2009-12-22

Kontuz Kristian Pielhoff

Euskaltegiko opariak!!!!!!! Zure lantxoak baino askoz hobeak!!!!!! Bihar ikusiko ditugu festan.

2009-12-20

2009-12-17

ELURRA TEILATUAN, ZAKUA LEPOAN!!!!!

Ibili beharko degu
aurtengo neguan, riau!

2009-12-09

TAN-TA-TA-TXAN EGA-EGA-EGA-EGA

Baditugu jadanik 2010 urteko EGA datak Nafarroarako.


1.go deialdia

matrikula: 2010eko otsailaren 1etik 12ra, biak barne

prezio arrunta: 17,36 euro

atariko azterketa: 2010eko apirilaren 24an


2. deialdia

matrikula: 2010eko ekainaren 21etik uztailaren 5era

prezio arrunta: 17,36 euro

atariko azterketa: 2010eko irailaren 18an


Azterketaren egitura: aurreko deialdietakoa bezalakoa.


Datu gehiago: 2009ko abenduaren 2ko Nafarroako Boletin Ofizialean (148. zenbakia)

2009-12-06

Zer egin etxe barruan gas usaina nabarituz gero?

1. Etxea egurastu leihoak eta ateak irekiz.
2. Gas hodi guztiak itxi.
3. Ez piztu etxetresna elektrikorik.
4. Ez piztu pospolorik ez txiskerorik.
5. Ez erre.
6. Jarioa nondik datorren jakin arte eta berau konpondu arte ez zabaldu gas sarrera.

2009-11-26

OPARIAK LASTER



Laster iritsiko dira neguko oporrak eta urtero bezala elkarri opariak egingo dizkiogu.

Atzo arratsaldean, asteazkenarekin, egin zen zozketa (notariorik gabe, nota emateko nahikoa dugu urdiaindarrarekin) eta jadanik badakigu nori nork egingo dion oparia. Jakin nahi izanez gero, galdetu irakasleari.

Eta zein opari egin? Gora irudimena!!!!!!!! Baina, hori bai! aurten opari didaktikoak, jolasteko balio duten opariak hobetsiko dira.

Gora brikomania!!!!!!!!!

2009-11-14

Etxebizitzako argiketan aurrezteko aholkuak



  1. 1. Ohiko bonbillen ordez, A motako kontsumo txikiko bonbillak erabili.

  2. 2. Ahal den heinean, argi naturala erabili.

  3. Inor ez dagoen geletako argiak itzali.

  4. Intentsitatea erregulatzeko gailuak jarri.

  5. Ordu askoz argia piztuta egoten den geletan hodi fluoreszenteak jarri.

  6. Sabai eta hormak kolore argiez margotu.

2009-11-06

EGAko idazlan luzeen lehen pausuak

1.Zer dira tesiak? Hainbat tesiren adibideak.

XX. mendearen amaieran, hainbat eta hainbat aurrerakuntza ezagutu ditugu gure gizartean, baina garrantzitsuenetako bat eskuko telefonoarena dela esango nuke.

Denok dakigu izaki bizidunok jaiotzen garen moduan hil ere egin behar dugula, baina gure gizartean, behintzat, asko kostatzen zaigu heriotza den moduan onartzen.

Euskal gizartean, aspaldi honetan indarra hartzen ari den ohitura bat, urtero, sasoia heltzen denean, sagardotegitara bueltatxo bat egitearena da.

Baliagarriak iruditzen zaizkit emakumeen kontrako indarkeriaren aurka hartutako neurria; baina, egungo eraso kopurua eta erasotzaileek jasotzen dituzten zigorrak zer nolakoak diren ikusita, oraindik eskasak direla deritzot.

Medikuntzaren aurrerakuntzek ahalbidetzen dutenetik, erabili izan dugu emakumeok abortoa familia-plangintzarako. Dena dela, ez dut uste konponbiderik onena denik, baina lehen esan bezala, premiazko egoeratarako ez zait desegokia iruditzen.

2.Sarrera teknikak:
3.Dena dela, sarrerari hasiera emateko beste modu egoki bat esaera zahar batekin hastea da.

“Itotzekotan ur handitan” dio esaera zahar batek eta Euskal Herrian AHTarekin antzeko zerbait gertatzen ari da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak garraiorako azpiegiturak hobetu nahi dituzte, eta ekimen txalogarria dela iruditzen zait, beti ongi baitator modernoa eta eraginkorra izan nahi duen herri baterako; baina, oraingo honetan urrunegi joan direla uste dut. Gehiegizko plana prestatu dute.

4.Zein tesi defendatzen du? Zein teknika erabili du?

Behin, institutu garaian, klasea ematen ari ginela, matematika irakasleak ikasle bati zera esan zion: “Ez barretik egin, gizendu egiten du eta”. Zur eta lur geratu ginen guztiok hura entzutean. Noiztik da txarra barre egitea? Nor ez litzateke gustura egongo egun guztia barre egiten eman eta gero? Gauza guztiak ongi doazen seinale, zeren eta bizitza honetan barre egitea ezinbestekoa baita eta, gainera, ona da osasunerako. Gorputzeko organo guztientzat da onuragarria.

Gizakia gizaki denetik, hau da, existitzen garenetik bi pertsona mota izan gara mundu honetan, gizonezkoak eta emakumezkoak. Honek bizimoduan, eskubideetan eta betebeharretan desberdintasunak ekarri ditu, oro har. Halaber, nire ustetan desberdintasun horiek ez dira txarrak, zeren eta lantegi batetik trokelean ateratakoak izateak ez baitu graziarik.

5.Zein tesi defendatzen du? Lokailu bat oker dago, identifikatu eta zuzendu.

Gizarte jakin batean bizi garenok betidanik izan ditugu betebehar eta eskubide batzuk; adibidez, autoz kalean ibiltzeko eskubidea, betiere besteak errespetatuz. Izan ere, non dago eskubideen eta betebeharren arteko muga? Non bukatzen da bat eta non hasten da bestea? Jakina denez, munduan zehar hainbat gizarte eta kultura daude eta, ondorioz, eskubideak eta betebeharrak ere ugari dira, baina denek dute muga bat, nahiz eta zaila den zein den zehaztea.

6.Hona hemen beste sarrera bat. Zein esalditan hasten da haria galtzen? Hau da, beste paragrafo baterako baliagarria zaiona sarreran erabiltzen?

Guztiok dakigunez, mundu honetako lehen izaki bizidunak uretatik datoz; lehenengo zelula txikiak sortuz eta, ondoren, garatu ahala, animalia ezberdinen itxura hartuz. Gainera, denborak aurrera egin zuen neurrian, uretako animalia batzuk lurrera pasatu ziren, haietariko gehienak basati bihurtuz eta beste batzuk etxabere. Azken horiek arazo ugari ekartzen dizkigute (gaixotasunak, alergiak…) Baina horien osasunerako egin beharrekoak aurrera eramatea batzuetan zaila egiten zaigu, zeren eta diru asko gastatzen baita albaitariarengana eramanda. Dena den, esan beharrekoa da etxeko abereek laguntza handia ematen dietela familiako txikienei.

7.Zein da sarrera paragrafo honen tesia?

Sarritan ikaratzen gaituzte telebistan, zein irratian, zein solasaldietan, etxeetan gertatzen diren istripuen inguruan entzuten ditugun hainbeste berrik. Apur bat pentsatzen hasita, inork ukatuko luke inoiz ez duela entzun etxeko istripu edo sute batean norbaitek bizitza galdu duela? Edo ezagun bati lapurrek zer edo zer ostu diotela (autoa, dirua, bitxiak)? Zenbat aldiz uzten dugu etxea hutsik oporretan joaten garenean, lapurren bistarik egongo ez delakoan? Ezin dugu ezer egin horren aurrean?




8.Zein da ondoko sarrera paragrafo honen tesia?
Zer nolako testu mota aurreikusten duzu? Argudiozkoa ala azalpenezkoa?
Hutsuneak betetzeko aditzetako bat okerra da. Zuzendu.
Bete hutsuneak

Orain dela gutxi, bideo bat ikusten …………….., liburutegi bat ikusi nuen, su hartu ondoren kiskalita geratu ……………, eta, zergatik jakin gabe, historian zehar liburuekin egin …………… astakeriak etorri zitzaizkidan burura: Hitlerrrek burutu …………. liburu suntsiketa, hainbat kulturatako altxorrak galtzea suposatu …………..; gerretan galdutako liburu baliotsuak, gerra haietan etsai …………. munduaren ikuspegia ezagutzeko balio ………..……; liburu askok eta askok jasandako zentsura arrazoi gabeak, liburu haiek desitxuratuta utzi ……….. . Bat-batean zera pentsatu nuen: “Liburu bat erretzean, ez al gaude gizakion historia suntsitzen, gure arbasoen hausnarketen eta jakituriaren kontra egiten? Ez al gara geure buruaren kontra jokatzen ari? Ez al da gizakion – izaki arrazionalon – irrazionaltasun handiko jokaera?”.

zirenen
zituztenak
nengoela
diren
zena
zezaketenak
zuena
zuen


9.Sarrera honetako lau esalditan ordena arazoak daude. Aurkitu eta konpondu.

Ziur asko, guztiok gauza zaharrak gordeta izango ditugu etxean, batzuk umetatik ekarritakoak eta beste batzuk antzinako gailuak edo familiako oroigarriak. Niri gauza horiek bilatzea bolada batean gustatzen zitzaidan arren, apurka-apurka zaletasuna galtzen joan naiz, eta, gaur egun, gordetzen dut oroigarri gutxi etorkizunerako. Gainera, pentsatzen dut neure baitan egunen batean guztiak bota egingo ditudala, hori egitea izango balitz bezala askatasunera heltzea.


10.Hona hemen beste hiru sarrera adibide. Zuzendu akatsak.
* Eskuko telefonoa, autoa edo garbigailu bezala, guztion bizitzan ezinbesteko elementua bihurtu da. Orain dela 20 urte inoiz ez zeukan eskuko telefonorik eta ez genuen beharra nabaritu. Izan ere, filmetan ikusi genuenean zientzia fikzioren gauza bat iruditzen zitzaigun. Hala ere, gaur egun, ia ia guztiok sakelan aparagailu bat daramagu.
* Eskuko telefonoa guztion bizitzan ezinbesteko elementua bihurtu da, ia gehienok badugu bat gutxienez eta egun osoa gure gainean eramaten dugu.
Duela urte batzuk ez genituen horrelako telefonoak ezagutzen, berriz, gaur egun arraroa da sakeleko bat ez duen pertsona ezagutzea.
* Gu guztion bizitzan ezinbestekoa bihurtu den gailua eskuko telefonoa da. Aspaldi honetan horrelako telefono bat, edo agian zenbait kasutan bi edo hiru, ez dituena, munduan ez dela ematen du. Hala ere, gaur egun halako garrantzia duen tresna ez da orain dela denbora gutxitik datorren asmakizuna baino.


