2015-01-31

OTSAILAREN 5 ARTEKO GALDERA


LURRAREN NUKLEOA GURE OINEN AZPIAN DAGO, OSO URRUTI.

GU  LURRAREN AZALEAN BIZI GARA.
BAINA, AZALEKO ZEIN PUNTU DAGO NUKLEOTIK URRUTIEN?
a) Everest mendia (Nepal / Tibet)

b) Kilimanjaro sumendia (Tanzania / Kenia)

c) Chimborazo sumendia (Ecuador)

d) Mauna Kea sumendia (Hawaii)

2015-01-27

EMON TALDEAREKIN HARREMANETAN TWITTERREN

Pasabideko kanta Negua joan da ta izan zenean, Zea Mays taldearekin harremanetan izan ginen twitterren.

Kasualitatea ala ez, aste honetako kantaren autoreekin ere harremana egin dugu twitterren.

Osteguneko pasabideko kantaldira gonbidatuko ditugu!!!! :-)


2015-01-25

2015-01-22

DANBORRADAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Donostiako danborrada
Zein da GEZURRA?

A) Batzuen ustez, XIX. mendeko turista nobleek hondartzako kuboekin egindako danbor-hotsetan dauka jatorria. 19 BOTO

B) Hasieran partaideak mozorrotu egiten ziren arren, beranduago uniformeak janzten hasi ziren.  4 BOTO

C) 1860. urtean, Raimundo Sarriegik San Sebastian Martxa idatzi zuen. BOTO 1

D) 1927ko urtarrilaren 20an atera zen lehenbiziko aldiz haurren danborrada. 5 BOTO
 
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu (notario aurrean) eta saria jasoko du... Korok!!!!! 

2015-01-20

2014KO BIDEO PATXI SARIAK BANATU GENITUEN ATZO

Goizeko A1 mailakoak: ORIGINALENA (ex-aequo) GABON KANTA
Goizeko B1 mailakoak: ORIGINALENA (ex-aequo) NEGUA JOAN DA TA

 Arratsaldeko A1 mailakoak BARREGARRIENA     BI KULTUREN EZKONTZA
Arratsaldeko B1-2 mailakoak  LANDUENA     612 EURO
Arratsaldeko B1-2 mailakoak  ORIGINALENA (ex-aequo)  612 EURO

2015-01-19

URTARRILAREN 22 ARTEKO GALDERA


Donostiako danborrada

Zein da GEZURRA?


A) Batzuen ustez, XIX. mendeko turista nobleek hondartzako kuboekin egindako danbor-hotsetan dauka jatorria.

B) Hasieran partaideak mozorrotu egiten ziren arren, beranduago uniformeak janzten hasi ziren.

C) 1860. urtean, Raimundo Sarriegik San Sebastian Martxa idatzi zuen.

D) 1927ko urtarrilaren 20an atera zen lehenbiziko aldiz haurren danborrada.

BANATZEKO PREST PATXI SARIAK

Banatzeko prest dauzkagu 2014ko bideo Patxi sariak.
Alfonbra gorriari hautsa kentzea baino ez zaigu falta. :-)

2015-01-18

IKASLE OHI BATEN ESKAINTZA

Lehengoan ikasle ohi bat etorri zen euskaltegira. Bera ilustratzailea da. Ipuin bat idatzi eta ilustratu du, baita argitaratu ere.

Euskaltegian salgai jarri ditugu ale batzuk.



2015-01-17

IKASLE BATEN IRAGARKIA

Gure A1-2 mailako ikasle batek iragarkia jarri du euskaltegian.

2015-01-16

BIDEO LEHIAKETAREN EMAITZAK

Zortzi bideo aurkeztu ziren lehiaketara:

-Afaria Basomuturren
- Etxarrikoen etsamina
- Gabon kanta
- Amesgaiztoa euskaltegian
- 612 euro
- Negua joan da ta
- Gabonak familian
- Bi kulturen ezkontza

* BARREGARRIENA kategorian
21 botorekin
txapelduna da
BI KULTUREN EZKONTZA


* ORIGINALENA kategorian
9 botorekin
txapeldunak dira
berdinketa hirukoitza daukagu
612 EURO, NEGUAN JOAN DA TA eta GABON KANTA

* LANDUENA kategorian
21 botorekin
txapelduna da
612 EURO

Heldu den astean sari-banaketa zeremonia eginen dugu, alfonbra gorri eta guzti!!!


