2010-05-25

ITSASI EUSKALTEGIKO IKASLEAK EUSKADI IRRATIAN

Euskadi irratiko Elea-Alea irratsaioko lehiaketan goizeko 2+ mailako ikasleek parte hartu zuten.
Programa horren grabazioa interneten dago, baita parte hartu zutenen argazkia ere.
http://www.ikasbil.net/ helbidean
Zehazki
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/user/anon/page/sekuentziadetalle?gid=467790
helbidean.

2010-05-24

EGA ahozko azterketarako aholkuak



  1. Zer nahi dute? euskaraz naturaltasunez eta txukun samar komunikatzeko gai den pertsona bat
  2. Ez saiatu esaldi luze eta konplexuak egiten. Finean nahastu egingo zarelako, aurretik esandakoa  ahaztu eta zuirrenik gaizki aterako zaizulako.
  3. Kontuz!!!!!! e.... eta.... bueno.... orduan.... bezalako emendailuekin. Itxura oso txarra ematen dute etengabe horrela hitz egiten duten pertsonek.
  4. Kontuan izan gorputzaren hizkuntza. Eskuak erabili esaten duguna indartzeko. Adierazkorra izan.
  5. Begiratu begietara zure mintzalagunari. Ongi dago noizean behin, beharrezkoa bada, testuari edo eskemari bistadizo bat ematea eta beste bat gauza bat da bertatik begiak ez jasotzea.
  6. Entzun zure mintzalagunari. Bere kontaketaren ondoren esan duenari buruzko galderak egingo baitizkigute.
  7. Mintzalagunarekin elkarreragina bilatu. Demagun zure mintzalaguna oso ongi aritu dela; bada, amaitzen duenean, egin komentario positiboren bat, zeinen gustura egon zaren entzuten esateko, harrigarria iruditu zaizula, inoiz ez zenuela horrelakorik entzun...
  8. Mintzalagunarekin elkarreragina bilatu. Demagun zure mintzalaguna ezinean dabilela, galduta, ez zaio ulertzen... bada, lagun iezaiozu. Egin galderaren bat, mintzalagunak haria berreskura dezan. Gainera horrela, zeu galduta ez zaudela erakutsiko duzu.
  9. Testuaren kontaketa hasteko sarrera txiki bat eta laburpen labur bat egin. Hau da, autorea eta izenburua aipatu. Laburpenean zeri buruzkoa den aipatu: nik irakurri dudan testua oraingo gazteen aisialdiari buruzkoa da, nik Nafarroako elizetako ezkilen egungo egoerari eta etorkizunari buruzko testu bat irakurri dut.
  10. Sarreran egin behar dugun aurkezpenean  ez badakigu testua artikulua, erreportajea, edo zer den testua dela esan eta kito.
  11. Testuak ........................... -(e)la dio, testuan kontatzen da ....................-(e)la bezalako egiturak... hobe saihestea. Hiru arrazoirengatik: bat, erraza da esaldia botatzen hasi eta -ela bat dagoela ahaztea. Bi, honelako egiturez jositako testua entzutea oso nekagarria suerta daiteke. Gogoan izan entzulea! Eta hiru, honelako egiturak erabiltzen esaldi nahaspilatuak sortzeko arrisku handian sar zaitezke. Hortaz, laburbilduz, ez erabili!
  12. Nola kontatuko dugu, bada, testua? Geurea balitz bezala. Idatzita dagoena geuk idatzi bagenu bezala. Adibidez: hasierako hominidoek elikatzeko zuten bide bakarra ehiza zen. Ondorioz, harrapakinak nora, lehen hominido haiek hara ibiltzen ziren.
  13. Ez da beharrezkoa idatzita dagoena gero ahoz ordena berean kontatzea. Erosoen iruditzen zaigun ordenean kontatu: kronologikoa...
  14. Ez erotu data, zenbaki eta izen bereziekin. Gutxi gorabeherako datuak eman eta kito. Izen berezien kasuan, ez dugula izena gogoratzen? Lasai, zientzialari batek, ikerlari batek, unibertsitate batek, artzain batek... honelako izen bereziak erabili.
  15. Ez da beharrezkoa testuak dioen guzti-guztia kontatzea.
  16. Ez da txarra, hizketan ari garen bitartean, zerbait gaizki egin dugula ohartuz gero, autozuzentzea. Dena dela, hizketaldi oso ezin da etengabeko zuzenketa  saio bat izan.
  17. Okertuz gero edo haria galduz gero, esan garbi. "Barkatu, nahastu egin naiz. Orain berrartuko dut kontaketa"
  18. Ahozko aurkezpenean betelana egitea ez da batere egokia. LASTORIK EZ!
  19. Elkarrizketaren atalean, egia esan. Saiatu egia esaten, bestela batetik nola esan behar dugun eta bestetik zer esan behar dugun pentsatu behar badugu, kakanastea handia izan daiteke.
  20. Elkarrizketa kideak gure aurretik  hitz egin badu eta guk pentsatu genuen guztia esan badu, ea, lasai hartu eta esan bat gatozela besteak esandako guztiarekin eta geuk berriro dena errepikatu. Zer arraio!
  21. Normalean, hori esan dute han izan diren ikasleek, testu kontaketa prestatzeko gelan hiztegi bat omen dago. Dena dela, hitzen bat ulertzen ez bada, saiatu testuingurutik esanahia ateratzen. Gero, arazoak eman dizkigun hitz hori kontaketa egiterakoan askotan aipatu behar badugu, hobe da hitz hori ez erabiltzea, sinonimoa erabiltzea.
  22. Kontuz zehaztasun gutxi eta esanahi zabala duten hitzekin!!!!! Aberastasun eskasia erakusten dute!!!!!!! Hau da, gauza baino  erabili arazo, tresna, gailu, material, lababes, opari, ekintza.... zehatzagoa den hitz bat!!!!!
  23. Kontuz kolokialak diren hitz eta esamoldeekin. Ez erabili. Aztertzaileak erregistro neutral batean komunikatzeko gai diren pertsonen bila dabiltza.
  24. Kontatu behar dugun testua irakurtzen ari garela, alboan dugun beste azterketaria agurtu, geure burua aurkeztu, esan diezagula nor den... Ondorengo ariketan ez da jadanik erabat ezezaguna den norbait izango.
  25. AZALPENA AMAITU ETA BOROBILDU:
    Besterik gabe zure iritziarekin amaitu dezakezu aurkezpena, baina zergatik ez duzu beheko
    urratsen batekin bukaera borobiltzen edo apaintzen?

