA:
Gaia:
Etxeko kalefakzioan aurrezteko aholkuak ematea.
Egitekoa:
Zuen atariko arduraduna zaren horrek, atariko bizilagunei idazki bat bidali behar diezu
teknikariak esandakoa laburbilduz. Orain arteko gastu itzelak direla-eta, kontsumoa murrizteko
aholkuak emanen dizkiezu.
Nahitaez eman behar duzun informazioa:
* Aipatu zein diren gehiegizko kontsumoak ekar ditzakeen kalteak.
* Eman itzazu zenbait aholku gastua gutxitzeko.
* Kontuan izan atariko bizilagun gehienak ez dituzula ezagutzen.

Altsasun, 2009ko urtarrilaren 21ean


Auzokideok:

Aurten komunitateko arduraduna izango den auzokidea naiz, 4. B pisuan bizi den Ana Sanchez.
Azkena egin genuen auzokide bileran behin eta berriz geure etxebizitzak berotzen egiten dugun diru gastu handia aipatu genuen. Guztiok argi genuen egiten dugun gastua handiegia dela eta zerbait egin behar dugula murrizteko.
Hori dela eta, eman dut lehenengo urratsa.
Aurreko egunean, urtarrilaren 16an, teknikari bat etorri zen, batetik sistema osoa ikuskatzera eta bestetik kontsumoa txikitzeko aholkuak ematera.
Berogailu sistemari dagokionez, ongi omen dago dena. Ongi erretzen omen du erregaia. Zerbait moldatu beharrekotan, uraren tenperatura. Guk 80ºCtan jartzen dugu eta ez da inola ere komeni 70ºCak gainditzea. Hortik gora zirkuituan karea pilatu baitaiteke eta hodiak butxatu.
Bestelakoan, ematen diogun erabilerari dagokionez, zein den azaldu nion eta zera esan zidan: batetik nahikoa dela etxebizitzak 21ºCtara berotzea. Ez dela ezer gertatzen etxean jertsea jantzita egoteagatik. Sendagileek ere hori gomendatzen dutela. Bestetik goizetan eta arratsalde-iluntzetan piztearekin nahikoa dela ere gehitu zuen.
Azkenik, kanpotik bada ere, teknikariak leihoak ikuskatu zituen eta kristal bakarrekoak direla ohartu zen. Argi eta garbi esan zidan leiho berriak eta isolamendu onekoak jartzea komeni zitzaigula. Nahiz eta orain diru inbertsio handitxoa izan, epe luzera errentagarria ateratzen omen dela, erregai kontsumoa asko txikiagotzen baita.
Hortaz, zirkuituko uraren tenperatura aste honen amaieran aldatuko dugu eta leihoak direla eta zer egin erabakitzeko bizpahiru aurrekontu eskatuko ditut eta datorren otsailaren 20an, 20:30ean beste bilera bat egingo dugu betiko ezkaratzean, gaia azter dezagun.
Ordu arte, ongi izan,
Ana Sanchez

2009-01-18

Idazlan luze bat. Amaitua? Beti izango du zer aldatu

BIZITZA... NOREN ESKU?

Bada emakume italiar bat orain dela urte pilo batetik koman dagoena. Ez dut zehazki gogoratzen zenbat, baina dozena bat urte gutxienez bai.
Hainbat sendagileren azterketen ondorioz ez omen duela sendatzeko inolako aukerarik ziurtatu da. Hortaz, bere senideek emakume hau hiltzen uztea eskatu dute, “bizirik” mantentzen duten makinak itzaliz.
Kontua da ospitaleko arduradunek ez diotela hiltzen utzi nahi.
Familiakoek epaitegietara jo zuten beraien eskaria betetzea lortzeko eta arrazoia eman zieten.
Hala eta guztiz ere, ospitalekoek bere horretan jarraitzen dute.
Hau guztia ikusita galdera ugari datozkit burura.
Epaitegiek erabaki behar al dute pertsona batek bizirik jarraitu behar duen ala ez? Ospitaleko sendagileek? Sendiak berak?
Bada, oraingoan azken hauek dutela arrazoia iruditzen zait. Eskatu badute, zerbaitengatik eskatu dutela iruditzen zait. Halaber, ez dut uste pentsatu gabeko erabakia izanen zenik. Ziur psikologo eta abarren laguntza izanen zutela. Agian, egon liteke zirrikituren bat emakumea paretik kendu nahi dutela pentsatzeko; baina, ez dut uste arruntena izanen denik. Are gehiago, epaitegietatik pasa badira... kontua aztertua izanen zen.
Badakit, gainera, Italia osoan dabiltzala eta, bide batez, Europa osoan emakume honi buruz hizketan, neu kasu.
Oro har, ongi deritzot nork bere iritzia emateari, baina besteen bizitzetan horrela sartzeari... ez deritzot ongi. Tristea da ere epaitegi batek erabaki beharra pertsona baten bizitzaz eta, are tristeagoa, ospitalea familiaren desioekin nola jolasten ari den, epaitegietan onartutakoa ere ez onartuz.
Bai halako kasuetan bai abortoarenean bai homosexualen kasuetan... eta horrelako beste hainbat gaitan denek iritzia emateaz gain, badira zenbait muturra sartu eta ez diotenak jendeari berea egiten uzten. Moral katolikoaren jarraitzaileak dira hauek eta egungo gizartea moral katolikoaren oinordekoa da. Arestian aipatutako gai hauen guztien gainean bere iritziak gailentzen jarraitzen du, eta indar handia izaten. Jendeak, orokorrean, ez baditu moral katolikoaren bideak jarraitzen, sortzen duten istilua ez da nolanahikoa izaten. Italiako emakume honen kasuan ez da esan, baina erabat ziur nago arestian aipatutako moral katolikoa atzean dagoela.
Nire iritzia "monopolio" horrekin amaitu beharra dagoela da, eta beste askok ere iritzi bera dutela uste dut. Dagoeneko amaitu da eliza katolikoaren monopolioa. Bestela esanda, gizakien askatasuna eta eskubideak errespetatzen dituen gizarteak erlijioengandik aske egon behar du. Erlijioa gizakien askatasunaren barruan dagoen beste arlo bat da. Hori da, ongi esan dut, barruan. Ezin da bizitza publiko eta instituzionalaren zati izan. Ezin du emakume italiar horren etorkizuna baldintzatu.

