2017-05-31

ERDERETAKO ESAMOLDEEN PASABIDEKO GALDERA


ZEIN DAGO GAIZKI?


  1. Errefauei azpitik begiratu alemanez da HIL. 11 BOTO
  2. Etxeko zapatillak aparkatu norbegieraz da HIL. 3 BOTO
  3. Txingurriekin larrua jo neerlanderaz da POTROJORRAN EGON. 12 BOTO
  4. Erratza bezalakoa izan frantsesez da TONTOA IZAN. 8 BOTO



Txingurriekin larrua jo neerlanderaz da DENBORA TONTAKERIETAN GALDU ETA PROBETXUZKO LANIK  EGITEA EZ LORTU.

PASABIDEKO GALDERA EKAINAREN 7 ARTE


ARTEAK ETA SAKANDARRAK

Zein dago ongi?

a) Dora Salazar Olaztikoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz Arbizukoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Arbizukoa, Juanjo Olasagarre Dorraukoa, Itziar Nazabal Altsasukoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.

b) Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Iturmendikoa, Miren Ustarroz Uharte Arakilgoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Altsasukoa, Juanjo Olasagarre Etxarri Aranazkoa, Itziar Nazabal Etxarrikoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.

c) Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz Arruazukoa, Fran Urias Lixarrengokoa, Castillo Suarez Olaztikoa, Juanjo Olasagarre Arbizukoa, Itziar Nazabal Olaztikoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.


d) Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz Uharte Arakilgoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Altsasukoa, Juanjo Olasagarre Arbizukoa, Itziar Nazabal Altsasukoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.

SI VAS A EMPEZAR EN EL EUSKALTEGI EL CURSO QUE VIENE


2017-05-26

DENAK TXANGOAK EGITEN

Arratsaldeko B2koak Arbizu, Lakuntza, Arruazun.
A2koak Altsasuko San Juan baselizan.
B1ekoak Altsasuko mendietan, Intxusburun.
Altsun Eskuazekoak Urdiainen.
A1ekoak Etxarri Aranatzen.


2017-05-25

AILEGATU DIRA ERRIGORA BARAZKIAK

Aupa! Ailegatu dira ERRIGORA pikillo piperrak, zainzuriak, tomate saltsa, menestra, barazki pureak... Sarri hasiko gara banatzen!

2017-05-24

PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 31 ARTE


ZEIN DAGO GAIZKI?


  1. Errefauei azpitik begiratu alemanez da HIL.
  2. Etxeko zapatillak aparkatu norbegieraz da HIL.
  3. Txingurriekin larrua jo neerlanderaz da POTROJORRAN EGON.
  4. Erratza bezalakoa izan frantsesez da TONTOA IZAN.

TXORIA TXORI KANTAREN GALDERAREN ERANTZUNA


NORK EZ DU (OFIZIALKI) JOXEAN ARTZEREN OLERKI HONEN BERTSIOA KANTATU?

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

  1. Pablo Milanesek eta Kepa Junkerak 10 BOTO
  2. Gozategik 36 BOTO
  3. Anne Etxegoienek O BOTO
  4. Mikel Laboak 0 BOTO

    Aztatu dutenekin zozketa egin dugu. Notarioa Iñaki izan da. Saria Eskuzabalek jasoko du. 
    Zorionak, Eskuzabal!

TXANGO DIDAKTIKOA

Gaur goizean A1.2 mailakoak Etxarri Aranatzeko karriketan  ibilbidea egiten. "Aurrera, ezkerretara, eskubitara...." Txango didaktikoa.


BALDINTZA LANTZEKO OPERAZION

A1.2 maila, baldintza lantzeko, Operazion.
Bihotza ateratzen baduzu, 1.000 euro emango dizkizut. Je, je!

2017-05-20

ETXARRIKO TALDEKOAK ERE IRAKURLE

Etxarriko taldekoek Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak irakurri zuten. Duela gutxi Ahaztuen mendekuaren zati bat irakurri dute. Jakinmina sortzeko eta oporretan irakurtzera animatzeko. Orain Harrian mezua irakurtzen hasi dira.

ARRATSALDEKO A2-KOAK LIBURUA IRAKURTZEN


2017-05-18

TORTILLOMETROKO TORTILLAK, TXANGOAK, AFARIAK, EKINTZA BEREZIAK...