    Esaeraren bat  txerta dezakezu.

    Galderaren batekin buka dezakezu: Jendeari zer pentsatua emango dion galdera bat airean utzita, esaterako.

    Aurkezpenaren hasierak eta bukaerak lotura izan dezaten hari bat presta dezakezu: Hasieran
    jendeari galdera bat luzatuz has zaitezke, eta amaieran, galdera horri zeure erantzuna eman diezaiokezu. Adibide gisa, ea formula hau gustatzen zaizun: "Hasieran X galdetu dizuedanean (zeure galdera birgogoratu) erantzun desberdinak eman dituzue, bada, nik prestatu dut nire erantzuna eta honekin amaitu nahi nuke aurkezpena (zeure erantzuna eman)".

    Irakurgaian agertzen den datu edo bitxikeriaren bat erabil dezakezu testutik hitzez hitz hartuta
    eta zeure eginda.

2010-05-21

KERMAN SAKANAN


Badago ETBn Kerman mintzalagun bila izeneko programa bat.
Bertan euskara ikasle baten abenturak kontatzen dira.
Azken egun hauetan Sakanan egindako bi bideo agertu dira.
Batean Kerman Etxarri Aranatzen agertzen da Aitor Zubietarekin eta bestean Altsasun Aberri Barandallarekin eta bere esne-makinarekin.

Bideo horiek ikusteko
http://www.ikasbil.net/ edota http://www.eitb.com/ bisitatu

2010-05-20

GAURKO TXANGOAK


Goizeko hasiera mailakoak Arbizuko Olatzea Landa hotela bisitatzera joan dira.

goizeko 1A+ mailakoak sorginaren sukaldera joan dira.

Orain, pasadizoen, abenturen eta argazkien zain gaude.

2010-05-18

ZORIONAK!!!!!!

Hemendik literaturaren Nobel Sarira!!!!!!!!!




