2015-09-27

2015-09-23

EGA ETA HIZKUNTZA ESKOLAKO C1 AZTERKETAK PRESTATZEKO ESKOLAK

EGA eta Hizkuntza Eskolako C1 mailako probetara aurkezteko asmoa baldin badaukazu eta laguntza behar baduzu, gurekin badezakezu.

Astez, hiru egunetan (irakaslearekin adosten da zein hiru egun), arratsaldetan.

Edo larunbat goizetan.


2015-09-22

EGIOZU EUSKARAZ

Ezezagun bat baldin baduzu
mintzakide buruz buru
egintzaiozu (egin iezaiozu) euskaraz eta
beharbada jakingo du
atzerritar bat tokatuz gero
hurbildu euskaraz behintzat
zeren bestela ulertuko du
euskara ez dela beretzat.

Euskaraz mantso ari den norbait
aurrez aurre badaukazu
hitz egiozu euskaraz mantso 
opari bat egiozu!
Norbaiten esan badizu 
"euskaraz ez dakit hitz egiten nik"
ohartu zaitez ez dizu esan 
entenditzen ez duenik.

Nahiz asko maite nahiz oso geure
sentitzen dugun euskara
inork agindu gabe erderaz 
sarritan geu hasten gara
etzazu (ez ezazu) egin hainbeste duda 
zeurea euskaraz esan
Edukazio gehiegizkoak 
euskara galdu ez dezan!

2015-09-20

SEGURO QUE TENEMOS ALGO PARA TI

Autoikaskuntza es aprender euskara sin ir a clase. Se hace en casa con la ayuda semanal de un tutor. Se puede aplicar este sistema a todos los niveles.

2015-09-15

AUTOIKASKUNTZA: EUSKARA IKASTEKO BESTE METODO BAT

Talderik gabe geratu bazara...

baina pertsona "diziplinatu" samarra bazara, hau da, etxean zure kontura lanak egunean eramateko gai bazara,

Edo hala nahi duzulako! 
 
AUTOIKASKUNTZA bidez aritzea izan daiteke zure aukera.

Tutore bat izanen duzu zuretako. Astean 20 minutuz elkartuko zara berarekin eta lanen martxa aztertuko duzu.

Hamabost egunetik TUTORETZA horietako batean irakasleak etxean egiteko moduko lana bidaliko dizu. Zortzi/Hamar ordutan egiteko moduko lana.

Entzungaiak eta bideoak USB memoria batean kopiatuko dizkizu, edo emailez bidaliko dizkizu, edo, pisutsuak badira, dropbox/drive bidez.

Halaber, astero MINTZASAIOA egiteko aukera izanen duzu. Bertan autoikaskuntzako beste ikasle batzuk eta irakasle bat daude. Mintzasaioak astean ordu eta erdi dira. Autoikaskuntzako ikasleak goizetan eta arratsaldetan banatuta badaude, mintzasaioa ere banatu egiten da: goizez hiru ordu laurden eta arratsaldez hiru ordu laurden.

Askotan tutoretza eta mintzasaioa egun berean eta ordu jarraiekin jartzen dira euskaltegirako bisita arintzeko.

Amaitzeko, mintzamena lantzeko beste aukera bat MINTZAKIDE da. Astean ordubete (edo bi) elkartzea beste euskaldun batzuekin eta elkarrekin kafea hartu, pote bat hartu, parkean egon  haurrak jolasten diren bitartean, afaldu, elkarrekin erosketak egin...

ZURE ORDUTEGIETARA MOLDATUKO GARA

Aurreko ikasturteetan izan dugunaren harira, ordutegi askotara moldatzen gara.

Klaseak goizean goiz,

goiz erdian

bazkal ondoren

arratsaldean

eta iluntzean.


Eta astean zehar oso lanpetua dabilenarendako, edo besterik gabe hala nahi duelako, EGA eskolak larunbat goizetan.


2015-09-12

APRENDER EUSKARA ESTÁ BECADO

 En los años anteriores los que aprenden euskara en el euskaltegi han podido pedir ayudas económicas. Han sido del 40-50 % de lo que se paga de matrícula.

Si la situación no cambia mucho, y no parece que vaya a cambiar, los que estudien euskara el curso 2015-2015 podrán pedir beca.

Los requisitos principales son:

- Asistir al menos al 80 % de las  clases.
- Estar empadronado/a en Sakana


 Se podrá solicitar la beca a finalizar el curso y se cobrará en septiembre-octubre de 2016.

He aquí la información del curso 2014-2015.




EUSKARA IKASTEAK DIRU-LAGUNTZA DAUKA

Aurreko urteetan euskara ikasteak diru laguntza izan du. Euskaltegian ordaintzen den diruaren % 40-50 izan da. Egoera asko aldatzen ez bada, eta ez dauka itxurarik, 2015-2016 ikasturtean aritzen direnek ere beka izanen dute.

Beka eskatzeko baldintzak:

- Klaseen % 80tik gorako asistentzia.
- Sakanan erroldatuta egotea.

Beka 2015-2016 ikasturtea despeditzean eskatu ahal izango da eta 2016ko iraila-urria aldera kobratu.

Hona hemen 2014-2015 ikasturteko beka deialdiaren informazioa.







2015-09-11

NOS AMOLDAREMOS A TUS HORARIOS

Nos amoldaremos a tus horarios (en la medida que sea posible)

Actualmente damos clase temprano por la mañana, a media mañana, después de comer, a la tarde y al anochecer, todos ellos entre semana.

Los sábados por la mañana damos clase a los quieren preparar los exámenes de C1/EGA.


2015-09-08

HURA POZA HARTU GENUEN ATZO!

Hara zer nolako oparia jaso genuen atzo!
Euskaltegi berritua eta handitua izanen dugula ospatzeko!


2015-09-05

EUSKALTEGIAREN BULEGO ORDUTEGIA

Euskaltegia zabalik dago (eta azken ukituak ematen obrari)

astelehenetik ostiralera

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Zatoz! 

Ordutegiei buruzko informazioa jasotzera, Sakanako Mankomunitateraren beken berri jasotzera,
euskaltegi berritu eta handitua ezagutzera,
elkar agurtzera,
gure  ikas-metodoa zein den ezagutzera...





2015-09-04

HORARIO DE OFICINA DEL EUSKALTEGI

Horario de oficina del euskaltegi:

De lunes a viernes

de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00

Ven, 

visítanos, 

infórmate de los horarios, de nuestro método de enseñanza, de las becas de la Mancomunidad de Sakana,

conoce las nuevas instalaciones, 

cuéntanos por qué quieres aprender euskara...


 Y esperamos que pronto nos comuniquemos contigo en euskara.



2015-09-02

APP PARA EMPEZAR A APRENDER EUSKARA





Es gratis y se puede descargar en Google Play y en App Store.