2010-06-19

JAIO DA JANITZ!!!!!!!


Aupa bere ama!!!!! Zu zara zu! Bueno, eta bere aita.

Orain Iratiren zain!

(Ez da haurraren benetako argazkia. Internetetik jaitsia da)

2010-06-15

UDABERRIKO DEIALDIKO EGA-DUNAK

ZORIONAK!!!!!!!   Badaude paperik gabeko 9 euskaldun gutxiago.
Besteei zera esango diegu: probestu uda eta iraileko deialdian EUTSI GOGOR!!!!!!!!!

2010-06-08

IRAKASLEEN BURUETAKO HAIZEA 2


Horrela jarraituz gero, laster psikiatrikoan bukatzeko moduan
  1. Nigatik bi hegazti (??????)
  2. Kadda ddoss porr trrressss (kastellano garbian) El otrro
  3. Egun batean pentsatu nuen... behin nengoen etxean "de resakilla"
  4. Entzun belarritik!!!!!! (eta nondik bestela?)
  5. Si no kieres taza, ataza y media!
  6. Se apunta a un bonbardero
  7. Urdiaingo irakaslea pinpilina da
  8. Neskato hori zer da? Todomotorrrr?
  9. Bota ber dozu gazta derrrrretitu arrrte. La otrrrra
  10. Esaera zahar batek esaten dau: deja para mañana lo ke no kieras hazerrrr hoy
  11. Etxarriko irakasleak eta potroiak (??????????)
  12. Etxarriko irakasle beteranoenak tolosar horditu bat behar du.
  13. Horditua eta hornitua!!!! hau da, MP3a
  14. Hau da, "reproduktorea"
  15. Zarie unos drogadiktos!!!!
  16. Putos euskaltzainas de los kojones
  17. Nola depende? De ziur begiratzen nola depende.
  18. Nola esaten da "la has klabau"?
  19. Zer da ituna? Pazto
  20. Putetxeetan onddoak sortzen dira. Euskaltegian ere bai. La otrrrra
  21. Ostegun arratsaldeetan: merienda de sexo con negrrrrrossss. Tupperrr-sex taldea
  22. Ya lo siento. La otrrrra otrrra
  23. Zabala, zabala da. Irakasle filosofoa
  24. Aiba! "Baratze bat" abestia! Pornoa da! Bai! "Te boy a hazer un güerto"!!!!!!

2010-06-07

2009-2010 ikasturteko bideoa

Ikasturte honetako azken egunetara hurbiltzen ari gara, pixkanaka-pixkanaka.


Hori dela eta, azken urteetan bezala, ikasturtean zehar ateratako argazkiekin bideo EDER bat egin dugu. Bideoa ikusten gozatu eta gero, udan euskaltegiarekin gogoratzea errazagoa egingo zaigu.

Oharra: aurreko urteetan bideoa hemen, blogean, zintzilikatzen genuen, baina orain ez dakigu zer gertatu den, ezin da bideorik zintzilikatu. Sentitzen dugu.

2010-06-03

Eta... zer egingo duzu udan???

Udan, klaserik ez dagoenean, zer egin ez dakizulako aspertu egiten bazara, hona hemen ideia batzuk:

Opor-eskaintzak, helmuga zoragarriak, azken orduko eskaintzak, nekazalturismoak... Egia esan, bidaiatzeko mila aukera ditugu gaur egun. Horregatik, sektore honetan berrikuntzak aurkeztea zaila izaten da. Hala eta guztiz ere, turista "desberdin" bat izateko aukera dugu oraindik. Interneten modu alternatibo batean bidaiatzeko aukera ugari aurkezten dituzten webgune mordoa dago eta proposamenen originaltasunagatik nabarmentzen dira. Zure lagunak espiatzea edo bisitatuko duzun lekuko bidegurutzeen argazkiak egitea bezalako abenturak dira turismo esperimentala egin nahi izanez gero biziko dituzunak. Beharbada friki samarrak, baina, zalantzarik gabe, desberdinak. Ausartzen bazara, turismo esperimentalarekin leku harrigarriak ezagutzeko aukera izango duzu.


