2009-02-27

EGA zaleentzat

Hizkuntzarekin hain mizkin gabiltzan honetan, hona hemen kaleetan aurkitutako hainbat "bitxi"

2009-02-26

Aditzak ez dituzue gogoko?

Ea honekin zerbait gozatzen duzuen.

Ai, ama! AZTERKETA!!!!!!

Egun hauetan inauterien aztoramendua gutxi ez bada, IKASLEEK azterketa izango dutela jakin dute. Eta, nola ez!!!!! Urduri jarri dira. Azterketa!!! Eta gero zer? Notak etxera seme-alabek sinatu ditzaten? Halakorik!!!!
Bada, lasai guztiok, ez da beste munduko ezer izango. Ez da zuen bizitza amaituko. Ahalik eta hobekien egin eta kito!


Zorte on denoi! Eta ez urduri jarri! (ez du merezi)

2009-02-24

Inauteriak

Goizeko 2. mailako ikasleek eta irakasleak Nafarroako inauteriei buruzko murala egin dute.

2009-02-23

Txiokako azken errezeta (momentuz)

SAGAR BUDINA



OSAGAIAK



BUDINA

litro 1 esne

7 arrautza (2 gorringo)

kilo 1 sagar

kilo erdi gurin

150g azukre

karameloa



MARRUBI PUREA

baso 1 esne edo esnegaina

kilo erdi marrubi

200g azukre



EGITEKO MODUA

1. Esnea irakin kanelarekin, bitartean, sagarra zuritu eta gorritu dugu gurinarekin.

2. Moldeari karameloa eman eta ipini sagarrak molde barruan.

3. Irabiatuko ditugu arrautzak eta bi gorringoak.

4. Bota 5 koilarakada azukre

5. Bota esne epela

6. Bota dena molde barruan

7. Sartu labean ordubete 180º maria bainuan.



8. Egin marrubi zatiak.

9. Irabiatu marrubiak, esnegaina/esnea eta azukrea.



10. Zerbitzatu budin xerrak marrubi purearekin.



ON EGIN!

2009-02-22

Goi mailako ariketaren ERANTZUNAK!!!!!!!!!!!

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena/egokia dena edo direnak

1. Harreman sexualak / sexu harremanak
2. Legez hori ez da bidezkoa / Legalki hori ez da bidezkoa
3. Lege berria irailean jarriko dute indarrean / Lege berria irailean sartuko da indarrean.
4. Zuzendaritzak argi berdea eman dio proposamenari / Zuzendaritzak ontzat eman du proposamena
5. Legebiltzarrak bihar emango dio argi berdea legeari / Legebiltzarrak bihar onetsiko du legea.
6. Nahi duenean etortzen ahal da / Nahi duenean etortzen al da.
7. Gurasoak eta seme-alabak adostasunera iritsi dira / Gurasoak eta seme-alabak bat etorri dira / Gurasoak eta seme-alabak ados jarri dira
8. Realak eta Osasunak bina enpatatu dute / Reala eta Osasuna 2ra berdinduta geratu dira.
9. Akatsa berak egin zuela aitortu zuen / Akatsa berak egin zuela onartu zuen
10. Amua pikatu du / Amuari heldu dio / Amua heldu du
11. Sendagileak gaixoari: Kendu arropa eta etzan zaitez hor / Sendagileak gaixoari: Erantzi arropa eta etzan zaitez hor
12. Asanblada / batzarra / biltzarra / bilera
13. 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide asko dago egina / 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide luzea dago egina.
14. Zure orrazkerak atentzioa deitu dit / Zure orrazkerak atentzioa eman dit
15. Euria egiteari utzi dio / Dagoeneko ez du euririk ari / Atertu du
16. Ez du euririk ari / Ateri dago
17. Goizeko zazpietan abiatu da, dagoeneko han izanen da / Goizeko zazpietan abiatu da, honezkero han izanen da
18. Opor egunak kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea / Opor egunak kendu dizkietenez, litekeena da langileak haserretzea / Antza denez, langileak haserre dabiltza, opor egunak kendu dizkiete eta. / Opor egunak kendu dizkietenez langileak haserretu daitezke.
19. Bart gauean ondo lo egin dut / Gaur gauean ondo lo egin dut.
20. Xanpain botila bat edan du / Xanpain botila bat puskatu zion buruan
21. Kamioi bat harri ekarriko dute bihar obrarako / Ur baso bat mesedez, egarri naiz eta.
22. Alfer batzuek zarete / Alfer hutsak zarete.
23. Hotz gutxi egiten du / Ez du hotz handirik egiten.
24. Ez du hainbeste bero egiten / Ez du hainbesteko berorik egiten.
25. Aizu! Atzoko kamiseta berdina daramazu soinean! / Aizu! Atzoko kamiseta bera daramazu soinean!
26. Babarrunak beratzen ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu. / Babarrunak beratzea ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu.
27. Artzain bezala dabil Urbasan / Artzain dabil Urbasan.
28. Liburuen salmenta etxez etxe burutzen da / Liburuak etxez etxe saltzen dira.
29. Sentitzen dut. Bilduta dago / Sentitzen dut. Bilera batean dago.
30. Jo, aita! Zure bizarrak pikatu egiten du / Jo, aita! Zure bizarrak zulatu egiten du.
31. Bonbila erre da / Bonbilla erre da / Bonbilla funditu da / Bonbila funditu da.
32. Lan horretan esku bat botako dizut / Lan horretan lagunduko dizut.
33. Bidaia hori burutu nahi lukete / Bidaia hori egin nahi lukete.
34. 6.000 eurorengatik erosi du / 6.000 eurotan erosi du.
35. Zer da? Arra edo emea? / Zer da? Arra ala emea? / Zer da? Harra edo emea?
36. Gaixoaren osasun-egoera larria da / Gaixoa oso larri dago.
37. Bi ordu eman ditu komunean / Bi ordu pasatu ditu komunean
38. Ama semeari purea ematen ari dio / Ama semeari purea ematen ari zaio
39. Ipuina kontatzen ari zien / Ipuina kontatzen ari zaie.
40. Idoia eskaileran gora igo da / Idoiak eskailerak jaitsi ditu.
41. Ekintza ezberdinak antolatu dituzte / Ekintza desberdinak antolatu dituzte / Hainbat ekintza antolatu dituzte.
42. Desatsegina da / Ez da batere atsegina.
43. Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu geroago / Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu beranduago
44. Haize gogorra dago! / Haize gogorra dabil!
45. Hanka inurritu zait / Hanka lokartu zait / Hankak lo hartu dit / Hanka txindurritu zait.
46. Esginzea egin du / Hankan bihurdura egin du / Hanka bihurritu dut
47. Gasolioa asko igo da / Gasolina garestitu da
48. Ikusi duzu filma? Bai, ondo dago / ikusi duzu filma? Bai, eta berriro ikusteko modukoa da.
49. Ez zen erortzen nor zen / Ez zen konturatzen nor zen
50. Irratsaioarekin bukatzeko abesti bat jarriko dugu / Irratsaioa bukatzeko abesti bat jarriko dugu
51. Marian baino hobeto egin dituzte gauzak / Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak
52. Sei minutu kendu zizkion Amstrongek Belokiri / Sei minutuko aldea hartu zion Amstrongek Belokiri
53. Faltan botatzen zaitugu / Zure falta sentitzen dugu
54. Burua txurian geratu zait / Zer esan jakin gabe geratu naiz
55. Egon zaitez isilik! / Zaude isilik! (aukera egokiagoa)
56. Zatoz hona! / Etorri hona! / Etor zaitez hona! (aukera egokiagoa)
57. Hogeita batgarren / Bosgarren / hamargarrena / hogeita hamaikagarren / hogeita bagarren (zerrenda honetan bakarra da okerra)
58. Sasoiko dago oraindik Olasagasti / Forman dago oraindik Olasagasti
59. Zu niri ondo erortzen zatzaizkit / Jatorra zara!
60. Gogorki erantzun dio / Gogor erantzun dio
61. Horretarako arrazoi desberdinak daude / Hainbat arrazoi daude horretarako
62. Zinea eta gero afaltzera joango gara / Zinean filma ikusi eta gero, afaltzera joango gara
63. Gaixorik egon zarela enteratu gara / Gaixorik egon zarela jakin dugu.
64. Non dago aita? Lanean dago / Non da aita? Lanean da / Non da aita? Lan egiten ari da/ Non dago aita? Lanean ari da
65. Alfer halakoa! / Alferra halakoa!