Irrati eta telebistan entzundakoak 3 ERANTZUNAK

  1. argitan geratu da erabakiak ez duela balio
  2. seietan aterako da talde bat. Ordubete geroago beste batzuk aterako dira.
  3. beste alboko sake bat Realarentzat
  4. lehengo/aurreko egunean iritsi zen mezu batean...
  5. hilero kopuru bera/berbera ordainduko duzu
  6. 140.000 euro bideratuko dira ikastaroa antolatzera.
  7. esan behar dugu Euskal Herrian oso ezaguna dela
  8. hiritik kanpora dago santutegia
  9. igerian irakasten diezu umeei, ezta?
  10. ume hauengan zeure burua islatuta ikusten duzu?
  11. saiatuko da, baina egoera okertzea baino ez du lortuko
  12. (film bat kontatzerakoan) erreportaia bat egitera joan da Los Angelesera eta aurrea hartu diotela aurkitu du
  13. (filma kontatzerakoan) bertan nolabaiteko babesa aurkitu dute (encuentran)
  14. ( filma kontatzerakoan) aspertu da kazetaria izateaz eta San Franciscora joan da
  15. arazo hori hemen besterik gertatzen da
  16. ongi egongo litzateke jaialdi hura berriro antolatzea
  17. ideia hau indartzeko asmoz
  18. abenduaren 31n agurtu genuen urtea
  19. gu bizikletaz gindoazen eta beraiek quadetan, elurra hasi zuenean
  20. ustelkariarekin lotuta esan behar dugu...
  21. hau desastre hutsa da
  22. inorena ez den kontu bat atera da
  23. bidaia hori egiteko gogo handia dauka
  24. 1999tik kaltegarria zela jakin arren, urte batzuk geroago debekatu zuten
  25. Mercedeseko 543 langilek egiten dute lan Gasteizen
  26. Gaur hasi eta 17ra arte kalea itxita egongo da
  27. goizeko seietatik arratsaldeko bostak arte
  28. elurra egiten aritu da gau osoa
  29. merkataritza gunea itxita dago
  30. ez du denbora handiegia izan nahi zelaian
  31. Reala ...garrena dago, Alaves, ordea, .....garrena dago
  32. txapa gainean izan balitz, tantoa zen
  33. uztailean bukatuko da bere jarduna (en julio terminará)
  34. leihoa hautsiz/ hautsita sartu ziren lapurrak
  35. boluntario joan zen
  36. eta guk ofizinista eskuak dauzkagunez, ezin lortu

  37. Eta Etxarri Aranatzen etxez etxe banatutako orri batean:
    etxez etxe
    eta elkar maite dugunon alboan momentu zoriontsuak pasatzen ahalegintzen gara
    eta, era berean, (...)ekiko elkartasuna biderkatu beharrean gaude