Horrelako oporraldiak eskaintzen dituzten bidaia-agentziak aurkitzea zaila da. Izan ere, turismo esperimentalak horrelako saltokietan eskaintzen duenaren aurkakoa proposatzen du. Tempoguste.com webguneak aukera interesgarrienetako batzuk biltzen ditu. Turismo esperimentala egiteko ehunka modu daude, baina lehen pausua era ustekabean bidaiatzeko ausardia izatea da.

Aspertzeko astirik gabe

Bidaia alternatiboa. Etxetik edo ostatu hartu dugun lekutik atera eta eskuinetara dagoen lehen kalea hartzea, ondoren ezkerretara dagoena, ondoren eskuinera eta berriz ere ez ezkerrera joatean datza. Horrela jarraitu behar duzu aurrera jarraitzea oztopatzen dizun oztopo bat topatu arte.

Monopoly-Turismoa. Bertoko Monopoly bat eskuratu behar duzu eta dadoek adierazten dutenaren arabera, tableroan azaltzen diren lekuak bisitatzea proposatzen du beste aukera honek.

EroTravela o EroTurismoa. Erronka bidaiari bakoitzak bere aldetik ibiltzea da eta, ondoren, aukeratutako herrian batak bestea bilatzea. Noski, telefono mugikorra erabiltzea guztiz debekatua dago.

Aurkako-Bidaia. Oraingo honetan, argazki-kamera bat beharko duzu, baina eraikin edo leku tipikoen erretratua atera ordez, aurrean duenari atera beharko diogu argazkia. Hau da, ezaguna dena atzean utzi eta aurrean duguna atera.

Jazarpen-Bidaia. Horrela bidaiatzea aukeratzen baduzu, oporretan dagoen lagun bati segika ibili beharko duzu eta teleobjetibo batekin argazkiak atera beharko dizkiozu, paparazzi batek egingo lukeen modura. Itzultzean, "bere" bidaiari buruzko argazki liburu bat erakutsi beharko diozu.

Insider Travela. Bertoko jendeari galdetzea beste aukera bat izan daiteke. Bidaia-gida bat erabili ordez, kalean topatzen duzun jendeari galdezka aritu zaitezke, hori baita lekua ezagutzeko erarik gertukoena. Horrez gain, bidaiatzeko era hau merkeagoa izan dadin, zure hirian bertan egitea proposatzen dizugu.

Slight Hitch Travela. Motxila edo maleta txiki bat hartu eta gertuen duzun autopistara gerturatu behar duzu. Ondoren, kartoi zati batean Hong Kong edo Mexiko bezala oso urrun dagoen helmuga bat idatzi behar duzu eta eramango gaituzten lekura arte bidaiatu. Erabakitako helmugara iristea nahiko zaila da, baina bidetik leku harrigarriak topatuko dituzu.

Mundu osoan lagunak topatzeko aukera

Duela urte batzuk, Alice Moura brasildarrak helmuga turistiko bat sakonean ezagutzeko era berri bat sortu zuen. Rentalocalfriend.com webgunean "bertoko lagun bat" alokatu dezakezu. Horrela, ekimenaren sortzaileak adierazi duenez, "beste txoko batzuk ezagutzeko eta gure ibilbidea osatzeko aukera izango dugu".

Munduko 15 hiritan banatutako 27 bertoko lagun eskaintzen ditu webguneak: "Egunean zehar zurekin egongo dira eta zure ibilbidea egiten lagunduko dizute. Gainera, bertoko giroaz gozatzeko aukera izango duzu". Kasu batzuetan "bezeroa eta alokatutako laguna benetako lagun bihurtu dira".

Motxila batekin, zure herrian edo lagun berriak ezagutzen... bidaiatzeko modu berriak geroz eta gehiago dira eta helburua gure oporraldiaz gozatzea da. Beraz, anima zaitez eta bila ezazu Interneten uda honetan mundua ezagutzeko harrituko zaituzten bidaiatzeko modu berriak topatzera