2015-02-28

OSTEGUN ARRATSALDEKO BERTSO-SAIO PRAKTIKOKO ARGAZKIAK

Goizeko saioaren antzera, saio bikaina izan genuen Josema Leitzarekin. Bertsoak zer diren kontatu zigun. Bertsolaritzaren historia pixka bat. Bertsolaritzaren kuxkuxeo batzuk eta bertso batzuk idazten eta botatzen bukatu genuen.

Oso gustura!



2015-02-27

MARTXOAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA




Pablo Picassok Gernika koadroa margotu zuen.

Denok dakigu margolan sinbolikoa dela eta elementu asko agertzen direla koadroan.

Baina zein elementu EZ dira ageri koadroan?




 
A) zapia, bala, zozoa

B) kriseilua, etxea, zaldia

C) mihia, besoa, sua

D) ezpata, zezena, hanka

2015-02-26

NEANDERTALEN GALDERAREN ERANTZUNA

OTSAILAREN 26 ARTEKO GALDERA

Neandertalek zeregin ugari zeukaten, hala nola, lanabesak zorroztu, larruak prestatu, ehizatu, fruituak bildu...



Zeregin horiek sexuaren arabera banatzen zituzten ala denek dena egiten zuten?

a) Denek dena  15 BOTO

b) Sexuaren arabera lana banatu  33 BOTO





Notarioaren laguntzaz zozketa egin dugu aztatu dutenen artean. 
Irabazlea Vika da!   Bejondeizula!





GOIZEKO BERTSO SAIOKO ARGAZKIAK


Goizeko lau talde bertso-saio praktikoan Josema Leitza bertsolariarekin.




2015-02-23

OTSAILAREN 26 ARTEKO GALDERA

Neandertalek zeregin ugari zeukaten, hala nola, lanabesak zorroztu, larruak prestatu, ehizatu, fruituak bildu...



Zeregin horiek sexuaren arabera banatzen zituzten ala denek dena egiten zuten?

a) Denek dena

b) Sexuaren arabera lana banatu


2015-02-22

'Gu Euskahaldunak gara' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

(www.eitb.eus helbidetik lortutako informazioa)

Korrikak sortarazten duen emozioan barrena murgilduko da saioa, euskarazko munduan erreferentziazkoak diren 19 lagun eragileren parte-hartzearekin.

GU EUSKAHALDUNAK GARA bideoaren iragarkia

Euskal Telebistak 'Gu Euskahaldunak gara' dokumentala eskainiko du gaur 22:45etik aurrera. Dokumentala Korrikak beteko duen 19. edizioari begira jarriko da. Zer dauka Korrikak denok liluratzen eta hunkitzen gaituena?

Euskarazko munduarentzat erreferentziazko indar-gunea da Korrika, eta emozio berezia pizten du bi urtetan behin Euskal Herriko herri guztietan zehar igarotzen denean. Olatu koloretsu honekin bat egin eta korrikan hasteko bultzada sentitzen dugu, ederra eta handia den zerbaiten parte izateko deia.

Guzti honetan sakontzeko, eta euskal munduaren ahulgune eta indar-guneak hobeto aztertzeko, euskarazko munduan erreferentziazkoak diren 19 lagun eragileren parte-hartzea izango du saioak. Pirrix, Porrotx eta Marimots pailazoak, Katixa Agirre idazlea, Dioni Agerre errugbi jokalari ohia, Maite Arroitajauregi Mursego musikaria, Amets Arzallus bertsolaria, Eñaut Elorrieta musikaria, Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko esataria, Paxkal Indo Seaskako presidentea, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendari ohia, Jose Anjel Iribar Athleticeko jokalari ohia, Iraia Iturregi Athleticeko jokalaria, Jose Luis Lizundia euskaltzaina, Iñaki Martinez de Luna soziolinguista, Anaje Narbaiza Elay enpresako euskara planaren zuzendaria, Martxelo Otamendi 'Berria'ko zuzendaria, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohia, Maider Unda borrokalaria, Kirmen Uribe idazlea eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzailea.

2015-02-21

BERTSO SAIO PRAKTIKOA

Heldu den ostegunean, otsailak 26, goizeko 09:3ean eta arratsaldeko 17:00etan bertso saio praktiko bat eginen dugu.

Irakasleak Sakanako bertso eskolako bertsolariak izango dira.





2015-02-20

EURITAN DANTZAN, EURITAN KANTAN!

Atzo kantan (eta dantzan) goizeko ikasleak eta arratsaldeko ikasle batzuk.

Euritan dantzan, euritan dantzan... Gatibu!






2015-02-19

ERRIGORA: NAFARROAKO OLIBA OLIOA


Urte berriarekin, proposamen berria dakar Errigorak: udazkeneko saskian dastatu genituen produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzea. Otsailaren 20tik martxoaren 4ra oliba olio birjina estra eskatu ahal izango da.


Asko gara udazkeneko kanpainako keinuaz harago, gure kontsumo ohiturak birplanteatu eta, urrunekoen ordez, urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest gaudenok. Horretara dator #ESKUTIKeskura, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera, despentsa urte guztirako betetzeko. On egin!

2015-02-18

IKASTURTE ERDI ALDEKO TUTORETZAK EGITEN

Ikasturte erdialdean gabiltza eta irakasleak ikasleekin banan-bana tutoretzak egiten ari dira.

Ikasturtearen martxa komentatzeko, helburuen betetzea, zertan hobetu daitekeen, zer duten gustukoa eta zer ez...


2015-02-17

HAMAIKA BARAZKI IKUSTEKO!