Irrati eta telebistan entzundakoak 2 ERANTZUNAK

  1. sexu-harremanak izatera behartu zuen.
  2. normaltasunera itzuli nahian ari dira
  3. nahiz eta inoiz baino urrunago dauden ez dute... / nahiz eta inoiz baino urrunago egon ez dute
  4. axolagabekeria bukatzen lagundu behar dute
  5. behintzat jokatzeko prest daudenak azaldu dira entrenamendura
  6. ez zuen esperientzia ona izan
  7. bizkarrean arazo asko sortu eta gero (arazo asko ala arazo handiak?)
  8. hamaikakoari dagokionez jokatzeko prest daude
  9. zergatik lehenengo mailan aritzeko txartela lortu zuelako
  10. ehun kiloko basurdea
  11. aizkora jokoa
  12. irakasle joan zen herri hartara
  13. urtero ume berak/berberak etortzen dira Euskal Herrira
  14. bere isla nabaritzen da
  15. lau kilo eta erdiko pisua zeukan/zuen haurrak
  16. balio handiko etxebizitza
  17. laurak eta bost minutu
  18. jaialdi hark taldearen jaiotza ekarri zuen / jaialdi hartan taldea jaio zen
  19. metro eta erdiko hodi baten hausturak 12 ibilgailu harrapatuta utzi ditu (idatzia)
  20. etxe guztietan ospatuko dute
  21. Nor hil da? Harold Pinter hil da Zer gertatu zaio Haroldi? Harold Pinter hil egin da
  22. normalean oso modu ezberdinean antolatzen ditugu ideiak
  23. 200 kiloko pisua duen Alonso Blandek
  24. etxean usain txarra dagoela konturatuta... / etxeari kiratsa dariola...
  25. baita ziurtagiria ez duten herriko hainbat entitatetan ere
  26. oso ongi daki euskaraz / oso ongi hitz egiten du euskaraz

Ostegunean...

Ostegunean EUTSI! filma ikusiko dugu euskaltegian. Gainean omen dugun krisia dela eta, apropos samar!

2009-01-17

Irrati eta telebistan entzundakoak ERANTZUNAK

  1. oraintxe bertan aletak kentzen ari da igerilaria.
  2. hori al da geure seme-alabei irakasten dieguna? (enseñar, educar)
  3. bateria jotzen irakatsiko digu
  4. balea baten hezurrak
  5. %67k ziklo berria aurreikusten du
  6. konpromisoa
  7. pelikula ikusi behar dugu derrigorrean/nahitaez
  8. botika honek eta besteak printzipio aktibo bera/berbera dute
  9. baita kultur ekintzetan ere
  10. ilusio handiagoa dauka
  11. familia giroa
  12. polizia-etxean/ertzain-etxea/kuartelean hil zen
  13. baita Urkiolan ere
  14. ordu erdiko lasterketa izan da
  15. ezin izan dute ezer egin emakumea bizirik mantentzeko
  16. nekazaritza turismo etxea
  17. merkataritza zentroa
  18. gobernuari dagokionez erantzulea .... da
  19. sari nagusia egokitu zaio
  20. eta deskontrola gogoko dugunez, ... egingo dugu
  21. gaurko prestatu dizueguna
  22. 5. proba (aizkolari txapelketa batean)
  23. mugimendu isolatua da ala zerbait indartsua da?
  24. ilusioa zerk egiten digun galdezka ibili gara
  25. gizartearen isla
  26. ... lagun hil dituzte, baina ...k ez du ezer esan (eta ez da tiroka isiltasunean aritu dela) ....
  27. erreakzio nagusiak jaso ditu
  28. %43rekin
  29. %70ek eskatu du dirulaguntza
  30. ez da betiko
  31. aurrera egiteko gai gara / trebe gara / gauza gara
  32. eguneko notizia nagusiak
  33. baita marrazki bizidunen zalea ere
  34. ...ren aurka antolatutako plataforma dela diote
  35. hego haizeak hodeiak ekarriko dituen arren, kostaldean argiago egongo da / hego haizeak kostaldera hodeiak ekarriko ditu, baina kostaldea argiago egongo da
  36. hauteskundeak egin eta gero
  37. ... aitzakiatzat hartuta
  38. legea onartuko dute / legea hobetsiko dute
  39. hainbat/ zenbait ekitaldi antolatu // ekitaldi asko antolatu
  40. kiroldegia
  41. Azkenik, esan behar dugu / Azkenik ....
  42. pisu handiagoa izan behar dute
  43. autoa erosterakoan, kontuan izan behar dugu...
  44. gauza hauen guztien atzean
  45. familia eta adiskideen artean / familiaren eta adiskideen artean
  46. estatuak bermatu beharko luke gutxienekoa
  47. errepideetan hainbat arazo sortu dira. Adi lainoagatik A-15ean
  48. errepideen egoerari begira ari gara
  49. ez du atsedenik, lehiaketen egutegiari dagokionez
  50. tontakeria bat
  51. munduko marka hobetu/gainditu zuen
  52. ordenagailua
  53. egun hauetan guztietan
  54. Basurtoko ospitalea
  55. abenduaren 31n
  56. prest daude ere erasoa hasteko
  57. proiektua onartu/hobetsi/ ontzat eman dute
  58. Zerbait egiten ez bada, hildakoak gero eta gehiago dira
  59. gu inguruko herrietan izan gara gaur goizean
  60. zorte handia izan dute oraingo honetan
  61. aipatubehar dugu / aipatzekoa da festa horietan jende kopurua kontrolatuko dutela
  62. bost minututik/minutuz behin ariko da metroa
  63. zure oinetakoek ez daukate zertan gogorrak izan / zure oinetakoek ez daukate gogorrak izan beharrik(hau iragarkia da)
  64. beste jokalari bat erosteko asmotan
  65. hainbat herri eta auzotan banatuta dauden taldeak elkartzeko
  66. musika gida ez da zerrenda arrunta
  67. dirua biltzen dutelako
  68. normalean ez dute egiten
  69. Zer sentitzen/nabaritzen duzu faltan? / Zeren falta sumatzen duzu?
  70. mundu guztiak dauka etxea Hego Afrikan eta hara joaten da
  71. Hainbeste luzatu dira lanak, non epea amaitu egin den/baita // Hainbeste luzatu dira lanak, ezen epea amaitu egin den/baita
  72. duela mende batzuk ekarri zuten

