2014-02-28

BIHAR ATARIKO PROBA

EGA probarako prestatzen ari diren gure ikasleek (eta beste hainbat eta hainbatek) atariko proba eginen dute.

Aupa! Zorte on! Lasai hartu! Animo! Eutsi goiari!!!

Klaseetan lan piloa egin dugu. Egindako lan horrek balio ahal izan dezala!!!!


2014-02-27

Y EL LUNES EMPEZÓ OTRO GRUPO

Sí, el lunes empezó otro grupo. (Abisatu genuen!)

Dan clase en Alsasua, de lunes a jueves, de 09:30 a 11:30 en el nivel de iniciación.

Si te interesa, o conoces a alguien que le pudiera interesar, éste es el momento.

Y pronto pasarán de hablar en castellano, euskaraz ere hitz egitera!!!

Euskara ikasten hasi zaretenoi: zorionak! Aupa, zuek! Ongi etorri!!!

Informazioa:

sakana@aek.org

948 460 258 / 607 624 392


facebook: Itsasi euskaltegia AEK

twitter: @ItsasiEuskalteg

2014-02-26

ADI! MARTXOAREN 12 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Martxoaren 12 arte daukazue parte hartzeko!!!!

Galdera

Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie euskaltegiei. 
Zein da eboluzioa?

BASAMORTUAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Dakigunez, basamortuak etengabe handitzen dira. Sahararen kasuan, zenbat handitzen da hilean???


    a) 15.000 metro   6 boto



    b) 7.000 metro    7 boto



         c) 800 metro  29 boto



    d) 400 metro  24 boto
 

2014-02-25

GEHITZEN!!!!! GUTXITZEN!!!

Kafea, kafesnea, txokolatzea... hartzeko erabiltzen dugun katilu berrerabilgarri kopurua gehitzen!!!

Zakarrontzi horira botatzen dugun plastikozko baso kopurua gutxitzen!!!!!

ZERTAN ARI DIRA IRURTZUNGO BAZKAL ONDORENGO TALDEAN?

ZERTAN ARI DIRA IRURTZUNGO BAZKAL ONDORENGO TALDEAN?

Telebistako bidaia-dokumentalen ulermena lantzen ari dira.


Eta duela gutxi nanoipuin lehiaketan parte hartzeko asmoarekin, ipuinen ulermena eta sortzea lantzen hasi dira.


2014-02-24

Euskaraz bizi nahi dugulako, martxoaren 22an denok Iruñera!

Euskaraz bizi nahi dugulako, martxoaren 22an denok Iruñera!

Nafarroako Gobernuak euskal komunitatea “mutu” nahi duela salatzeko, ahoa eskuekin estaliz, larunbatean (otsailak 22) 70 lagunek baino gehiagok manifestaziora deitu zuten martxoaren 22rako Iruñean. Martxa Antoniutti parketik abiatuko da, 17:30ean, “Euskaldunok, gu, euskaltzaleok” lelopean.

Nafarroan euskaraz bizi nahi dutenek Nafarroaren Gobernuaren aldetik jasotzen dituzten oztopoak eta erasoak salatuko dituzte: Euskararen Legeak dakarren zonifikazioa, D eredua kakazteko ahaleginak, Nafarroak ETB sare digitalean ikusteko debekua, euskaltegiak eta euskarazko komunikabideak diru-laguntzarik gabe uztea, udalerri batzuetan hainbat zerbitzu -liburutegietan, osasun-etxeetan...- euskaraz jasotzea galaraztea...

Euskal komunikateak Gobernuaren hizkuntza politika itxuragabe eta bidegabea beste behin ere ozen salatzera deitu du eta eraso zerrenda amaigabeari bukaera emateko eskatuko diote Gobernuari. Euskararen aldeko benetako hizkuntza politika eraginkorra aldarrikatuko dute, euskal komunitatea ez delako mutua; ezta ikustezina ere.

Martxoaren 22ko manifestazioak atxikimendu ugari jaso ditu (zerrenda erantsita). Babesa adierazi nahi duenak euskaldunok.m22@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez egin dezake.

Nafarroan ere euskaraz bizi gara, eta euskaraz bizi nahi dugu!

A2ko 4 ikasle asteburu barnetegian izan dira!

Arratsaldeko A2 taldeko 4 ikasle asteburu barnetegian izan dira. Iruñerriko AEK-k antolatutako barnetegian, Lesakan.

Ongi pasatu ote dute? Gustura egon ote dira? Asko ikasi ote dute?

