2014-12-23

AITZIBER SARASOLA LANKIDE ETA LAGUNAK UTZI GAITU

Igandean zendu zen Aitziber Sarasola lankide eta laguna. 

Tolosarra izan arren, Iruñean bizi eta bertan burutu zuen batez ere euskararen alde egindako lan handia, Nafarroako AEKtik. Jardun ere, pasioz eta gogotsu jardun zuen lingua navarroruma babesteko, euskaraz beti, baita Nafarroako parlamentari bihurtu zenean ere. Ordura arte, baina, Nafarroako AEKn izan genuen lagun eta lankide, irakasle soil nahiz ardura lanetan. Eta une latz hauetan irudi pozgarriren bat gogoratu nahian, 15. Korrikaren amaiera etorri zaigu burura, berak eraman baitzuen lekukoa azken kilometroan, Xabier Amurizarekin batera, Iruñea zaharraren bihotzeraino.


GAUR OPORRAK HARTUKO DITUGU

Goizeko 10:00etan Altsasuko Zubiondo elkartean

eta

arratsaldeko 18:00etan euskaltegian bertan

aurreko egunetan egindako bideoak ikusiko ditugu eta

gosari eta merendua eginen ditugu!!!!

ETA NEGUKO OPORRAK HARTUKO DITUGU! URTARRILAREN 7AN BUELTAN IZANEN GARA.

Gosaria opil eta kafe/kafesnearekin eginen dugu.

Merendua betiko janari goxoekin eginen dugu.


2014-12-20

BILBAO - NEW YORK - BILBAO IRAKURRIKO DUTE C1-EKOEK

Goizeko C1 taldekoek udazkeneko ohiko liburuaz gain, beste liburu batzuk ere irakurtzen dituzte ikasturtean zehar.

Urtarriletik aurrera Kirmen Uriberen Bilbao - New York - Bilbao irakurriko dute.


2014-12-18

EGUN HAUETAN HERRI DENDAN IZANGO GARA


HERRI DENDA

ALTSASUKO PLAZAN

Egun hauetan GU egonen gara dendari!!!!!


*ABENDUAK 18, OSTEGUNA

17:00-20:00 Ainhoa eta Aitziber


* ABENDUAK 19, OSTIRALA

17:00 - 20:00 Patxi ( eta Aitor )


*ABENDUAK 20, LARUNBATA

12:00-13:30 Amaia

17:00-20:00 Idoia (eta Aitor )

2014-12-17

JON ARRETXEREKIN IZAN GARA GAUR

Jon Arretxek mila kontu kontatu dizkigu,

guk beste mila kontu galdetu ahal izan ditugu

eta oso-oso gustura egon gara!





2014-12-14

HOLLYWOOD! KONTUZ GUREKIN!

Parrandak, etsaminak, klaseko afariak, Gabonak, dantza koreografiak, sektak, munstroak, ezkontzak, literatura zinemara eramana...

Urteek aurrera egin ahala, gero eta bideo hobeak egiten ditugu.



2014-12-13

ASTEAZKENEAN JON ARRETXEREKIN HITZORDUA

Asteazkenean, abenduak 17, goizeko 09:30ean 

Altsasuko Iortian 

Jon Arretxerekin izanen gara.

612 euro nobelaz, Touréz, literaturaz, bizitzaz... hitz eginen dugu.


2014-12-11

ERANTZUNA: ZEIN HILABETETAN IZAN ZEN ERRUSIAKO IRAULTZA?

ZER HILABETETAN IZAN ZEN 1917ko ERRUSIAKO IRAULTZA EDO URRIKO IRAULTZA?

  1. urrian
   13 BOTO
  1. azaroan
         28 BOTO
  1. abenduan
         3 BOTO
  1. urriaren 31 eta azaroaren 1a artean
     
    9 BOTO

    Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin dugu eta nork jasoko du saria? Eta saria dago!!!
     
    Joakinak!!!!

    (Erantzuna: iraultza gertatu zen garaian Errusian egutegi juliotarra zeukaten. Guk egutegi gregorianoa geneukan eta daukagu. Bi egutegi moten artean egun batzuen aldea dago. Errusian urria zena, gurean azaroa izateko adina.)

2014-12-10

NEGUKO OPORREN AURRETIK ZINEMAGILE BIHURTUKO GARA

Azken urte hauetan, eta hau hirugarrena izango da, neguko oporren aurretik geure filmak/bideoklipak/lipdubak/antzerkiak... grabatzen ditugu eta oporren aurreko azken egunean mustutze ekitaldia egiten dugu alfonbra gorri eta guzti!

Jakin dugunez, dagoeneko talde batzuk hasi dira!

 

2014-12-08

MORKOTS ETA JARTURREN LIBURUXKA SALGAI EUSKALTEGIAN

BIERRIK fundazioak azken 20 urteetan 
GUAIXEn argitaratutako Jartur eta Morkotsen hainbat komiki tira liburuxka batean bildu ditu.

Altsasun Arkatz  eta Liburunda liburu dendetan eta Guaixeren erredakzioan dago salgai.

Orain euskaltegian ere bai.

Etxarri Aranatzen Kaxetan eta Arroxa liburu dendetan ere salgai dago. (Arroxa lehengo Marixele liburu denda da)


BIERRIKen bazkideendako prezioa 10 euro eta ez-bazkideendako 12 euro.


2014-12-07

HERRI DENDAN IZANEN GARA

Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era

HERRI DENDA zabalik izanen da Altsasun  plazan.

Astelehenetan 17:00-20:00

Astearteetan 17:00-20:00

Asteazkenetan 12:00-13:30 eta 17:00-20:00

Ostegunetan 17:00-20:00

Ostiraletan 17:00-20:00

Larunbatetan 12:00-13:00 eta 17:00-20:00

Igandeetan itxita


Abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean denda goizez eta arratsaldez zabalduko da.

Abenduaren 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean denda itxita egongo da.

2014-12-06

B1-2 MAILAKO BI TALDEEN AFARIA OSTIRALEAN

Ostiralean B1-2 mailako bi taldeak, goizekoak eta arratsaldekoak, elkarrekin joanen dira afaltzera, Basomutur jatetxera. 

Noski, iñaki ikaskideak prestatuko du afaria. Oso-oso goxoa seguru!!!!


2014-12-05

GAUR KUXKUXEO BAT KONTATUKO DUGU

Euskaltegiko irakasleok jakin dugunez,

lau ikasle aita izateko puntuan / bidean daude.

Bejondeiela!!!


2014-12-04

ABENDUAREN 10 ARTEKO GALDERA

Aurreko astean galdera prestatu behar eta prestatu ez zenez, bada, orain.


ZER HILABETETAN IZAN ZEN 1917ko ERRUSIAKO IRAULTZA EDO URRIKO IRAULTZA?

  1. urrian

  1. azaroan

  1. abenduan

  1. urriaren 31 eta azaroaren 1a artean



Октябрьская революция