2016-02-29

MARTXOAREN 4 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

JAPONIAKO ZIENTZILARI TALDE BATEK GUTXIAGO JATEN LAGUNTZEN DUTEN BETAURREKOAK ASMATU DITU.

Zer egiten dute betaurreko berezi horiek?

ERANTZUN BAT GEZURRA DA.

A- JANARIAREN TAMAINA % 50 HANDITZEN DUTE.

B- USAIMENEAN DU ERAGINA. JAKI EZBERDINEN IRUDIAK

IKUSTEN DIRA ETA BERTAKO USAINA NABARITZEN DA.

HORRELA, LODITZEN EZ DUTEN JAKIAK JANEZ, GEHIAGO

GOZATZEN OMEN DA.

C- BETAURREKOEN KRISTAL URDINEK JATEKO GOGOA

KENTZEN OMEN DUTE.

D- JANARIAREN TAMAINA %70 HANDITZEN DUTE.

2016-02-27

MITOLOGIA GALDERAREN ERANTZUNA

Zein zerrendatan dago euskal mitologiakoa ez den pertsonaia?

a) Mari, Sugar, Urtzi  1 BOTO
b) Lamiak, Basajaun, Mamarroak  6 BOTO
c) Herensugea, Galtzagorriak, Zajoriliak  50 BOTO
d) Gaueko, Tartalo, Zezengorri  3 BOTO

Zajoriliak Extremadurako pertsonaia mitologikoak dira. Gizon jakintsu eta onberak omen ziren.

Larunbatetako EGA taldekoek egin dute notario lana eta saria Pablok jasoko du.

Zorionak, Pablo!

2016-02-23

NANOIPUIN LEHIAKETAN PARTE HARTZEAGATIK SARIA

Hasi gara Sakanako Mankomunitateak antolatu duen nanoipuin lehiaketara ipuinak bidaltzen.

Eta parte hartzaile bakoitza saria jasotzen ari da!

Pozik!!!!!

2016-02-22

ETXARRI ARANAZKO HERRIKO ETXEEN IZENAK

Etxarri Aranazko etxe askok izena daukate eta izen horiek oraindik erabili egiten dira.

Halaber, etxe horietako askok izena fatxadan jarria daukate.

Egun batean Etxarri Aranatzen euskara ikasten ari direnek argazkiak atera zizkieten izen horiei eta Etxarriko Udalaren web-orrian daude ikusgai.

Hona hemen lotura:

http://www.etxarriaranatz.eus/eu/Argazkiak.asp?IdArgazkiMota=32

2016-02-21

BUKATU DA, BUKATU DA, AKABO!

Bukatu da kafea doan.

Hemendik aurrera kafea 50 zentimo ordainduta.

(Dena dela, oraingoz ezta ordainduta ere. Kafe-makina kablerik gabe dago. Ezin martxan jarri.)

A! Beste makina bat da!

2016-02-20

ERRIGORA - OLIBA OLIOA

ERRIGORA oliba-olio birjina estra.

Nafarroako ekoizleena.

Ekoizleen jatorrizko prezioan.

Auzolanean kudeatua (banaketa, salmenta, publizitatea...)

Euskaraz etiketatua.

Otsailaren 19tik martxoaren 2ra eska dezakezu zure herriko euskalgintzako lekuetan (ikastola, D ereduko eskola, euskaltegia...) edo hainbat herritako hainbat dendatan.

Edo www.errigora.eus  helbidean eska dezakezu.

Oliba-olio birjina estra konbentzionalaren 
5 litroko bidoia 22,50 euro.

Oliba-olio birjina estra ekologikoaren 
5 litroko bidoia  32 euro.

2016-02-19

OTSAILAREN 25 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein zerrendatan dago euskal mitologiakoa ez den pertsonaia?

a) Mari, Sugar, Urtzi
b) Lamiak, Basajaun, Mamarroak
c) Herensugea, Galtzagorriak, Zajoriliak
d) Gaueko, Tartalo, Zezengorri

2016-02-18

HEZURREN GALDERAREN ERANTZUNA

Zein da gizakien hezurrik  gogorrena?

a) Buruhezurra  22 boto

b) Belauneko hezurra   7 boto

c) Izterreko hezurra  12  boto

d) Besoko hezurra  0 boto

e) Hezur kalkaneoa  boto 1

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu.
Saria Javi U.k jasoko du saria!

Zorionak!

2016-02-17

HEZURREN GALDERARI BESTE AUKERA BAT GEHITU DIOTE

Lehiaketan parte hartzen ari direnek beste aukera bat gehitu diote galderari.
 
Zein da gizakien hezurrik  gogorrena?

a) Buruhezurra

b) Belauneko hezurra

c) Izterreko hezurra

d) Besoko hezurra  

e) Hezur kalkaneoa
           
2016-02-16

OTSAILAREN 18 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da gizakien hezurrik 

gogorrena?

a) Buruhezurra

b) Belauneko hezurra

c) Izterreko hezurra

d) Besoko hezurra 
           
2016-02-15

IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLAN MATRIKULA LIBREA EGITEKO DATAK

2015-2016 ikasturteko matrikula librea Iruñeko Hizkuntza Eskolan.