Ez daukagu haien berririk. 

19:00ak iristeko zain galdetzeko.



2014-02-23

GERO ETA HOBEKI ARI NAIZ EUSKARAZ!


Badaukagu ikasle bat goragoko talde batera pasatuko dena ikaskideekin konparatuz askoz gehiago aurreratzen ari delako. B1etik B2-C1era pasatuko da.

Nola? Klaseez gain, euskaraz bizitzen saiatzen delako. Herrian ahal duen guztietan euskaraz egiten du, alabekin euskaraz aritzen da, euskarazko komunikabideak kontsumitzen ditu...

2014-02-22

SASI GUZTIEN GAINETIK EUSKALTEGIOK AURRERA!

Nafarroako euskaltegien mobilizazioa, diru-laguntzak eskatzeko

Nafarroako IKA zein AEK-ko euskaltegiek mobilizazio iraunkorra abian jarriko dute. Hilean behin, 12:00etan, Gobernuaren egoitzaren aurrean elkarretaratzera deituko dute. Lehendabiziko hitzordua, asteazkenean (otsailak 19) izan genuen; hurrengoa martxoaren 12an.
Agerraldi hauetan, Euskarabideari lehenbailehen euskaltegien diru-laguntzak banatzeko eskatuko diogu. Dakizuenenez, 2013 zein 2014ko aurrekontuetan euskaltegietako partidak azaltzen diren arren, euskaltegiok 2012ko urritik ez dugu euro bakar bat ere jaso Nafarroako Gobernutik.
Asteazkeneko elkarretaratzean, Gobernuari eskaera zuzena egin genion: martxoaren 31a baino lehen diru-laguntzen deialdia indarrean jar dezan, maiatzerako, beranduenez, dagokien partida euskaltegien eskuetan egon dadin.
Hedabideetan argitaratu dituzten albisteak irakurri nahi badituzue, sartu AEK hedabideetan atalean.
Sasi guztien gainetik, euskaltegiak aurrera!

2014-02-21

Nafarroako Gobernua euskaltegiekin zorretan!

http://guaixe.net/sakana/1392889610624

 Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean kontzentratu ziren atzo AEKko eta IKAko kideak. Eta hala egiten segituko dute hilero, Nafarroako Gobernuak zor dien dirua jaso arte. 2012ko lastailetik euskaltegiek ez dute laukorik jaso eta zor zaiena besterik ez dira eskatzen ari. Izan ere, joan den urtean Euskarabideak euskaltegiendako diru-laguntza deialdia egin zuen, 245.000 euro banatzeko. AEKk eta IKAk beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu zuten, baina Nafarroako Gobernuak ez zuen dirurik banatu.

Atzoko protestan joan den urteko diru-laguntza eskatzearekin batera aurtengo deialdia lehenbailehen egiteko eskatu zuten. Euskaltegietako ordezkariek adierazi zutenez, “administrazioak egin beharreko lana egiten dugu; zerbitzu publikoa da egiten duguna, eta gobernuak ordaindu egin behar digu”. Gauzak konpondu ezean hurrengo hitzordua martxoaren 12rako jarri dute.

70 herritan euskara eskolak
Nafarroan dauden ikas zentroen artean daude AEKk Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun dituen taldeak.


Iturria: www.guaixe.net

2014-02-20

BOLUNTARIOTZARI BURUZKO ERAKUSKETARA JOAN DIRA

Gaur euskaltegiko bi talde boluntariotzari buruzko erakusketara joan dira.

"Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egin du deialdia. Gainera, lanean ari diren boluntario taldeen lana erakusteko egitaraua antolatu du.

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak urtero herrira begira ekintzaren bat antolatzen du. Dagoen premia ikusita aurten boluntarioen gaia lantzea erabaki dute Mankomunitatean, “gure zerbitzuan behar konkretu batzuk aurrera ateratzeko laguntza beharra dagoelako”. Mankomunitateko teknikariek argi ikusten dute herrietan bete gabeko beharrak daudela eta boluntarioei esker horiek ase eta ideia eta proiektu berri asko aurrera atera daitezkeela. Horregatik, gizarte parte-hartzeari buruzko azalpenak programazioa prestatu dute, astelehenetik aurrera garatuko dena."

Iturria: www.guaixe.net


Eta hor daude mintzakideak, bai erakusketan, bai jardunaldietan.

  Hona hemen erakusketa mustu berriaren argazki batzuk:

GURE TXOKOA!
GURE TXOKOA!