Zer dute "oker" edota hobetzeko hizkuntzaren aldetik irudi hauek guztiek? Erantzunak

12:30tan > 12:30ean
14'30tan > 14:30ean
gau guztian zehar > AUKERAN NAHIKOA DA: gau guztian
20% oparietan deskontua > Oparietan %20ko deskontua
Hau kale bat da! > Hau kalea da!
Janaridenda > Janari denda
Oporrak eta gero > oporrak pasa/amaitu eta gero
urtarrilaren 8an hasiko gara klaseekin > urtarrilaren 8an hasiko dira klaseak
Arraindegia Aldaz > Aldaz arraindegia

2009-01-11

EGA taldeetakoentzat Idazlan eredugarria 3

http://www.euskaljakintza.com/ webgune bikainean aurkitua

Pirateria, lapurreta ala negozioa?
Posted By lgarmendia On Iraila 14, 2008 @ 8:19 am

Urterik urtera gizakiak aurrerapauso itzelak ematen ditu arlo askotan. Gure aiton-amonen garaian, esaterako, nork imajina zezakeen telefono mugikor bat izatea, messenger bidez beste norbaitekin txateatu ahal izatea edota mp3 txiki batean musika guztia alde batetik bestera eramatea posible izango zenik? Inork ez, egia esan. Eta guk, ordea, ezin dugu irudikatu ere egin teknologiarik gabeko gizarte batean bizitzea. Arlo honek gaur egun horrenbeste egin du aurrera, non berari lotuta bizi baikara. Hain da handia dugun menpekotasuna, ezen dagoeneko musika, liburuak, jokoak… ordenagailu baten bitartez lor ditzakegun. Honi lotuta pirateria deritzoguna dator, noski.
Egun, pirateria arazo izatera iritsi da; izan ere, gero eta film, musika, liburu… gutxiago erosten dira, hauek guztiak erraz internetetik jaisteko aukera baitugu. Honek artistei, autoreei eta diskoetxeei ekonomikoki bete betean erasotzen die. Baina gu ez gara tuntunak. Zergatik erosi asko balio duen zerbait, ezer gutxiren truke lortzeko aukera izanda? Adibidez, merkatuan dagoen edozein disko askoz ere gutxiago ordainduta eskuratzea dugu [1] Top Manta delakoan. Hori gutxi balitz, [2] eMule, [3] Ares edo bestelako programak erabilita, dohainik lor dezakegu nahi dugun musika guztia saguarekin klik pare bat eginez.
Hariarekin jarraituz, pirateriak diskografiei izugarrizko kaltea sortzen diela esan dugu. Baina, egia esan, baliteke hau nolabait bidezkoa izatea, kontuan izan behar baita kaltetuenak ur handiko arrainak direla, hots, guri dirua ateratzen saiatzen diren diskoetxe interesatu horiek. Beste alde batetik, artistak edo idazleak ere kalteturik ateratzen direla esan beharra dago eta ideia hori gutxiago gustatzen zait.
Edonola ere, nire ustez, pirateria arrazoi sinple bategatik ematen da: gizarte kontsumista batean bizi gara eta horrexek gauzak erostera bultzatzen gaitu. Ez gara konformatzen disko bat edo bi izatearekin. Ez horixe! Gustatzen zaizkigun disko guztiak nahi ditugu, baina ezin dugunez hori guztia ordaindu, bide errazagoa bilatzen ahalegintzen gara eta, teknologia berriez baliatuz, pirateriara jotzen dugu. Horrela, nahi duguna lortzen dugu, berekoiak bihurtzen gara eta ez dugu kontuan hartzen artistei egiten diegun kaltea. Gauzak horrela, hauei hainbeste kostatu zaizkien lanak dohainik eskuratzen ditugu, lapurretaren itzala beste edozein aitzakiaren pean estaliz.
Egia esan, ez dakit arazo honen konponbidea zein izango litzatekeen, ezta zer izango litzatekeen onena ere. Baina diskoetxeek prezioak jaitsiko balituzte, agian, arazo honi konponbidea emateko bidean jarriko ginateke. Zer diozue zuek?