11.Baditugu hainbat sarrera adibide. Hurrengo pausua emango diegun egitura izango da: azalpenezkoa ala argudiozkoa?

azalpenezkoa
argudiozkoa
Sarrera (gaian kokatzeko informazioa + tesia)
Datu orokorrak (zein ezaugarri dauzka, nolakoa da, zenbat mota daude, )
Arrazoiak (zergatik)
Arrazoi nagusia +
Arrazoi hori azaldu
Alde onak
Alde on nagusia +
hori zertan gauzatzen da
Ondorioak (zer dakar)
Ondorio nagusia +
Ondorio hori azaldu
Alde txarrak
Alde txar nagusia +
hori zertan gauzatzen da
Irtenbideak (nola konpondu)
Irtenbide nagusia +
Irtenbide hori azaldu
Amaiera
Konklusioa (testuaren laburpen modukoa)
Zure kasua kontatu /zeuk edota zeure ingurukoek nola bizi duten

Bestelako aholkuak:

û Oso-oso-oso komenigarria da idazten hasi baino lehen eskema egitea!!!!!!
û Beti izenburua jarri.
û Dena dela, sarreraren ondorengo paragrafo bakoitza idatzi aurretik zein tesi idatzi dugun oso gogoan izan.
û Ez erabili zuk edo zuek pertsona. Erabili gu/guk edo haiek pertsona.
û Ez kontatu “penak”.
û Lokailuak erabiltzeko dira. ERABILI!
û Letra irakurgarriak lagundu egiten du.
û Hiztegi aberatsak lagundu egiten du.
û Ez badakigu zerbait nola idatzi edo zalantza handian bagaude, hobe uztea eta beste modu batean idazten saiatzea.
û Azterketaren helburua ez da gai jakin baten inguruan dakizuena neurtzea, baizik eta euskaraz lasai eta aise aritzeko duzuen trebetasuna.
û Amaierako paragrafoa: batetik geure bizipena kontatu eta bestetik “Laburbilduz argi dago …………tesia…………..-(e)la
……………… (arrazoia)……………..; baina, zorionez
………..(konponbidea)………….. Neuri dagokidanez / Neure kasuan ………”




Gaia: AHTa
Tesia: gehiegizko proiektua da Testu mota: argudiozkoa
Sarrera mota: galdera erretorikoak

Arrazoiak:
Nagusia: Euskal Herria bezalako lurralde baterako ez da erabilgarria
- garestiegia da
o herrialde menditsua da: tunelak eta zubiak eraiki behar
- ez da daukan abiadura behar bezala aprobetxatuko
o hirien arteko distantzia txikia da, abiadura egokia hartzerako iristen
- dauden beste azpiegitura batzuk alboratuta geratuko dira

Ondorioak:
Nagusia: onurak baino gehiago kalteak ekarriko ditu
- naturan: tunelak, zubiak, animalien joan-etorria mugatzea
- behar bezalako etekina ez ateratzea

irtenbideak
nagusia: atzera egin eta ez eraikitzea
garaiz gaudelako
eraikiz gero, ingurumenean sortuko den kaltea konponezina izango delako
alferrikako gastu handia izango delako
“analogia” bat egin Itoizgo urtegiarekin


Amaiera
(Tesia berriro bota eta testuan tesia dela eta ateratako ondorioa)
Zure bizipenak eta esperientzia kontatu AHTa dela eta
------------------------------------------------------------------------------

Gaia: ura
Tesia: bizitzarako ezinbestekoa da Testu mota: azalpenezkoa
Sarrera mota: komunikabideetako berriak > uholdeak, urakanak, tsunamiak lehorteak… berri izaten dira, bizitza askoren galerak ekartzen dituztelako

Datu orokorrak: bizitzarako ezinbestekoa da
- bizitza uretan sortu zen
- bizidunon zatirik handiena da
- bere faltan ez dago bizitzarik

alde onak
ideia nagusia: bizitza ahalbidetzeaz gain, erraztu egiten du
- garbitasuna
- osasuna eta plazera: bainuetxeak, spak
- dibertsioa: ur-kirolak

alde txarrak (bi / hiru paragrafotan)
ideia nagusia: bi mota daude naturak sortzen dizkigunak eta geuk sortzen dizkiogunak
naturarenak: muturreko egoerek sortzen dutena
- ur gutxiegik lehorteak
- ur gehiegik uholdeak

geuk sortuak
- kutsatu egiten dugu
- askotan neurrigabe xahutzen dugu


amaiera
(Tesia berriro bota eta testuan tesia dela eta ateratako ondorioa)
Gure bizipenak eta esperientzia kontatu ura dela eta: kontsumo arduratsua egiten dugun, uraren zein erabilera egiten dugun…

---------------------------------------------------------------------

Gaia: diziplina ikastetxeetan
Tesia: betidanik izan dugun arazoa da diziplina edo begirune falta ikastetxeetan, baina aspaldian areagotu egin da
Sarrerarako teknika: komunikabideetan jasotako informazioa

Arrazoiak:
arrazoi nagusia: irakasleari eta ikaskideei errespetu falta
- Gurasoek seme-alaben hezkuntza (giza-balioak barneratzea)
irakasleen esku utzi dute
- egungo legeek ikaslea gehiegi babesten dute
- irakaslearen autoritate figura galduta dago hein handi batean
(lehen nola zen kontatu)

Ondorioak:
ondorio nagusia: ikastetxeetako bizikidetza asko okertu
- diziplina arazoak
o ikasleen artean
o irakasle eta ikasleen artean
irakasle asko lantokira joateko beldurrez

konponbideak:
konponbide nagusia: hezkuntza komunitatea osatzen dugunon elkar lana
irakasleak: egoera larriei aurre egiteko hobeto prestatu
familiak: seme-alaben giza hezkuntzaz arduratu
ikasleak: kontzientziatu egin behar dute
gobernua: irakasleak gehiago babestu eta ez horrenbeste ikasleak

amaiera:
kontatutakoaren laburpentxoa egin (tesiak berriro agertu behar du konponbidearekin batera)
geure esperientzia kontatuko dugu.
-----------------------------------------------------------------------------------
Gaia: Sukaldaritza modernoa
Tesia: beste arlo batzuetan bezala, sukaldaritzan berrikuntzak izateari ongi deritzot, baina ez du eguneroko bizitzarako balio.
Sarrerarako teknika: komunikabideetan noiznahi berriak agertzen direla

Datu orokorrak:
Ideia nagusia: tradizionaletik asko aldentzen den janariak prestatzeko modua da


Alde onak:
Ideia nagusia: aldatzea gustuko duenarentzako egokia da
- teknika berritzaileak: liofilizazioa, esferifikazioa, apar bihurtzea
o betiko tekniketatik aldentzen dena: frijitu, egosi, erre…
- produktu exotiko asko
o egun bizi dugun globalizazioaren harira: ia-ia edonongo produktuak dasta ditzakegu ia-ia edonon
- kalitate handiz prestatuak

Alde txarrak:
Ideia nagusia: ez da herritar arrunt batek egunero jateko
- jatetxe garestietan soilik aurki dezakegu; hortaz, garestia da
- gehienetan ez da etxean prestatzeko modukoa, arestian aipatu ditugun teknikak direla eta

Amaiera
Konklusioa: ez da jateaz gozatzeko modu txarra
Norberaren esperientzia:

esaera zaharrak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

1. Adiskide onekin, orduak labur.
2. Alferrik da ura joan eta gero presa egitea
3. Ardo gozoak lau begi eta oinik ez
4. Arratsa gorri, bihar eguraldi.
5. Aurreak erakusten du atzean nola dantzatu.
6. Azaroa hotz, negua motz.
7. Azkar eta ondo usoak egiten du hegan
8. Baserritar kalezale, etxe hondatzaile.
9. Bat eman eta bi hartu
10. Bista ona eta elkar ezin ikusi
11. Bost xentimoko pupua eta hamar metroko trapua
12. Burdina berotan jo behar da
13. Bururik ez duenak, hankak ibili behar
14. Dagoenean bonbon eta ez dagoenean hor konpon
15. Diruak malkarrak zelaitzen ditu
16. Edan eta gero egiak
17. Egon hadi lo eta jango dek me
18. Eguzkia eta euria, Erromako zubia.
19. Eguzkia nora zapiak hara
20. Eskuko behatzak ere ez dira igualak
21. Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da
22. Ez da ogirik neke gaberik
23. Ez jan, ez lan
24. Ezina ekinez egina
25. Gaizki esanak barkatu eta ongi esanak gogoan hartu.
26. Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman
27. Gaztaro alferra, zahartzaro okerra.
28. Gazteak baleki, zaharrak baleza
29. Geroa alferraren leloa
30. Hamalau ofizio, hamabost miseria
31. Harriak ez du begirik
32. Hastea erraz, irautea zail.
33. Hil eta gero, salda bero
34. Hobe da oinez eta segurura eta ez zaldiz eta zulora
35. Hori eta atariko haizea
36. Ilunpeko lana, argitako lotsa.
37. Irin hori ez da zure errotakoa
38. Itotzekotan ur handitan
39. Jan eta lo potolo
40. Jesus, Maria eta Jose, beti jan eta beti gose
41. Jokoa ez da errenta
42. Kanpoan uso, etxean otso
43. Karga mas karga, hartutako tokian deskarga.
44. Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan.
45. Lan lasterra, lan alferra
46. Lastoaren sua, ez da luzarorako sua
47. Lorerik ederrena ere zimeldu
48. Nagia beti lantsu
49. Nagusi askoren astoa, goseak hil
50. Nahi duenak luzaro bizi, oiloekin oheratu, txoriekin jaiki
51. Neguko eguna, argitu orduko iluna.
52. Nirea niretzat eta zurea biontzat
53. Nola bizi hala hil
54. Nola soinu, hala dantza
55. Nolako egurra, halako ezpala
56. Nolako eltzea, halako tapa.
57. Non gogoa han zangoa
58. Nor bere etxe pobrea erregerena baino hobea
59. Ogi gogorrari, haginak zorrotz
60. Oilo ibiltari, azerien janari
61. Orhiko txoriak, orhi laket
62. Otsoa aipatu, otsoa atean
63. Soinugilearen etxean, dantzaria herren.
64. Sua eta ura belaunetik behera
65. Txapel batekin ezin bi buru estali
66. Txapela buruan eta ibili munduan
67. Txapelik handienak ere ez du buru hutsik estaltzen.
68. Usteak erdia ustel.
69. Zapatariak zapata zaharrak.
70. Zartaginetik sutara
71. Zenbat buru, hainbat aburu
72. Zer ikusi, hura ikasi
73. Zozoak beleari ipurbeltz
74. Zulo bakarra duen sagua, katuak laster harrapatuko du.
75. Zumar zuzenak, itzal okerra.
76. Zuri guztiak ez dira irin.