2014-02-19

OTSAILAREN 26 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Dakigunez, basamortuak etengabe handitzen dira. Sahararen kasuan, zenbat handitzen da hilabetero???

 

    a) 15.000 metro

 

    b) 7.000 metro

 

    c) 800 metro

 

    d) 400 metro
 

ORDUTEGIARI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA

Nork inposatu zuen gure ordutegia? (GMT + 1:00)?
Eta zertarako?

 
a- Adolfo Suarek energia aurrezteko. 3 BOTO

B- Errepublika garaian Europako ordutegiarekin bateratzeko.          5 BOTO

C- Francok Alemania naziarekin bateratzeko.  48 BOTO

D- 1942an Enpresari Elkarteak energia aurrezteko.  11 BOTO

 
Aztatu duten guztien artean zozketa egin dugu eta ikaragarrizko eta sekulako saria jasoko du... B1-2ko Inesek!!! Zorionak!!!!!

2014-02-18

LEHEN KATILUAK ETA BASOAK...

Hona hemen lehenengo katilu eta basoak!


 

2014-02-17

TESTA, IRAKURGAIAK, ENTZUNGAIAK, IDAZLAN LUZEA, IDAZLAN LABURRA, TESTA, IRAKURGAIAK, ENTZUNGAIAK...

Gaur ofizial egin dute: martxoaren 1ean eginen da Nafarroako EGA lortzeko Atariko Proba.

Guk uste dugu Proba idatzia martxoaren 15ean izanen dela.

Hortaz, hurrengo egunetan, EGA taldean lehendik "gutxi" egiten bagenituen, test, irakurgai, entzungai eta idazlan luze eta labur gehiago eginen ditugu!!!

Jo eta ke!!!

Buru-belarri!




2014-02-16

ETA BIHAR ASTELEHENA IZANEN DA

B2-C1 mailakoek Guaixe irakurriz hasiko dute klasea.

A2 mailako bi taldeak ipuinekin arituko dira.

Ea norbaitek etxetik katilua ekartzen duen kafe makinarako.

Etxarri Aranazko taldean ere ipuinekin jarraituko dugu.

A2 mailako lau ikasle heldu den asteburuan Iruñerrikoekin asteburu-barnetegira joanen dira.

Pasabideko galdera ez ahaztu.

EGAkoak buru-belarri! Atarikoak eta idazlanak!!!! Idazlanak eta atarikoak!!!!

...




2014-02-14

GEHIEN-GEHIENEK GAINDITU ZUTEN!!

Bai, gehien-gehienek gainditu zuten Atariko Probaren simulakroa.

Eta batzuek AISE!!!!

Horrela jarraituko ahal dute gainditu zutenek eta besteei zera esanen diegu: segi ikasten!!!!


2014-02-13

ZABOR GUTXIAGO SORTU NAHI DUGU

Askok badakizue euskaltegian kafe makina daukagula.

Goizetan batez ere kafe asko hartzen ditugu,

behin erabili eta botatzeko basoetan.

Denbora gutxian plastikozko baso pilo bat botatzen dituzu edukiontzi horira.


Ondorioz, lehengoan erabaki genuen kanpaina berezi bat egitea.

Nork bere basoa/katilua etxetik ekarri eta behin eta berriz erabiltzea. Nork berea ekarrita erraz identifikatuko zein den berea.

Ea ekimenak arrakasta daukan!!!!

2014-02-12

1979AN ASMATU ZEN I-PODA!!!!!!

NOIZ ASMATU ZEN iPOD-a?

A) 1995ean  -  32 BOTO
B) 2009an   -   13 BOTO
C) 1979an   - 13 BOTO
D) 1989an    - 11 BOTO
 
 
Apple-ek epaiketa bat ez galtzeko onartu beharra izan zuen: Kane Kramer ingelesak asmatu zuen 1979an. 1988an finantziazioa bilatu zuen “patentea” berritzeko baina eskubideak galdu zituen.
 
 
Gaur Atariko Probaren simulakroa egin eta gero neka-neka eginda zegoen ikasle bat izan da notarioa.
 
Eta nori tokatu zaio ikaragarrizko sari bikaina? Bada, Ainhoa Z.ri!!!!!
 
(Eta ez dugu "tongo" egin!!!!!)
 

OTSAILAREN 19 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Nork inposatu zuen gure ordutegia? (GMT + 1:00)?
Eta zertarako?


a- Adolfo Suarek energia aurrezteko.

