2013-01-30

URTARRILAREN 30ETIK OTSAILAREN 6RAKO GALDERA

ZEIN DA GEZURRA?

 1.Hetty Green (1834-1916) emakume oso-oso aberatsa zen, baina semeak hanka hautsi zuenean, ez zuen medikua ordaindu nahi izan eta azkenean semeari hanka moztu behar izan zioten.
2.John Elwes (1714-1789) ere oso-oso aberatsa zen, baina bere etxea eta arropak oso-oso zaharrak ziren eta egunero iluntzearekin batera oheratzen zen, kandeletan ez gastatzeko.

3.Andrew Carnegie (1835-1919) enpresari oso-oso aberatsa zen. Behin poltsikoan 480.000.000 dolarreko txekea zuela, jatetxe batera bazkaltzera joan zen eta zerbitzariarekin eztabaidan hasi zen propina zela eta.

4.Ingvar Kamprad (1926-…) Ikea enpresako nagusia ere oso-oso aberatsa da, baina ez dauka autorik, bere etxe osoa Ikeako altzariekin  dekoratu du eta arropa Zaran erosten du.
 


NANOIPUIN ZORAGARRI BAT
TIKI-TIKI 
ERRAZ-ERRAZ 
IDAZTEN LAGUNTZEN DUTEN  BI BOLIGRAFO!!!!


MANBA BELTZAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Ikaragarri pozointsua den manba beltzaren inguruko galderan, hauek ziren aukerak.

a) mina kentzeko. (23 boto)
b) mozkortzeko (2 boto)
c) alergiak sendatzeko (22 boto)
d) arnasa erritmoa azkartu ( 12 boto)

Erantzun zuzena mina kentzeko da! Hau da, 23 lagunek aztatu dute!!

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriren saria Ana B-k jasoko du!!!

Anak esan zuen behin Amazonasen probatu egin zuela manba beltzaren pozoinak mina arintzeko balio zuela!

2013-01-27

MANDATUAK EGITEN IKASTEN

Goizeko eta iluntzeko hasiera mailakoak mandatuak euskaraz egiten ikasten ari dira, finean Sakanan aukera handia dago.




2013-01-25

ZER LANTZEN ARI DIRA ETXARRI ARANATZEKO TALDEETAN?

Janariaren inguruan dauzkagun gustuak kontatzen...
Elkarri errezeta errazak ematen...
Elkarri osasuntsu elikatzeko aholkuak ematen...

2013-01-23

GIDATZEKO ARAUEN GALDERA

Joan den asteko pasabideko galderaren erantzuna zera da:

Erresuma Batuan takoidun zapatekin gidatzeko debekua gezurra da!!!!!

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean, zozketa egin eta gero

k-k bere lekuan jartzeko bi boligrafo zoragarri
etxera eramanen dituena

Idoia S da!!!!! Zorionak!!!!!! Ea nola idatzen duzun zuk hemendik aurrera!!!!!!

PASABIDEKO GALDERA URTARRILAREN 23TIK 30ERA


Mamba beltzaren pozoina

Mamba beltza munduko sugerik azkarrena da, baita pozoitsuenetako bat ere. Haren pozoinak 20 minutuan hil dezake pertsona bat. Baina badauka onura bat:  zertarako erabil daiteke mamba beltzaren pozoina?


a) Mina kentzeko balio du, morfinaren antzekoa da.

b) Saguekin probatu dute eta arnastuz gero, mozkortzeko balio du.

c) Mambalgina izeneko proteina bat dauka pozoinak. Proteina hori alergiak sendatzeko erabiltzen da.

d) Ikerketetan saguen arnasa erritmoa azkartzeko erabiltzen dute.

Saria: esaldiak ordena egokian idazten laguntzen duten bi boligrafo zoragarri!!!!!!

 

2013-01-21

ZERTAN ARI DIRA EGUN HAUETAN?

Zertan ari dira egun hauetan goizeko 08:30ean eta arratsaldeko 17:00etan klasera etortzen diren B1.2ko ikasle jatorrak?

Nafarroako (Euskal Herriko) historian, legendetan, euskalkietan, kulturan pixka bat ikertzen ari dira, Gartxot filma  aitzakiatzat hartuta.

