2016-05-31

NANOIPUIN LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA HELDU DEN ASTELEHENEAN

Heldu den astelehenean, ekainak 6, arratsaldeko 18:00etan 2016ko Nanoipuin Lehiaketako sari-banaketa egingo da, Altsasuko Iortia kultur etxean.

Maria Markotegi literatura lehiaketako sari-banaketa ere eginen da ekitaldi berean.

 


ARBIZUKO EKO-KANPINERA BISITA GAUR

Gaur Etxarri Aranazko taldekoek Arbizuko eko-kanpina bisitatuko dute.

2016-05-30

EUSKALTEGIKO LEIHOETATIK BISTA EDERRIK EZ, BAINA...

Euskaltegiko leihoetatik ez daukagu bista ederrik, baina hara zer nolako bistak dauzkagun Etxarri Aranazko ikasgelatik!

Lantegiak ageri dira ere, baina bestelako bistak zoragarriak dira! 

Berdea! Aralar!




2016-05-29

PUTREEI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA

HAUETAKO BAT EZ DA ZUZENA, ZEIN?


1-Hegaletik hegalera 250-280 cm-ko zabalera dauka. Emeak handiagoak dira arrak baino. 5 BOTO
2-Putrea oso animalia beldurti eta iheskorra da. 5 BOTO
3-Bigarren hilabeterako txitoak 6 kg-ko baino gehiagoko pisua dauka, eta hegan hasteko prest dago. 47 BOTO
4-Bere begi zorrotzei esker, hildako animaliak oso urrutitik ikusten ditu. 0 BOTO

EGA taldekoek atzo notario lana egin zuten eta saria Jose Marik jasoko du.

Bejondeizula, Jose Mari!

Bai ongi zabiltzala azken aldian! Bideo lehiaketan aktore onena, ipuin lehiaketan onena eta orain pasabideko galderan!

2016-05-28

PASABIDEKO GALDERA EKAINAREN 4 ARTE


ZEIN TOKITAN EZ DU AEK-K 

BARNETEGIRIK ANTOLATZEN?


A- MENDIKOTAN


B- ZUGARRAMURDIN


C- UREPELEN


D- ZERAINEN






2016-05-26

2016-05-25

PROPOSAMEN OSO POLITA ALTSASUN

Oso polita iruditu zaigu proposamena.

Altsasuko Mugimendu Feministarena da.


2016-05-24

PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 28 ARTE


HAUETAKO BAT EZ DA ZUZENA, ZEIN?


1-Hegaletik hegalera 250-280 cm-ko zabalera dauka. Emeak handiagoak dira arrak baino.
2-Putrea oso animalia beldurti eta iheskorra da.
3-Bigarren hilabeterako txitoak 6 kg-ko baino gehiagoko pisua dauka, eta hegan hasteko prest dago.
4-Bere begi zorrotzei esker, hildako animaliak oso urrutitik ikusten ditu.


2016-05-23

ERRIGORA: BARAZKI-LOTEAK ESKATZEKO AZKEN EGUNAK

 Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura.

Kontserba-loteak (12 bote/lata)

zainzuriak, pikillo piperrak, potxak, menestra, orburuak, barazki pureak eta tomate saltsa.

Bihar bukatuko da eskatzeko epea. 


IRAKURRI, GOZATU, OPARITU AZKEN EGUNAK


2016-05-19

ETXARRI ARANATZEKO GIOXO BEHINKARIA

Etxarri Aranatzeko taldekoek aldizkaria egin dute. GIOXO izena dauka eta hainbat gauza dauzka:

Aitor Zubietari elkarrizketa, horoskopoa, berri motzak, aholkuak, eguraldi iragarpena, txango proposamena, iragarkiak, denbora-pasak, errezetak...







 

2016-05-18

BIOLOGIA ESPERIMENTUA EGITEN ARI GARA EGUNOTAN

Iazko gure ikasle Joseba Aldasoro biologoaren laguntzarekin biologia esperimentua egiten ari gara egunotan.

Ilar landaretxoak dauzkagu eta hilabetez honela elikatu behar ditugu:

- ur destilatua erabiliz
- Nitrogenorik gabe
- 5mm-ko kontzentrazioa daukan nitratoa erabiliz
- 20 mm-ko kontzentrazioa daukan nitratoa erabiliz
- nitrogenoaren finkapen biologikoa erabiliz


Ea nolako emaitzak dauzkagun! Baina, oro har,  pattal samar ikusten ditugu.







2016-05-14

HURRENGO IKASTURTEAN EUSKARA IKASTEKO ESKAINTZA BEREZIA

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako… 


2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
- 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
- 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

2016-05-12

UDABERRIKO ERRIGORA

Barazki lote bikainak!


Maiatzaren 12tik 24ra Nafarroako hegoaldeko  uzta eskutik eskura.


Informazio guztia http://www.errigora.eus/ helbidean eta euskaltegian bertan.

2016-05-10

LIBURUAREN EGUNAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da William Shakespeare eta Miguel de Cervantes egun horretan hil zirelako.


Baina...

a) Egia da. Biak apirilaren 23an hil ziren. 5 BOTO

b) Ia-ia egia da. Cervantes apirilaren 23an hil zen. Shakespeare hurrengo egunean minutu batengatik. 8 BOTO

c) Gezurra da. Egun horretan ez ziren ez Cervantes ez Shakespeare hil. 4 BOTO

d) Erdi gezurra da. Cervantes bai hil zen egun horretan. Shakespeare maiatzaren 3an hil zen. Egutegi desberdinak zeuden Ingalaterran eta Espainian.17 BOTO

Aztatu dutenen artena zozketa egin dugu eta saria Etxarri Aranazko taldeko Josuk jasoko du.

Bejondeizula, Josu!

ELE-FESTAREN KRONIKA ETA ARGAZKIAK



Guaixeren bidez, hona hemen larunbateko ekitaldiko kronika eta argazkiak.

Ele-festa Guaixen kontatua

2016-05-04

PASABIDEKO GALDERA, MAIATZAREN 7 ARTE

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da William Shakespeare eta Miguel de Cervantes egun horretan hil zirelako.

Baina...

a) Egia da. Biak apirilaren 23an hil ziren.

b) Ia-ia egia da. Cervantes apirilaren 23an hil zen. Shakespeare hurrengo egunean minutu batengatik.

c) Gezurra da. Egun horretan ez ziren ez Cervantes ez Shakespeare hil.

d) Erdi gezurra da. Cervantes bai hil zen egun horretan. Shakespeare maiatzaren 3an hil zen. Egutegi desberdinak zeuden Ingalaterran eta Espainian.