2009-02-20

JAI EGUNAK, INAUTERIAK DIRELA ETA


Inauteriak behar den bezala gozatzeko jai egun batzuk ditugu euskaltegian.


Guraso taldeek (Txiokakoak eta Atakoandoa eskolako bi taldeek)

ez dute klaserik otsailaren 23an eta 24an


Iluntze-gaueko taldeek (18:30, 19:00 eta 19:30ean hasten direnek)

ez dute klaserik otsailaren 24an


Goizeko taldeek ( 08:30ean, 09:00an eta 09:15ean hasten direnek)

ez dute klaserik otsailaren 25ean


Mozorro on!!!!!!!!!!!!!!!!! (Ui, ez, mozkor on!!!!!!!!!!!!!!!!!)

Errezetak 2

TORRIJAK

Osagaiak:

bizpahiru egun dituen ogia
litro erdi esne
100 gramo azukre
irina
1 edo 2 arrautza
olioa (frijitzeko)
kanela arrama bat
kanela hautsa
azukrea edo azukre hautsa

Egiteko modua:

Esnea, kanela eta 100 gramo azukre egosi egingo ditugu; hau da, irakin arte berotu eta gero epeltzen utzi.
Ogi xerra batzuk moztuko ditugu (6 edo 8 gutxi gorabehera) eta bandeja sakon batean jarriko ditugu.
Esne egosia botako dugu gainetik. Lasai utziko dugu ogiak esnea xurgatu arte.
Ondoren bi arrautza irabiatuko ditugu. Ogi bustia irinetik pasatuko dugu eta gero arrautza irabiatutik pasatuko dugu.
Olio berotan frijituko ditugu.
Paper baten gainean jarri soberako olioa xurgatzeko.
Zerbitzatu aurretik kanela eta azukrearekin hautseztatu.

Oharra: bikain daude arrautza-natilla batzuekin.

Errezeta 1

Anana moussa

Osagaiak 7 katilukada inguru egiteko:
anana lata handia
esne kondentsatu lata txikia
3 limoi
esnegain potetxoa (200 ml ingurukoa)
txokolate beltz tableta


Nola prestatu

Hoberena jan bezperan prestatzea da.

Esnegaina harrotzeko erabiliko dugun ontzia izozkailuan sartuko dugu ordubete edo bi ordu lehenago. Esnegaina hozkailuan gordeko dugu harrotu arte.

Anana xerrak zatituko ditugu eta katilu handi batera bota. Latako anana zukua eta esne kondentsatua ere botako ditugu. Amaitzeko limoiak zukutuko ditugu eta bai zukua bai mamia botako ditugu. Kontuz! Limoi haziak ez!

Guztia txiki-txiki egingo dugu irabiagailuaren laguntzarekin. Lasai lodi-lodi ez badago. Hurrengo egunean krema lodia izango da.

Zali batekin zazpi katilutan banatuko dugu.

Izozkailutik ontzia aterako dugu eta irabiagailuarekin esnegaina harrotuko dugu, elurra bezala geratu arte. Ondoren katilu bakoitzean koilarakada bana esnegain jarriko dugu.

Katilu guztiak hozkailuan gordeko ditugu.

Hurrengo egunean, zerbitzatu baino lehen, txokolate beltz pixka bat botako diogu gainetik xehatuta.

Oharra: komenigarria da anana xerrak luzetara eta zabalera moztea.

MENUA

LEHENENGO PLATERA

SAGAR ENTSALADA

OSAGAIAK 4 PERTSONARENTZAT

LETXUGA 1
OILASKO PAPAR 1/2
SAGAR 1
PATATA 1
OZPINA
OLIO BIRJINA
GATZA

LETXUGA GARBITUKO DUGU, GERO ENTSALADA ONTZIAN BOTAKO DUGU. BESTE ALDEAN, PATATA ETA PAPAR OILASKO ELKARREKIN EGOSIKO DITUGU.SAGAR ZURITUKO DUGU, BIHOTZA ETA TXURTENA KENDUKO DITUGU, ONDOREN XERRAK EGINGO DITUGU,ORDUAN SAGAR XERRAK ENTSALADA ONTZIAN BOTAKO DITUGU. PATATA ETA PAPAR OILASKO EGOSITA DAUDENEAN, ZATIAK EGIN ETA ENTSALADA ONTZIAN BOTAKO DITUGU. AZKENIK: OLIO BIRJINA, OZPINA ETA GATZAREKIN ENTSALADAK PRESTATUKO DITUGU,ETA PREST DAGO¡¡¡

BIGARREN PLATERA

EPERRAK TIPULAREKIN

OSAGAIAK 4 PERTSONARENTZAT

EPERRAK 4
TIPULAK 3
BARATXURIAK
OZPINA
OLIBA OLIOA
GATZA
STARLUX PASTILLA


LEHENENGO EPERRAK GARBITU ETA BI ZATI EGINGO DITUGU(ALDE BATEAN ANKAK ETA BESTE ALDEAN EPERRA PAPARRAK)
BITARTEAN OLIBA OLIO BARATXURI ETA TIPULAREKIN LAPIKOAN JARRIKO DITUGU( ZATI ONGI TXIKITUTAK)ERDIKO SUA.GORRITUTA DAGOENEAN EPERRAK BOTAKO DITUGU, EPERRAK GORRITUTA DAGOENEAN, OZPINA BOTAKO DUGU(ORAIN SU TXIKIAN) BESTE ALDEAN BASO BAT UR STARLUX PASTILLAREKIN MICROHUIN LABEAN MINUTO BAT SARTUKO DUGU.SALDA HORRETAREKIN LAPIKOAN BOTAKO DUGU,GATZA BOTAKO DUGU ( GUSTORA) ERDI SUA, HAMABOST MINUTO EGOSIKO DUGU.SUA ITZALIKO DUGU ETA AZKENIK, TAPA JARRIKO DUGU.PREST DAGO¡¡¡.

