2012-12-23

2012-12-21

HELDU DEN URTERA ARTE!!!

2013an berriro ikusiko dugu elkar klaseetan, jaiegun hauetan kalean ere elkar ikusiko dugula dakigun arren.

Atzo eta gaur oporren aurreko jai txikiak egin genituen, guk geuk egindako bideoak eta guzti!!!

(Mariano, Mirian eta Ariane falta dira!)
Atzo goizean Altsasuko goizeko taldeak despeditu ziren, baita Lakuntzakoa eta Etxarrikoak ere.

Bazkal ondoren Irurtzungoa eta Altsasuko Zelandikoa despeditu ziren.

Iluntzean euskaltegiko arratsaldekoak eta Irurtzungo iluntzekoa.

Gaur Etxarriko bazkal ondorengoa despeditu da!!!

Ongi pasau, gutxi gastau eta asko ligau!!!

Amaitzeko, bideoak direla eta, heldu den urterako bi proposamen daude: irakasleek ere euren bideoak egitea eta bideoen artean lehia egitea.
 
(Fer falta da!)


2012-12-20

ALTSASUKO GOIZEKO TALDEEN JAI ARRAKASTATSUA!!!!

Zoragarria, itzela, sekulakoa, ikaragarria!!!!

Bejondeizuela!!!!

Aurten, aurreneko aldiz, Neguko Oporren aurreko jairako bideoak egin dizkiogu taldeek elkarri!!!!

Steven Spielberg!!!! Aizu!!! Kontuz gurekin!!!!



2012-12-19

GABONAK PASA ARTE GALDERA GEHIAGO EZ!

Gabonetako oporrak pasatu arte ez dugu galdera gehiago eginen.
Oporretan kulturizatu!!!! Indartsu itzuliko baikara!!!!

                                             

EMAKUMEEN EIAKULAZIOA HANDIA DA!

edo handia izan daiteke!

Aurreko egunetan pasabideko galderaren erantzuna:

Asko jota 400 ml da!!!!! 400 ml!!!

Bik baino ez dute aztatu!!!!! Zozketa ez egitea erabaki du notarioak eta biei emanen zaie saria! Zorionak Jabi eta Luismari!!!!!!!

Olentzerori gutuna idazteko eredua jasoko duzue!!!!

2012-12-18

KRISPETAK FALTA ZIREN!

Atzo arratsaldean eta gaur goizean
Etxarri Aranazko bi taldeetan zinema ikusten aritu gara
Gartxot filma ikusi dugu
dotore-dotore, handi-handian

Krispetak baino ez ziren falta!! Beno, arratsaldekoek bonboiak bazekuzkaten!!!!

Inork ez zuen argazkiak atera nahi izan!!!

XABIER MENDIGURENEKIN SOLASEAN

Gaur euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasleak
eta mintzakide batzuk  Altsasuko Iortia kultur gunean
elkartu gara Xabier Mendiguren idazlearekin

Motozerra eta Sakoneta liburuen inguruan aritu gara solasean



2012-12-15

OLENTZEROREN OPARI HERRITARRAK

Herri mugimenduen produktuak salgai, besteak beste Bierrik fundazioa, Euskal Herrian Euskaraz eta gu, AEK, KORRIKAko produktuekin.

2012-12-14

MIREN USTARROZ, HAU ARTISTA 2




Atzo arratsaldean hainbat ikasle, mintzakide eta irakasle Arbizun izan ginen.
Miren Ustarroz eskultoreari bisita egin genion.
Zein interesgarria, bizigarria, gozagarria!!!!!! (hotz pixka bat pasatu arren...)

MIREN USTARROZ, HAU ARTISTA!!!!! 1

Atzo arratsaldean hainbat ikasle, mintzakide eta irakasle Arbizun izan ginen.
Miren Ustarroz eskultoreari bisita egin genion.
Zein interesgarria, bizigarria, gozagarria!!!!!! (hotz pixka bat pasatu arren...)