2009-10-28

Aurtengo liburua




Udazken honetan Uxue Alberdiren liburu bat irakurriko dugu Aulki-jokoa.



2009-10-27

zinea euskaraz

Udazken-negu honetan Sakanako hainbat herritan filmak emango dituzte euskaraz.

Altsasun abenduaren 4an 22:00 kultur etxean SUKALDE KONTUAK
abenduaren 6an 20:00 " "

Etxarrenen azaroaren 14an 19:00 frontoian SUKALDE KONTUAK

Arbizun abenduaren 12an 19:00 udaletxean WINX, ERREINU GALDUAREN SEKRETUA

Etxarri Aranatzen abenduaren 20an 19:00 SUKALDE KONTUAK
abenduaren 27an 17:30 WINX, ERREINU GALDUAREN SEKRETUA
Lakuntzan abenduaren 19an 17:00 OLENTZERO ETA OPARIEN ORDUA

Olaztin abenduaren 19an 19:00 OLENTZERO ETA OPARIEN ORDUA



2009-10-16

Hemen gaude! (Ziza artean)*



Taldeen atala berritu dugu.



Ez gara zuekin ahaztu.



Oso lanpetuta gabiltza.



Eta igandean Nafarroa Oinez!!!!!!!


* Galdetu irakasleari

2009-09-28

EGUN ON ETA ARRATSALDE ON!!!!!

Aupa denoi eta ONGI ETORRI!!!!!!

GAUR HASIKO DIRA HAINBAT TALDEREN KLASEAK.

Beste talde batzuk bihar hasiko dira, beste batzuk asteazkenean, beste batzuk ostegunean eta talde bat datorren astelehenean. Uf! Horiek bueltak!!!!
Baina guztiok gure euskara hobetuz!!!!!

2009-09-24

2009/10eko taldeak

AURKITU ZURE TALDEA/ ENCUENTRA TU GRUPO

-1A (Txioka ikastolan, Altsasun) 14:55 -16:25

-A (Irurtzungo eskola) 15:30-17:00, 4 egun/4 días

-1 A+ (Irurtzungo eskola) 15:30-17:00, 4 egun

-Hasiera/ Inicio Euskaltegia 09:00-11:00, 4egun

-Hasiera/ Inicio Euskaltegia 19:00-21:00, 4egun

-1 B Irurtzun Kultur etxea 19:30-21:00, 4 egun

-1 A+ Euskaltegia 08:30-10:30, 4 egun

-1 A+ Arbizu 19:00-21:00, 4 egun

-1B Euskaltegia 17:00-19:30, 4 egun

-2 Euskaltegia 09:00-11:30, 4 egun

-2 Euskaltegia 18:30-21:00, 4 egun

-2+ Euskaltegia 09:15-11:45, 4 egun

-2+ Euskaltegia 19:30-22:00, 4 egun

-3 Euskaltegia 18:30-21:00, 3 egun

-Sakontze Euskaltegia 09:00-11:30, Asteartea, Osteguna

-Sakontze Euskaltegia 19:00-21:30, Asteartea, Osteguna

-EGA Euskaltegia 09:00-11:30, Astelehena, Asteazkena

-EGA Euskaltegia 19:00-21:30, Astelehena, Asteazkena

2009-09-14

¿Quieres aprender euskara con nosotros?

Zure euskara hobetu nahi duzu gurekin?

Para apuntarte, para aclarar dudas, para visitarnos...
el euskaltegi está abierto
de lunes a viernes
de 09:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00
tel. 607 624 392
email: sakana@aek.org

Izena emateko, zalantzak argitzeko, bisita egiteko...
euskaltegia zabalik dago.
Astelehenetik ostiralera
09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
tel. 607 624 392
e-posta. sakana@aek.org

2009-09-11

Behe maila - Lan txikia

Zein esaldi dira jatetxean erabiltzeko?

  1. Badaukazu ardo txuririk?
  2. Zein da zure izena?
  3. Hemen dago. Kontuz, bero dago eta!
  4. Hotz dago. Berotuko duzu?
  5. Nik babarrunak nahi ditut.
  6. Zuk zer nahi duzu?
  7. Nolako eguraldia dago?
  8. Zer dago?
  9. Ni Madrilgoa naiz.
  10. Aitona zaharra da.
  11. Bihar mendira joango zara?
  12. Txakurra gaixorik dago.
  13. Zer daukazue?
  14. On egin!
  15. Kontua, mesedez!
  16. Non dago komuna?
  17. Zenbat leiho daude?
  18. Niri arraina gustatzen zait.
  19. Zuri ez zaizu pizza gustatzen, ezta?
  20. Zer bazkaldu nahi duzue?
  21. Zenbat balio dute zainzuriek?
  22. Zer ordutan da filma?
  23. Non bizi zara?
  24. Zer dago lehenengo plateretarako?
  25. Zein da bigarren platera?
  26. Zer postre dago?
  27. Nik sagar tarta hartuko dut.
  28. Atzo euria egin zuen.
  29. Hemen duzu. / Hemen daukazu.
  30. Dena ongi dago?
  31. Goxoa dago?
  32. Zuk ilarrak nahi dituzu?
  33. Zuk entsalada nahi duzu?
  34. Nire logela handia da.
  35. Sardeska falta zait.
  36. Ekarriko duzu?
  37. Ogia falta zait.
  38. Bukatu egin zait.
  39. Kontuz, labainkor dago eta!
  40. Aizu! Utzi katu hori bakean!
  41. Nongoa zara zu?
  42. Eztarriko mina daukat.
  43. Zopa honek gatz asko dauka.
  44. Txuleta gordin dago. Egingo duzu gehiago?
  45. Igandean mendian izan ginen.
  46. Bihar euria egingo du.
  47. Ekarriko duzu ogi gehiago, mesedez?
  48. Han dago komuna, eskuinean.
  49. Niri beldurrezko filmak gustatzen zaizkit.
  50. Ogia bukatu da. Ekarri gehiago, mesedez.
  51. Zer egiten duzu asteburutan?
  52. Nire seme-alabak Altsasuko musika-eskolara joaten dira.
  53. Euria ari du.
  54. Hotz handia egiten du.
  55. Makailua bikain zegoen.
  56. zoriondu sukaldaria nire partetik.
  57. Nire logela handia da.
  58. Sardeska falta zait.
  59. Ekarriko duzu?

2009-09-10

Euskaltegia zabalik, Altsasuko jaietan

Bai, ordu gutxi barru herriko jaiak hasiko dira, baina euskaltegia zabalik dago.

09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Astelehenetik ostiralera

2009-09-08

Matrikula egitera etortzen diren lehenengo 40 ikasleek OPARIA!!!!!!

ADI IBILI ETA EZ GALDU AUKERA!!!!!!!!

Euskaltegian izena ematen duzuen lehenengo 40 ikasleek opari bikaina izango duzue.

Bai, eta oparia ona da (Bene-benetan) Euskara esfortzurik egin gabe ikasteko balio du. Bene-benetan

Juan Valdes euskaraz, baita bere mandoa ere.

Gaur goizean, hilak 8, Irurtzunen Juan Valdes, semea eta bere mandoa ibili dira azoka alaitzen.
Horretaz gain, euskaraz eskatzen zuenari pote bat kafe opari egin diote.






2009-09-01

KANTU AFARIA ALTSASUKO JAIETAN
KANTU AFARIA GURE ETXEA ERAIKINEAN

Irailaren 13an, igandearekin, 22:30 aldera denok abestera!!!!!!!!!!!!!!!
Bertan abestien letrak banatuko dira eta han egongo den musika taldearekin batera abestu.
Aldez aurretik euskaltegian edo Iortian txartela erosiz gero, afaria ere bai.

2009-08-31

Itzuli gara... IKASTURTEA HASTEKO PREST!!!!!!

Hemen gaude!!!!
Amaitu da uda, nahiz eta eguraldian asko ez nabaritu ( Hau beroa!) Eta euskalduntzen jarraitzeko garaia dugu.
Izena emateko, zalantzak argitzeko, bisita egiteko... euskaltegia zabalik dago.
Astelehenetik ostiralera
09:30etik 13:30era
16:00etatik 19:00etara

tel. 607 624 392
e-posta. sakana@aek.org

2009-07-28

Hitz pasa jokoaren erantzunak

A. apeta
B. bortitza
D. doan, dohainik
E. etsi
F. fereka
G. gernua
H. harraska, harria
I. ilbeltza
J. jorratu
K. kuia
L. lizuna
M. mikatza, mingotsa
N. nerabea
O. oinutsik, ortozik
P. pixoihala
RR dauka. arrunta
S. suziria
T. totela
TX. txio-txio
TS dauka. hitsa
TZ dauka. ebatzi
X. xiringa
Z. zikoitza

2009-07-26

Hitz pasan aritzeko


A. zerbait egiteko gogoa, txirrinta
B. indartsua, biolentzia handikoa
D. musu truk, de balde
E. amore eman
F. laztana, maitasunezko ukitua
G. txiza
H. sukaldean ontziak eskuz garbitzeko lekua
I. urtarrila
J. zenbait barazkiren gainean belar txarrak kentzea eta bere inguruan lurra pilatzea
K. kalabaza
L. gaztari edo ogi hezeari ateratzen zaiona
M. gazia, geza, gozoa, azidoa eta...
N. hormona guztiak dantzan dituen gaztea
O. zapatarik gabe
P. komuna erabiltzen ez dakite haurrei janzten zaiena
RR dauka. normala, berezia ez dena
S. herri askotako jaien hasieran pizten dena
T. kolpeka hitz egiten duena, hitzak ezin amaitu
TX. txakurrek zaunka egiten dute eta txoriek...
TS dauka. tristea, itzalia
TZ dauka. erabaki
U. euri asko egiten duenean ibaiek gainezka egitea
X. erizainek erabiltzen duten lanabes zorrotza
Z. zekena, xuhurra
erantzunak geroxeago

2009-07-22

Ekaineko zientzia esperimentuak

  1. Azukre koxkor bati su ematea, hau da, garra ateraraztea
Azukre koxkorra zigarro-sukautsez hautseztatu, metalezko pintza batzuekin hartu eta kandela baten laguntzarekin su eman. Gar txikia aterako du, baina, finean, garra.
Materiala: azukre koxkorrak, sukaldeko metalezko pintzak, kandela, zigarro sukautsa

2. Nola bereiziko ditugu arrautza egosia eta arrautza gordina? Zabaldu gabe.

Mahai gainean bi arrautzak biraraziz. Egosiak bueltak aise emango ditu eta gordinari asko kostako zaio.

3. Filmetan espazioan borroka egiten dutenean tiroak entzuten dira, baina bazenekiten ez dela posible. Airerik ez badago, ez dago soinurik.

