2012-10-31

HELDU DEN ASTEAN OHITURA ON BAT BERRESKURATUKO DUGU

Eta zein zen ohitura on hura?

Joan den urtean egiten genuen. Aurten oraindik ez dugu egin. Zer da?

Hona pista batzuk:


2012-10-28

IKASTEKO TRUKUAK MILA!

Euskara bizitzen ikasteko trukuak mila!!!

Hona hemen ezagunen laguntza txiki bat.

Euskaltegian zabiltzatenok ezagutuko dituzue! Batez ere, beheko mailetan.





2012-10-26

¿LOS DEL PRIMER CURSO LO HACEN?

Bai.

Egiten dute.

Estos días están aprendiendo a presentarse, a decir a los demás quienes son, la edad, de dónde son, dónde viven, con quién...

También están aprendiendo a saludar.

Egun on!
Egun on! / Baita zuri ere!

Maria naiz.
Kaixo, Maria. Urte askotarako!

Zer moduz zaude?
Ongi, eta zu?

Aizu, nongoa zara zu?
Ni? Ni Olaztikoa naiz.
A! Eta Olaztin bizi zara?
Bai, Olaztin bizi naiz, senarrarekin eta semearekin.
...

2012-10-25

EGIN DUZU?

Euskaltegiko pasabidean, Etxarri Aranazko kultur etxean eta Irurtzungo eskolan eta kultur etxean honako panela agertu da.

EGIN DUZU? dio
 
Egin duzu... zer? Ba, pentsatu!!!!
 
Eta non? eta norekin? eta noiz? eta nola sentitu zinen?
 
 

2012-10-23

ARTE ERAKUSKETAN IZAN GARA ETA IZANEN GARA

Gaur goizean klasea emateaz gain, Iortia kultur etxean izan gara.

Han Sakanako artisten artelanak ikusi, gozatu, ulertu, ez ulertu, begiratu, baloratu, harritu, krikikatu... ditugu.

Arratsaldeko taldeek ere erakusketa bisitatuko dute.

Gainera, artistetako bat euskaltegiko ikaslea da eta beste bat ikasle baten aita!


2012-10-22

ZER BERRI? MUNDUAN BERRI ASKO!!!

Etzitik aurrera, Idoiaren goizeko taldean eta Ainhoaren arratsaldeko taldean ikus-entzunezko berriekin  hasiko gara lanean.

Hobeki ulertzeko lan eginen dugu, baita gero elkarri kontatzeko ere.

Honela euskarazko irrati eta telebistak ikustera, entzutera ohituko gara.

2012-10-20

HARRIBITXIAK 2

 
 
 
 
 

2012-10-19

OSO INTERESGARRIA IRUDITU ZAIGULAKO!

Gaur hasi eta hilaren 31 arte Iortia kulturgunean, Altsasun.

Sakanako hainbat artistaren lanak erakusgai eta salgai. Joanen gara!!!

Hauek dira: Dora Salazar, Txuspo Poyo, Jose Ramon Anda, Mikel Okiñena, Helena Santano, Sagri Mauleon, Olatz Aldasoro, Itsaso Alzelai, Zuffi, Bidatz Razkin, Koldo Arnanz, Itziar Nazabal, Txefo Mendez, Jule Kosta, Jokin Kale, Miren Ustarroz, Elena Vera, Manolita Thunders, Carlos Rivera, Josean Maiza, Ana Goikoetxea, Argiñe Berastegi, Beatriz de la Vega, Estibaliz Garcia, Nerea Etxegarai, June Crespo eta Dolo Navas.

2012-10-18

DE BUENAS TARDES ARRATSALDE ONERA

Berri onak dauzkagu euskaltegian berriro!!!!

Zein ongi!

Atzo arratsaldean hasiera mailako beste taldea hasi zen

eta

de buenas tardes  arratsalde onera pasatuko gara.

Klaseak astelehenetik ostegunera izanen dira, 19:00etatik 21:00etara

2012-10-17

AUTOIKASKUNTZA ERE BAI!!!

Ikasturte honetan, lehen aldiz, AUTOIKASKUNTZA zerbitzua ere emanen dugu.

Atzo hasi genuen euskara ikasteko beste modu hau bost ikaslerekin.

Hau irakurri duen beste norbaitek ere nahi balu, esatea baino ez dauka.

Modu honetan etxeko lanen bidez funtzionatzen da batik bat.