Irabazleak: 1. mailan, "Burdinazko munstroa" arratsaldeko hasiera mailakoak
2. mailan "Eraztun magikoa" arratsaldeko 2+ mailakoak
3. mailan "Aurki itzuli" arratsaldeko 3. mailakoa

2010-05-17

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

OZEN ESAN GENUEN LARUNBATEAN
ASKOK ESAN GENUEN LARUNBATEAN


ORAIN, EUSKARAZ DAKIGUNOK ERABILIZ
EUSKARAZ IKASTEN ARI DIRENAK ERABILTZEN SAIATUZ
EUSKALDUNOK IKASTEN ARI DIRENEI AUKERAK EMANEZ

INDARRA EGINGO DUGU

ETA

EUSKARAREN ALDE EGIN DUTEN GAZTELANIAZKO HIZTUNEI ESKERRIK ASKO

EUSKARAREN ALDE EGIN DUTEN GAZTELANIAZKO HIZTUNEI GUREGANA ETORTZEKO GONBIDATU, EUSKARA IKASTERA GONBIDATU

2010-05-14

BIHAR... BIHAR... BIHAR... ETA


ETA EGUNERO EGIN BEHARKO GENUKEENA.

Hitzez eta akzioz.

Egunero euskaraz bizi, aukerek ematen duten adina, edo saiatu behintzat.

EUSKALTEGIAREN AURPEGI BERRITUA

Jokutxoa proposatuko dugu: zein da orain arteko irudiarekin duen aldea?
Zein da diferentzia? Ein?

2010-05-12

Nafarroan (eta Sakanan) euskaraz bizitzeko eskubidea


Etxarriko San Donato eskolako klaustroa


Irurtzungo Atakondoa eskolako euskara mintegia

Etxarri Aranazko udala (UEMA)

Irurtzungo Orritz dantza taldea

AEK Itsasi euskaltegiko ikasleak

AEK Itsasi euskaltegiko irakasleak

Sakanako AEK

San Donatoko eskola kontseilua

Hiriberriko kontzejoa

Andra Mari ikastolako lehendakaria, zuzendaria, irakasleak, juntakideak

eta gurasoak

Irurtzungo Aizpea euskara taldea

Iñigo Aritza ikastola

Arbizuko udala (UEMA)

Sakanako Mankomunitateko euskara teknikariak

Olaztiko Domingo Bados eskola

Bierrik fundazioa

Etxarri Aranazko EHE

Altsasuko EHE

Urdiaingo herri eskola

Altsasuko Kima euskara taldea

Sakanako Mankomunitatea

Aralarko Mikel Donea institutua

Irurtzungo Pikuxar euskara txokoa

Urdiaingo udala

Lakuntzako Luis Fuentes eskolako zuzendaritza eta klaustroa

Iturmendiko Arrano Beltza eskola

2010-05-06

Idazlanak egiten laguntzeko aholkuak

1.Azterketa behar bezala prestatzeko komenigarria izaten da aldez aurretik kalitatezko testuak euskaraz irakurtzea. Ikusinola aritzen diren idazle onak, aztertu beraien idazkera, etaburuan gorde gehien gustatzen zaizkizun egiturak, hitzak eta esamoldeak.

2.Saia zaitez jarriko dizuten gaia asmatzen. Kontuan izan aztertzaileak arazo bera izaten duela gaia aukeratzeko orduan, eta, horrelakoetan, gaurkotasuneko gaietara jotzen duela gehienetan (egunkarietako berriak, aldizkarietako artikuluak...).
 
3. Praktikatu behin eta berriro, eta, ahal izanez gero, azterketaren baldintzak errespetatuz (denbora, luzera...). Gero, aberasgarria izan daiteke dakien bati testua ematea eta zuzentzeko eskatzea.
 
4.Honaino helduta, ohartxo bat: azterketara prestatuta eramaten diren idazki-zatiei (sarrerak, amaierak) igarri egiten zaie normalean. Batzuetan, tokiz kanpo daude; beste batzuetan, ez dute zerikusi handirik idazlan osoaren maila eta tonuarekin. Hitz batean: ez zaizue komeni horrelakoetara jotzea. Horrek ez du esan nahi, jakina, den-dena inprobisatu behar dugunik. Zenbait gauza landuta eraman daitezke, adibidez, esaldien arteko lotura batzuk etab.
 
