2016-04-30

SIRIARAKO LAGUNTZA BILTZEN

Ikasle batek honakoa ekarri zuen. Guk mezua zabalduko dugu eta lagundu.


2016-04-24

ARDIEN ERNALDIAREN GALDERAREN ERANTZUNA

PASABIDEKO GALDERA, APIRILAREN 23 ARTE

Zenbat irauten du ardien ernaldiak?

A) 3 hilabete eta erdi  1 BOTO

B) 4 hilabete  3 BOTO

C) 5 hilabete 55 BOTO

D) 6 hilabete  3 BOTO














Larunbatetako EGA taldekoek egin zuten notario lana eta B2 taldeko Laurak jasoko du saria!

Bejondeizula, Laura!


2016-04-22

PANTXIKA LAMURREKIN ETA AINHOA JUANIZEKIN ATZO

Barre algaraka!!!!

Eskerrik asko!!!!










JOSE MARI MORCILLO "MORKOTS" MARRAZKILARIAREKIN ATZO

Oso-oso gustura!

Gartxot filmari buruzko eta bere beste lanei buruzko kontu pila ikasi genuen.




2016-04-21

PASABIDEKO GALDERA, APIRILAREN 23 ARTE

Zenbat irauten du ardien ernaldiak?

A) 3 hilabete eta erdi

B) 4 hilabete

C) 5 hilabete

D) 6 hilabete


2016-04-19

ATZO AITOR ZUBIETARI ELKARRIZKETA EGIN GENION

Etxarri Aranazko taldekoak aldizkaria egiten ari gara. Berriak, aholkuak, errezetak, txisteak, horoskopoa eta abar izango ditu, baita elkarrizketa ere.

Atzo egin genuen aldizkarirako elkarrizketa. Aitor Zubieta pilotariari egin genion.


IKASI ETA BIZI IZANDAKOA EZ ZAIZU AHAZTUKO

http://www.aek.eus/index.php/eu/1641-ikasi-eta-bizi-izandakoa-ez-zaizu-ahaztuko

Barnetegietan bizitzen diren egun gogoangarriei buruzko erreportaia.

2016-04-18

EZ APARKATU EUSKALTEGI AURREKO ESPALOIAN


Normalean ez dugu hor aparkatzen, baina, hala ere... kontuan izango dugu.



 Bestalde, "udaltzaingoarengatik isuna jasoko dute". Bai esaldi aldrebesa!



2016-04-17

ETXARRIKO IKASLEAK ETA MINTZAKIDEAK ELKARREKIN OSTIRALEAN

Ostiralean Euskal Herriko Emakumeen Biraren etapa hasiera ikustera atera ginen Etxarri Aranazko ikasleak eta irakaslea.

Ondoren kafea hartu eta jolasean aritu ginen taberna batean, Etxarriko mintzakideak elkartzen diren tabernan.

Azkenean elkarrekin jolasean aritu ginen.










2016-04-16

ZEIN DAGO ARBIZUN? ERANTZUNA

a) Itturriuseittu O BOTO

b) Sandindei 63 BOTO

c) Basoitxi O BOTO

d) Batueko 1 BOTO

e) Itxasperri 0 BOTO

Notario aurrean (larunbatetako EGA ikasleen aurrean) zozketa egin dugu eta saria Annek jasoko du.

Anne, bejondeizula!!!

2016-04-15

NAFARROAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA GAUR EUSKALTEGIAN

Gaur Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelketa jokatuko da hemen, euskaltegian 18:30ean.

 Informazio gehiago Guaixen

Bertso txapelketaren berri Guaixen

2016-04-14

BISITA UGARI HELDU DEN ASTEAN

Ongi bidean, bisita ugari izanen dugu heldu den astean euskaltegian.

Jose Mari Morcillo " Morkots" marrazkilaria,

Aitor Zubieta pilotaria

eta Pantxika Lamur paregabea.

2016-04-13

ZER GERTATU ZAIO KAFE-MAKINARI?


Aurreko batean kartel hori izan zuen kafe-makinak!

2016-04-12

C1 MAILAKO AHOZKO PROBEN INGURUKO OHARRA

1. EGA proba

Ahozkoa: Hirugarren proba da, eta bi zati ditu, jarraian egin beharrekoak. Proba, salbuespenak salbuespen, binaka egiten da.

Ahozko azalpena: azterketari bakoitzak esleitu zaion testua azaldu behar du.

Denbora:
  • Prestatzeko: 30 minutu
  • Azaltzeko: 5na minutu
Puntuazioa: 10 puntu. Kalifikazioa GAI / EZ GAI izanen da eta zenbakiz ere zehaztuko da.

Solasaldia: azterketariek bat-bateko iritzi-trukea eginen dute ahozko azalpenetako gaien inguruan.

Denbora:   
  • Solasaldia: 10 minutu elkarreraginean
Puntuazioa: 10 puntu. Kalifikazioa GAI / EZ GAI izanen da eta zenbakiz ere zehaztuko da.

Denbora guztira
: 50 minutu
 


Puntuazioa guztira
:
bi atazetan lortutako puntuen batuketa eginen da. Gainditzeko, 10 puntu gutxienez lortu beharko dira.
Kalifikazioa GAI / EZ GAI izanen da eta zenbakiz ere zehaztuko da.
 Dakigula, lehen atala, testuaren kontaketa euskara batuan egin behar da /egitea komeni da.
Bigarren atala, ordea, solasaldia euskalkian egin daiteke, betiere txukun eta solaskidearekin komunikazioa oztopatu gabe.
2. Hizkuntza eskola (gaztelaniaz dago, hizkuntza eskolakoek hala daukate webgunean)

1. Presentación  NO EVALUADA 1'

Instrucciones: 1 minuto
Preparación: 2 minutos
(cada candidato). 

2. Monólogo

Cada candidato hará una
Monólogo: de 3 a 4 minutos exposición del tema indicado. (cada candidato)
Total: 20’ (tríos)
13’(parejas)
Instrucciones: 1 minuto 

3. Interacción

Los candidatos entablarán una
Preparación: 2 minutos conversación sobre el tema
Interacción: De 6’ parejas, 9’ tríos. propuesto.
Total: 12’ (tríos) / 9’ (parejas)

TOTAL: 30’(tríos) / 25’(parejas)

 Azterketa hizkuntza eskolan euskalkian egin daiteke, betiere txukun eta solaskidearekin komunikazioa oztopatu gabe.
  

2016-04-11

PASABIDEKO GALDERA. APIRILAREN 16 ARTE.


Zein dago Arbizun?


a) Itturriuseittu
b) Sandindei
c) Basoitxi
d) Batueko
e) Itxasperri

2016-04-06

ASTE HONETAKO KANTAITA: BELDURRIK EZ

En tol sarmiento taldearen Beldurrik ez.

2016-04-05

OPORRETAN MINTZAKIDE ZINEMA SAIOA ETA MERENDUA

Oporretan familia-mintzakide zinema saioa eta merendua egin ziren.



2016-04-04

2016-04-02

TRISTE GAUDE

Lehengoan ikaskidea bisitatzera joan ginen ospitalera.

Gaur hil egin dela jakin dugu.

Triste gaude.