2018-07-19

SAKANAKO AEK EZ DAGO OPORRAK DIRELA-ETA ITXITA

Gizarte Zerbitzuek kontratatuta A1 mailako eskolak ematen ari gara uztailean Sakanako AEKn.
Jolasak eta dinaminak! Arin eta freskoa!
Edozein urtaro da ona euskaraz bizi eta gozatzeko!

UDAN ERE KONTAKTUAN

Etxarri Aranatzeko B1 mailako ikasleak eta irakaslea ekaina eta uztailean astero elkartu dira kafea (edo garagardoa, izozkia...) hartzera eta lagun giroan hontaz eta hartaz hizketan aritu dira. Heldu den astean azkena.

Altsasuko gaueko bi taldetako ikasleek ere udan zehar elkartzen jarraitu dute. Haien kasuan pintxo poterako.