5.  Prestatu ondo azterketara eraman behar duzun materiala: karneta, boligrafoa, ezabagailuak...

6. Aztertzaileek gai edo egoera bat proposatuko dizute idazlanean, eta zuk egoera hori benetakoa balitz bezala jokatubehar duzu. Demagun zinegotzi bati idatzi behar diozula zerbaitetarako. Idatziozu, ba, serio, eta egiazko gutuna bidaliko bazenio bezala, aztertzaileak zinegotzia bailitzan begiratuko baitio mezuaren funtsari.

7. Banatu denbora, hiru ekintza hauek kontuan izanik: eskema, idazlana bera eta zuzenketa. Eskaini aldi bakoitzari merezi dituen minutuak.

8. Eskema egiten emandako denbora ez da lan alferra; izan ere, eskema on batek gaiaren garapen egokia ziurtatzen du, eta inprobisazioa baztertzen. Bestela, ideiak agortu, eta agindutako lerroak idatzi nahian, noraezean ibiliko gara eta betelanean hasiko.

9. Errespetatu ematen dizuten gaia eta proposatzen dizuten idazki-mota. Ez tranparik egin.

10. Irakurri arretaz azterketako oharrak, baina ez kopiatu hitzez hitz argibideetako esaldiak eta adibideak.

11. Idazten hasi baino lehen pentsatu ondo zein den idazkiaren helburua (informazioa ematea, zerbait eskatzea, konbentzitzea...), zein eragin sortu nahi duzun irakurleengan (harritzea, zure aldeko bihurtzea...), nolako tonua erabiliko duzun (formala...), eta abar.

12. Litekeena da euskara zure ama-hizkuntza ez izatea edota gaztelaniaz bezain ongi ez moldatzea. Jakin ezazu euskaraz idazterakoan zure mailak zer edo zer jaitsi behar duela ezinbestez; hau da, erdaraz esaten dituzun gauza batzuk edo esaten dituzun moduan nekez eman ahalko dituzula euskaraz. Hori onartzea eta apaltasunez jokatzea abiaburu ona izaten da.

13. Eginahalak egin euskaraz pentsatzeko, eta ez gaztelaniaz. Egizu kontu gaia ahoz azaldu behar duzula, hizketan. Horrek izan behar du zure abiapuntua, eta hortik aurrera, nahi duzun bezala apaindu idazlana, beti ere, euskal diskurtsoan oinarriturik.

14.Aztertzaileek gutxieneko abstrakzio maila eskatu ohi dute. Istorioak, pasadizoak... ondo daude eta onargarriak dira, gaia eta argudioak biribiltzeko. Baina, maiz, idazlana anekdotetan oinarritzea adierazpen pobreziaren erakusgarri izan daiteke.

15. Komunikagarritasunak izan behar du gure helmuga. Aztertzaileak behin bakarrik irakurri beharko luke esaldi bakoitza; hortaz, ez luke zertan ibili saltoka esanahiari antzemateko.Hori dela-eta, testua zuzentzerakoan kontuan izan behar dugu guretzat argi eta garbi adierazita dagoena irakurlearentzat
ilunagoa izan daitekeela. Beraz, zalantzarik badago, hobe berridaztea.

16. Ahalegindu zaitez letra onez idazten aztertzaileak ez nekarazteko; eta, aukeran, letra txikiz; bestela, aztertzaileek ezin dute neurtu nola erabiltzen dituzun letra larriak.

17. Izenburuak, azpi-izenburuak, oinoharrak eta horrelakoak lagungarriak izan daitezke testua egituratzeko.

18. Erabili lerroaldeak azpigaiak garatzeko.

19. On da papera aurreztea, baina utzi arnasten testuari. Marjinak eta zuriuneak eskertzekoak dira, gutxiago idazteko aitzakiagisa hartzen ez badira, behintzat.

20. Idazlanen ehuneko handi batek “ohiko” hasiera izaten du, adibidez: Gaur egun argaltzea da gure gizartea gehien kezkatzen duen gaietariko bat. Ez ahaztu lehen lerroaldeak aztertzailearen arreta erakartzeko balio duela, eta bide ugari dagoela horretarako; horietako bat, originaltasuna.

21. Idazlanaren azken lerroaldearekin agur egiten diozuaztertzaileari. Presaka ibili arren, testu bat ezin da edozein modutan amaitu. Ahalegindu zaitez, beraz, zure idazlanari nolabaiteko betetasuna ematen.

22. Idatzian aurrera egin ahala, kontzentrazioa galdu egiten da askotan, eta, horren ondorioz, akatsak pilatu egiten dira bukaeran. Eutsi kontzentrazioari, izan ere, hasiera onek ez dute ezertarako balio, behin erdialdera helduta hanka-sartze guztiak biltzen badira.