EGA taldeetakoentzat Idazlan eredugarria 2

http://www.euskaljakintza.com/ webguneko beste iritzi artikulu bat



Entzierroak, haurrak…


Posted By uperez On Martxoa 16, 2008 @ 9:26 am


Denok dakigunez, urtero uztailaren bigarren astean Sanferminak ospatzen dira Iruñean. [1] San Ferminen ohoretan ospatzen den jai honi uztailaren 6an ematen zaio hasiera Iruñeko udaletxetik jaurtitzen den “[2] txupinazoarekin” batera, eta uztailaren 14an bukatzen da Pobre de mi abestiarekin (”pobre de mí, pobre de mi, que se han acabado las fiestas de San Fermín”). Sanferminetako jarduera nagusia entzierroak dira: zezenen aurretik egindako 800 metroko korrikaldia. Goizeko zortzietan hasten diren entzierro hauek guztiak uztailaren 7tik 14ra egiten dira eta zezen plazan dute amaiera. Nahiz eta ibilbidea bizpahiru minutukoa baino ez izan, jende ugari suertatzen da zauriturik. Maiz zauriak larriak izaten dira eta, dakizuen bezala, askotan zezen aurrean korrika egiten dutenek ospitalean amaitzen dute.
San Ferminen ohoretan ospatutako jai honek jende asko erakartzen du Nafarroako hiriburura; bai hemengoak, baita atzerrikoak ere. Gainera, esan beharra dago gero eta jende gehiago datorrela jai ospetsu honetara. Edonola ere, atzerritar hauek ez dira konturatzen zezenen aurretik korrika egiteak dakarren arriskuaz eta atzerritar hauek izaten dira askotan zaurituenak. Hau entzierroei buruz duten ezjakintasunaren ondorio izan daiteke eta askok itzulera atzeratu behar izaten dute zezenak harrapatu eta ospitalean zauriturik egoteagatik.
Dena den, nik ez dut honetaz hitz egingo, aurreko batean entzun nuen albiste bati buruz baizik. Albisteak honela zioen: “Guraso bat salatu dute bere semearekin Sanferminetan korrika egiteagatik”. Dirudienez, Luis Miguel Gomezek, salatua izan den gurasoak, 2007ko uztailaren 10ean bere semearekin egin zuen korrika Sanferminetan eta norbaitek bere balkoitik argazkiak atera zizkion. Haur honen amak, argazki hauek ikustean, Luis Migueli salaketa jarri zion. Komeni da esatea guraso hauek banatuta daudela. Gauzak horrela, fiskaltzak absoluzioa eskatu zuen; akusazio partikularrak, ostera, 15 asteburuko atxiloketa eta urtebeteko kartzelaldia. Horretaz gain, 12.000 euroko kalte-ordainketa ekonomikoa eskatu zitzaion. Egia da, argazkian ikus daitekeen legez, aita-semeak parte hartu zuten entzierroan zalkiak zeudela eta ez zezenak. Arrazoi honengatik, epaileak aita egotzitako [3] karguez absolbitu du. Horretaz gain, harritzekoa bada ere, [4] Las Ventasen omenaldia egin zioten.
Nire uste apalean, ez dago batere ondo hamar urteko haur batek entzierro batean parte hartzea, oso arriskutsua izan baitaiteke berarentzat. Gainera, haurrak zezen edo bestelako animalien aurretik abiada bizian korrika egiteko fisikoki prestaturik ez egoteaz gain, hauen adarkada ume baten gorputz ahulean heriogarria izan daiteke. Ez hori bakarrik, haurrak ez daude mentalki prestaturik ez direlako arriskuaz ohartzen. Hau guztia ikusita, ezustekorik gerta ez dadin, zentzuzkoena umeek entzierroetan parte ez hartzea litzatekeela iruditzen zait.
Amaitzeko, hainbatetan ikusi ditugun 16-18 urteko gazte zein adinduek parte hartzearen aldekoa ez naizela aipatu nahi nuke. Alde batetik, gazteak zezenen aurrean korrika egiteko fisikoki nahiko prestatuta egon arren, ez dute heldutasuna arrisku egoerak zeintzuk diren bereizteko; eta, bestetik, denok dakigun arrazoiengatik, adinduentzat burutsuagoa litzateke ikuskizuna ezkutaletutik ikustea. Garrantzitsua da, nire ustez, jendea entzierro eta horrelako jardueren arriskuez kontzientziatzea denok jai alaiak igaroko baditugu.