2015-01-15

BADAUZKAGU BIDEO LEHIAKETAREN EMAITZAK!

Badauzkagu bideo lehiaketaren emaitzak!!!! Euskaltegiko pasabideko panelean daude. Bihar goizean jakinaraziko ditugu Interneten!!

DESINTOXIKAZIO TEKNIKEN GALDERAREN ERANTZUNA

Gabonak pasata desintoxikazio dietak egitea ohikoa da: zukuak baino ez hartzea, tipula zopa hartzea, fruta baino ez hartzea...

Baina zer EZ da lortzen dieta horiekin?

a) Toxinak botatzea 20 BOTO

b) Beherakoa 12 BOTO

c) Pisua galtzea BOTO 1

d) Hats gaiztoa saihestea 25 BOTO

Desintoxikatzeko asmoarekin egingo dugu, baina dieta horiekin ez da toxinarik botatzen!!!!

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu (notarioaren aurrean) eta kriston saria jasoko du... Santik!!!!!

ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO A1 MAILAKOAK?

Egun hauetan goizeko A1 mailakoak 

jan dut / jaten dut / jango dut bezalako formak desberdintzen ikasten ari dira eta bakoitza noiz erabili ikasten ari dira.


2015-01-14

LARUNBAT GOIZERAKO PLANA

 Sakandarrondako ere bada gonbidapena!





Larunbatean (urtarrilak 17), goizeko 11:00etan, Iruñeko Zentral Kafe aretoan (Merkatu kalea) agerraldia egingo du Korrikak.
 
Ekitaldiaren xedea Korrika bultzatzea da, Nafarroan helduen euskalduntzean ari diren ikasleak eta irakasleak babesteko, Nafarroako Gobernuaren politika itogarriaren aurrean.

Bertan 100dik gora lagun elkartuko gara. Alde batetik, AEKren hainbat ikasle eta irakasle, eta beste aldetik, 50etik gora ordezkari politiko, sindikal eta sozial; euskalgintzakoak, kultur eta kirol mundukoak eta beste.

Gonbidatuta zaudete, #euskahaldunak!


2015-01-13

OSTEGUNA ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Gabonak pasata desintoxikazio dietak egitea ohikoa da: zukuak baino ez hartzea, tipula zopa hartzea, fruta baino ez hartzea...
Baina zer EZ da lortzen dieta horiekin?

a) Toxinak botatzea

b) Beherakoa

c) Pisua galtzea

d) Hats gaiztoa saihestea


2015-01-12

ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO B1 TALDEKOAK?

  • Bidaietako kronika idatziak ulertu
  • Kronika horien laguntzarekin lexikoa eta garamatika aberastu
  • Bidaia erreportajeak ikusi
  • Bidaia erreportajeak elkarri kontatu
  • Orainaldiko nor-nork formei errepasoa
  • Orainaldiko eta lehenaldiko nor-nori-nork formei errepasoa
  • Esaldi kontzesiboen errepasoa

2015-01-07

OPORRAK BUKATU DIRA ETA GAUR KLASEETARA ITZULI GARA

Bukatu dira oporrak.

Gaur klaseetara itzuli gara.

Oporretako kontuak kontatu dizkiogu elkarri: otorduak, ospakizunak, opariak, parrandak, egindako kontu bereziak....

Abenduan bideoak ikusi ez zituztenei bideoak erakutsi dizkiegu.

Batzuek abenduan erdizka utzi zituzten zikloak despedituko dituzte. Beste batzuek ziklo berriak hasiko dituzte.

Heldu den astelehenean (edo bihar bertan) pasabideko galdera jarriko dugu.

Bigarren hiruhileko hau nanoipuin lehiaketarena izanen da eta KORRIKArena!!!!!!!