2016ko ziurtatze probak egiteko MATRIKULA LIBREA otsailaren 22tik martxoaren 4ra arte da.

2016-02-14

NAFARROAKO EGA ATARIKOA OTSAILAREN 20AN

Nafarroako EGA probaren 2016ko 1. deialdiko atariko proba larunbatean izanen da.

2016-02-11

BADAKIZU ZEIN TALDE DAUZKAGUN ARRATSALDEAN?

Etxarri Aranatzen

Kultur etxean, 15:00-16:30, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan A2+ mailan

Euskaltegian

16:30-18:30, astelehenetik ostegunera, A1+ mailan

17:00-19:00, astelehenetik ostegunera, B2+ mailan

19:00-21:00, astelehenetik ostegunera, hasiera mailan

19:00-21:00, astelehenetik ostegunera, A2+ mailan

2016-02-10

BADAKIZU GOIZETAN EUSKALTEGIAN ZEIN TALDE DAUDEN?

Irurtzunen
-Atakondoa eskolan 09:30etik 11:30era, astelehen, asteazken eta ostiraletan A1 maila

Euskaltegian
- hasiera maila 09:30etik 11:30era astelehenetik ostegunera
- A1 maila  09:30etik 11:30era astelehenetik ostegunera
- A2+ maila  09:30etik 11:30era astelehenetik ostegunera
-B1/2 maila  09:30etik 11:30era astelehenetik ostegunera
-B2 maila 09:00etatik 11:00etara astelehenetik ostegunera
- EGA/C1 09:15etik 13:15era ostiraletan
- EGA/C1 09:30etik 13:30era larunbatetan

2016-02-09

ZERTAN ARI DIRA ARRATSALDEKO A1+EKOAK?

Garraiobideak: garraiobideekin erlazionaturiko lexikoa erabiltzea.

Garraiobideetan nora joan daitekeen, zer egin daitekeen eta zer ez idatziz azaltzea (autoan, autobusean, hegazkinean; autoz, autobusez,hegazkinez).

Oinarrizko ortografia arauak erabiltzea: Gaztelaniaren eraginez H-ren idazkera okerra saihestea (esaterako, Hospital/Ospitale); Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, B eta P-ren aurretik beti N idatzi behar dela ikasi eta zuzen erabiltzen hastea; H-ren erabilerari buruzko arauak ezagutzea.

Hainbat gramatika nozio erabiltzea: garraiobideen arteko konparazioak; aditzaren aspektua erabiltzea bere egunerokotasuna kontatzen
duenean: normalean zer egiten duen, goizean zer egin duen, bihar zer egingo duen; hainbat deklinabide kasu errepasatzea (nor, nori, noren(a), nongo(a), norekin, nora, nondik, norentzat).

Elkarrizketa motzak ulertzea eta egitea, galde-erantzun labur eta zuzenak direnean, eta txistukariak eta kontrakzio arruntak identifikatzea.

Datu pertsonalak eskatzen dituzten inprimakiak ulertzea eta erabiltzen hastea.

Garraiobideen deskribapen laburrak ulertzea eta idatziz sortzea. Garraiobideen deskribapen laburrak ahoz egitea.

2016-02-08

TXAIGORRIN EMATEN DUGU KLASE

Etxarri Aranazko kultur etxean Txaigorrin ematen dugu klase.

Je, je!
 
2016-02-07

HELDU DEN ASTEKO ANTOLAKETA, INAUTERIAK DIRELA ETA

Heldu den asteko jai egunak, inauteriak direla eta.

  • Irurtzungo taldeak aste osoa jai.
  • Etxarriko taldeak astelehena eta asteartea jai.
  • Euskaltegiko goizeko taldeek asteazkena jai.
  • Euskaltegiko arratsaldeko taldeek asteartea jai.
  • EGA taldeek jairik ez.

2016-02-02

AEK-JENDEA: EUSKARAZ BIZITZEKO AUKERA EGIN ZUEN/DUEN JENDEA

Azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dute beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Juanma Iturriondo horietako bat da, duela urte batzuk Lasarteko Etumeta AEK euskaltegian euskara ikasi zuen eta egun, bera ere AEK-jendea da.

Egitasmo honen bitartez, AEK-k bide hori egin duen lagun bat aurkeztuko du urtero. Garrantzitsua iruditzen zaigu izena eta aurpegia jartzea gurean bizi-esperientzia aparta izan duten pertsona horiei. Eskerrik asko hartutako erabakiagatik! Zorionak guztioi! Zorionak, Juan!

Azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Juanma Iturriondo horietako bat da, duela urte batzuk Lasarteko Etumeta AEK euskaltegian euskara ikasi zuen eta egun, bera ere AEK-jendea da.
Egitasmo honen bitartez, AEK-k bide hori egin duen lagun bat aurkeztuko du urtero. Garrantzitsua iruditzen zaigu izena eta aurpegia jartzea gurean bizi-esperientzia aparta izan duten pertsona horiei. Eskerrik asko hartutako erabakiagatik! Zorionak guztioi, zorionak Juan
- See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/1592-aek-jendea-egitasmoak-euskaraz-bizitzeko-hautua-egin-dutenak-erdigunean-ipiniko-ditu#sthash.XJ437Gnq.dpuf