2016/2017 ikasturtearen bukaerara ailegatzen ari gara eta tortillometroko tortillak (ikasturtea despeditu baino lehen jan behar dira!), txango didaktikoak, afariak, ekintza bereziak... ugaritzen ari dira.

Esaterako, atzo goizean eta arratsaldean Nepaleko diapositibak ikusi zituzten talde batzuek, arratsaldeko B2 taldeak txangoa egin zuen Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainera, talde horrek bihar afaria egingo du...

MEATEGI SONDEOEN GALDERAREN ERANTZUNA


Zerain eta Mutiloa artean 1973-1976 urteetan meategi sondeoak egiten ziren.
Zein izan zen sondeo sakonena?

a) 525 m 22 BOTO
b) 1.103 m 16 BOTO
c) 1.500 m 10 BOTO
d) 2.001 m 4 BOTO

Saria Maria L.k jasoko du!
Aupa, Maria!

2017-05-17

ATZO IKASLE BATEK BONBOIAK EKARRI ZITUEN KLASERA

Atzo ikasle batek bonboiak ekarri zituen klasera. Zergatik? Bada, badauzkagu nanoipuin lehiaketako emaitzak eta hiru irabazleetako bat da! Ez dira emaitza publikoak, baina badakizkigu. Ikasle hori hain pozik dago non atzo bonboiak ekarri zituen klasera.


PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 24 ARTE


NORK EZ DU (OFIZIALKI) JOXEAN ARTZEREN OLERKI HONEN BERTSIOA KANTATU?
 Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

  1. Pablo Milanesek eta Kepa Junkerak
  2. Gozategik
  3. Anne Etxegoienek
  4. Mikel Laboak

Hasiera mailakoek Nepaleko diapositibak ikusiko dituzte gaur-biharretan.

Gaur-biharretan hasiera mailakoek Idoia irakaslearen Nepaleko diapositibak ikusiko dituzte.

Castillo Suarezek Iparraldeko neska bloga aurkeztuko digu.


2017-05-12

ANTZERKIRA IRURTZUNGO GOIZEKO TALDEA

Maiatzaren 16an 09:45ean Irurtzungo goizeko taldea Irurtzungo kultur etxera joango da Greta liburuzaina antzerkia ikustera Irurtzungo eskolakoekin batera.

HATORTXU - RUPER ORDORIKAREN KONTZERTUA


2017-05-10

PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 17 ARTE


Zerain eta Mutiloa artean 1973-1976 urteetan meategi sondeoak egiten ziren.
Zein izan zen sondeo sakonena?

a) 525 m
b) 1.103 m
c) 1.500 m
d) 2.001 m

ORAIN DELA 2.000 URTEKO GORPUAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Arkeologoek Sudanen duela 12.000 urteko gorpua aurkitu dute. Zer da aldakaren ondoan daukan biribil hori?

a) Barrabil fosilizatua. 3 BOTO
b) Oilo arrautza fosilizatua. 10 BOTO
c) Giltzurruneko harria. 8 BOTO
d) Feto fosilizatua. 35 BOTO

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu eta saria Bautistarendako da!
Aupa, Bautista!

2017-05-03

TUNELAREN GALDERAREN ERANTZUNA

A) 34 BOTO
B)  0 BOTO
C) 1 BOTO
D) 4 BOTO

Eta saria Arraterendako da!
Zorionak, Arrate!


PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 10 ARTE


Arkeologoek Sudanen duela 12.000 urteko gorpua aurkitu dute. Zer da aldakaren ondoan daukan biribil hori?

a) Barrabil fosilizatua.
b) Oilo arrautza fosilizatua.
c) Giltzurruneko harria.
d) Feto fosilizatua.


ETXEKO TRUKOAK GOIZEKO TXANDA

Aire girotu tresna egin dugu. Berogailu merke bat egin dugu. Kamisetak tolesteko treana sortu dugu, edredoia fundan erraz sartzen...


SAKANAKO ELE FESTA LARUNBATEAN

Larunbatean euskara praktikatu eta bizi Sakanan! Ele Festa! Omenalditxoa...mintzodromoa...haurrendako arte tailerra....eta auzatea! Anima zaitez eta parte hartu! Atera dezagun euskara  plazara!