POSTREA

SAGAR BIZKOTXOA

OSAGAIAK
250CC OLIBA OLIO
250CC ESNEA
KILO LAURDEN AZUKREA
375(HIRUREHUN TA HIRUROGEITA HAMABOST)g IRINA
HIRU GASEOSA SOBRE
HIRU ARRAUTZA


AZPILUAN AZUKREA ETA ARRAUTZAK IRABIATUKO DITUGU( OSO ONGI) PISKANA ETA PISKANAKA BESTE OSAGAIAK BOTAKO DITUGU.ONDOREN 3 GASEOSA SOBRE NAHASTUKO DUGU . LABEAKO BANDEJAN JARRIKO DUGU BESTE ALDEAN 3 SAGAR HARTUKO DUGU , BIOTXAKOAK ETA TXURTENAK KENDU ETA ZURITUKO DITUGU, GERO XERRAK EGINGO DITUGU, ONDOREN OREAREN GAINEAN XERRAK ETA AZUKRE ZURIAREKIN PISKA BAT JARRIKO DITUGU, TXORROTADA KOÑAK BOTAKO DUGU ETA BUKATZEKO, LABEAN BERROGEI MINUTU JARRIKO DUGU(EHUN TA LAUROGEI GRADU.) SAGAR BIZKOTZOA ATERA ETA GAINETIK ALBERTZIKO MERMELADA JARRIKO DUGU. PREST DAGO¡¡¡

ON EGIN POLITAK!!!!!

MUXUS!!!!

2009-02-16

Beste goi mailako ariketa bat

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena/egokia dena edo direnak
1. Harreman sexualak / sexu harremanak
2. Legez hori ez da bidezkoa / Legalki hori ez da bidezkoa
3. Lege berria irailean jarriko dute indarrean / Lege berria irailean sartuko da indarrean.
4. Zuzendaritzak argi berdea eman dio proposamenari / Zuzendaritzak ontzat eman du proposamena
5. Legebiltzarrak bihar emango dio argi berdea legeari / Legebiltzarrak bihar onetsiko du legea.
6. Nahi duenean etortzen ahal da / Nahi duenean etortzen al da.
7. Gurasoak eta seme-alabak adostasunera iritsi dira / Gurasoak eta seme-alabak bat etorri dira / Gurasoak eta seme-alabak ados jarri dira
8. Realak eta Osasunak bina enpatatu dute / Reala eta Osasuna 2ra berdinduta geratu dira.
9. Akatsa berak egin zuela aitortu zuen / Akatsa berak egin zuela onartu zuen
10. Amua pikatu du / Amuari heldu dio / Amua heldu du
11. Sendagileak gaixoari: Kendu arropa eta etzan zaitez hor / Sendagileak gaixoari: Erantzi arropa eta etzan zaitez hor
12. Asanblada / batzarra / biltzarra / bilera
13. 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide asko dago egina / 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide luzea dago egina.
14. Zure orrazkerak atentzioa deitu dit / Zure orrazkerak atentzioa eman dit
15. Euria egiteari utzi dio / Dagoeneko ez du euririk ari / Atertu du
16. Ez du euririk ari / Ateri dago
17. Goizeko zazpietan abiatu da, dagoeneko han izanen da / Goizeko zazpietan abiatu da, honezkero han izanen da
18. Opor egunak kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea / Opor egunak kendu dizkietenez, litekeena da langileak haserretzea / Antza denez, langileak haserre dabiltza, opor egunak kendu dizkiete eta. / Opor egunak kendu dizkietenez langileak haserretu daitezke.
19. Bart gauean ondo lo egin dut / Gaur gauean ondo lo egin dut.
20. Xanpain botila bat edan du / Xanpain botila bat puskatu zion buruan
21. Kamioi bat harri ekarriko dute bihar obrarako / Ur baso bat mesedez, egarri naiz eta.
22. Alfer batzuek zarete / Alfer hutsak zarete.
23. Hotz gutxi egiten du / Ez du hotz handirik egiten.
24. Ez du hainbeste bero egiten / Ez du hainbesteko berorik egiten.
25. Aizu! Atzoko kamiseta berdina daramazu soinean! / Aizu! Atzoko kamiseta bera daramazu soinean!
26. Babarrunak beratzen ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu. / Babarrunak beratzea ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu.
27. Artzain bezala dabil Urbasan / Artzain dabil Urbasan.
28. Liburuen salmenta etxez etxe burutzen da / Liburuak etxez etxe saltzen dira.
29. Sentitzen dut. Bilduta dago / Sentitzen dut. Bilera batean dago.
30. Jo, aita! Zure bizarrak pikatu egiten du / Jo, aita! Zure bizarrak zulatu egiten du.
31. Bonbila erre da / Bonbilla erre da / Bonbilla funditu da / Bonbila funditu da.
32. Lan horretan esku bat botako dizut / Lan horretan lagunduko dizut.
33. Bidaia hori burutu nahi lukete / Bidaia hori egin nahi lukete.
34. 6.000 eurorengatik erosi du / 6.000 eurotan erosi du.
35. Zer da? Arra edo emea? / Zer da? Arra ala emea? / Zer da? Harra edo emea?
36. Gaixoaren osasun-egoera larria da / Gaixoa oso larri dago.
37. Bi ordu eman ditu komunean / Bi ordu pasatu ditu komunean
38. Ama semeari purea ematen ari dio / Ama semeari purea ematen ari zaio
39. Ipuina kontatzen ari zien / Ipuina kontatzen ari zaie.
40. Idoia eskaileran gora igo da / Idoiak eskailerak jaitsi ditu.
41. Ekintza ezberdinak antolatu dituzte / Ekintza desberdinak antolatu dituzte / Hainbat ekintza antolatu dituzte.
42. Desatsegina da / Ez da batere atsegina.
43. Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu geroago / Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu beranduago
44. Haize gogorra dago! / Haize gogorra dabil!
45. Hanka inurritu zait / Hanka lokartu zait / Hankak lo hartu dit / Hanka txindurritu zait.
46. Esginzea egin du / Hankan bihurdura egin du / Hanka bihurritu dut
47. Gasolioa asko igo da / Gasolina garestitu da
48. Ikusi duzu filma? Bai, ondo dago / ikusi duzu filma? Bai, eta berriro ikusteko modukoa da.
49. Ez zen erortzen nor zen / Ez zen konturatzen nor zen
50. Irratsaioarekin bukatzeko abesti bat jarriko dugu / Irratsaioa bukatzeko abesti bat jarriko dugu
51. Marian baino hobeto egin dituzte gauzak / Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak
52. Sei minutu kendu zizkion Amstrongek Belokiri / Sei minutuko aldea hartu zion Amstrongek Belokiri
53. Faltan botatzen zaitugu / Zure falta sentitzen dugu
54. Burua txurian geratu zait / Zer esan jakin gabe geratu naiz
55. Egon zaitez isilik! / Zaude isilik!
56. Zatoz hona! / Etorri hona! / Etor zaitez hona!
57. Hogeita batgarren / Bosgarren / hamargarrena / hogeita hamaikagarren / hogeita bagarren (zerrenda honetan bakarra da okerra)
58. Sasoiko dago oraindik Olasagasti / Forman dago oraindik Olasagasti
59. Zu niri ondo erortzen zatzaizkit / Jatorra zara!
60. Gogorki erantzun dio / Gogor erantzun dio
61. Horretarako arrazoi desberdinak daude / Hainbat arrazoi daude horretarako
62. Zinea eta gero afaltzera joango gara / Zinean filma ikusi eta gero, afaltzera joango gara
63. Gaixorik egon zarela enteratu gara / Gaixorik egon zarela jakin dugu.
64. Non dago aita? Lanean dago / Non da aita? Lanean da / Non da aita? Lan egiten ari da/ Non dago aita? Lanean ari da
65. Alfer halakoa! / Alferra halakoa!

2009-02-15

Ba al dakizu esamolde hauek guztiak egoki erabiltzen?

Zertan ari zara?

Zein da zure izena?

Mikel etxean al da?
Bai, orain jarriko da.