Txintxirrin bat hartuko dugu, alanbre fin bat lotuko diogu eta kristalezko botila baten barruan sartuko dugu txintxirrina botilaren erdi parean zintzilik geratu arte. Botilaren tapoia hartuko dugu (kortxoa edo tapa metalikoa) zulo bat egingo diogu erdian alanbrea pasatu ahal izateko eta zulo hori bueltan bueltan itxiko dugu.

Jarri tapoia eta eragin botilari. Txintxirrina entzungo dugu, botila barruan airea dagoelako.

Orain aire hori kenduko dugu. Kotoi zati bat hartuko dugu. Alkoholez bustiko dugu. Botila zabalduko dugu. Kotoia botilaren muturrean jarriko dugu (botila etzanda), kotoiari su eman eta kotoia barrurantz bidaliz, azkar-azkar botila itxiko dugu. Sua itzaltzen denean, botilari eragin eta ez da txintxirrina entzungo.

Materiala: kristalezko botila, tapoi metaliko (kristalezko boteek dutenaren antzekoa) edo kortxoa, alanbre fina, txintxirrina, tapoia zulatzeko zerbait, plastilina, alkohola, kotoia, txiskeroa

4. Nola garbituko dugu ur zikina?

Bada, destilatuz. Eta nola destilatuko dugu etxean?

Entsalada ontzi batean ura jarri eta zikindu egingo dugu, esate baterako, gatza, kafe disolbagarria eta ozpinarekin.

Ontziaren erdian edalontzi bat jarri (flotatuko balu harri bat barruan duela), entsalada ontzia film gardenez estaliko dugu eta zeloz itxi. Ontziaren erdian, barruko edalontziaren parean (filmaren gainean) harri bat jarri.

Hau guztia eguzkitan jarri.

Barruko ura lurrundu egingo da, filmaren kontra likidotu egingo eta eta erdiko edalontzia erori arte irristatuko da.

Materiala: entsalada ontzia, ura, kafe disolbagarria, ozpina, gatza, film gardena, bi harri, edalontzia, zeloa, eguzkia(!)

5. Nola egingo dugu sumendi bat etxean?

Entsalada ontzi batean mendi bat egingo dugu harea erabiliz. Mendiaren erdian zulo bat egingo dugu behatza edo boligrafoa edo halako zerbait erabiliz. Bota zulora bikarbonatoa, tinta gorria edo kolorante gorria eta, azkenik, ozpina.

Materiala: entsalada ontzia, harea, ozpina, tinta edo koloratzaile gorria eta bikarbonatoa

6. Nola itzaliko dugu kandela bat? Putz egin gabe, ukitu gabe, urik bota gabe, gainean taparik jarri gabe?

Jarri kandela ontzi zabal baten barruan (edalontzi zabal batek balio du), PIZTU KANDELA, bota bikarbonatoa ontziaren hondoan eta azkenik ozpin txorrotada.

Burbuilaka ari den bitartean saiatu kandela pizten.

7. Nola frogatuko dugu aireak ura daukala?

Edalontzi bat ur hotz eta izotzez beteko dugu. Ondoren tinta eta koloratzailea ere botako ditugu.

Edalontziaren kanpoko aldean agertuko diren ur tantak airean zegoen ura da (eta ez edalontzi barrukoa)

Materiala: edalontzi bat, ura, izotza, tinta edo koloratzailea

8. Nola jarriko dugu txuria arrautza baten zuringoa egosi edo frijjitu gabe?

Zabaldu arrautza gordina eta bota edalontzi batera. Ondoren alkohola bota eta ikusi!!!!

Materiala: arrautza gordina, edalontzia eta alkohola

9. Arrautza egosia botilan sartzeko lehen modua

Entsalada ontzi batean ur oso beroa jarri eta beste entsalada ontzi batean ur oso hotza jarri (izotz zatiekin)

Hartu arrautza egosi bat eta azala kendu.

Hartu kristalezko botila bat (aho zabal samarra daukana) , jarri ur berotan botila, ahoa gora duela eta jarri arrautza botilaren ahoan. Momenturen batean arrautzak salto batzuk emango ditu, baina, lasai.

Hiruzpalau minutu ur beroaren gainean izan ondoren, ur hotzetara pasa botila (arrautza ez mugitu botilaren gainetik) eta itxaron.

Materiala: kristalezko botila aho zabala daukana, ur oso beroa, ur oso hotza, bi entsalada ontzi, arrautza egosia.

10. Arrautza egosia botilan sartzeko bigarren modua

Kendu azala arrautza egosi bati.

Hartu kotoi zati bat, busti alkoholez. Aho zabala duen kristalezko botila hartu, etzan pixka bat, jarri muturrean kotoi zatia, eman su, bultza pittin bat barrurantz, jarri arrautza muturrean, zutitu botila eta itxaron.

Materiala: aho zabala duen kristalezko botila, alkohola, kotoia, txiskeroa, arrautza egosia

11. Zer da momentu batean solido eta bestean likidoa? Nola sor dezakegu hare iraulkorraren efektua etxean?

Bandeja sakon batean ura eta maizena irina nahastu. Pastel kremaren antzeko zerbait lortu behar dugu.

Ore honetan eskua erraz sar liteke. Likidoa den seinale.

Baina kolpe gogor bat emanez gero, ez dugu eskua sartzea lortuko. Solidoaren jokaera izango du.

Materiala: bandeja sakona, ura, maizena irina

12. Itsulapiko berezia

Edalontzi bat urez beteko dugu. Goraino. Hala ere sartu txanponak edalontzira. Uste baino askoz txanpon gehiago sartzea lortuko dugu uraren gainazaleko tentsioari esker.

Materiala: edalontzi bat, ura, txanponak

13. Apurtzen ez den arrautza gordina.

Hartu arrautza gordin bat, jarri edalontzi batean eta ozpinez estali. Utzi horrela bizpahiru egunez. Azal oso biguna duen arrautza gordina lortuko dugu. Zergatik? Ozpinak azalaren kaltzioa (gogorra bihurtzen duena) desegin duelako.

Materiala: arrautza gordina, edalontzia, ozpina

14. Gatza eta piperhautsa nahastuta ditugu, nola bereiziko ditugu? Ezin da urik erabili. Badakizue disolbagarri eta ez disolbagarri kontuak...

Plater batean jarriko ditugu. Plastikozko zerbait hartuko dugu, goilara bat, puxika bat... eta artilezko zerbaiten kontra igurtziko dugu. Ondoren goilara gatz eta piperrautsera hurbildu eta piperrautsa jasoko du, baina gatza ez.

Materiala: piperrautsa (oreganoa bezalako zerbaitek ere balio du), gatza, platera, plastikozko goilara edo puxika eta artilea.

15. Nola lor dezakegu eguzki indarrez dabilen errota?

Ardatz batean (arkatz bat izan daiteke) aluminio paperez egindako lau hegal jarriko ditugu. Ondoren, hegaletako bi belztu egingo ditugu txiskero batekin errez.

Edalontzi bat hartuko dugu. Gainean jartzeko kartoi zati bat moztuko dugu eta erdian zulo bat egingo diogu.

Ardatza zutik jarriko dugu edalontzia eta zuloa daukan kartoia erabiliz.

Hau guztia eguzkitan jartzea besterik ez zaigu faltako.

Eguzkiak alde beltzak askoz gehiago berotuko ditu beste aldeak baino. Energia pilaketa desberdin honi esker ardatzak bueltak ematea lortuko dugu.

Materiala: edalontzia, arkatza, kartoia, aluminio papera, zeloa, txiskeroa

16. Ura hidrogeno eta oxigenoz osatu dago. Nola lortuko dugu etxean daukagunarekin bi elementu hauek elkar bereiztea?

Edalontzi bat urez beteko dugu.

Petaka tamainako pila bat hartuko dugu eta alde batean kable zati bat lotuko diogu eta beste aldean beste zati bat.

Orain kableen beste aldeak edalontzi barruan sartuko ditugu.

Prozesua azkartu nahi badugu, bota gatza urari.

Polo positibora konektatuta dagoen kable muturrean oxigenoa aterako da, eta polo negatiboan hidrogenoa.

Materiala: ura, edalontzia, gatza, bi kable zati, petaka pila

Hemen gaude!!!!

Uf! Gaur konturatu naiz hilabete baino gehiago daramagula ezer ere argitaratu gabe euskaltegiko blogean. Hau lotsa!
Noski! batetik Sanpedroko txozna kudeatu beharra...bestetik batzuen oporrak... eta bestetik euskaltegiari buelta ematea. Bai! Buelta! Ikusiko duzue irailean...
Hau ez da "fiñementube"!

2009-06-14

Blog interesgarria

Badakigu gaztelaniaz dagoela... badakigu hau euskaltegiko bloga dela... baina interesgarriak eta BARREGARRIAK dira http://blogs.rtve.es/palabra/posts helbidean kontatzen direnak.

2009-06-09

ALBANIAREN KONKISTA. LABURPENA

Hamalaugarren mendean gertatu zen.

Karlos II. aren anaia, Luis, Normandian zegoen guduan eta handik Nafarroako etxera itzuli zen.

Napolesko dukesa bat Juana izenekoa ezagutu eta emakume honekin ezkontzea erabaki zuen. Horretarako emakumeari dote gisa herri bat eskainiko lioke, Albania. Albania, berez, dukesarena izan beharko litzateke baina matxinoek kendu egin zioten.

Napolestik, Pedro bere lagunari mezuaren bidez, bere asmoak egiaztatu zizkion eta armada bat prestatzeko esan zion. Herria, noski, Albania izango zen.

Pedrok boteretsuekin hitz egin zuen.

- Non dago herri hori ? Aberatsa da ? Ezezaguna da, esaten zuten boteretsuek. Gainera armada bat garestia da oso.

Azkenean boteretsuek armada bat osatu zuten eta honek belaontzi batean Napolesen bidea hartu zuen.

Luis eta Juana han zeudela, belaontzira igo eta denak elkarrekin Albaniaraino abiatu ziren.

Albaniako lurra oso pobrea zen. Ez zegoen urik eta zuhaitz, animaliak eskas.

Kanpotarrak hango jendea, orain etsaiak, bilatzen hasi ziren baina alferrik, ez ziren agertzen.

Azkenean bai, agertu eta borroka gogorra eduki zuten. Gudari batzuk hil ziren eta Luis Kapitainak eskumutur bat galdu zuen. Gainera bere gorputzetik odol asko ixuri zen. Gaixorik geratu zen oso. Albaniako gudarien artean, Normandiaren merzenarioak zeuden.

Luis kapitaina gaixotuta, Pedrok borroka jarraitzea aukeratu zuen.

Eta horrela izan zen. Etsaia bilatu eta borroka handiena izan zen. Nafarroako gudariek borroka irabazi eta Albania berreskuratu zuten.

Bere kanpamendura itzuli ziren berriarekin baina ordurako Luis hilda zegoen.