EGA taldeetakoentzat Idazlan eredugarria

http://www.euskaljakintza.com/ webgune bikainean aurkitua



Bizitza bizitzea ez denean…
Posted By amujika On Urtarrila 6, 2009 @ 3:09 pm


[1] “Gogorra da bizitza” esaten dugu askotan. Denok izan dugu inoiz mundua gainera erori izanaren sentipena, baina erori garen guztietan altxa gara berriz ere. Aitzitik, Hanna Jonesek, orain dela 13 urte Ingalaterran jaio zen neskatilak ez du atzera zutitu nahi.
Bost urte zituenetik [2] leuzemiaren hatzaparretan bizi izan da. Hiru hilabetean behin medikuarekin hitzordua du, medikamentuen tratamendua huts egin gabe jarraitzeko, eta hala segi beharko du aurrerantzean ere gerora biziko bada. Are gehiago, dagoeneko bihotzeko hiru transplante egina da hainbeste medikamentuk bihotza ahuldu izanagatik, eta azaroan sei hilabeteko bizi esperantza aurreikusi zioten Herefordeko [3] Herefordshire Primary Care Trust erietxeko medikuek. Honela, bada, laugarren ebakuntza bat egitea hautatuko luke bizitza gogorra dela irizten duen gizarte sasijakitunak. Alta, Hannak kirurgiari muzin egin, eta, horrek ekarriko liokeen aukera berriari uko eginez, geratzen zaion apurra, zoriontsu, gurasoen eta hiru anaien alboan igaro nahi du. Kristy eta Andrew Jones gurasoek ere alabaren nahia babesten dute, jakin badakitelako hala zoriontsu izango dela, eta, datozen sei hilabeteotan erabakiz aldatuko balu, berriro ere itxaron zerrendara itzul daitekeela.
[4] Tamalez, haur batek eutanasia eskatu izanak min egin dio gizarteari sekula transplantatu beharko ez duen bihotzean. Zeinen gogorra den bizitza! Hasiera batean, medikuak ere aurka agertu ziren Jonesen eskariaren aurrean, 13 urte baino ez dituen ume bat ez ei delako bizitzen jarraitu gura ez duela erabakitzeko gai. Neskatxaren erreguek, ordea, legeak limurtu eta bereganatu ditu. Eta orain, bai. Orain, bere bizitza naturaren eskuetan uzteko eskubidea du, bere pentsammoldearen aurkako asko baditu ere.
Hannak hitza hartu eta argi eta garbi azaldu du zein den bere ikuspuntua. Egia da medikuntzak aurrerapen handiak egin dituela, baina neska honen kasua hain apartekoa da, non zientziak oraindik ezin berma dezakeen etorkizun seguru bat. Jakinaren gainean daude operazio hau onartuz gero, uste ez bezala irteteko aukera dagoela, eta, ongi irtengo balitz ere, bost urteren buruan beste halako bat egitea ezinbestekoa lukeela ostera arnasten jarraitzeko.
Ez hori bakarrik, badira arrazoi gehiago ere geroari bizkarra emateko: motibo moralak, alegia. Bizitzen hasi besterik ez den arren, jadanik jakin badaki datozen urte guztiak ere nolakoak izango diren, eta ez dago prest behin eta berriro bizimodu hori bizitzeko, sufritzeko. Gainera, esperientziak irakatsirik, ezaguna du itxaron zerrendan emaile apropos bat aurkitzea zeinen zaila den. Beraz, benetan desio ez duen bizitza bat eskuratu izanak benetan nahiko lukeen besteren bati nolabait lapurtzea suposatuko luke.
Eskarmentuak berak egin du heldu 13 urteko gorputz txikian ezkutatzen den emakumea. Ez da ume gorria, eta horregatik, hain zuzen ere halako erabakiak hartzeko gaitasuna du. Onartzea bortitza iruditzen bazait ere, zergatik ez? Duintasunez hil dadila!

Irrati eta telebistan entzundakoak 3 eta...




  1. argitara geratu egin da erabakiaren baliogabetasuna

  2. seietan aterako da talde bat. Ordu bat beranduago beste batzuk aterako dira.



  3. alboko sake berri bat Realarentzat



  4. beste egunean iritsi zen mezu batean...



  5. hilero kopuru berdina ordainduko duzu



  6. 140.000 euro zuzenduko dira ikastaroa antolatzera.



  7. esan Euskal Herri mailan oso ezaguna dela



  8. hiritik kanpora aurkitzen da santutegia



  9. igerian erakusten diezu umeei, ezta?



  10. ume hauengan zeure burua isladatuta ikusten duzu?