Zenbat zor dizut?

...(sing)... emango didazu?
...(plur)... emango dizkidazu?

Ezta pentsatu ere!
Inola ere ez!
Ez daukat beste ipurdiko minik!
Bai zera!

Bai noski!
Jakina!

Zer moduz?
Hainbestean!
Ongi esan beharko!

Burutik behera kaka egingo dizute!

Zoaz antzarrak ferratzera!

Lehertzea daukazu!
Izorrai!

Ongi datorkizu? Bai, ongi datorkit.

Zoaz kale gorrira!

Eskerrak!
Gaitz erdi!
Beharrik!

Bazen garaia!

Non izan zara?

Ezaguna egiten zait.

Beharko!

Hara bestea!

Jai daukazu!

Ez da izango!

Zer? Ba al gara?

Larrutik ordainduko duzu!
Zureak egin du!

Ederra egin dut!

Banengoen ba, ni.

Kokoteraino nago!

Uf! Galtzak bete lan!

Larri ibili!

Hori kopeta!

Horiek gibelak!

Kima euskara taldearen komiki lehiaketa!!!!!!!!!!!!!!

Arbizuko 1A+ mailakoek irabazi dute helduen kategorian!!

Bejondeiela!

Ea sarri komiki irabazle hori hemen jartzerik dugun!

2009-02-08

EGA ariketa: ikasleek ikasleentzat 3

BANKU ETIKOAK

http://www.ikasbil.net/ > entzungaiak > 3. maila > 383266 dokumentu zenbakia


1.Zer da banku etikoa?
a) Gardentasunez lan egiten duen banketxea, beste ezaugarri batzuen artean.
b) Kontzeptu zehatz bat dago
c) Edonor bazkide izan daitekeen banketxea
d) Dirua irabazteko ez den banketxea. Edonor izan daiteke bazkide, baina diru asko jartzen badu.

2. Zertan ez dute inbertitzen?
a) Nazioarteko lankidetzan eta bidezko merkataritzan.
b) Bazterkeriaren aurka.
c) Ingurumenean eta nekazaritzan.
d) Komunikabideetan

3. Nork inbertitzen du gehien banketxe hauetan?
a) Erakundeek.
b) Norbanakoek.
c) Erakundeek norbanakoek adina.
d) Arma trafikatzaileek.

4. Non daude banka etikoko bulegoak?
a) Nonahi
b) Ez du zehazki esaten non dauden.
c) Herrialde azpi garatuetan
d) Betiko banketxeen bulego berberak dira

5. Zenbateko interesa ematen dute banketxe hauek?
a) Ahal dutena
b) % 4
c) Ez dute interesik ematen
d) Banku zentralak agintzen duena.

EGA ariketa: ikasleen ikasleentzat 2

Kleptomania: eskua buruaren ihesi

Lapurretak egiten dituzten zenbait pertsona gaixo daude: depresioari eta estutasunari lotutako nahasmendua daukate. Ohiko lapurrek egiten duten gauza bera egiten dute, lapurtu, baina kleptomanoen izaerak ez du zerikusirik bestelako lapurren izaerarekin. Pertsona horiek gaixo daude, eta estutasunak jota egoten dira zerbait ebatsi aurretik.


Gehienetan, gainera, errudun sentitzen dira, eta lapurtu dutena itzultzera joaten dira, eta barkamena ere eskatzen dute. Halako pertsonek egiten dituzte salatzen diren lapurreten % 5 (emakumeak izaten dira gehienak).



Ondoez orokor baten ondorio da kleptomania, eta depresioari eta estutasunari lotuta egoten da. Nahasmendu bat da, bulkadak ezin kontrolatua, eta, alde horretatik, badu antza bulimia urduriarekin edo erosteko zaletasun konpultsiboarekin. Horietan guztietan, emozio ezkorrak gailentzen zaizkio pertsonari, mendean hartzen dute, eta ez dira gai izaten arrazoia eta pentsamendu logikoa erabiltzeko. Ezin baitute burua hotz eduki eta zentzuz pentsatu, kontrola galtzen dute, eta ezin izaten diote eutsi.



Emozio ezkor eta desatseginak albait lasterren uxatu nahian, ekintza konpultsiboak egiteko joera hartzen dute nahasmendu horiek dauzkaten pertsonek. Kleptomania dutenek, adibidez, kontrola galdu eta lapurtzera jotzen dute beren estutasuna arindu nahian. Baina halako bulkadei erantzunez jokatzeak areagotu egiten du ondoeza, nork bere buruaren jabe izateari uzten baitio, eta mendeko bihurtzen da, eguneroko martxa hankaz gora jartzen dioten erreakzioen mendeko, eta errudun sentimenduak ere azpiratu egiten ditu gaixoak, ohartzen baitira eskuak ihes egiten diela behin eta berriz.



Kleptomanoak, berez, jabetzen dira euren ekintzez, baina zerbait lapurtu beharra sentitzen duten une horretan, kontrola galtzen dute. Gehienbat, emozioek erraz menderatu ohi duten jendea izaten da kleptomanoa, edo estres handiko garaia pasatzen ari dena; pertsonalitate nahasmendu bat jasaten dute batzuek, eta beste batzuei, berriz, depresio edo estutasun sintomak agertzen zaizkie.



Emozioak ezin kontrolatu



Kleptomanoak ohartzen direnean zerbait harrapatu eta eramateko egokiera dutela, tentsioak gainezka egiten die. Lapurtzen hasi eta bukatu bitartean, urduritasunak gora eta gora egiten die, txarki egin ere. Emozioa hain izaten da indartsua, gaixoak ezin izaten du bere burua kontrolatu; jabetzen da gaizki egiten ari dela, baina ez du aurkitzen lapurtzea beste biderik bere estutasuna arintzeko. Lapurreta egina duenean bai, orduan lasai eta aske sentitzen da, ondoez jasanezina gainetik kenduta.



Ongi sentitze hori, ordea, ez da luzerako izaten, eta, gainera, mendetasun-sortzaile ere izan daiteke. Minutu batzuen buruan, errudun sentitzen hasiko da, eta orduantxe joango zaizkio lasaitasunak. Egoera hori sorgin gurpil bihurtzen da gaixoentzat, eta egonezinez eta urduri bizi izaten dira, bulkadazko eta mendetasunezko nahasmenduak dituzten beste gaixo batzuk bezala.



Tratamendua



Kasu bakoitza berezia da, eta profesional baten laguntza behar da; gaixo bakoitzari diagnostiko osoa egitea komeni da, eta kleptomania gauzarik nabarmenena izanda ere, ez da hor geratu behar, sakonago aztertu beharra dago. Gehienetan, depresioaren aurkako botikak ematen zaizkie gaixoei, serotonina maila apalak izaten baitituzte garunean, depresioak jotakoek bezala.