0708ko bideoa

0809ko bideoa

2009-06-07

Nafarroako egungo osasungintzaren egoera GOIZEKOEK MOLDATUA ETA AMAITUA

Lehen Nafarroako osasungitzak, hau da, Osasunbideak oso ona izatearen fama zeukan. Jendeak oso ongi baloratzen zuen. Orain, ordea, hori ez da horrela. Esate baterako, Sakanako kasuan hainbat egoera kaxkar gertatzen ari dira. Batetik Iturmendi eta Urdiainen herriko sendagilea jubilatu egin zen. Harrezkero sendagile bat baino gehiago pasatu da bertatik. Bestetik Etxarrin azken udan hiru hilabete egin zituzten pediatrarik gabe. Hau gutxi balitz, Altsasun orain duten pediatra urte luzez administrazioan lanean aritu zen. Eguneratu gabe dago eta hau gaixo horien gurasoak oso kexu dira.
Hau guztia dela eta, egungo Osasunbidea lehen baino askoz okerrago dago.

Egoera honetara eraman gaituzten arrazoiak aztertzen hasiko bagina, ugariak direla ikusiko genuke. Populazioa handitu egin da, batik bat bertakoak gero eta denbora luzeagoa bizi direlako eta gero eta etorkin gehiago daudelako. Zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta sendagile behar handiagoak izaten dira. Etorkinen kasuan medikuntza zerbitzuetara asko jotzen dute, umeekin batez ere, bertakoekin alderatuz gero.

Sendagile eta material baliabideek, ordea, azken urteetan berberak izaten jarraitzen dute. Sendagile kopurua mantentzeaz gain, ez daude lehen baino erietxe gehiago. Lehengoak daude.
Honek guztiak Nafarroako osasungintza okertu egin du. Esate baterako, itxaron zerrendak luzatu egin dira. Probaren baten zain bagaude, normala bihurtu da hiru hilabete zain egotea. Artapena ere kaxkarra da. Pazienteari eskaintzen dioten denbora, orokorrean, oso laburra da. Gehienetan ez da bost minututik pasatzen. Arestian esan bezala, zenbait herritan sendagilez oso maiz aldatzen dute. Horrek gaitz kronikoen jarraipena zaildu egiten du. Mediku berria badugu, berriro gure istorial guztia kontatu beharko diogu, nahiz eta ordenagailuan izan.

Egoera hau konpontzeko bide bakarra inbertsio egokiak egitea da. Herrialde batek aurrera egiteko ezinbestekoa da osasungintza bezalako arloetan behar diren baliabide guztiak jartzea. Biztanle gehiago garenez gero, zerbitzua egokitu egin behar da. Ezin gara lehen adina sendagilerekin aritu. Gobernuaren esku dago konponketaren zatirik handiena.

Amaitzeko esan behar dut, hau guztia ikusita gezurra dirudien arren, neuk ez dut inoiz arazorik izan osasun artapena behar izan dudanean. Dena dela, badakit lagun askok arazo handiak izaten dituztela atentzio egokia jasotzeko.

2009-06-05

Klaseak ekainaren 11n amaituko dira

gosalduz eta meriendatuz. Jakina! Eguraldiak laguntzen badu Dantzalekun bertan erretako txistorra eta urdaia janez, ezta?

Diru laguntzak eskatzeko

Ikasturtea amaitzen ari da eta, bai Sakanako Mankomunitatean bai Nafarroako Gobernuan diru laguntzak eskatzeko momentua iritsi da.
Bietarako dokumentuak hartzeko pasa zaitezte euskaltegitik ekainaren 15etik 19ra.
Hemen (euskaltegian) Patxik paper guztiak emango dizkizue eta zer beste dokumentu behar diren esan.

2009-06-04

Zer jaten dugu?

Bazkaria prestatzen ari garela, xerra zartaginera bota eta ur pila ateratzen duenean... edo erosketak egiten ari garela, fruta gunera joan eta sagar disdiratsu eta ederrak ikusten ditugunean, laborategikoak direla ematen dutenak... edo haragi edo arrain paketeak ikusten ditugunean zein animalietakoak diren ez dakigunean... ziur aski noizbait pentsatu dugu: zer demontre jaten ari gara?
Gaur egungo elikaduraren aurrerapen zientifiko eta kimikoek zer jaten dugun ez jakitera eraman gaituzte.
Beste arlo askotan bezala, elikaduran negozioa eta globalizazioa oso zabalduak daude. Lehenengoari dagokionez, produkzio handia eta gastu txikiak helburutzat hartzen dira. Horretarako, aurrene inbertsioak egiten dituzte teknologian eta kimikan eta ondoren etekinak ateratzen saiatzen dira ekoizten dituzten lehengaiei produktu kimiko asko eta asko botaz. Transgenikoez ahaztu gabe.

Bigarrenaren kasuan, mendebaldeko gizartean batik bat, mundu osoko produktuak kontsumitzen ditugu. Hau da, inportazioak garrantzi handia dauka: produktu batzuk bertan hazi edo ekoizten ez direlako; beste batzuk, ordea, urtaro batean herrialde batean ez dagoenean, beste batean dagoelako. Esate baterako, hemen neguan tomaterik ez dagoenean; Txilen, aldiz, bai.
Honen guztiaren ondorio nagusia kontsumitzaileek erosten ditugun elikagaiekiko ezjakintsasuna dugu, ahaztu gabe jakien aukera eskasa dugula. Askotan janari horiek ez daramate etiketarik nola produzitu diren azaltzen dutenak. Hala ere, gaur egun hainbat produktu daramate etiketa, baina batek daki zer diren E-300 edo H-333 horiek. Litekeena da epe luzera ondorio txarrak ekartzea. Honez gain, abereak azkar eta merke kontsumitzeko moduan jartzeko nahi horretan, kate biologikoa apurtzen duten ekintzak egiten dira. Hala nola, ardien eta behien kasuan, haragiz egindako pentsuak ematea, belarjaleak izan arren.
Zertaz elikatzen ari garen jakiteko bidean badaude kontsumitzaileok aurrera eraman ditzakegun jokabideak, baita gobernuak bere aldetik egin ditzakeenak ere.
Geuk modu inteligenteagoan kontsumitu behar dugu. Batetik bertako jakiak erosiz, bide batez merkatu txikia bultzatuz eta mutinazionalak alboratuz. Bestetik, horrela etiketei jaramonik egin gabe erostea ekidin genezake, buruan izanda merke erostea ez dela garrantzitsuena, norberaren elikadura zaintzea baizik.

Ostegun goizean egin duguna

Bada... sorginaren edo jentilen (nahastua nabil) sukaldera joan gara, Edurneren laguntzarekin; gu, bestela, galduta.

Erdi bidean lagun bat galdu dugu, bide "arriskutsua" zelako, baina ongi pasatu dugu, denbora guztian euskaraz hitz egin baitugu.
Bistak izugarriak dira eta eguraldi bikaina egin digu.

2009-06-03

Arrakasta itzela!!!!!

Beno... arratsaldeko azken esperimentua izan ezik. Hurrengoan kamioi bat "Maicena" enkargatuko dugu eta orea nahasteko Urdiaingo enplegatu hobea kontratatuko dugu. (kar-kar-kar!!!!!)
Dena dela, ongi pasatu genuen eta fisika eta kimikaz asko ikasi genuen.

2009-06-01

ETA BIHAR...

Zer egingo dugu bihar? Bada, zientzia esperimentuak egingo ditugu bai goizeko taldeek bai arratsaldekoek.Telebistako "Txingurritegia" txikia geratuko da.

2009-05-29

Salaam malekum

Egun on
sabaahul jaiir

صباحُ الخَير


Aiiiii! Hori lanak arabiera pixka bat ikasten. Eskerrak Youness kriston irakasle bikaina den.

2009-05-28

Atzo eta gaurko klaseen berri Guaixen

Guaixen Etxarrin egindakoaren berri dago.

Atzo arratsaldea eta gaur goiza

Nahiz eta batzuek hasieran ezetz esan... ongi pasatu genuen/dugu Etxarrin.
Eta protesta pixka bat egin dugu.

2009-05-27

GAUR KLASEA KALEAN




Diru laguntzak gutxitzerik ez!

Gaur arratsaldean eta bihar goizean klaseak kalean emango ditugu, Etxarri Aranatzen.

2009-05-26

Zikin hutsa al zara?

ZIKINA AL ZARA ZURE ETXEAN? ALA ERABAT KONTRAKOA ZARA? Egin ezazu ondoko testa, zenbatu puntuak eta atera kontuak.

1. Zure etxeko pasabidean zenbat pausu eman dezakezu ezerekin topo egin gabe?
* 2 Bi pausu eman eta salto bat eman behar dut, bestela ezin da zeharkatu
* 0 Pasabide osoa zeharka dezaket
* 1 Gauzak daude pasabidean, baina zeharka daiteke.
* 3 Pausu bakar bat ez
* 2 Kontuz ibili behar naiz, platano azalarekin

2. Zure gelako armairua zabaldu eta zer aurkituko dugu?
* 0 Asteko egunen arabera arropa guztia ordenatuta
* 1 Arropa garbia eta ondo jarrita
* 2 Armairua ireki eta arropa guztia joaten da zure gainera
* 3 Armairua trastez beteta dago; arropa guztian etxean zehar dago

3. Nola egoten da sukaldeko “enzimera”?
* 1 Guztiz garbia eta ezer gabe
* 3 Ahaztu zait zer kolorekoa den nire “enzimera”
* 0 Egunero dena husten dut eta lixibarekin eta xaboiarekin garbitzen dut. Gero “Pronto”rekin disdira ateratzeko.
* 2 Garbia dago, baino ez daude gauzak pilatuta, bakarrik kafetera eta gatza

4. Zenbatetik garbitzen dituzu etxeko leihoak?
* 3 Garbitu? Zertarako?
* 1 Eguzkiak jotzen duenean eta beste planik ez badut.
* 1 Hiru hilabetean behin
* 0 Egunero lanera joan baino lehen
* 2 Herriko festetan

Zenbat puntu dituzu?
0 - 2 garbiketaren maniatikoa zara
3 - 5 pertsona txukuna zara
5 - 8 zikintasunaren mugan zaude
9 – 11 zerri hutsa zara

2009-05-22

Datorren egunetarako planak

Ea!
Maiatzaren 27an, arratsaldean: klasea euskaltegitik kanpo

Maiatzaren 28an, goizean: klasea euskaltegitik kanpo

Maiatzaren 28an, arratsaldean: klase oso berezia euskaltegian: ARABIERA

Ekainaren 2an, goizean eta arratsaldean: ZIENTZIA EUSKALTEGIAN

Ekainaren 11n: azken eguna (gosaria eta merienda?)

Ekainaren 13an, larunbatarekin: egun pasa elkarrekin eta amaieran parranda nahi duenak Etxarriko San Kirikotan

Gauza gehiago prestatu ahala kontatuko dizuegu bai klaseetan bai hemen.