Hamabostetik irakasleak etxeko lanak bidaltzen dizkizu. (erantzunak eta guzti, jakina)

Astero euskaltegira bisita egiten duzu, aste batean lanak hartzeko, bestean lanak nola doazen eta nola gabiltzan kontatzeko.

Halaber, astero, euskaltegian autoikaskuntzan dabiltzan beste ikasle batzuekin eta irakaslearekin elkartu eta ordu eta erdiko mintzasaioa egiten da.

Eta, a! Sistema honek ere Sakanako Mankomunitateko beka jasotzeko eskubidea ematen du.

2012-10-16

ERREPASO - ERREPASO - ERREPASOA

Etxarri Aranazko bi taldeetan, goizean eta arratsaldean,

pasa den urtean ikasitakoa errepasatzen ari gara egun hauetan

saltsa handiagoetan hasi baino lehen...

ikasitakoa ongi erreforzatu!

klasean euskaraz funtzionatzen: Arkatza utziko didazu? Guraizeak utziko dizkidazu? Ez dut ulertu. Errepikatu, mesedez! Bikain egin dut.
klasearen sarrera eta irteera: (gure xelebrekeria)

Nondik zatoz? Etxetik nator / Eskolatik nator / Lakuntzatik nator...

Nora zoaz? Etxera noa / Ikastolara noa, alabak eske / Tabernara noa.

Zertara? Mus partida jokatzera...

eta beste gauza asko

eta sinesten ez baduzue, fan eta ikusi!!!!

2012-10-12

LEHENGOAN EGA PROBA PRESTATZEKO KLASEAN

Lehengoan EGA proba prestatzeko klasean

ahozko probarako "entrenatzen" ari ginela

Bic boligrafoen historia,
Hitlerrek panpina puzgarriak ekoizteko zeuzkan plan zoroak,
Cervantes preso egon zenekoa,
Gin tonicaren historia "sendagarria"
eta aurkitutako lehen Neandertal gizakien ingurukoak

ezagutu genituen.

Interesgarriak benetan!


2012-10-10

ASTE HAUETAN B1-2 MAILAN...

Aste hauetan B1-2 mailan, bai goizeko taldean, bai arratsaldekoan,
hemengo eta hango ipuinak irakurtzen ari gara.

- hobeki ulertzeko

eta horretarako

denborazko esaldi motak eta funtzionamendua aztertzen ari gara
hiztegi arazo gutxiago izateko estrategiak ikasten ari gara
lehenaldiko aditzei errepaso bat ematen ari gara
eta abar

Gaur maitasun istorio sadiko/amorratu/ odoltsu bat irakurtzen hasi gara... eta klasea bukatu da... eta irakasleak ez digu bukaera eman... eta... aaaaa!!! Nola bukatzen da???

2012-10-07

AZTATU DUTENEN ARTEAN GAUDE!

Lehengoan 116. Luma iritsi zen euskaltegia.

115. zenbakiaren GURUTZEGRAMA LEHIAKETAn aztatu dutenen  artean gaude!!!!! Orain, noizbait, saria tokatzea baino ez zaigu falta! :-)


2012-10-06

GOIZ PASA AGURAINERA!

Aguraineko jaiak direla aprobetxatuta, goizeko ikasle eta irakasle batzuk heldu den asteartean Agurainera joanen dira.
Han goiza ongi pasatzeko aukera izanen dute; azienda, gastronomia eta artisautza feria eginen baita.

2012-10-03

IKASTURTE HONETAKO LIBURUA 2

Xabier Mendiguren Elizegiren   MOTOZERRA
    
Bikote bat autoan, gauez, errepide galdu batean. Autoa matxuratu egin da, eta laguntza bila irten behar dute. Ez dago bizi-arrastorik, ez bidean, ez inguruan. Ibiltzen hasi, eta etxe bat sumatzen dute urrunean: etxe zahar, porrokatu bat; bertara jo eta atea irekitzen diena, berriz, gizon zatar, baldar, begibakar bat…
Tartaloren euskal ipuin zaharra hartu du Xabier Mendigurenek (Odisea greziarreko olifemoren mitoa, azken batean), eta gaur egungo beldurrezko film baten kutsua emanez erritu, motozerra eta guzti. Izu-giro hori sortzeko, guztiz aproposak izan dira Aitziber Akerretaren ilustrazioak, xaloak bezain adierazkorrak.

2012-10-02