Gaitza gainditzeko, lehen-lehenik, bizi izan dituen gertakarien errepaso zehatza egin behar du gaixoak, unez une. Nahigabeko lapurreta bat egiten duen bakoitzean, koadernotxo batean idatzi behar du guztia: zein egunetan gertatu den, zein ordutan, non, nola sentitu den ebatsi aurretik eta zer lapurtu duen. Horrela eginda, jarrera bat kontrolpean hartzeko joera sustatzen ari da; hain zuzen, gertatu denean itxuraz kontrol eta arau guztietatik kanpo zegoen jarrera bat. Idatziz jarrita, gaixoa ohartzen da gertaerak errepikatu egiten direla, eta horrek aukera ematen dio antzeko egoerei aurrea hartzeko. Lehen baino gehiago ohartzen da zer gertatzen ari den, eta, lehen ez bezala, bulkadak kontrolatzen dituela iruditzen zaio, eta horrek ongi sentiarazten du. Azkenerako, gai izango da lehengo jokabidearen ordez beste bat hartzeko, eta ezer lapurtu beharrik ez izateko. Teknika hori oso lagungarria da kleptomanoentzat, eta berdin bulkadazko eta mendetasunezko edozein kontrol nahasmendu jasaten dutenentzat ere, ordu arte baino gehiago ohartzen baitira arazoa zein den. Gertaera guztiak banan-banan idatzita, gainera, garbi ikusten da zein maiztasunekin gertatu diren -gaixoak uste duen baino bakanago, segur aski-, eta terapeutak lagunduta, bulkadak gainditu eta jokabideak gehiago kontrolatzea lortzen da.



Bada beste teknika erabilgarri bat ere, aurrekoa baino indar sinboliko gehiagokoa, nahi bada: lapurtutako gauza guztiak desagerraraztea. Hori egiten duena, izan ere, bizitzako garai batekin duen lotura eteten ari da, nahigabeko ekintzak egitera eraman zuen ondoez aro batekin. Modu alegoriko horrekin, estutasunari eta depresioari beste modu batez erantzuteko aro berria hasten du pertsonak.



Oso garrantzitsua da kleptomano batek bere esperientzia konfiantzako pertsonei kontatu ahal izatea. Arazoaren berri besteei emanez, lotsa gainditzen joango da poliki-poliki. Arazo bat gainditzeko, izan ere, arazoa dugula onartzea da beti lehen urratsa, eta ingurukoak jakinaren gainean jarrita, ariketa lagungarri bat egiteko aukera ezin hobea sortzen da: gaixoak eska diezaieke ingurukoei berekin joan daitezela lehen gauzak lapurtu dituen tokira, eta gertutik zaindu dezatela berriz halakorik egin ez dezan. Errudun ez sentitzeak mesede handia egiten die gaixoei, eta indar ematen die, hurrengo batean, inoren laguntzarik gabe joan ahal izateko leku horietara eta sentipenak berritu ahal izateko.



Azkenik, komeni izaten da gaixoak beste jarduera batzuk egin ditzala eta sentipen baikorren bila joan dadila; aire zabalean kirola egitea izan daiteke aukera bat, denbora-pasaren bat hautatzea, jendearekin maiz elkartzea baztertuta ez geratzeko... Bulkadazko eta mendetasunezko jokabideei aurre egiteko modurik onena honako hau izaten da: indar handiko emozio baikorrak bizi izatea, norbera guztiz aseta uzteko modukoak. Era horretan, aldarte hobea izango du pertsona horrek, eta ia berez-berez desagertuko da lapurreta txikiak egiteko beharra, pertsona bere emozioen mende jartzen duen behar hori, ongizatea ere lapurtzeraino.


KLEPTOMANIA

1) Zein da lapur eta kleptomanoen arteko aldea?
a) Lapurrek barkamena eskatzen dute; kleptomanoak, aldiz, depresioak jota daude.
b) Lapurrak gaixo daude eta kleptomanoak errudun sentitzen dira.
c) kleptomanoak gaixo daude eta larri egoten dira lapurreta egin aurretik.

2) Zein da egia?
a) Kleptomaniak eta bulimia urduriak badute nolabaiteko antza.
b) kleptomanoek erraz gainditzen dituzte emozio ezkorrak.
c) Pentsamendu logikoa eta arrazoia erabiltzeko gai dira zaletasun konpultsiboak dituztenak.

3) Zein da gezurra?
a) Eguneroko martxa hankaz gora jartzen dioten erreakzioak dituzte kleptomanoek.
b) Kleptomanoak ez dira jabetzen gaizki ari direla egiten.
c) Estuasuna arintzeko lapurtzen dute.

4) Zein da tratamendua?
a) Kalera ateratzea, serotonina hartzea, gertaera guztiak lagunen bati kontatzea eta lapurtutako guztia desagerraraztea.
b) Botika bidezko tratamendua eta psikologo tratamendua: depresioarena bezalakoa.
c) Botikak hartu, gertakariei errepasoa egin, beste jarduera batzuk egin eta esperientzia konfiantzazko norbaiti kontatu ahal izatea.

5) Kleptomanoen %5 emakumeak dira?
a) Bai, halaxe da.
b) Ez, lapurketen %5 kleptomanoek egiten dituzte.
c) Ez, salatzen diren lapurketen %5 emakumezkoek egin dituzte.

5) Zer egiten dute kleptomanoek bizi duten estuasuna arintzeko?
a) Bere buruaren jabetza hartu.
b) Kontrola galdu eta lapurtzera jo.
c) Ekintza konpultsiboa kontrolatu.

EGA ariketa: Ikasleek prestatua ikasleentzat

Déjà vu

www.ikasbil.net > Entzungaiak atala > 3. mailakoak > 351506 dokumentua

1) Nork bizi izan du Déjà vu-aren sentsazioa?
a) Saguek
b) Inkestetan galdetutakoen %30ek ez
c) Susumu Tonegawak eta Ana Galarragak

2) Déjà vu-aren sentsazioa:
a) Ezagutzen dugun leku batean sartzerakoan usaimena, koloreak, pertsonak, eta abar lekuz kanpo aurkitzea.
b) Berria den egoera bat jadanik bizi izan dugun sentsazioa.
c) Momentuan bizitzen ari garena

3) Zein da hipokanpoaren lana?
a) Déjà vu-a sorraraztea.
b) Epe luzera episodioak gordetzea gure buruan.
c) Epe luzera episodioak gordetzea gure buruan eta beste hainbat
d) Ametsak eraikitzea

4) Déjà vu-a azaltzeko hainbat azalpen eman dira:
a) Errenkarnazio baten ondorioa dela, ametsetan bizi izan dugula.
b) Hipokanpoaren funtzionamendu ez egokiaren ondorioz.
c) Lehen izan garen leku batean izan garela gogoratzen ez dugunean sentitzen duguna.

5) Zein izan da Susumuk egindako esperimentuaren ondorioa.
a) Sagu mutante batzuk sortu zituela karranpen bidez neurotransmisoreak blokeatzeko.
b) 1987. urtean sortutako sagu mutanteak metalezko kutxetan lasaitu egiten direla.

Berri baten aurrean... iritzia

Hona hemen 3.mailako ikasle batek idatzi duena ondoko berria irakurri eta gero.

Valentziako Pachá diskotekak polemika handia sortu du bularrak handitzeko ebakuntza zozketatuko duela iragartzean.

Iniziatibaren berri Carlos Monsell gerenteak zabaldu zuen atzo prentsaurrekoan, eta erantzunak
berehala iritsi ziren gizartearen zenbait esparrutatik.

Zozketa abenduaren 5ean ospatuko da diskotekan antolatuko den jaian, eta "oso harrera ona izan du bezeroen artean". Sindikatuek, kontsumitzaileek eta sendagileek, ordea, ez dute ideia begi onez ikusi, eta gogor kritikatu dute. Isabel Dolzek, Valentziako Komunitateko Kontsumitzaileen Batasunaren idazkari orokorrak, "etika falta" eta "azalkeria" iritzi dio jaiari. CCOO sindikatuak, bere aldetik, zozketaren "arriskuaz" ohartarazi du, "emakumeak sexu-objektutzat hartzen dituen estereotipoa mantentzen lagunduko baitu". Eta Espainiako Kirurgia Estetikoa, Plastikoa eta Berreraikitzailea erakundearen Valentziako bozeramaleak, Salvador Rodríguez-Camps jaunak, ekimenakosasunarekin arinkeriaz jokatzen duela salatu du.