  11. saiatuko da, baino egoera okertzea baino ez du lortuko



  12. (film bat kontatzerakoan) erreportaia bat egitera joaten da Los Angelesera eta aurrea hartu diotela aurkitzen du



  13. (filma kontatzerakoan) bertan nolabaiteko babesa bilatzen dute (encuentran)



  14. ( filma kontatzerakoan) aspertzen da kazetaria izateaz eta San Franciscora joaten da
  15. arazo hori hemen besterik ematen da

  16. ongi egongo zen jaialdi hura berriro antolatzea



  17. ideia hau indartu asmoz



  18. Abenduak 31ean agurtu genuen urtea



  19. gu joaten ginen bizikletaz eta beraiek quadetan, elurra hasi zuenean



  20. korrupzioarekin lotuta esan...



  21. hau desastre bat da



  22. atera da kontu bat ez dela inorena



  23. bidaia hori egiteko gogoak dauzka



  24. 1999etik kaltegarria zela jakin arren, urte batzuk beranduago debekatu zuten



  25. Mercedeseko 543 langileek egiten dute lana Gasteizen



  26. Gaur hasi eta 17ra bitartean kalea itxita egongo da



  27. goizeko seietatik arratsaldeko bosteraraino



  28. elurra egiten egon da gau osoa



  29. merkatal gunea itxita dago



  30. ez du denbora gehiegi izan nahi zelaian



  31. Reala ...garrena dagoen bitartean, Alaves .....garrena dago



  32. txapa gainean izan bazen, tantoa zen



  33. uztailean bukatzen da bere jarduna (en julio terminará)



  34. leihoa hausten sartu ziren lapurrak



  35. bolondres bezala joan zen


  36. eta guk nola ofizinista eskuak dauzkagun, ezin lortu



Eta Etxarri Aranatzen etxez etxe banatutako orri batean:


  1. etxez-etxe



  2. eta maite garenon alboan momentu zoriontsuak pasatzen ahalegintzen gara



  3. eta era berean (...)ekiko elkartasuna biderkatu beharrean aurkitzen gara

2009-01-10

Nafarroako Gobernuko bekak

Pasa den ikasturterako Instituto Navarro del Vascuencek emandako beken ordainketa baimendu da egun hauetan.
Zerrenda begiratu dugu eta geure euskaltegiko zenbait partaide bazaudete.

Laster jasoko omen duzue.

Informazio gehiago: http://www.euskarabidea.es/euskara

Itsasi euskaltegia Iñigo Aritza ikastolaren aldizkarian


Eguberri oporrak baino lehentxeago Iñigo Aritza ikastolak argitaratutako Aritzkari aldizkarian Txioka Haur ikastolan ematen/hartzen ditugun klaseen berri ematen da.

2009-01-05

Zer dute "oker" edota hobetzeko hizkuntzaren aldetik irudi hauek guztiek?






















Eta besarkada HANDI-HANDI bat gure "arraintzaintzaileari"

2009-01-04

EGA taldeetakoentzat

Adi EGAkook!

Urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra, biak barne, EGA azterketarako matrikula egin ahalko duzue.

Bigarren deialdirako matrikula epea ekainaren 22tik uztailaren 3ra izango da.

Lehenengo deialdiko atariko proba martxoaren 14an izango da, goizeko 10etan. Bigarren deialdiko atariko proba, berriz, irailaren 12an izango da.

Irrati eta telebistan entzundakoak 2

Horra hor gehiago:

  1. harreman sexualak izatera behartu zuen.
  2. normaltasunera itzuli nahian daude
  3. nahiz eta inoiz baino urrunago daudenez ez dute...
  4. axolagabekeriarekin bukatzen lagundu behar dute
  5. gutxienez jokatzeko prest daudenak azaldu dira entrenamendura
  6. ez zuen esperientzi ona izan
  7. bizkarrean arazo asko sortu eta gero (?)
  8. hamaikakoari dagokionean jokatzeko prest daude
  9. zergatik lehenengo mailan aritzeko txartela lortu zuen
  10. ehun kilotako basurdea
  11. aizkor jokoa
  12. irakasle bezala joan zen herri hartara
  13. urtero ume berdinak etortzen dira Euskal Herrira
  14. bere islada nabaritzen da
  15. lau kilo eta erdi pisatu zituen haurrak
  16. balore handiko etxebizitza
  17. lauak eta bost minutu
  18. jaialdi hark taldearen jaiotza suposatu zuen
  19. metro t´erdiko hodi baten hausturak 12 ibilgailu harrapatuta utzi ditu (idatzia)
  20. etxe denetan ospatuko dute
  21. Harold Pinter hil egin da
  22. normalki oso modu ezberdinean antolatzen ditugu ideiak
  23. 200 kilo pisatzen dituen Alonso Blandek
  24. etxean gaizki usaintzen zuela konturatuta...
  25. baita ziurtagiria ez duten herriko hainbat entitateetan ere
  26. oso ongi menperatzen du euskara

2009-01-02

Gabonetako jaien argazkiak


Euren e-posta utzita duten ikasleetako batzuei (matrikula orrialdean) Gabonetako jaien (goizekoa edota arratsaldekoa) argazkiak bidali zaizkie.
Zuetako norbaitek ez badu helbidea eman eta argazkiak jaso nahi ditu, mezua bidal dezala euskaltegiko e-postara (sakana@aek.org) edo erantzuna utz dezala hemen.