B2 mailan baratzegintzari buruzko liburu bat irakurtzen aritu gara. Bide batez hainbat helburu landu ditugu.


  • Baratzarekin, barazkiekin... erlazionatuko hitzak ikasiko ditugu.
  • Baratzea lantzeko aholkuak ahoz emango ditugu.
  • Baratzea lantzeko aholku testuak irakurriko ditugu zailtasun handirik gabe.
  • Ezagunak diren egiturei berriro erreparatuko diegu.
  • Berria den egituraren bat ikasiko dugu (irakurtzen ditugun testuetan agertzen direnen arabera)
  • Mugagabea nola deklinatu eta noiz erabili errepasatuko dugu.
  • Errezetak /sukaldaritza aholkuak emango dizkiogu elkarri ahoz.
  • Baratzegintzari buruzko trivial jokoa sortuko dugu eta jokoan arituko gara. Beste talderen bati utzi ahal diogu bukatzen dugunean.
  • Liburuaren izenburua inspiratu duen kanta ezagutuko dugu.
  • Etxean (edo baratzean bertan) baratzea jartzearen alde onak, txarrak (baldin badaude) eta aholkuak emateko idazlana eginen dugu.
Gaur baratzea daukan ikasle batek oparia ekarri du, berezi samarra.

2015-02-16

ZERTAN ARI DA IRURTZUNGO ARRATSALDETAKO TALDEA?

Euskarazko kanten karaokean oinarritutako zikloa egiten ari dira.


2015-02-15

Heldu den asteko pasabideko kanta

ETXARRIKO IKASLEEK GAIXO DAGOEN IKASKIDEARI

Etxarriko taldeko ikasle bat gaixo dago eta ikaskideek lehengoan animatzeko helburuarekin gutun maitagarri bat idatzi zioten.


 

2015-02-14

GAUR GOIZEAN BI TALDE HASI DIRA

Gaur, otsailak 14, larunbatarekin, bi talde hasi dira.

C1 mailako bi proba prestatzeko klaseak dira: EGAkoa eta Hizkuntza eskolakoa.

Klaseak, lehen esan bezala, larunbatetan dira, ekainaren 13 arte, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

144 euroko prezioa dauka eta ikastaroaren akaberan, %80ko asistentzia izan dutenek Sakanako Mankomunitatean beka eskatu ahal izango dute. Ordaindutakoaren % 40-50ekoa izan daikete beka.

Nahi duenak izena eman dezake oraindik.

 






2015-02-13

OTSAILAREN 26AN SAGARDOTEGIRA AFALTZERA

Goizeko B2 taldekoak

otsailaren 26an

sagardotegira joanen dira afaltzera, urtero bezala.

Norbaitek haiekin joan nahi badu...


2015-02-12

IDIAZABAL GAZTAREN GALDERAREN ERANTZUNA

IDIAZABAL GAZTA

Zein da gezurra?


  1. Gutxienez bi hilabete egoten da ontzen. 0 BOTO
  2. 100 gramok 150 kaloria dauzka. 29 BOTO
  3. Esne gordinarekin egiten da. 3 BOTO
  4. %45eko koipe maila dauka. 11 BOTO

    100 gramo Idiazabal gaztak 365 kaloria dauzka!

    Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu (hiru notarioren laguntzarekin) eta saria jasoko du...

    Ceciliak! Zorionak!!!

2015-02-10

LARUNBATEAN BESTE EGA TALDE BAT HASIKO DA

Larunbatean C1 mailako probak prestatzeko beste talde bat hasiko da.

Nafarroako EGA eta Iruñeko Hizkuntza Eskolako C1 probak prestatzeko eskolak izango dira.

Klaseak larunbatetan izango dira, otsailaren 14an hasi eta ekainaren erdi aldera arte, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Ikastaroak 144 euroko prezioa dauka eta bukaeran, % 80tik gorako asistentzia izanez gero, Mankomunitatean beka eskatu ahal izango da.






ZERTAN ARI DIRA EGUNOTAN GOIZEKO B1-2 KOAK?


2015-02-06

OTSAILAREN 12 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

IDIAZABAL GAZTA

Zein da gezurra?



  1. Gutxienez bi hilabete egoten da ontzen.
  2. 100 gramok 150 kaloria dauzka.
  3. Esne gordinarekin egiten da.
  4. %45eko koipe maila dauka.

2015-02-05

NUKLEOTIK URRUTIEN DAGOEN PUNTUAREN GALDERAREN ERANTZUNA

LURRAREN NUKLEOA GURE OINEN AZPIAN DAGO, OSO URRUTI.
GU  LURRAREN AZALEAN BIZI GARA.
BAINA, AZALEKO ZEIN PUNTU DAGO NUKLEOTIK URRUTIEN?
a) Everest mendia (Nepal / Tibet) 8 BOTO
 
b) Kilimanjaro sumendia (Tanzania / Kenia) 3 BOTO

c) Chimborazo sumendia (Ecuador) 22 BOTO

d) Mauna Kea sumendia (Hawaii)

 Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu eta saria jasoko du... Diegok! Zorionak, Diego!!!

2015-02-02

PIXKANAKA BADATOR NANOIPUIN LEHIAKETA

Pixkanaka badator nanoipuin lehiaketa eta ideiak pentsatzen hasiak gara batzuk eta besteak.


Etxarri Aranazko taldean historiara jo dugu eta Sakanako historia pixka bat ikasiko/ikusiko dugu eta bereziki Etxarri Aranazko historia ikasiko/ikusiko dugu. Ea hortik ideiaren bat ateratzen dugun!