2013-01-18

GURE HARRERA TALDEAK GUAIXEN

Euskara eta euskal kulturarako aurkezpen txartela

Lakuntzan 12 ikaslek eta Altsasun 18k harrera ikastaroetan ari dira
 - Argazkia Haunditu Sakanara etorri berri direnak euskara eta euskal kulturarekin topo egiten dute. Haiek arrotz ez izateko eta lehen harreman bat izateko antolatu ditu harrera ikastaroak Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Helburua bikoitza da: etorkinek komunikazioaren oinarrizko elementuen ahozko eta idatzizko ulermena garatzea batetik. Eta, bestetik, Sakana eta euskal gizartea hobeki ezagutzea.

Azaroaren akaberan hasi ziren Lakuntza eta Altsasuko ikastaroak eta otsailaren 22an despedituko dira. 60 ordu izanen dira guztira. Bi herrietako eskoletako harremanaren fruitu dira bi ikastaroak. Lakuntzan Afrika iparraldeko eta Hego Amerikako sakandar berriak daude ikastaroan. Altsasun, berriz, Zelandi guraso elkartearen ekimenez sortu da taldea. Izan ere, Madrildik Olaberriako Arcelor Mittalen lantegira lanera etorritako langile asko Altsasun bizi baitira. Haiekin batera, Europako herrialdeetako altsasuar berriak ere ari dira. Hala ere, taldeak osatzeko Mank-ek beste herrietara ere zabaldu zuen eskaintza eta horrela osatu dira taldeak.

Zergatia
Izena emateko arrazoiei dagokienez, Maitane Aiestaran irakasleak azaldu digu seme-alabak D ereduan dauzkatela eta haurrak laguntzeko gogoagatik eman dutela. Horretaz aparte, hemengo giroa ezagutzeko helburua ere badute. Gainera, haietako batzuek jende euskalduna ere ezagutzen dute eta horrek ere zeresana izan du.

Harrera ikastaroa despeditu ondoren, euskara ikasteko dagoen eskaintzaren eta laguntzen berri emanen die Euskara Zerbitzuak ikasleei. Gaur egun AEKn ikasten ari den talde bat, esaterako, horrela sortu zen.

Testu moldatua
Iturria www.guaixe.net 


2013-01-17

URTARRILAREN 26AN JAIEGUN HANDIA DAUKAGU!

Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen.

Egun osoko egitarauak girotuko du jaieguna. Goiz osoan zehar egongo da kale animazioa, trikitilarien, txarangaren eta abarren laguntzaz. Ondoren, kupelen irekiera, bertsolariak, pintxoz osatutako bazkaria, ekitaldi nagusia, erromeria, kantu jira eta Esne Beltza eta Tximeletaren kontzertua.
Sarrerak (10 euro -jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne-) AEKren euskaltegietan daude salgai.


URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!

2013-01-16

URTARRILAREN 16TIK 23RAKO PASABIDEKO GALDERA


Urtarrilaren 16tik 23rako pasabideko galdera
Zein gidatzeko arau EZ da egia???

1- Alabaman, zirkulazio kodeak, begiak estalita gidatzea debekatuta dagoela dio.


2- Georgian, leihotik txua botatzea debekatuta dago baldin eta kotxe edo autobusez bazoaz. Kamioilaria izanik, ordea, lasai egin dezakezu.


3- Floridan, elefantez mugitzen bazara, parkimetroa ordaindu beharko duzu mandatu bat egitera joan behar izanez gero.


4- Californian, ezin da etxeko mantala jantzita joan. (Armak ez ezkutatzeko, agian)


5- Erresuma Batuan, takoidun zapatekin gidatzea debekatuta dago. 
SARIA!!!!
EUSKARAZ  K GUZTIAK BERE LEKUAN JARTZEN LAGUNTZEN DUTEN  BI BOLIGRAFO!!!!

AURREKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA


Joan den asteko pasabideko galderaren erantzuna:

3.
Leviathan zenbakia oso-oso handia da: (10666)!

10 zenbakia eta 666 zero atzetik bider aurreko zenbaki guztiak.

Adibidea 5 zenbakiarekin    5! = 5 * 4 * 3 * 2 * 1 = 120
Leviathan Biblian ateratzen den itsasoko munstro bat da.