23. Idazten ari zarela, aukeratu hitz egokiak eta zehatzak, azaldu nahi duzuna adierazteko.

24. Gehienez ere 20-25 hitzeko esaldiak idaztea komeni da ideiak jorratzeko. Nolanahi ere, monotonia hausteko, esaldi luzexeagoak eta laburtxoagoak tartekatu, erritmoarekin jokatuz.

25. Testuaren baitan perpausek elkarri uztarturik egon behar dute; eta lerroaldeen artean ere halako lotura bat beharrezkoa da, horrek bideak urratzen baitizkio ideien garapenari.

26. Arestian esan dugu idazten hasi aurretik garbi izan behar dugula zein den gure helburua, baita testuan barrena erabiliko dugun tonua ere. Hori horrela, zenbait idazki formaletan tokiz kanpo egon daitezke honelako esamoldeak: kristona, demasa ...


27. Azterketari askorentzat, puntuazio-zeinuak jartzeko garaian, eta kasurik hoberenean, koma eta puntua besterik ez dago; eta, batzuetan, gaizki erabilita. Gogoratu bestelako zeinuak ere hortxe ditugula eta testua antolatzen laguntzen digutela: galdera eta harridura markak, efektu erretoriko batzuk sortzeko; parentesiak eta marra luzeak, azalpenak esaldi nagusitik kanpo ateratzeko; eta horrela... asko eta asko.


28. Egitura batzuk, nahigabe, errepikatzeko joera daukagu, eta testuak -(e)larik, -z, bait eta horrelakoez betetzen dira. Azterketa egin baino lehen, aztertu zein diren zure errepikapenak eta saiatu kontrolatzen eta parekoak bilatzen.

29. Aztertzaileak ezin du jakin zuk esaldi bat izan duzula buruan eta ez duzula asmatu behar bezala idazten. Ideia bat emateko modu asko dago, eta bide batetik abiatuta irteerarik aurkitzen ez baduzu, atzera bueltatu eta berridatzi beste era batera. Azken batean, zeuk kontrolatu behar duzu arriskua eta, beraz, idazkia; ez alderantziz.


30. Azterketa egin behar duen jende askok uste du gramatikako zailtasunetan oinarritu behar duela bere idazlanaren garapena; hau da, zenbat eta subjuntibo eta baldintza gehiago sartu, orduan eta aukera handiagoa izango duela aztertzaileak liluratzeko, eta ondorioz, azterketa hori gainditzeko. Kontuz horrekin. Idazlan bat ezin da aurrera atera, euskaltegian ikasitako guztia biltzeko aukera izango balitz bezala. Idazlan batean gai
bat jorratu nahi dugu ideia batzuen bitartez; horrenbestez,hasierako eskeman jasotakoa garatzera jo behar dugu, ustez nota ona eman behar diguten baina tokiz kanpo egon daitezkeen kontuak bazter utzita.

31. Idazten ari zarela, gelditu noizean behin, irakurri idatzitakoa, eta gustura ez bazaude, berridatzi. Berriro ere gogoratu irizpide nagusia: irakurtzerakoan, zu zeu, trabatuta geratzen bazara, seinale txarra.

32. Amaitzeko hamar edo hamabost minutu falta direnean hasi zaitez zuzentzen, eta ahal dela, modu sistematikoan (ortografia, joskera...).

33. Arreta handiz begiratu aztertzaileek ere arreta handiz begiratuko dituzten gauzak (ergatibo markak, pluraltzaileak....), edota etxean edo klasean egiten dituzun idazlanetan gehien errepikatzen dituzun akatsak (ergatibo pluralak, erlatibozko esaldiak eta konpletiboak nahastu...).

34. A!, ez ahaztu: aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, begiratu ea nahi gabe arazoren bat sortarazi duzun komunztaduran.

Aholkuak aholku, hona hemen azken gomendio bat, programatik kanpokoa, baina, nire ustez, garrantzitsuena: gozatu idazten eta idatzi gozatuz. Azterketa batek egoera larrian jartzen bazaitu ere, ez ibili estu eta larri: saiatu aztertzaileei erakusten zein ondo idazten dakizun.

Administrazioa euskaraz aldizkaria, 22. alea