Erreakzio hauen aurrean harridura erakutsi du Monsell jaunak, zozketaren helburua gizartean "naturaltasun osoz hartzen den kontua" dela esanez. Beste aldetik, sexismo salaketei erantzuteko eta saria gizonei ere zabaltzeko, ebakuntza aldatzeko aukera eskainiko dutela azaldu du. Aukeren artean fotodepilazioa edo botox injekzioak aipatu ditu.

Polemika sorturik ere, publikoak ekimen "berritzailea" onartzea eta abenduaren 5ean lokala lepoz betetzea espero du gerenteak. Diskotekak 1.000 lagunentzako edukiera du, eta sarrerak 20 eurotan egongo dira salgai.


Hona hemen 3. mailako ikasle baten iritzia:


Gaur egun oso zoratuta gaude. Horregatik ez dakit zergatik sortu da polemika hori. Zozketa horrekin bakarrik propaganda lortu nahi dute. Berri hau leku guztietan atera da: telebistan, irratian, egunkarian... Eta jende berri horri buruz hitz egiten dugu. Zer nahi dute gehiago diskotekan?

Beste aldetik, gaur egun jende pila bat egiten du ebakuntza bere gorputza aldatzeko. Eta ordaindu badu ez dago polemikarik. Baina saria baldin bada alarma guztiak pizten dugu eta lotsagarria iruditzen zaigu.

Beste aldetik, sariak zozketatzen dute, baina gero ez du behar erabiltzea. Edo norbait inposatuko du zerbait? Aukera bat da eta bakoitza nahi duena egingo du.

Nik gauza bat daukat argi eta garbi, hemen diskoteka bakarrik irabazi du: propaganda, ospe eta morboa.

Gainera, gero irakurri dugun bezala zozketa baliogabetu da polemikagatik. Horrekin zer esan nahi du? Propaganda oso handia izan eta gainera, dohainik!!!!!!!!!!!!


(Berrikusketa bat behar duen arren, ona da!!!!!!!!!!)

Aurten ere bai????????















Aurten ere antolatuko dugu TXINDURRITEGIA?

Gure arrainak

Ez dakizu zer egin larunbatean, hilak 21?

Otsailaren 21ean, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean

"OGIYIK KARRI ETZUN SEMIA" umorezko bakarrizketa-antzerkilana

Nafarroa Oinezen eskutik.

Sarrera: 3 euro

Komedia honetan, umorearen bidez, egungo ama baten eta unibertsitatean daukan semearen arteko harremana kontatzen da bakarrizketa batean. Umoretsua, baita hunkigarria ere.

2009-02-07

1B goizekoen liburua

Goizeko 1B taldea liburu bat irakurtzen ari dela jakin dugu. Noiz egingo digute Blog honetan iruzkina ? Zain gaude.

2009-02-06

EGA hitz arraro mordoa ARIKETA!!!!!

Ea, ea! Aurrekoa begiratu gabe, bete hutsuneak.

Marra bakoitzeko letra bat.
Hutsune bakoitzaren atzean badago sinonimoa edo gaztelaniazko parekoa.

Zorte on!

1. _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ NAZKATUTA nago telebistarekin; tontakeriak baino ez dituzte ematen aspaldian.
2. _ _ _ _ _ _ _ _ KANPOTARREK guk baino argiago ikusten dituzte hemengo arazo asko.
3. _ _ _ _ _ _ PAREKATU ditzagun bi eskaintzak onena zein den argitzeko.
4. _ _ _ _ ERRAZ egingo dituzu lan horiek guztiak horrelako laguntzaileekin.
5. Amak astirik ez eta semea _ _ _ _ _ _ BIDALI zuen ogia erostera.
6. Azkenaldian goizeko bostetan _ _ _ _ _ _ _ _ _ ESNATZEN naiz, eta ondoren ezin dut begirik bildu.
7. Bada, nik ez dut kafe _ _ _ r i k molido erosten, bikorretan erosten dut.
8. Baina zer arraiotan _ _ _ _ _ _ GASTATU duzu diru guztia? Hirurogei euro eman nizkizun eta!
9. Banketxeek kontrakoa dioten arren, _ _ _ _ _ _ ETEKIN handiak izan zituzten iaz.
10. Bota itzazu derrepentean yogur horiek, orain dela hilabete _ _ _ _ _ _ _ caducar ziren eta!
11. Dagoen tokitik _ _ _ _ _ _ MUGITU gabe konpondu beharko duzu izozkailua.
12. Erabat _ _ _ _ _ _ _ _ gastadas dituzu aurreko gurpilak; aldatu egin beharko dituzu.
13. Etxean zuen guztia _ _ _ _ _ _ LAPURTU zioten lapurrek.
14. Ez dut bakerik izanen zor guztiak _ _ _ _ _ _ liquidar arte.
15. Garaipen bikaina _ _ _ _ _ _ _ _ LORTU du.
16. Gaur egungo kontsumo zaletasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ r i k DESPRECIANDO mendiko baserri batera joan zen bizitzera.
17. Hilketa _ _ _ _ _ _ LEPORATU zioten.
18. Maitasunezko filmek asko _ _ _ _ _ _ _ _ _ emocionan naute.
19. Maria gaixoa! Munduko _ _ _ _ _ _ dolor, aflicción guztiak jasan behar izan ditu bere bizitzan zehar.
20. Mesedez, _ _ _ _ _ _ PIZTU argiak, dagoeneko ez gara ezer ikusteko gai eta!
21. Mutil horrek _ _ _ _ _ _ _ _ HIGUINDU egiten nau. Ez nau bakean uzten eta beti tontakeriak esanez.
22. Osabaren eraikuntza enpresari _ _ _ _ _ _ _ adjudicar dizkio udalak hirigintza lanak.
23. Udalak zergak igotzea _ _ _ _ _ _ ERABAKI zuen.

2009-02-05

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena edota egokiena dena. ERANTZUNAK!!!

ERANTZUNAK!!!!!!!!!!!!
Zuzenak LETRA LODIZ daude!