B- Errepublika garaian Europako ordutegiarekin bateratzeko.

C- Francok Alemania naziarekin bateratzeko.

D- 1942an Enpresari Elkarteak energia aurrezteko.


2014-02-11

SAGARDOTEGIRA AFALTZERA

Heldu den martxoaren 21ean, ostiralarekin, sagardotegi batean afalduko dugu irakasleok, ikasleok eta mintzakideok.

Nahikoa jende elkartuz gero, autobusez eginen dugu joan-etorria.

Ataungo Urbitarte sagardotegira joateko asmoa daukagu.

Eta zuk, irakurle, zer diozu? Bazatoz?


2014-02-10

ZERTAN ARI DIRA B1-B2 MAILAN?

B1-B2 mailan 

gutun formalak idazten trebatzen ari dira

eta 

gaurkotasuneko gaiei buruzko erreportaiak irakurri, entzun eta ikusi-entzun eta gai horiei buruz eztabaidatzen dute.




2014-02-09

DENDETATIK IPUINETARA PASATUKO GARA

A2 mailako taldeetan dendetan erosketak euskaraz egiteko trebatzen aritu gara. Aste honetan bukatuko dugu.



Hurrengo asteetan nanipuinekin lan eginen dugu. Ipuin asko irakurriko ditugu, gramatika kontu pilo bat ikasiko ditugu, Sakanako kontu pilo bat ikasiko ditugu eta Sakanako Mankomunitateak antolatu duen Nanoipuin lehiaketarako ipuinak idatziko ditugu.



2014-02-08

HASIERA MAILAKO TALDE BAT HASTEAR

Sarri hasiera mailako talde bat hasiko da. Hau poza!!!!! 

Eta hori da oraingoz konta dezakeguna, baina gehiago konta dezakegunean, kontatuko dugu!!!!!


2014-02-07

BERONIKA AGERTU DA, BERRIRO ERE

Blog hau irakurtzen duzuenok jakingo duzue behin edo beste Beronikaren bisita izaten dugula euskaltegian.

Beronika gure mamu/izpiritua da, euskaltegiko mamu/izpiritua.

Bada, atzo agertu zen, berriro.

EGA taldean argi-kutsadurari buruz eztabaidan ari ginen eta halako batean ikasgelako argiak itzali eta piztu egin ziren!

Aspalditxoan ez genuen bere berririk, baina...


2014-02-06

OTSAILAREN 12AN IZANEN DA GURE...

Otsailaren 12an, goizeko 09:30etik 12:00ra, EGArako prestatzen ari direnenek 
Atariko Probaren simulakroa eginen dute!


2014-02-05

OTSAILAREN 12 ARTEKO GALDERA



NOIZ ASMATU ZEN iPOD-a?


A) 1995ean

B) 2009an

C) 1979an

D) 1989an


OTSAILAREN 5 ARTEKO GALDERAREN ERANTZUNA


Zein da GEZURRA?

a) Leiho urdin asko dauden herrietan euri gutxiago egiten du.21 boto
b) Ozeanoetako ura kometek ekarri zuten. 15 boto
c) Txokolatea jateak hortzak babesten ditu. 13 boto
d) Kafea hartzen baduzu, errazago kontzentratuko zara. 13 boto

Aztatu dutenen artean zozketa egin dute notarioek (EGAkoek) eta sekulako saria jasoko du... mintzakide batek... Lakuntzako taldeko Josebak!!!!! Zorionak!!!!!!!

2014-02-04

TUTORETZAK EGITEN ARI GARA

Irakasle guztiak banan banako tutoretzak egiten ari dira ikasleekin.

Ikasle bakoitzarekin klaseko martxa, klaseko giroa, norberaren indarguneak, ahuleziak, trebetasunak, hobetu beharrekoak, hobebetzeko aholkuak... komentatuko dituzte.

Ekainean beste horrenbeste eginen da.


ERAKUSKETA TXIKIA EUSKALTEGIKO PASABIDEAN

Ikasleen eta irakasleen (bai, irakasleen) astakeriak/xelebrekeriak/burutazioak biltzen dituzten hainbat fitxa egonen dira egun batzuetan txintxilik pasabidean.

Ez daude denak. Joanen gara gehiago jartzen eta beste batzuk kentzen.

 


2014-02-03

ZUBIETAKO TXANGOKO ARGAZKIAK

Duela egun batzuk hasiera mailakoak Zubietan izan ziren, inauterietan.

Hauek dira blogerako pasatu dizkiguten argazkiak.