Klaseetara itzulera

Gabonetako/Neguko oporren ondoren, urtarrilaren 7an klasera itzuliko gara.

2009-01-01

Irrati eta telebistan entzundakoak

Hona hemen telebista eta irratiko kazetariei entzundakoak.

Ea nork hartzen duen komentatzeko/aztertzeko erronka. Esate baterako, EGA eta 3. mailakook, non zarete?


  1. oraintxe bertan aletak kentzen dago igerilaria.
  2. hori al da geure seme-alabei erakusten dieguna? (enseñar, educar)
  3. bateria jotzen erakutsiko digu
  4. bale baten hezurrak
  5. %67ak ziklo berria aurreikusten du
  6. konpromezua
  7. pelikula ikusi behar dugu derrigorrez
  8. botika honek eta besteak printzipio aktibo berdina dute
  9. kultur ekintzetan baita ere
  10. ilusio gehiago dauka
  11. famili giroa
  12. komisaldegian hil zen
  13. eta baita Urkiolan
  14. ordu erdiko lasterketa bat izan da, ezta?
  15. ezin izan dute ezer egin emakumeari bizirik eusteko
  16. nekazal turismo etxea
  17. merkatal zentroa
  18. gobernuari dagokionean erantzulea .... da
  19. saririk nagusiena egokitu zaio
  20. eta nola deskontrola gogoko dugun, ... egingo dugu
  21. gaurkorako prestatu dizueguna
  22. 5. froga (aizkolari txapelketa batean)
  23. mugimendu isolatua da edo zerbait indartsua da?
  24. galdezka ibili gara ilusioa zer egiten digunaren gainean
  25. gizartearen islada
  26. ... lagun hil dituen bitartean ...k ez du ezer esan (eta ez da tiroka isiltasunean aritu dela)
  27. erreakzio nagusienak jaso ditu
  28. %43arekin
  29. %70ak eskatu du dirulaguntza
  30. ez da betirako
  31. aurrera egiteko kapazak gara
  32. eguneko notizia nagusienak
  33. marrazki bizidunen zalea baita ere
  34. ...ren aurka antolatutako plataforma bat dela diote
  35. hego haizeak hodeiak ekarriko ditu, kostaldean argiago egongo delarik
  36. hauteskundeak eta gero
  37. ... aitzaki hartuta
  38. argi berdea emango diote legeari
  39. ekitaldi ezberdinak antolatu
  40. polikiroldegia
  41. esan azkenik,
  42. pisu gehiago izan behar dute
  43. autoa erosteko orduan, kontutan izan behar dugu...
  44. gauza guzti hauen atzean
  45. famili eta adiskideen artean
  46. estatuak bermatu beharko zuen gutxienekoa
  47. errepideetan hainbat arazo sortu dira. Adi baita lainoagatik A-15ean
  48. errepideen egoerari begira gaude
  49. ez du atsedenik, lehiaketen egutegiari dagokionean
  50. tontakeri bat
  51. munduko marka hautsi zuen
  52. ordenadorea
  53. egun guzti hauetan
  54. Basurtoko ospitala
  55. abenduaren 31ean
  56. prest daude baita erasoa hasteko
  57. argi berdea eman diote proiektuari
  58. Zerbait egiten ez den bitartean, hildakoak gero eta gehiago dira
  59. gu inguruko herrietan egon gara gaur goizean
  60. zorte handia eduki dute oraingo honetan
  61. aipatu festa horietan jende kopurua kontrolatuko dutela
  62. bost minuturo ariko da metroa
  63. zure oinetakoek ez daukate zertan gogorrak izan beharrik (hau iragarkia da)
  64. jokalari berri bat erosi asmotan
  65. herri eta auzo ezberdinetan banatuta dauden taldeak elkartzeko
  66. musika gida ez da zerrenda arrunt bat
  67. egiten dutelako dirua bildu
  68. normalki ez dute egiten
  69. Zer botatzen duzu faltan?
  70. mundu guztiak badauka etxea Hego Afrikan eta hara joaten dira
  71. Hainbeste luzatu dira lanak, epea amaitu egin dela
  72. duela mende batzuek ekarri zuten