2010-11-30

Asmakizun praktikoak

Masajea ematen duen bularretakoa



Betiko laztanak bukatuko dira.hemen dago gizon onena laztanak egiten ditu eta ez du ezkatzen sexua.Edozein momentuan gozatu ahal duzu adbz busean , lanean, euskaltegian, kongresu batean...
Tailak eta kolore desberdinak daude. Bularretako honek 500€ balio ditu, garestia?ala pentsatzen ari zarete baina denborarekin aurrestuko duzu dirua eta buruko minak.
Eros ezazu orain eta hasi gozatzen.24 ordutan zure etxean egongo da eta opariz galtzontzilo bibratzaile bat zure senarrei sexua konpensatzeko.
GOZATU GOZATU NAHI DUZUNEAN!!!!



Txakurrendako panpina puzgarria

Zure txakurra ondo pasatuko nahi badu hemen duzu jostailu berezi bat.tamainu ezberdinak daude, kolore fosforitoak , formak desberdinak adbz katu itxura, hezurren itxura etab...txakurrak sexua nahi badu atzean daukate zulo bibrador bat.panpinak ez dira zulatzen gogorrak direlako. gauza onena, panpinak ez dira geratzen ernai.panpina bakoitza 40€ balio ditu.
dei ezazu oraintxe bertan kriston beherapenak daude, eros itzazu 2 eta eraman bat dohainik.asti ibili hartu zure mobila eta dei ezazu. zaunka zaunka.



          Jabugina
 Urdai zaporeko pastilla eferbeszenteak

Bi zentimetroko diametroko pilula eferbeszenteak dira.Koloranterik gabekoak ,beraz, urdaiaren kolore naturalekoak arrosak dira. Ondo eramateko 10 pilulako kutxatan saltzen dira.
Bat jan,edo hobeto esanda edanez gero ,50 gramoko urdaiazpiko zati bat adina proteina erdiesten duzu.
Eferbeszenteak direnez urarekin batera hartu behar dira. Horrela gosea eta egarria asetzeaz gain  gatz gabetuak direlako edozeinek har ditzake.


Zu zeuk aukeratu hartzeko abagune aproposena (aurkituz gero noski).


SOKA ARGIDUNAK
Leku guztietan gu ikusteko

Txingurria izango banintz kirol denda guztietan"soka argidunak" saldu beharko lituzketela uste dut. Ni, nire lagun guztiak, eta nire familia lasaitasunean ibiltzeko munduan. merkeak izango dira, 1euro bakoitza eta kolore guztikoak. zuek gizakiak,dotore dotere joateko. Mesedez "TXINGURRI ELKARTEA" laguntza eskatzen dizuete "hilketa gehiago ez guri zapaltzeagatik".

2010-11-20

Egun hauetan zertaz hitz egin dugu euskaltegian?

Saharari buruz

Ciudad Juarezi buruz

Mikel Laboa eta bere Herria eta Hizkuntza abestiaz

Patzikuren problemez


Haize erroten ondoan hitzen diren saguzarrei buruz, landareekin hitz egiteari buruz,  urtzen ari diren glaziarrei buruz, lo egitearen garrantziari buruz...

2010-11-17

Gabonetako oporrak uste baino lehen iritsiko dira...

...hasi pentsatzen euskaltegian egingo dugun oparia zein izango den.
Talde guztietan dago artistaren bat edo beste,
hasi pentsatzen.
Hori bai, polita, euskaltegi berria apaintzeko.

2010-11-16

Guaixen agertu ginen

Iraileko Guaixe batean Mankomunitateko euskara zerbitzuaren inguruko kontu batzuk zirela eta, gure argazkia jarri zuten.

2010-11-15

Ia-ia ahaztua geneukan

Sakanako Mankomunitateak, bere 25.urteurrenaren ospakizunen artean, liburuxka bat banatu zuen Sakanako etxe guztietan. Eta zer aterako portadan? Eta gu! Irakasle bat eta ikasle bat, eta beste ikasle bat, eta beste irakasle bat, eta beste ikasle bat eta...
Denok euskaraz bizi nahi dugula esanez!

2010-11-12

Soka luzea dakar aurtengo liburuak!

Aurreko batean euskaltegiko irakasle batek Beleixe irratian hitz egin zuen.
Euskaltegian irakurtzen ari garen liburuaz aritu zen: zergatik autore hori, zergatik liburu hori, zein taldetan irakurtzen den, zer egiten den irakurtzeaz gain...

2010-11-09

Euskaltegiko berriak

Eup, denoi!

Hor gabiltza tximinia garbitu nahian.
Egun "pare" batez fotokopiagailua hilda egon da.
Gure ZEZENDARIAren ordenagailua internetik gabe...
ikasleren bat pixka bat txoratuta...
irakasleak... zer esanik ez!

liburuaren irakurketa ongi doa. Interesgarri dago.
Baina ez dut gehiago kontatuko, bestela...


A! Ainhoaren eta Janitzen bisitaren zain gaude!!!!!!!

Eta besterik ez, momentuz.
Adio, Pelaio!

2010-11-08

Egun gehiegi dira ezer idatzi gabe!!!!!!!

Orain presaka nabilelako, baina geroxeago euskaltegiko azken berriak (eta kuxkuxeoak, beharrezkoa bada) emango dizkizuegu.
Laster arte!!!!!!
Musutxoak!!!!