Erromatarrena eta zeroarenak 3 boto jaso zituen.
Pi zenbakiarenak 6 boto jaso zituen.
Leviathanenak 25 boto jaso zituen.
Googol zenbakiarenak 31 boto jaso zituen.

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, AKATS ORTOGRAFIKORIK EZ EGITEKO BI BOLIGRAFOAK Eva Mariak jasoko du. Aurreneko aldiz irabazlea Mintzakide bat da!!!! Aupa!!!!

2013-01-11

URTARRILAREN 11KO GUAIXEN!!!!

Aupa Etxarri Aranazko ikasleak!!!!

2013ko urtarrilaren 11ko Guaixen atera dira!!!!!!

Guaixek euren irakurleei euren gustuko/ametsetako titularra ematea eskatu zien eta hau da emaitza!


2013-01-10

ITZULI DA PASABIDEKO GALDERA

Itzuli da pasabideko galdera!!!! Badakigu irrikan zeundetela!!! Lasai! Hemen gaude!

Zein da gezurra?


  A) Erromatarren kontatzeko sisteman ez zen zeroa existitzen.

B) Pi zenbakia ez da kontu berria, antzinako Egipton ere erabiltzen zuten...
, esate baterako Giza-ko piramidea eraikitzeko.

C) Leviathan zenbakia da kontatu ahal izan den atomo zati txikiena: 9,11 • 10−31 (hamar ber minus hogeita hamaika)

D) Googol zenbakia oso handia da: 10100. (hamar ber ehun) Bederatzi urteko neskato batek izendatu zuen 1938an AEBetan.



Zenbakien galdera aztatzen dutenen artean saria!!!!!
EUSKARAZ
AKATS ORTOGRAFIKORIK GABE IDAZTEKO
BALIO DUTEN BI BOLIGRAFO!!!!




2013-01-07

GEU ERE PENTSALARIAK GARA!!!!

Hemen dago, euskaltegian, 117. alea

116. aleko gurutzegrama lehiaketako asmatzaileen zerrenda dakar.

Bertan gaude!!! Jakina!!! Baita gure Pitxilis maitea ere!!

Baina ez zaigu saria tokatu!!!

Dena dela, guk lumaz luma hor jarraituko dugu, TINKO!!! 

Tokatu arte, eta tokatu ondoren ere bai!

2013-01-04

2013KO EGA DEIALDIAK

Honako helbidean dago informazioa:

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2012/244/Anuncio-10/

Dena dela, hona hemen zati bat:

a) Atariko Proba.
Proba objektiboa (test erako 90 galdera: 100 puntu), ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko:
-Hizkuntza baliabideen erabilera: aukera anitzeko test bat da, 70 item dituena. Hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtzeko erabiltzen da (70 galdera: 70 puntu).
-Entzunaren ulermena: azterketan entzunen den grabazioan (testu bat baino gehiago izanen dira) oinarritutako aukera anitzeko zenbait galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).
-Irakurriaren ulermena: testu bat baino gehiagoren edukiaren gainean aukera anitzeko zenbait galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).
-Atariko Probak 2 ordu eta 30 minutuko iraupena du.
b) Proba Idatzia. Bi zati ditu:
-Idazlan laburra: epaimahaiak proposatutako egoera baten gainean gutuna, txostena edo antzeko zerbait idatzi beharko da; 150 hitzekoa izanen da gutxienez, hasiera eta bukaera kontuan izan gabe.
-Idazlan luzea: epaimahaiak proposatutako gaiaren eta egoeraren gainean, gutxienez 250 hitzeko testua idatzi beharko da.
-Proba Idatziak 2 orduko iraupena du.
c) Ahozko Proba. Bi zati ditu:
-Azterketari bakoitzak 5 minutu inguru izanen du epaimahaiak proposatutako testu bat azaltzeko.
-Eztabaida: azalpena bukaturik, azterketariek bat-bateko iritzi-trukea eginen dute ahozko azalpenetako gaien gainean; horretarako, epaimahaiak proposatuko dituen galderak erabiltzen ahalko dira; bigarren zati hau 10 minutukoa izanen da, gehienez.
Ahozko Proba, salbuespenak salbuespen, binaka eginen da.
 