2009-05-20

Bihar, maiatzak 21, ez dago klaserik

Bihar irakasleok bat egingo dugu greba orokorrarekin eta ez da klaserik izango.
Barkatu eragozpenak

2009-05-17

Ipuin lehiaketaz epaimahaikoek

Hauxe da epaimahaikoek esan dutena:

Altsasu, eta Sakanako, AEKko Itsasi euskaltegiko 58 ikasleek lehiaketara 20 lan aurkeztu zituzten (3 A mailan eta 17 B mailan). A, B eta C mailako lanik onenendako sari bana banatu zen ostegunean.

Lehiaketara aurkeztutako lanak aztertu ondoren, epaimahaiak erabaki zuen A mailan (3. urratsera bitartekoa) saria ematea 1A goizekoek aurkeztutako idazlanari. Haien Bartolo eta hartza ipuinari buruz epaimahaiak zera adierazi du: “bere sinpletasunaren barnean, samurra da. Betikotik atera egiten da nolabait. Planteamendu eta garapenaren xumetasunak samurra egiten du aldi berean. Elementu komikoak ere baditu: hartza, Perurena eta Satrustegiren aipamenetan kasu. Naturaren elementuak (hartza, kobazuloa…) agertzeak ere bereziki janzten du”. Haren egileek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratu dute.

B mailan saria merezi izan zuen duena Sakrifikatu beharreko apeza idatzia izan da, EGAko batek idatzia. Epaimahaiak zera dio: “Altsasun kalez kale jolas moduan aurkezten da eta suspensea du bere alde. Jolasa, gainera, modu bitxi eta politean borobiltzen du. Herrian egun berezietan sortzen den giroa islatzen du eta honekin nahastuta ideia politak azaltzen dira. Euskara maila egokia du oso”. Sarituek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratu zuten.

C mailan, audio grabazioen sailean, Aitonaren ipuina lanak eman zien saria Txiokako ama taldeari. Kima Euskara Taldeak emandako saria jaso zuen: kamiseta batzuk.

Kima Euskara Taldea pozik agertu da ikasleek ikasitakoa gelatik kanpo erakusteko aukera izan dutelako eta, bide batez, haien euskara ikasteko ahalegina errekonozitua izan delako.

Kima Euskara Taldearen web orrian, http://www.altsasukokima.com/–en lehiaketara aurkeztutako lan guztiak dagoeneko irakurgai dituzu. Aurtengo hogeiez gain aurreko lau edizioetako 43 idazlanak ere irakur daitezke. Haiek irakurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

2009-05-16

Zer dago bisitatzeko Mundakan?

Hondartza, jakina! Surf egitekoa!!!!
Baina, Mundakako udalaren arabera ondorengo hauek ere bai.

- ANDRA MARI ELIZA Santa Mariako parroki eliza lurralde mailan eraikuntza bikaina da, talaiaren gainetik altuera nabarmenarekin nagusitzen den errenazimenduko tenplua. Parrokia hau bazen XI. menderako, 1071. urteko dohaintza dokumentu bat mantentzen baita, Iñigo López de Nuño Núñez de Vizcaya Bizkaiko Konde zela, San Juan de la Peñako monastegian, 1050. urtean Aragoin. Honi Santa Maria eliza Mundakako herriarekin batera gehitzen zitzaion. Eliza bandoen borroken garaian suntsitu zuten, eta XV. mendean berreraiki eta zabaldu egin zuten. Bertan Pedro Apostuluaren erlikia gurtzen da.
- SANTA KATALINA ERMITA Santa Katalina Ermita, izen bereko penintsulan kokatua, XIX. mendekoa da. Ingurunearen edertasunagatik eta kokapen estrategikoagatik pribilegiozko lekua da, ibaiaren sarrera bete-betean, Mundakako ibaiaren edozein sarrera eta irteera mugimendu mendean hartuz. Trantsiziozko eraikuntza da gotikoaren eta errenazimenduaren artean. Ermita inguratzen duten murruak, garai bereko aintzinako gotorleku baten hondarrak dira.Historian zehar eta hirigune historikoarekin duen urruntasunagatik erabilera desberdinak izan ditu, arrantzaleen kofradiako bilera leku eta izurrite gaixoen berrogeialdi leku esaterako.
- KALBARIOKO GURUTZEA Penitentzia gurutzea izen bereko kalean kokatuta dago, errenazentista-erromanista estilo berantiarrekoa da. 1611ko gurutzearen aldeetako batean gurutzefika dago eta bestean Amabirjina umearekin; eta zertxobait ilun dagoen arren, hareharrian honakoa irakur daiteke: “Gurutze hau Rodrigo Abad de Mendecanok eginarazi zuen, zuok irakurleok erregutu subiranoari”.
- PORTUA Kaitik sortzen dira hirigune zaharra osatzen duten kaleak. Bertan, armarridun etxeak atzeman daitezke, beti itsasoari begira dauden arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin uztartuta.
- TALAKO BEGIRATOKIA
- PORTUONDOKO BEGIRATOKIA

2009-05-15

Ipuin lehiaketako emaitzak

Atzo jakin genituen emaitzak , baita sariak jaso ere Iortian!

Zorionak 1A goizekoak!!!!!!!!! Bartolo eta hartza ipuinarengatik

Zorionak EGAko ikasle bakaikuarra!!!!!!! Sakrifikatu beharreko apeza ipuinarengatik

Zorionak Txiokako taldea!!!!!!! Aitonaren ipuinarengatik.

Ipuin hauek eta beste ipuinak http://www.altsasukokima.com/ lekuan daude edonork irakurtzeko.
Gustura irakurriko ditugu!!!!!!!!!!!!!

2009-05-10

Barnetegia berriro

Badugu nora joan.
Maiatzaren 22, 23 eta 24an Mundakara joango gara.

Prestatu lisatzeko taulak!!!!!! (kar-kar-kar!!!!)

Ostegun arratsaldean

Ostegun arratsaldean, 19:30ean, Iortia Kultur Gunera joango gara.
Han ipuin lehiketako sari banaketa egingo da eta ipuin kontalari bat arituko da.
Ai, ai... hau ikusmina! Zein ipuinek irabaziko dute? 3 ipuin aurkeztu dira A mailan, 17 ipuin B mailan eta 2 C mailan.

2009-05-05

TXINGURRITEGIA 2

Aurreko batean komentatu/proposatu genuen bezala, aurten txingurritegia egingo dugu.
Iragarriko ditugu eguna eta ordua.

2009-05-01

Barnetegia

Hilabete honetako hirugarren asteburuan (gauzak aldatzen ez badira) kanpora joango gara, euskaraz hitz eginez ongi pasatzera.
Nora joango garen? Auskalo!
Ikasleok jakingo duzuen bezala Zerainera ez ginela joango esan genuen. Gorliz aipatu genuen (hondartza!!!! ziur euria egingo duela), baina Patxik bertan galdetu eta aterpetxea ia beteta zegoela erantzun zioten... Begira jarraitu beharko dugu nora joan jakiteko.
Dena dela, lasai, ez gara joan gabe geratuko.

2009-04-28

WEBGUNE INTERESGARRIAK

Interneten saltseatzen ari nintzela, euskaraz on-line jolasteko hainbat leku aurkitu ditut.
Ez dago gaizki, jolastu eta aldi berean euskara ikasi.
http://www.euskaraikasteko.com/index.html
http://www.jokoak.com/
http://www.ipurbeltz.com/juegos.htm
http://www.eitb.com/mihiluze/jokuak.asp

2009-04-26

Ikasle bat sukaldari telebistan

Bagenekien zerbait, baina duela gutxi ikusi genuen.
Gure ikaskide-ikasle batek, marokoarra denak, telebistako sukaldaritza saio baterako programa grabatu zuen. Cous-cousa eta zopa prestatzen ikusi genuen.
Eta ez dakigu zer egiten zuen hobeto, euskaraz ala sukaldaritzan.
Kontuz Arzak!!!!! Kriston artista daukagu euskaltegian!!!!!!!!!!

2009-04-22

Altsasuko Kimak antolatutako ipuin lehiaketa

Aurreko batean iragarri genuen bezala, iritsi da euskara ikasten ari direnendako ipuin lehiaketa.

Parte hartzeko oinarriak Kimaren webgunean daude: www.altsasukokima.com

Ipuin politak sortzea espero dugu.

Aupa denoi! (eta ea inspirazioa dagoen!)

LIBURUAREN EGUNA DELA ETA

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna dela eta, Altsasuko liburutegiak antolatutako ekintza batera joango gara, Iortiara.

Egun horretan, arratsaldeko 19:30ean, Unai Elorriagak SPrako tranbia liburuari buruz hitz egingo du.

Klasean libuaren zati batzuk irakurri ditugu eta dagoeneko baditugu berari egiteko hainbat galdera.

2009-04-19

HIZKUNTZA ESKOLAKO AZTERKETAK

Iruñeako Hizkuntza Eskolako azterketak
euskara
Lekua: Hizkuntza Eskola

Egutegia:
tarteko mailan maiatzaren 28 eta 29an ahozkoa
ekainaren 1ean, 16:00 entzumena eta irakurmena
ekainaren 1ean, 18:00 idazmena

Ahozkorako data eta ordu zehatzak maiatzaren 21ean jakinaraziko dira.
Emaitzak ekainaren 5ean jakingo dira.

goi mailan ekainaren 3an, 16:00 entzumena eta irakurmena
ekainaren 3an, 19:00 idazmena
ekainaren 8, 9, 16, 17, 18, 23, 24 eta 25ean ahozkoa

Ahozkorako data eta ordu zehatzak ekainaren 1ean jakinaraziko dira.
Emaitzak ekainaren 25ean jakingo dira.

2009-04-17

OLERKI BITXIA

Mixina marrau
Nun zinen?
Errotapien!
Zertan?
Txostamarrak biltzen!
Txostamarrak zetako?
Subeitteko!
Suba zetako?
Amina biotzeko!
Amina zetako?
Olluei jana emateko!
Ollua zetako?
Arrontzia eiteko!
Arrontzia zetako?
Apezaai emateko!
Apeza zetako?
Gu ta mundu guzia
salbatzeko!

OTOITZ OSO BEREZIA

Hona hemen iaz ikasle batzuek egindako otoitza, eta ez elizarako bereziki.

GURE TABERNARI
BARRAREN ATZEAN ZARENA
SANTU IZAN BEDI ZURE EDARIA
AZKAR ETOR BEDI
ZURE HORNITZAILEA
EGIN GAITZAZU ALAIAK
TABERNAN BEZALA
KALEAN ERE

EMAGUZU EGUNERO ARDOA
TXURIA, BELTZA ETA GORRIA
BARKATU GURE ZORRAK
BIHAR ETORRIKO GARA
BERRIRO DIRU GABE
ETA EZ GU EDANURRIRA (abstinencia) ERAMAN
BAINA EZ BIDALI GAITZAZU
TABERNATIK

OSASUNA!

