2015-10-30

AZAROAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zer egiten dute umetokian haurrek, musika entzuten dutenean?


a) Eskuak astindu
b) Dantza egin 
c) Ahoa zabaldu eta mihia atera
d) Buruz behera jarri

2015-10-26

OSTIRALEAN TXANGOA EGIN ZUTEN IRURTZUNGOEK

Udazkeneko koloreez eta fruituez euskaraz gozatzeko.




2015-10-23

JANARI ARRAROEN PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA

Zein da gezurra?



a) Kanboian lau urtez sukautsetan, karean eta buztinean hartzitzen egon diren arrautzak.  28 boto
Txinan arrautza hartu eta hilabete batzuetan sukauts, kare eta buztinetan jartzen dute. Arrautza hartzitu egiten da. Amoniako eta azufre usain gogorra hartzen du. Barruan kolore beltza hartzen dute.
b) Mongolian ardien begien barruko likidoa. 22 boto

c) Cerdeñan eulien harrak  dauzkan gazta. 5 boto

d) Japonian atunen begiak. 3 boto

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu. Notario aurrean. Eta nor da sariduna? Bada... autoikaskuntzako Maite!!! Zorionak!!!

ASTEAZKENEAN LOREAK FILMA IKUSI GENUEN

Goizeko eta arratsaldeko B2ko ikasleei Loreak filma ikusita zeukaten galdetu eta gehienek ezetz erantzun zutenez, asteazkenean, bi taldeetan ikusi egin genuen.

Gehienei gustatu zitzaien.

Baten batek, gizonezkoa bera, ez zitzaiola gustatu esan zuen, emakumeendako filma zela.







2015-10-21

2015-10-17

URRIAREN 22 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

ZER JATEN DUTE NON?

Zein da gezurra?



a) Kanboian lau urtez sukautsetan, karean eta buztinean hartzitzen egon diren arrautzak.

b) Mongolian ardien begien barruko likidoa.


c) Cerdeñan eulien harrak  dauzkan gazta


d) Japonian atunen begiak.

2015-10-16

LARUNBATETAKO EGA/C1 TALDEA ATERATZEKO PUNTUAN

Larunbat goizetan C1/EGA klaseak emango dituen taldea ateratzeko puntuan.

Larunbatero 4 klase ordu eta astean zehar egiteko 2 orduko etxeko lanak. 328 euro inguru. 

Ikastaroa amaituta Mank-eko beka eskatzeko aukera, baldintzak betez gero: % 80tik gorako asistentzia eta Sakanan erroldatuta egotea (iazko baldintzak) Beka hori matrikularen % 40-50 ingurukoa izan ohi da.

 

2015-10-15

ILARGIAREN PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA

ILARGIA



HAUETAKO BAT EZ DA ZUZENA. ZEIN?

A-LURRA BAINO 4 ALDIZ TXIKIAGOA DA.
7 boto

B-EGUZKIA BAINO 400 ALDIZ TXIKIAGOA DA.
8 boto

C-ILBEHERAN ILARGIA DESAGERTZEN (TXIKIAGOTZEN) ARI DA.
12 boto

D-ILARGIRA IRISTEKO ESPAZIO –ONTZIAN 6 EGUNEKO BIDAIA EGIN BEHAR DUGU. 13 boto


4 egun behar dira! 

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu. Saria jasoko duena Gustavo da! Zorionak!

2015-10-14

ALTSASUTIK NAFARROA OSORA

Xabi Garziaren iritzi-artikulua.

http://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/altsasutik-nafarroa-osora

 
Altsasutik Nafarroa osora
 
Xabi Gartzia  AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko kidea

2015/10/14
 
Nahi duzun guztia ulertzeko, nahi duzun guztia esateko. Horretarako berritu dugu Altsasuko Itsatsi euskaltegia. Sakanako herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko, sakandarrei euskahalduntzen laguntzen jarraitzeko. Horretan ari gara azken urteotan AEKn; eauskara egunerokoan edo lanean erabili nahi duten horiek metodo eraginkorra aurkituko dute AEKn. Euskara praktikoa, eguneroko premietarako. Ideia horixe da: AEKrekin lortuko duzue “nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea.”