2012-12-12

ABENDUAREN 12TIK 19RAKO PASABIDEKO GALDERA

                             Olentzerori opariak eskatzeko

gutun eredua

                                                        2012ko abenduaren ……a
 
Olentzero maitea:
Aurten oso txintxoa izan naiz. Horregatik, ………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
Zure zain izanen naiz, maitasunez,
                           …………………………

EMAKUMEEN ORGASMOAZ GALDEZKA

Abenduaren 12tik 19rako pasabideko galdera
AUKERATU ERANTZUN ZUZENA:
     a) Emakumeek 75ml (gutxi gorabehera) eiakulatzen dute gehienez orgasmoan.

      b)Emakumeek ez dute ezer eiakulatzen.
      c)Emakumeek 400ml (gutxi gorabehera) eiakulatzen dute gehienez orgasmoan.

      d)Emakumeek ez dute eiakulatzen, isur daitekeen likidoa pixa eta fluxuaren arteko nahasketa da.
                                     

HEAVYEN ZEINUA!!!!

Hor goian ikusten duzuen keinua lehen aldiz THE BEATLES taldearen YELLOW SUBMARINE diskoaren portadan agertu zen.

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, onddo bila joateko txartela Rosik jasoko du.
 Aupa Rosi!!!!




ATZO MIHILUZEN ATERA GINEN!!!

Euskaltegian daukagun izpiritu sortzaile eta bitxiari esker, hor daukagu esaterako Burundako+Arañazko umorea, atzo ETB1eko Mihiluzen atera ginen!!!!!

Zazpikien atalean, gure harribitxiekin!!!!

 
Hona hemen atera zen harribitxietako bat:

2012-12-11

MIREN USTARROZ ESKULTOREARI BISITA (BIGARRENA ETA AZKENA)

Ostegunean, hilak 13, arratsaldeko 17:30ean Arbizun elkartuko gara, harrizko autobus geltokiaren ondoan Miren Ustarroz eskultorearen tailerra bisitatzeko.

Hainbeste gustatu zitzaigun lehen bisita, non errepikatu eginen dugun. Hori bai, argi izan, azken bisita izanen da.

Hona hemen Mirenen webgunean aurkitu ditugun lanetako batzuk.
http://harbizi.com/eu/index.php











2012-12-10

NEGUKO OPORREN AURRETIK, ZER OPARI EGINEN DIOGU ELKARRI?

NEGUKO OPORREN AURRETIK, ZER OPARI EGINEN DIOGU ELKARRI?

Aurten ez dugu eskulanik eginen. Ez da eskuz egindako zerbait izanen, euskaltegia apaintzeko, euskaltegian erabiltzeko edo nork bere etxera eramateko.

Aurten ohitura berria sortuko dugu.

Aurten neguko oporren aurretik eginen dugun gosari/mendiendarako film txikiak eginen dizkiogu elkarri. Nolakoak? Ba... irudimena!!!!!

Steven Spielberg! Kontuz gurekin!!!!



2012-12-05

ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO GALDERA


NOIZ ETA NON IKUSI ZEN LEHENENGO ALDIZ HEAVYEK EGITEN DUTEN  SEINALE HAU?
A- 1969an The Beatles-en “Yellow Submarine” diskoaren azalan agertu zen.

B- 1979an Black Sabbath-eko abeslariak, bere amonak egiten zuen seinalea  kontzertuetan egiten zuen.

C- 1967an Kennedy lehendakariak bere barne ministroari jendaurrean egin zion.

D- 1968an hippyen mugimenduak modan jarri zuen bakearen seinale.

ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA


abenduaren 5etik 12rako pasabideko galderaren saria
 

Sakanako basoetara onddotara

joateko txartel bat*
*Oinetako egokiak, saskia, labana, makila eta bestelako tresnak norberak jarri beharko ditu.


BADAKIZUE ZEIN KOLORETAKOAK DIREN OBULUAK!!!

Obuluak urre kolorekoak dira!!!!! Ez erotu interneten begira!!!
Eta hiruk baino ez dute aztatu!!!!!

Ez dira gardenak, askok eta askok eta askok botoa eman duzuen arren!!!!

Telefono esklusibo-esklusiboa jasoko duena Patxi Ramirez da! Zorionak!!!!

2012-12-04

ZERTAN ARI DIRA EGA TALDEAN EGUN HAUETAN?

Ba, besteak beste honelakoekin jo eta ke!!!


2012-12-02

ETXARRI ARANAZKO IKASLEEK HERRIA AZTERTU DUTE

Etxarri Aranazko ikasleek eta lakuntzar batek, denak Etxarri Aranatzen bizi baitira, Lakuntzan bizi den bat izan ezik, euren herriak aztertu dituzte.
Zein establezimendutan egin daiteke euskaraz?