2009-04-08

HAUXE IZAN DA GURE KILOMETROA

Hunkigarria, ezta? Ai, ez. Nola zen? "mukigarria"

2009-04-02

KORRIKA AJEA

Irakasleok bart KORRIKAtik goizaldeko seiak laurden gutxi aldera erretitatu eta gero (ikasleak, auskalo! e? Zer egin zenuten? ) gaur ajea da jaun eta jabe.
Baina urduritasun guztiak gorabehera; arazo guztiak gora behera; B, C, D... plan guztiak gorabehera; ibilbide osoan "lagundu" edo lagundu gintuzten "berdeak" gorabehera...
poz-pozik gaude.

2009-03-26

Korrikaren jarraipena Beleixe irratian


Segi Korrikari BELEIXE irratian


-Martxoaren 30an, astelehenarekin, 22:00etatik aurrera
Ultzama, Basaburua eta Imotzetik konexioak eta 23:50ean Irurtzundik zuzenean Oihana eta Eneidarekin.


-Apirilaren 1ean, asteazkenarekin, 20:00 - 03:30
Saio berezia arratsaldeko 20:00etatik hasita Zato, Joseba Andoni, Gorka, Oihana eta Eneidarekin.

Gaueko 01:13 eta 03:30ak bitartean ZIORDITIK LAKUNTZARA BELEIXE IRRATIA ZUZENEAN, Zuzeneko konexioak herrietan eta korrikaren furgonetatik bertatik!!!!


Beleixe irratia 10 urte zuekin! 107.3

Korrika hiru ordu laurden barru hasiko da

Martxoaren 26ko Berrian argitaratua

GURE KILOMETROA

Gogoratzen dugunaren arabera, oso aspaldiko partez, euskaltegiko ikasle eta irakasleok, irakasle eta ikasleok, GEURE KILOMETROA izango dugu.
Apirilaren 2an, 02:00 aldera, euskaltegi aurrean hasi eta Zumalakarregi plaza arte.
Gu denon izenean lekukoa eramango dutenak bi izango dira.
Biak ikasleak,
bat behe mailan, bestea goi mailan
bat sakandarra, bestea duela gutxitik sakandarra,
biak ama,
biek alaba txikia klasera ekartzen dute,

2009-03-23

2009-03-17

LIBURU INTERESGARRIA IRAKURRI DUGU EUSKALTEGIAN

ISTANBUL-EN ELKARTUKO GARA (RICHARD CHISHOLM)

Tom Istanbulera joan zen, Angela, bere neska lagunaren bila. Autobusetik Angela ikusi zuen deitu zion eta berak ez zuen erantzun. Hurrengo egunean mutil batek esan zion Angelak istripu bat izan zuela eta hilda zegoela. Tomek ez zuen sinestu eta ikertzen hasi zen.
Kemal, bere lagunarekin, ikertu zuen eta azkenean... Angela hilda egongo ote da? Jakin nahi baduzu, irakurri liburua!!!
Iritzia: Interesgarria da, eta irakurtzeko nahiko erraza da. Anima zaitez irakurtzera!

1.B GOIZA

2009-03-15

Sarri ipuin lehiaketa berriro

Aurki, berriro ere, euskaltegian egindako ipuinak lehiketara aurkezteko aukera izango dugu. Hortaz, hasi argumentuak pentsatzen.
Horretarako inspirazio beharrean bazaude, http://www.altsasukokima.com/ helbidean aurreko urteetako ipuinak daude. Zenbait benetan bikainak dira. Ezin dituzue galdu.
A! Ahaztu gabe, ez duzue zertan ipuin guztiak irakurri. Batzuk entzun daitezke!!!!!!

Bihar beste bi talde hasiko dira

Biak ala biak Etxarri Aranatzen izango dira.

Batetik Andra Mari ikastolan, astelehenero, 15:00tik 16:30era, bertako ikasleei Hizkuntza-eskolako Maila aurreratua gainditzen laguntzeko.

Bestetik herriko liburutegian Hasiera maila, bereziki etorkinei zuzendua.
Astehelenetik ostegunera, goizetan.

2009-03-13

Eta BIHARKO EGUNA iritsiko da

Eta EGAkoak beldurrak airean ibiliko dira. Hamaika ikustekoak jaioak baikara eta azkar eta ondo usoak egiten duenez hegan, ezin da ezer ez esleitu, ez ebatzi, ez erdeinatu. Hain urduri jarriko dira, non ez dituzten galderak ongi irakurriko (gogoan izan ikasgelako sabaiko zintzilikarioa)
Aupa denoi! Animo! Ahalik eta hobekien egin eta EZ DADILA atsekabean lagun izan.

EGAkoek azterketa dute bihar!!!!!!!!!!

Martxoaren 12 euskaltegian

Atzoko eguna berezia izan zen euskaltegian.

Goizeko bi talde Zegamara joan ginen Egur Museoa bisitatzera. Interesgarria izan zen, asko ikasi baikenuen zuhaitzei eta, oro har, egurrari buruz.
Dena dela, txangoko konturik "interesgarriena" Zegamarako bidean izan genuen, Otzaurten. Mendi portua zeharkatzen ari ginela lehen autoa gerarazi zuten laguntxo berde batzuek. Konbenientziazko elkarrizketa egin eta kito.
Baina bigarren, eta azken, autoa gerarazteaz gain, autotik aterarazi eta maitasun ferekak ere izan ziren. Haatik horretan soilik geratu zen afera.

Arratsaldeko hainbat talde Iortia kultur etxeko zinema txikira joan ginen. Bertan 8 film labur ikusi genituen. Denetarikoak ziren: bitxiak, harrigarriak, arraroak, dibertigarriak...

2009-03-06

Irakasleak ez daude burutik sano

Noizean behin (hori da, noizean behin) haizeak, edo hotzak, edo elurrak (ez dugu garbi zerk, agian alkoholak) gogor eragiten dio irakasleon buruari eta erderakadak, xelebrekeriak eta halako gauzak ateratzen zaizkigu.
Hona hemen lehenengo txanda:

  1. "trintxete bat dago Txintxetoren dendan" Ez dakigu trinkete edo trantxete esan nahi genuen


  2. "de la kuadrilla del puño zerrau"


  3. "txitxitrinko"


  4. "fregatu" eta ez behin, baizik eta hiru aldiz.


  5. "hor dago txapel bat pajazkua"


  6. "Toalla bota"


  7. "zu zerena zoaz?" ¿Tú de qué vas? esan nahi omen genuen. (?)


  8. "nire agotza mentala da"


  9. "hori Josuneren yagusia da!"


  10. Irakasle batek "Zer da helburua?" Bigarren irakasleak "??????????" Hirugarren irakasleak "El- cabeza"


  11. "Nor da "el carretillero" edo "esparraguero" edo "gondolero" hori?"


  12. "Zer da aketza? Pu... mier...(zentsura)" (Aketza hazitarako txerri harra da)


  13. "Me largo. Espesa nago. Muaa! Agur! Nahikoa da!"


  14. "Baakizu zer izen daukien etxiook? Mongolo etxe edota ...(irakasle izena)..en etxie"

  15. "Halakok aurkitu du su media naranja"

  16. "Ke desperdizion!"

  17. Hau ikasle batena da, baina bikaina da: "Nola de euskaraz ipuinak amaitzeko formula? Kalabazin, kalabazin"

  18. "Jarri biherko ginuke autobusak salgai"

  19. "Usteak erdia ustel. La mitad podrido, baya"

  20. Irakasle batek: "Zer da tenorea" Besteak:

  21. "Da una gran defraudazion"
  22. "Etxarrin begiratu lodia egiten dute" (hacer la vista gorda?)
  23. "AEK-ko irakasleak dira unos pringaus" irakasleek esana
  24. "Doze i media bamos a ir" irakasle batek esana.
  25. "La mujer pekeña de gran peto" irakasle batek beste irakasle bati buruz esana.
  26. Udan Aitor irakaslea bere pisuan egongo da "Aitorfrito"
  27. "La mujer pekeña de gran peto"k zera esan du, Etxarrikoak zerdos kon z direla.
  28. Irakasle batek: Ni birziklagarria naiz. Beste irakasle batek: Bai, biodesagradablea.
  29. Korrika koordinatzaileak pasta batzuk utzi zituen irakasleentzat ondoko mezuarekin: Jan zazubie lertu arte! Txerrikitoxxxx! Irakasle batek erantzun zion: Gustuaa jankot, musikito piojo!!
  30. "Hori ein berko dot por kojones. Horrek daka primizia" irakasle estresatu bat
  31. Irakasle batek: " Euskaltegia alaitzeko ekarri ditut loreak " Beste irakasle batek: "Ni ez nagoenean, ezta?"
  32. "Ni lanean ari naiz. Ez tokatu pelotas" irakasle batek
  33. Nola esaten da ¿Quieres follar conmigo?: Nirekin lurra jaso nahi duzu? ikasle batek esana
  34. "Me eNÑÑNkanta kanta. Me la pone" irakasle musikito pijoak esana

2009-03-03

EUSKALTEGIKO IKASLE BATZUEK IDATZI DUTENA BLOGAREN BERRI EMATEKO

ITSASI EUSKALTEGIAK BADU BLOGA

Sakana osoan euskara klaseak ematen dituen AEK-ko Itsasi euskaltegiak pasa den azaroan bloga jarri zuen martxan.
Ekimen honen bidez, batetik helduen euskararen ikaskuntza teknologia berrietara hurbildu eta bestetik, denon eskura egongo den komunikazio modu berri bat jarri nahi da martxan.
Taldeek, ariketek, pasabideko abestiak, berriek, kuxkuxeoek… hainbat kontuk dute lekua http://itsasieuskaltegia.blogspot.com helbidean.
3. maila goiza

ITSASI EUSKALTEGIAK BADU BLOGA

Gaur egun Internet guztiontzat irekia dago eta AEK-ko Sakanako euskaltegiak ez zuen atzera geratu nahi. Horregatik bloga sortu dute.
Iazko azaroaren hasieratik, bertan, euskaltegiari buruzko informazio zabala aurkitzeko aukera dago, esate baterako, berriak, argazkiak, kuxkuxeoak, klaseen ordutegiak eta mailak…
Blog honekin bi gauza lortu nahi dira, alde batetik jendeak euskaltegia ezagutzea eta bestetik laguntza eta informazioa ematea ikasleei.
Helbidea http://itsasieuskaltegia.blogspot.com da.
3. maila arratsaldea

ITSASI EUSKALTEGIAK BLOG BAT SORTU DU


Blog-ean gauza asko aurkitu ahal duzu: berriak, kuxkuxeroak eta klaseko lanak.
Taldeei buruzko informazioa nahi baduzu, hemen daukazu ere!
Klasean hainbat gauza egiten ditugu: liburuak irakurtzen ditugu, postreak jaten ditugu eta gero errezeta azaltzen dugu. Noizean behin filme bat ikusten dugu, “arazo tekniko batzuekin” baina azkenean ikusten dugu. Astero kanta bati buruz ariketak egiten ditugu eta ostegunetan talde guztiok pasabidean kantatzen dugu.
Blog-ean daukazue zerrenda.
Anima zaitezte sartzen eta ikusi ahalko duzue zein ongi pasatzen dugun!!
Helbidea http://itsasieuskaltegia.blogspot.com da.