2013-01-02

EUSKARARA HURBILTZEN


Euskarara hurbiltzen


Eskualdeko etorkinek euskara eta euskal kultura ezagutzeko asmoarekin, Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak antolatutako bi ikastaro berri hasi dira.

Irene Arrizurieta, Altsasu

Etorkinak, euskara ikasteko ikastaroaren lehen saioan. / JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Sakanara (Nafarroa) bizitzera eta lanera joaten diren etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko helburuarekin, bi ikastaro berri antolatu ditu eskualdeko mankomunitateko euskara zerbitzuak. Biak duela hiru aste hasi zituzten, bata arratsaldez, Altsasun, eta bestea goizez, Lakuntzan. Ikasteko gogoak eta jakin-minak bultzatuta ari dira ikasten parte hartzaileak.

Sakanan 20.800 biztanle eskas bizi dira. Horietatik, 2011ko datuak aintzat hartzen badira, 2.036 etorkinak dira. Eskualdeko biztanleriaren %9,5, hain zuzen. Etorkin talderik esanguratsuenak Maroko eta Ekuador herrialdeetatik etorritakoak dira, Errumania eta Bulgariako taldeak atzetik dituztelarik. Immigrazioaren gertakaria nahiko berria da Sakanan, baina azken urteetan nabarmen egin du gora. Datu ofizialak begiratu besterik ez dago. Duela hamabi urte, 2000. urtean, etorkin portzentajea %1,69koa zen. Egun, berriz, %9,5ekoa. Beraz, hamarkada batean zortzi puntu igo da etorkin kopurua eskualdean. Horregatik, euskararekin eta gaztelaniarekin batera, arabiera, errumaniera, bulgariera, wolofa, amazigha eta beste entzun daiteke Sakanako herrietako kaleetan.

Errealitate hori ikusirik, hiztun horiek euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko asmoa lantzen hasi zen Sakanako Mankomunitatea. «Ez da euskara ikastaro arrunt bat. Etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea da helburu nagusia», dio Izaskun Razkin Sakanako Mankomunitateko euskara teknikariak. Euskararekiko sentsibilizazio lan horretan, 60 orduko ikastaroa da euskara zerbitzuak eskaintzen duena. Oinarrizko kontuak ikasten dira: euskaraz agurrak eta aurkezpenak nola egin, besteak beste.

Beharrak bultzatuta

Altsasuko taldea herriko Zelandi ikastetxeko guraso elkarteak eskatuta sortu da. Hamabost ikasleko taldea da. Denetarik dago, baina batez ere Madrildik lanera etorritako gurasoek osatzen dute. Arcelor-Mital multinazionalak Gipuzkoako Zumarraga eta Ordizia herrietan dituen lantegietara beharrera etorritako langileak dira. Virginia Potenciano 41 urteko madrildarra da horietako bat. Senarraren lanagatik etorri da Euskal Herrira bizitzera. Zumarragako Arcelor-Mittal enpresan lan egiten du haren senarrak. Ikastaroaren lehen eguna asko gustatu zaio. «Parte hartzailea izan da, eta mugitua, ez duzu aspertzeko betarik». Altsasura etorrita, euskara ikasteko beharra sentitu duela dio. «Komunikatzeko premia dut, eta euskara ikasteko beharra sentitu dut». Euskara ikasteko aukerarekin oso pozik da.

Taldean dauden asko haren egoera berean daude. «Familia asko etorri gara Madrildik hona bizitzera, eta inguru berrira egokitu behar dugu». Euskara ikasteak ingurukoekin harremanak hobetzen ez eze, lana lortzeko aukerak ere zabalduko dizkiola uste du. «Ate asko irekiko dizkit. Euskaraz jakinda lan aukera gehiago izan ditzaket. Hemen bizi behar dut, eta etorkizunean pentsatu», azpimarratu du. Potencianok 7 urteko semea du, eta harentzat euskara irakaslea hartu behar izan du, eskolatik aparte, etxean ere euskara ikas dezan. Haurrari eskolako lanetan laguntzeko ere baliagarria zaio euskara ikastea. Maitane Aiestaran dute irakaslea Altsasuko eta Lakuntzako taldeek. Pozik eta harrituta dago euskara ikasteko duten interesarekin.

Iturria: berria.info