2010-03-31

OPORRAK!!!!!!

Apirilaren 1etik 11ra (biak barne) oporretan gaude.

Atseden hartu!!!! Baina, hori bai, posible bada; beno, zuek eta guk egiten dugu posible, EUSKARAZ
bueltan lan asko egin beharko baitugu.
Apirilaren 12an KLASERA!!!!!

2010-03-29

EGA prestatzeko baliabideak!!!!

Ea, Internetzaleok, adi, EGA prestatzeko baliabideak:

1.Sartu Googlen eta idatzi EIBZ
ateratzen den lehen aukera hartu eta EGA BALIABIDEAK atalean hainbat materiak daude:
-atarikoko testak
-atarikoko entzungaiak
-atarikoko irakurgaiak
-idazlan luze proposamenak
-idazlan labur proposamenak
-idazlan luzeak eginda eta zuzenketekin
-idazlan laburrak eginda eta zuzenketekin
-ahozkoa egiteko proposamenak

EGA atalean hainbat baliabide daude.
Esate baterako, HITZ PASA jolasean aritu daiteke.
Ahozko azterketaren simulakro bat ere badago.

2010-03-25

BAKAZU PLANIK LAUNBETIAAKO?

Azken egunetan (Sakanako herri batean) famatu egin den BAKAZU PLANIK LAUNBETIAAKO? esaldia guretzat hartuz

AEK kideok larunbat honetan, hilaren 27an, Batzar Nagusia dugu Gasteizen.

2010-03-23

EGA Nafarroa Atariko Proba

ATARIKO PROBA


NOIZ:  2010eko apirilaren 24an, larunbata, goizeko 10:00etan. Garaiz iritsi zaitez, behin azterketa hasita ez baitzaio inori sartzen utziko.

NON: Proba HIRU tokitan izango da. Mesedez, arretaz begira ezazu nora joatea dagokizun:


1. Aboigor Matellan, Saioa-tik hasita


Itoiz Garmendia, Nekane-ra Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala


Compañia, 6


IRUÑEA

2.Itoiz Ibarra, Kaiet-etik hasita


Urdaniz Osinaga, Iñigo-ra Nafarroako Unibertsitate Publikoa


Eraikina: AULARIOA

3. Urdin Perez, Xabier-retik hasita


Zuñiga Astiz, Oihan-era Euskararen Irakaskuntzarako


Baliabide Zentroa (EIBZ)


Zubiarte, 13


UHARTE-IRUÑEA

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA:

- NANa, gida baimena edo pasaportea.

- Arkatza eta borragoma.

2010-03-09

Irakasle berriari

Ez badakizue esan egingo dizuegu:

euskaltegian irakasle bertsolaria dugu, baina ez zuen bertsorik bota nahi. A, bai? Ba, ikasleek  pasa den ostiraleko sagardoak emandako inspirazioari esker, desafioa bota zioten atzo.

Ikasleek ondokoa bota zioten irakasleari

Aizu, Joseba, hortxe

zer duzu gordeta?
Fitxa bat baldin bada,
zuk duzu kopeta.
Ez dugu lan egin nahi.
Gu gaude erreta.
Astele(he)n goiz honetan
ajea dugu (e)ta

Irakasleak beste bertso batekin erantzun zien. Jakina.

2010-03-08

Taldea berria, baina elurra zaharra

Berriro elurra, berriro teilatuan

irudi hau jadanik ikusi dugu negu honetan

2010-03-05

Astelehenean beste talde bat hasiko da euskaltegian

Oinarrizko euskara ikastaroa hasiko da euskaltegian astelehenean.
Aupa gu! Hori giroa goizetan euskaltegian!!!!!

GAUR SAGARDOTEGI BATERA GOAZ AFALTZERA

Aupa gu!

Ikaztegietara goaz afaltzera, euskaraz!