2019-01-25

ANTZOKIAN GAUR IRURTZUNGO IKASLEAK

Irurtzungo ikasleak antzezlan bat
ikustera joan dira Irurtzungo kultur etxera.

2019-01-18

PUMORI, MENDIAREN ALABA FILM-DOKUMENTALA ETXARRI ARANATZEN


2001ean hasi zen guztia. Hamar euskal mendizale Everesten ondoan dagoen Pumori ("mendiaren alaba" nepalieraz) igotzera joan ziren. Alabaina, istripua izan zuten. Bost hil ziren.
Harrezkero, hildako horietako askoren senideak Himalayan izan dira istripuaren lekua bisitatzen.
Hildakoetako baten argazkietan, Beñatenetan, bera neskatxo batekin ageri zen. Beñaten gurasoek neskatxoa aurkitu zuten: Suku.
Behin baino gehiagotan bisitatu zuten Suku. Gero eta gaixoago zegoen.
Gaur egun, Suku Gipuzkoan dago. Egunero dialisia egitera joaten da, eta transplantearen zain dago.

Hunkigarria, ezta?

MIREN AGUR MEABEREKIN EGONEN GARA ASTEAZKENEAN

Miren Agur Meaberen lau liburu irakurri ditugu euskaltegian.
Asteazkenean Miren euskaltegira etorriko da, eta bere liburuez eta literaturaz hitz eginen dugu.