Seinalatu kasu bakoitzean zuzena dena edo direnak
Aldiren batean aukera guztiak zuzenak dira, baina bata bestea baino egokiagoa da.
1. Alkateei zuzendutako ikastaroa / Alkateentzako ikastaroa
2. Telegrama bidali zion / Telegrama zuzendu zion.
3. Zuen guztiontzat ekarri dut / Zuentzat guztiontzat ekarri dut.
4. Atarikoak egiten euskara ikasi dut / Atarikoak eginez asko ikasi dut / Atarikoak eginda asko ikasi dut.
5. Alkatearen zorionak dira / Alkatearen urtebetetzea da.
6. Oposaketa / oposizio
7. Manifestaketa / manifestazio
8. Formakuntza / formazio
9. Eztabaida kiroldegi berrian zentratu zen / Eztabaidak kiroldegi berria izan zuen mintzagai. / Eztabaida kiroldegi berriari buruzkoa izan zen / Eztabaidagaia kiroldegi berria izan zen.
10. Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira / Ez ibili adarretatik eta zentratu zaitez.
11. Historia osoan zehar ez da halakorik gertatu / Historian zehar ez da halakorik gertatu.
12. Egun guztietan zehar jarriko da jendaurrean / Egun guztietan jarriko da jendaurrean.
13. artzain / artzai
14. zai / zain
15. Errudunari espedientea zabalduko zaio / Errudunari espedientea egingo zaio.
16. Karguan zesatu dute / Karguari utzi dio / Kargua utzi du
17. Berandu etortzea huts larria dela ulertuko da / Berandu etortzea huts larritzat hartuko da.
18. Epaituek uko egin diote deklaratzeari / Epaituak deklaratzera ukatu dira.
19. ukitu / ikutu
20. Udaletxeak kalea konpontzea erabaki du / Udalak kalea konpontzea erabaki du.
21. Zein kontestutan dago hori? / Zein testuingurutan dago hori?
22. Teorikoki erabakia zuzena da / Teorian erabakia zuzena da.
23. Irtetzen ikusi du / Irteten ikusi du
24. Bileran auzokide liskartia agertuko denaren susmoa dauka / Bileran auzokide liskartia agertuko delako susmoa dauka / Bileran auzokide liskartia agertuko den susmoa dauka.
25. Etorriko den seinale da / Etorriko delako seinale da / Etorriko denaren seinalea da (Es señal de que vendrá / parece que vendrá)
26. Horrek amaiera suposatuko du. / Hori amaiera izango da.
27. Sumatu / somatu
28. Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan / Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan.
29. Lau hildako suertatu dira istripuan / Lau hildako izan dira / Lau hildako gertatu dira / Lau (lagun) hil dira istripuan.
30. Hori soberan dago / Hori sobera dago.
31. Gaur pilates sesioa izan dugu erlaxatzeko. / Gaur pilates saioa izan…
32. Gaur gurasoek saioa izan dute / Gaur gurasoek sesioa izan dute.
33. Arazo puntualak sortu dira / Unean uneko arazoak sortu dira
34. Gai puntual batzuk aztertu zituzten / Gai jakin batzuk aztertu zituzten.
35. Eztabaida publikoa / Jendaurreko eztabaida. Dena dela biak zuzenak dira.
36. Informazio publikoa / Herritarrentzako informazioa Dena dela biak zuzenak dira.
37. Arazoak luze joko du / Arazoak prozesu luzea dauka
38. Posible da etxean egitea / Etxean egin liteke. Dena dela biak zuzenak dira.
39. Atzo eguraldi hobea egin balu, paseatzera joango ginateke. / Atzo eguraldi hobea egin balu, paseatzera joango ginen / Atzo eguraldi hobeagoa egin balu, paseatzera joango ginatekeen.
40. Irabazteko posibilitate asko du / Irabazteko aukera ederra du.
41. Boltsa hautsi zait / poltsa hautsi zait
42. Atxilotua komisaldegira eraman zuten / Atxilotua polizia-etxera eraman zuten / Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten.
43. Gure asmoa planteatu diegu / Gure asmoa adierazi diegu / Gure asmoa azaldu diegu.
44. Ni neu joango naiz / Pertsonalki joango naiz.
45. Mapari begiratuz lortu genuen arazo hartatik ateratzea / Mapari begiratzen lortu genuen arazo hartatik ateratzea / Mapari begiratuta lortu genuen arazo hartatik ateratzea.
46. Harreman pertsonalizatuak / Banan-banako harremanak
47. Zubiaren eraikuntza egitea da helburua / Zubia eraikitzea da helburua.
48. Udalak fitxatzeko erlojuak aldatu ditu / Udalak fitxatzeko erlojuen aldaketari ekin dio.
49. Arkitektoak kontu horretan jokatzen duen papera / Arkitektoak kontu horretan duen zeregina.
50. Zer paper jokatu behar duzu bilera horretan? / Zein da zure eginkizuna bilera horretan?
51. Ondo egongo zen ziber kafea jartzea Altsasun. / Ongi legoke ziber kafea jartzea Altsasun.
52. Bihar ospatuko da bilera / Bihar izango da bilera. /Bihar egingo da bilera.
53. Sindikatuak enplegu osoa eskatu du / Sindikatuak guztiontzako lana eskatu du.
54. Hori da eraikuntza nagusiena / Hori da eraikuntza nagusia
55. Oro har / orohar
56. Ordura arte / ordu arte / ordurarte
57. ordenadore / ordenagailu
58. Oraindik zenbait lekutan idazmakina erabiltzen dute / Oraindik orain zenbait lekutan idazmakina erabiltzen dute
59. Lan hori egin zuen, oraindik alkate zela / Lan hori egin zuen, artean alkate zela
60. Eroskin egiten zuen lana / Eroskin egiten zuen lan
61. Erlojua oparitu zion / Erlojua opari egin zion
62. Itsasontzi /Itsasuntzi
63. Ongi etorriak, lagunak! / Ongi etorri, lagunak!
64. Notariarengana jo ezazu hori argitzeko / Notarioarengana jo ezazu hori argitzeko.
65. Noski baietz! / Bai, noski! / Bai, alafede! / Jakina!
66. Norberak bere lana egin behar du / Nork bere lana egin behar du.
67. Bakoitzak ikus dezala zer egin. / Norberak ikus dezala zer egin.
68. Noraezean agertu behar dut bileran. / Nora ezean agertu behar dut bileran.
69. Txanela noraezean zebilen / Txanela nora ezean zebilen.
70. Zirraragarria da ikastetxearen isiltasuna oporretan / Zirraragarria da ikastetxeko isiltasuna oporretan
71. Utzi poltsak hortik! / Utzi poltsak hor nonbait!
72. Bai, gizon bat lan egiten duena zure etxe ondoan / Bai, gizon bat lan egiten duela zure etxe ondoan.
73. Hortik dabil Patxi? / Patxi hor (al) dago?
74. Eta Amaia? Madriletik dabil. / Eta Amaia? Madrilen dabil.
75. Non nahi uzten dituzu arropak / Nonahi uzten dituzu arropak / Non-nahi uzten dituzu arropak
76. Hegazkinez joan zen / Hegazkinean joan zen.
77. Enpresako autoz joan zen / Enpresako autoan joan zen.
78. Bolondres joan zen / Boluntario joan zen
79. Agiriak ekartzea ahaztu zaizkit / Agiriak ekartzea ahaztu zait
80. Agur eta astelehenera arte / Agur eta asteleneraino.
81. Niretzat hori ez da batere egokia / Nire ustez hori ez da batere egokia.
82. Hainbeste jan du, non botaka hasi den / Hainbeste jan du, botaka hasi dela.
83. Nire amarekin joan nintzen dendara / Amarekin joan nintzen dendara. Bigarrena jatorragoa da.
84. Nire amonak esaten zuen hori / Gure amonak esaten zuen hori. Bigarrena jatorragoa da.
85. Lorategiko pinuak bost metro neurtzen ditu / Lorategiko pinua bost metro luze da / Lorategiko pinuak bost metroko luzera dauka.
