2010-04-29

MAIATZAREN 15EKO MANIFAREN SPOTA

SPOTA

KLIKATU HORTXE GOIAN SPOTA IKUSTEKO

2010-04-28

SARRI EUSKADI IRRATIAN IZANGO GARA

Badago Euskadi Irratian ELEA-ALEA izeneko irratsaio bat. Euskara ikasten ari diren lagunendako da. Astelehen gauetan ematen dute. Badu lehiaketa den atal bat. Bada, atal horretan gu aterako gara.

Kontuz, Euskal Herria!!! Irabazi egingo dugu!

2010-04-23

ZAINDU ZURE BIZKARRA (literalki) tailerra datorren ostegunean

                                   
Datorren ostegunean, hilak 29, geure bizkarra/bizkarrezurra zaintzeko ariketak egiten ikasiko dugu, baita bizkarreko minik ez izateko ekintzak modu osasuntsu batean burutzen ere .

2010-04-19

AURREKO KORRIKAKO ARROPA ETA BESTELAKOAK EUSKALTEGIAN

Aurreko Korrikako arropa eta bestelakoak (poltsak, motxilak, txikeroak, diruzorroak...) salgai daude euskaltegian.
PREZIO ONEAN!!!!!

2010-04-13

NAFARROAN EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEA

Maiatzaren 15ean Iruñean MANIFA HANDIA!!!!

Emaiozu zure atxikipena ekimenari.

http://www.blogak.com/maiatzak15

2010-04-12

Egunkaria aurrera!!!!

BUKATU DA, BUKATU DA, BUKATU DA, AKABO

Gaur apirilak 12 ditu. Klasera, lanera, egunerokotasunera itzultzeko eguna da.
Aupa gu ta gutarrak!!!!
Gutxiago falta da hurrengo oporretarako, baina zenbat ikasiko dugun tartean???? E??????

2010-04-01

MUNDU HONETAN MIHILUZE ASKO DAUDE

Denok ezagutzen ditugu ETBko Mihiluze saioan agertzen diren zazpikiak.
Barre (eta negar) egiteko gogoa ematen dutenak.

Beno, bada, gaztelaniaz ere bada horrelakorik.