1B goiza taldea

ITSASI EUSKALTEGI BLOG SPORT


Itsasi bloga berria da. Orain dela lau hilabete Idoiak martxan jarri zuen. Blogan gauza asko ikus dezakezue, adibidez izenburu bat “berriak” da eta hemen azaltzen dira gauza asko: taldeko lanak, liburuak irakurtzeko, zalantzak, aktibitateak, ikasurteak, txangoak eta abar. Gero ere agertzen da “taldeak” izenburua eta hor Itsasi euskaltegiko talde guztiak aipatzen ditu. “kontaktu” izenburuan ikus dezakezue norekin mantentzen ditugun harremanak, esate baterako Kima taldea, Haizpea taldea, Mintzakideko taldeak. Beste izenburua “Artxiboa “ da Hemen urteko ikastaroa hasieratik gaur arte, laburpenak, bitxikeriak… Bukatzeko “Non gaude” izenburua.
2+ taldeko bi ikasle

ITSASI EUSKALTEGIKO BLOGA

Euskaltegian blog bat daukagu, bere helbidea itsasieuskaltegia.blogspot.com da. 2008ko azaroan sortu zen irakasle batek asmatu zuelako. Han agertzen dira: albisteak, zalantzategia, taldeak, sukaldeko errezetak, iritziak, proposamenak. Ere ateratzen dira txangoko argazkiak, hitzaldiko argazkiak. Adibidez zalantzategian gauza interesgarriak agertzen dira , esaterako nola esaten den “Está lloviendo” Beste aldetik albiste barruan denetatik aurkitu dezakegu: irakurri genituen liburuak, ikusi genituen filmak, Altsasuko inauteriak, Santa Agedako kintoak, eta abar. Eta bukatzeko, ba beno, hobeto da zu zeu sartu eta ikustea. Harrituta geratuko zara!
2+ taldeko beste bi ikasle

2009-02-27

EGA zaleentzat

Hizkuntzarekin hain mizkin gabiltzan honetan, hona hemen kaleetan aurkitutako hainbat "bitxi"

2009-02-26

Aditzak ez dituzue gogoko?

Ea honekin zerbait gozatzen duzuen.

Ai, ama! AZTERKETA!!!!!!

Egun hauetan inauterien aztoramendua gutxi ez bada, IKASLEEK azterketa izango dutela jakin dute. Eta, nola ez!!!!! Urduri jarri dira. Azterketa!!! Eta gero zer? Notak etxera seme-alabek sinatu ditzaten? Halakorik!!!!
Bada, lasai guztiok, ez da beste munduko ezer izango. Ez da zuen bizitza amaituko. Ahalik eta hobekien egin eta kito!


Zorte on denoi! Eta ez urduri jarri! (ez du merezi)

2009-02-24

Inauteriak

Goizeko 2. mailako ikasleek eta irakasleak Nafarroako inauteriei buruzko murala egin dute.

2009-02-23

Txiokako azken errezeta (momentuz)

SAGAR BUDINA



OSAGAIAK



BUDINA

litro 1 esne

7 arrautza (2 gorringo)

kilo 1 sagar

kilo erdi gurin

150g azukre

karameloa



MARRUBI PUREA

baso 1 esne edo esnegaina

kilo erdi marrubi

200g azukre



EGITEKO MODUA

1. Esnea irakin kanelarekin, bitartean, sagarra zuritu eta gorritu dugu gurinarekin.

2. Moldeari karameloa eman eta ipini sagarrak molde barruan.

3. Irabiatuko ditugu arrautzak eta bi gorringoak.

4. Bota 5 koilarakada azukre

5. Bota esne epela

6. Bota dena molde barruan

7. Sartu labean ordubete 180º maria bainuan.



8. Egin marrubi zatiak.

9. Irabiatu marrubiak, esnegaina/esnea eta azukrea.



10. Zerbitzatu budin xerrak marrubi purearekin.



ON EGIN!

2009-02-22

Goi mailako ariketaren ERANTZUNAK!!!!!!!!!!!

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena/egokia dena edo direnak

1. Harreman sexualak / sexu harremanak
2. Legez hori ez da bidezkoa / Legalki hori ez da bidezkoa
3. Lege berria irailean jarriko dute indarrean / Lege berria irailean sartuko da indarrean.
4. Zuzendaritzak argi berdea eman dio proposamenari / Zuzendaritzak ontzat eman du proposamena
5. Legebiltzarrak bihar emango dio argi berdea legeari / Legebiltzarrak bihar onetsiko du legea.
6. Nahi duenean etortzen ahal da / Nahi duenean etortzen al da.
7. Gurasoak eta seme-alabak adostasunera iritsi dira / Gurasoak eta seme-alabak bat etorri dira / Gurasoak eta seme-alabak ados jarri dira
8. Realak eta Osasunak bina enpatatu dute / Reala eta Osasuna 2ra berdinduta geratu dira.
9. Akatsa berak egin zuela aitortu zuen / Akatsa berak egin zuela onartu zuen
10. Amua pikatu du / Amuari heldu dio / Amua heldu du
11. Sendagileak gaixoari: Kendu arropa eta etzan zaitez hor / Sendagileak gaixoari: Erantzi arropa eta etzan zaitez hor
12. Asanblada / batzarra / biltzarra / bilera
13. 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide asko dago egina / 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide luzea dago egina.
14. Zure orrazkerak atentzioa deitu dit / Zure orrazkerak atentzioa eman dit
15. Euria egiteari utzi dio / Dagoeneko ez du euririk ari / Atertu du
16. Ez du euririk ari / Ateri dago
17. Goizeko zazpietan abiatu da, dagoeneko han izanen da / Goizeko zazpietan abiatu da, honezkero han izanen da
18. Opor egunak kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea / Opor egunak kendu dizkietenez, litekeena da langileak haserretzea / Antza denez, langileak haserre dabiltza, opor egunak kendu dizkiete eta. / Opor egunak kendu dizkietenez langileak haserretu daitezke.
19. Bart gauean ondo lo egin dut / Gaur gauean ondo lo egin dut.
20. Xanpain botila bat edan du / Xanpain botila bat puskatu zion buruan
21. Kamioi bat harri ekarriko dute bihar obrarako / Ur baso bat mesedez, egarri naiz eta.
22. Alfer batzuek zarete / Alfer hutsak zarete.
23. Hotz gutxi egiten du / Ez du hotz handirik egiten.
24. Ez du hainbeste bero egiten / Ez du hainbesteko berorik egiten.
25. Aizu! Atzoko kamiseta berdina daramazu soinean! / Aizu! Atzoko kamiseta bera daramazu soinean!
26. Babarrunak beratzen ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu. / Babarrunak beratzea ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu.
27. Artzain bezala dabil Urbasan / Artzain dabil Urbasan.
28. Liburuen salmenta etxez etxe burutzen da / Liburuak etxez etxe saltzen dira.
29. Sentitzen dut. Bilduta dago / Sentitzen dut. Bilera batean dago.
30. Jo, aita! Zure bizarrak pikatu egiten du / Jo, aita! Zure bizarrak zulatu egiten du.
31. Bonbila erre da / Bonbilla erre da / Bonbilla funditu da / Bonbila funditu da.
32. Lan horretan esku bat botako dizut / Lan horretan lagunduko dizut.
33. Bidaia hori burutu nahi lukete / Bidaia hori egin nahi lukete.
34. 6.000 eurorengatik erosi du / 6.000 eurotan erosi du.
35. Zer da? Arra edo emea? / Zer da? Arra ala emea? / Zer da? Harra edo emea?
36. Gaixoaren osasun-egoera larria da / Gaixoa oso larri dago.
37. Bi ordu eman ditu komunean / Bi ordu pasatu ditu komunean
38. Ama semeari purea ematen ari dio / Ama semeari purea ematen ari zaio
39. Ipuina kontatzen ari zien / Ipuina kontatzen ari zaie.
40. Idoia eskaileran gora igo da / Idoiak eskailerak jaitsi ditu.
41. Ekintza ezberdinak antolatu dituzte / Ekintza desberdinak antolatu dituzte / Hainbat ekintza antolatu dituzte.
42. Desatsegina da / Ez da batere atsegina.
43. Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu geroago / Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu beranduago
44. Haize gogorra dago! / Haize gogorra dabil!
45. Hanka inurritu zait / Hanka lokartu zait / Hankak lo hartu dit / Hanka txindurritu zait.
46. Esginzea egin du / Hankan bihurdura egin du / Hanka bihurritu dut
47. Gasolioa asko igo da / Gasolina garestitu da
48. Ikusi duzu filma? Bai, ondo dago / ikusi duzu filma? Bai, eta berriro ikusteko modukoa da.
49. Ez zen erortzen nor zen / Ez zen konturatzen nor zen
50. Irratsaioarekin bukatzeko abesti bat jarriko dugu / Irratsaioa bukatzeko abesti bat jarriko dugu
51. Marian baino hobeto egin dituzte gauzak / Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak
52. Sei minutu kendu zizkion Amstrongek Belokiri / Sei minutuko aldea hartu zion Amstrongek Belokiri
53. Faltan botatzen zaitugu / Zure falta sentitzen dugu
54. Burua txurian geratu zait / Zer esan jakin gabe geratu naiz
55. Egon zaitez isilik! / Zaude isilik! (aukera egokiagoa)
56. Zatoz hona! / Etorri hona! / Etor zaitez hona! (aukera egokiagoa)
57. Hogeita batgarren / Bosgarren / hamargarrena / hogeita hamaikagarren / hogeita bagarren (zerrenda honetan bakarra da okerra)
58. Sasoiko dago oraindik Olasagasti / Forman dago oraindik Olasagasti
59. Zu niri ondo erortzen zatzaizkit / Jatorra zara!
60. Gogorki erantzun dio / Gogor erantzun dio
61. Horretarako arrazoi desberdinak daude / Hainbat arrazoi daude horretarako
62. Zinea eta gero afaltzera joango gara / Zinean filma ikusi eta gero, afaltzera joango gara
63. Gaixorik egon zarela enteratu gara / Gaixorik egon zarela jakin dugu.
64. Non dago aita? Lanean dago / Non da aita? Lanean da / Non da aita? Lan egiten ari da/ Non dago aita? Lanean ari da
65. Alfer halakoa! / Alferra halakoa!