86. Neurri politikoak hartu behar dituzte / Erabaki politikoak…
87. Nekazal produktuak / Nekazaritza produktuak
88. Merkatal zentroa / merkataritza zentroa
89. Nahitaez / nahitanahiez / nahi eta nahi ez
90. Sindikatuak negoziazioetan murgildutik daude / Sindikatuak buru-belarri ari dira negoziatzen.
91. Pirata mozorroan etorri zen / Pirata arropetan etorri zen / Pirata jantzita etorri zen / Pirata jantzian etorri zen / Pirataz mozorrotu zen / Mozorrotuta etorri zen
92. Urbasarako bidea itxi behar izan dute / Urbasarako bidea moztu…
93. Kaletik zebilen istripua ikusi zuenean / Kalean zebilen istripua ikusi zuenean / Kalean zehar zebilen istripua ikusi zuenean.
94. Telefono deia moztu da / Telefono deia eten da.
95. Soldata modura 1.000 euro eman zizkioten / 1.000 euroko soldata eman zioten.
96. Hiru minutu eta berrogeita sei segundo / Hiru minuto eta berrogeita sei segundu
97. Ekonomia ministerioa / ekonomia ministeritza
98. Ekonomia ministroa / ekonomia ministraria
99. Greban zerbitzu minimoak bete beharko dituzte / Greban behar-beharrezko lanak egin beharko dituzte / Greban premiazko lanak egin…
100. Min egin naiz / min hartu dut
101. Min egin dit / Min eman dit.
102. Milana euro tokatu zitzaigun / Mila bana euro tokatu zitzaigun.
103. Bosna mila euro / Bost milana euro
104. Euskara menderatzen du / Oso ongi daki euskaraz / Oso ongi hitz egiten du euskaraz
105. Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak / Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak.
106. Bilboko biztanle kopuruak behera egin du, eta Gasteizkoak, berriz, gora. / Bilboko biztanleriak gora egin duen bitartean, Gasteizkoak gora egin du.
107. Tropeletik ihes egin zuen, helmugatik bi kilometrora harrapatua izateko. / Tropeletik ihes egin zuen eta helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten.
108. Gasolioa igo da / Gasolioaren salneurria igo da. / Gasolioa garestitu da.
109. Magisteritza ikasi nahi du / Irakasle-ikasketak egin nahi ditu.
110. Alkateen mailako bilera / Alkateen bilera
111. Kulturari emandako diru-laguntza / Kulturaren munduari emandako diru-laguntza
112. Alkateak elkarrizketan mantendu zituen / Alkateak elkarrizketak egin zituen / Alkateak elkarrizketak izan zituen
113. Nola edo hala mantendu zuen oreka / nola edo hala gorde zuen oreka
114. Lehengo iritzia mantendu du / Lehengo iritziari eutsi dio / eutsi egin dio bere iritziari.
115. Teknikoek luzatutako txostenean daude argibideak / Teknikoek egindako txostenean daude argibideak.
116. Eskerrak luzatu dizkio laguntzaileari / Eskerrak eman dizkio laguntzaileari.
117. Bilerak bi ordu iraun zuen = Bilera bi ordu luzatu zen Zein da bi esaldien arteko esanahi desberdintasuna? Lehenengoa: bi orduko bilera Bigarrena: zegokiona baino bi ordu gehiagoko bilera
118. Salneurriak merkatu / Salneurriak merketu
119. Pena merezi du hori egiteak / Merezi du hori egitea.
120. Zuzenbidean lizentziaduna / Zuzenbidean lizentziatua
121. Kaleetako farolak lurrari lotu behar zaizkio / Kaleetako farolak lurrera lotu behar dira.
122. Lehenbaitlehen / lehen bait lehen / lehenbailehen
123. Lehengo urtean / Beste urtean / Aurreko Urtean / Iaz
124. Noski irakurriko dudala! / Irakurriko ez dut, ba!
125. Erdi-erdian jotzen dudala! / Baietz erdi-erdian jo!
126. Goazen azkar, berandu dela! / Goazen azkar, berandu da eta!
127. Oso polita den mutil bat dago / Mutil bat dago oso polita dela.
128. Agur eta beste bat arte! / Agur eta hurrengora arte!
129. Konfiantza / konfidantza
130. Zer duzue zuek biok komunean? / Zer duzue zuek biok amankomunean?
131. Argi berdea eman diote proiektuari / Proiektua egiteko baimena eman dute.
132. Datu guztiak bildu arte ez dut txostenik egingo / Datu guztiak bildu arte ez noa txostena egitera.
133. Nola ez dagoen astirik hori amaitzeko, biharko utzi beharko dugu / Hori amaitzeko betarik ez dugunez, biharko utzi beharko dugu.
134. Eguraldiari dagokionean, bihar elurra egingo du / Eguraldiari dagokionez, bihar elurra egingo du
135. Mikeli dagokionean, sartuko gara geu ere. / Mikeli dagokionez, sartuko gara geu ere.
136. Amaitu dut liburua / Amaitu dut liburuarekin.
137. Miren itxaron dut / Mireni itxaron diot.
138. Burtsa bi puntu igo da / Burtsa bi puntuz igo da / Burtsa bi puntutan igo da.
139. Partida bost-sei amaitu zen. / Partida bost eta sei amaitu zen.
140. Beste tanto bat Lasarentzat / Tanto berri bat Lasarentzat.
141. Ondo eramaten gara / Ondo moldatzen gara elkarrekin.
142. Istripu garrantzitsua / Istripu larria
143. Zeinen ongi usaintzen duten lore hauek! / Zein usain gozoa duten lore hauek!
144. Hain txikia da, ez dela goiko apalera iristen / Hain txikia da, non ez den iristen
145. bale bat, familia batzuetan, gauz asko, polizia kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia /
balea bat, familia batzuetan, gauza asko, polizia kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia / balea bat, famili batzuetan, gauza asko, polizi kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia
146. Hainbat herrialdeetan baimendu dute / Hainbat herrialdetan baimendu dute /
147. Ez duzu zertan ekarri / Ez duzu zertan ekarri behar/ Ez duzu ekarri behar / Ez duzu ekarri beharrik / Ez duzu zertan ekarri beharrik
148. Azken Olinpiadetan hainbat marka hautsi zituzten kirolariek/ Azken Olinpiadetan hainbat marka hobetu zituzten kirolariek / Azken Olinpiadetan hainbat marka gainditu zituzten kirolariek
149. Irakaslegoak ez du hori onartuko, ez baita hobeagoa / Irakasleek ez dute hori onartuko, ez baita hobeagoa. / Irakaslegoak ez du hori onartuko, ez baita hobea / Irakasleak ez dute hori onartuko ez baita hobea. / Irakasleek ez dute hori onartuko, ez baita hobea.
150. Atzo ez zekartzan onddorik saskian / Atzo ez zekarren onddorik saskian / Atzo ez zuen ekartzen onddorik saskian / Atzo ez zituen ekartzen onddorik saskian.

EGA hitz arraro mordoa

Ea, ikasi ongi, bihar galdetu egingo ditut eta.

EGOTZI
ERDIETSI
EBATZI
EBATSI
ESLEITU
ERKATU
ERNEGATU
ERATU
HIGATU
HIGITU
HIGUINDU
IGORRI
HUNKITU
IRAUNGI
IZIOTU
ITZARRI
MOZKIN
AISE
ERDEINATU
ARROTZ
KITATU
XAHUTU
EHO
OINAZE

2009-02-02

eutsi pelikula

Ostegunean eutsi! pelikula ikusi genuen.
Oso polita da, asko gustatzen zitzaigun.
Pelikularen gaia eguneroko da.
Eta zuei gustatu zaizue?
1A Altsasu.

2009-02-01

ERANTZUNAK! Zein da edota dira zuzenak edota egokiak?EGA eta 3. maila!

Arazo teknikoak dauzkat.

Word-en formatua eman (azpimarratu) eta blogera pasatzerakoan, azpimarra galdu egiten da. Kaka zaharra! Esaldi guztiak berriro azpimarratu beharko ditut blogean bertan.
Sarri egitea espero dut.