Halere, gu ez gara protagonistak. Izan ere, irailean matrikulazio-kanpainan azpimarratu dugun bezala, AEK-kook laguntzaileak baino ez gara, herritarrek euskara ikas eta erabil dezaten. Benetako protagonistak horiek direlako, ikasleak: iaz euskaltegiak bete zituzten milaka ikasleak; udan barnetegi eta ikastaro trinkoetan euskara ikasten jardun duten pertsonak; eta ikasturte honetan euskara ikastera etorri diren lagun guztiak. 1.000 lagun baino gehiago dabiltza dagoeneko AEK-k Altsasun eta Nafarroa osoan dituen euskaltegietan eta ikastaroetan. Aurreko ikasturtean baino jende gehiago hurbildu da. Pozgarria benetan.

Hortaz, euskarak izandako tokia berreskuratzeaz ari gara, urteen eta hamarkaden poderioz eremuak galdu zituen; era berean, hizkuntza-politika zitalek lekua kendu izan diote behin eta berriz, maltzurkeria osoz. Gure herrian, normaltasunez bizi nahi dugu euskaraz, goizetik gauera, edonon. AEKren erronka nagusia ezaguna da, bereziki helduen euskalduntzean eta euskararen berreskurapenean aritzea, hain zuzen ere, gure aurkezpen-txartelak dioen moduan. Berreskuratzea, aditz polita.
Hori bai, kezkak jota geratzen gara aditz hori beste testuinguru batzuetan entzuten dugunean: euskaltegiek inoiz ez dute izan finantzaketa-maila egokirik, euskarak ez du izan hamarkadetan, mendeetan, aldeko hizkuntza-politikarik... Beraz, kezka bizia eragiten digu kontu horiei lotuta “berreskuratu” aditza erabiltzen dela ikusteak.
Gu euskararen herria berreskuratzeaz eta eraikitzeaz ari gara. Horretarako, neurriei dagokienez, berreskuratu baino, bestelako politikak eta neurriak behar dira, arlo juridikoan, jardunbide politikoan, baliabideetan, diskurtsoan eta giro sozialean.

Zonifikazioari izkin eginda, herren jaio da Aldaketaren Gobernua; dena den, neurri eta egitasmo garrantzitsu asko ikusi ditugu asmoen artean, oinarri egokia Hizkuntza-Politika eraginkorrra abian jartzeko. Bide horretan, nola ez, gure konplizitate osoa izanen duzue. Guk berreskuratzen dugun bitartean, zuek eraiki eta abiatu bide berriak Administrazioaren eta Euskalgintzaren artean euskararen normalizazioa erdiesteko.

Bide horretan, beraz, euskaltegi berria dugu abian Sakanan. Zorionak Altsasu! Zorionak Nafarroa osoko euskaltegietan ikasturteari ekin diozuenoi!

2015-10-12

IKASTURTEKO LEHEN PASABIDEKO GALDERA

Bueltan da!

Iaz bezala, bi astez pasabideko galdera izanen dugu eta beste aste batean kanta.

Hona hemen ikasturteko lehenengoa.

ILARGIA


HAUETAKO BAT EZ DA ZUZENA. ZEIN?

A-LURRA BAINO 4 ALDIZ TXIKIAGOA DA.


B-EGUZKIA BAINO 400 ALDIZ TXIKIAGOA DA.


C-ILBEHERAN ILARGIA DESAGERTZEN (TXIKIAGOTZEN) ARI DA.


D-ILARGIRA IRISTEKO ESPAZIO –ONTZIAN 6 EGUNEKO BIDAIA EGIN BEHAR DUGU.


Urriaren 15 arte daukazue erantzuteko.

2015-10-08

AUTOIKASKUNTZAKOENDAKO ABISUA

Hau autoikaskuntzako ikasleendako abisua da.

2015-2016 ikasturteko mintzasaioen egutegia

astelehena   20:00-20:30

asteartea    11:00-11:30

asteazkena  15:20-15:50

Ikasle horiek nahi/ahal duten mintzasaiora ager daitezke.




2015-10-07

BADAUKAGU! ORAIN GOZATZERA!

Euskaltegian euskarazko filmak izatea eta ikustea gustatzen zaigu.

Euskaraz bizitzearen beste atal bat da.

Hau da azkena ekarri duguna euskaltegira.


2015-10-05

PATXI ZUBIZARRETAREN BI LIBURU IRAKURRIKO DITUGU AURTEN

Patxi Zubizarretaren bi liburu




Emakume sugearen misterioa



eta

Hiru gutun Iruñetik