2008-11-27

Barbosa, Belmonte eta konpainia

Entzun dugunaren arabera, Fatum nobela interesgarri-interesgarria omen dago.

2008-11-25

Haurtzarora itzuliz

Egun hauetan tramankulu arraro bat agertu da euskaltegian: kulunka egiten du... erosoa da... koltxoi moduko bat du... ene... Zertara iritsiko garen!!!!!

2008-11-19

Ez gara santuzaleak, baina...

Hori da, euskaltegian ez gara oso santuzaleak, baina, badugu bat oso maitea duguna:

SAN NAHI DUGULAKO.

Hain maitea dugu, non edozein egun den bere eguna ospatzeko aproposa, pasta batzuk ekarriz klasera, edo pastelak, edo patata-tortilla (tortillometroan esfortzu handiz lortutako puntuen truke ez bada...), edo litxarreria hutsak. Beti dago ospatzeko zerbait, eta euskaldun on eta jatorren gisara, nola ez, janez (eta batzuetan edanez ere)

2008-11-18

Zein "bizioso"gabiltzan aurten!!!!

Kafe makina jarri digute!!!!!!!!!!!!!!
Eta doan astebetez!!!!!!!!!!!! ("zintzilikatzeko", jakina!)
Eta jarri duten lekua dela eta.... garbi dago, gure Franziskok zenbat kafe hartzen dituela kontrolatzeko egin dutela. (makinaren gainean kamera jarrita)

KAMERA KAFE euskaltegian!!!!!!!!!!!

eta nor izango da Cañizares? E?

2008-11-15

Zuhaitz eta landare erakusketa




Hona hemen argazki parea, landareena soilik. Inork ez zuen argazkian atera nahi izan.

2008-11-13

Iritsi dira liburuak

Iritsi dira ikasturte honetan irakurriko dugun liburuaren aleak: Jon Arretxeren FATUM.
11,20 euro da prezioa.

Talderen batean dagoeneko hasi gara irakurtzen eta, hasieran istorioa arrarotxoa den arren, laster interesgarri jarri da.

2008-11-11

Erakusketatxoa euskaltegian

Egun batzuetan euskaltegian hainbat landare izango ditugu ikusgai, euren izenekin (euskeraz, jakina!)
Laster argazkiak argitaratuko ditugu hemen. Lasai!

2008-11-07

Badakigu zein den aurtengo liburua



Ikasturte honetan irakurriko dugun liburua Jon Arretxeren FATUM da.

Jaio da munduko blogik onena

Kaixo!!!

Hemen gaude. Sakanako euskaltegia teknologia berri hauen munduan ezin atzean geratu eta BADUGU BLOGA. Horrela gure berri izan ahalko duzue, zaudeten/gauden lekuan zaudetela/gaudela.