2012-06-28

Bihar Altsasuko Sanpedrotan izanen gara!

Bertatik bueltatxo bat ematera gonbidatuta zaudete! Eta pote bat hartzera edo bi edo...

2012-06-27

BIZIPOZA!!!!!

EUSKARA BIZIPOZ lehiaketa martxan jarri dugu AEKn.

Lehiaketako parte-hartzaileak 2011/12 ikasturteko negu edo udako ikastaroetan (trinkoak, barnetegiak...) matrikulatuta egotea da bete beharreko baldintza nagusia. Saria hurrengo ikasturterako doako matrikula izango da.

Hau da, ikasturtean Sakanako AEKn izan zaretenok, EZ GALDU AUKERA!!!
 Zer egin behar da parte hartzeko?
1. Ikasleak euskara ikastearekin lotutako bizipen bat aukeratu behar du.
2. Gero, bizipen hori irudikatzen duen argazki bat egin behar du.
3. Azkenik bizipen horri buruzko testu labur bat (ipuina, bertsoa, zirtoa, poema, iruzkina...) idatzi behar du.

Bizipenaren esanahia, argazkiaren indarra eta testuaren originaltasuna baloratuko ditugu. Jasotako lanak matrikulazio kanpainaren osagarri erabiliko ditugu sare sozialetan, eta hiru lanik onenek jasoko dute saria: 2012-2013 ikasturteko matrikula doan.

Ikasleek argazkia eta testua irailaren 14a baino lehen bidali behar dituzte euskarabizipoz@aek.org helbide elektronikora.

2012-06-26

IZAN ALA EZ IZAN?

IZAN, IZAN!

2012-06-21

Eta zer egin dezakegu udan euskalduntzen jarraitzeko?

Informazio guztia AEKren webgunean.

2012-06-18

Ez genuen ahaztu!

Hainbeste kontu dauzkagu kontatzeko...

Ikasturte honetako azken pasabideko galderaren erantzuna D da!!! D gezurra da!!!! Idoiak asmatutakoa da.
Dena dela, Maja jantziak eta Maja biluziak izanen dute historia interesgarria.
Pasabidean bildu ziren ikasle eta irakasle guztien artean zozketa egin eta gero... irabazlea Sara da! Aupa, zu!


Zein da gezurra? D

a) Edvard Munch Parisko erakusketa unibertsalean Peruko momia bat ikusita inspiratu zen Garrasia koadroa margotzeko.
b) Munduaren jatorria koadroari gainetik beste koadro bat margotu zioten, eskandalagarriegia omen baitzen.
c) Jean Francois Millet margolariak senar-emazte nekazari batzuen seme jaioberriaren hileta margotu zuen. Geroago gainetik patatak margotu zituen, bestela koadroa tristeegia baitzen.
d) Albako Dukesak bere erretratua egiteko enkargatu zion Goyari. Honek Maja jantzia margotu zuen Dukesarendako, baina aldi berean Dukesari ezer esan gabe, berarendako Maja biluzia ere margotu zuen. Dukesak bertsio biluzia egin zuela jakin zuenean, Goya salatu zuen.

2012-06-16

"jatetxea" euskaltegian

Pasa den astean erakusketa txiki eta bitxi bat izan genuen euskaltegian.


2012-06-15

IKASTURTEA DESPEDITZEKO MIHIAK DANTZAN SABELA BETE BITARTEAN

IKASTURTEA DESPEDITZEKO MIHIAK DANTZAN SABELA BETE BITARTEAN

Bai goizean, bai arratsalde-iluntzean
Altsasuko Dantzalekuko hariztian


Gogoratu beka eska dezakezuela

2011-2012 ikasturtean Itsasi euskaltegian aritu zareten ikasleok, Sakanan erroldatuta bazaudete,
gogoratu Sakanako Mankomunitatean beka eska dezakezuela.

Hona hemen berria gaurko GUAIXEN
Asistentzia ziurtagiria eta ordainagiria euskaltegian jaso dezakezue (lehenago jaso ez baduzue irakaslearen eskutik), baita nola eskatu azaltzen duen dokumentua ere.
Dena dela, beka eskatzeko zer egin behar den Sakanako Mankomunitateko weborrian www.sakana-mank.com


2012-06-14

Beltzezko gizonak jai dauka gurekin!!!!!

Atzo euskaltegian, Idoiaren gidaritzapean, hainbat esperimentu egin genituen.
Telebistako TXINGURRITEGIKO Beltzezko gizonak jai dauka gurekin.
Hiru txanda egin genituen: goizean, arratsaldean eta iluntzean. Denek aukera edukitzeko.




Hara!



sumendia



arrautza egosiak botiletan sartzen

olio bolak egiten

eta harea mugikorra
eta klip hegalariak
eta su itzalgailuak
eta txanpok ikusezinak
eta...

2012-06-12

Zer eginen dugu bihar euskaltegian?

Hona hemen pista bat:

2012-06-11

Ahozko ipuinen ulermena lantzen ari gara eta...




2012-06-08

BEJONDEIZUELA!!!!

Angelines
Mariano
Melanie
eta 
Maite


Etxerako modukoak zarete!!!


2012-06-07

ERRALDOIA FALTSUA ZEN!!! (pasabideko galdera)

Atzo argitu genuen Cardiff hiriko erraldoi misteriotsuaren kasua.

11 lagunek aztatu zuten zein zen gezurra.

Zozketa zintzoa egin eta gero, Patxi izan zen notarioa, Etxarri Aranazko taldeko Pedrok eramanen du saria!!!

Zorionak Pedro!!!

Hona hemen erraldoiaren gorabeherak:

Cardiff (New Yorkeko estatua, AEB), 1869

George Hull izeneko nekazari batek sesioa izan zuen apaiz metodista batekin. Apaizak lurrean erraldoiak bizi izan zirela zioen; nekazariak, ordea, ezetz.

Hortaz, nekazariak gehiago ez borrokatzea pentsatu zuen eta apaizari adarra jo behar ziola erabaki zuen.

Iowa estatuan 4 metroko kisu bloke bat erosi zuen. Blokea zertarako nahi zuen galdetu ziotenean berriki hil zuten Abraham Lincoln presidentearen estatua egiteko nahi zuela erantzun zuen.

Kisu blokea Chicagora (Illinois estatura) eraman zuen eta eskultore aleman bat kontratatu zuen erraldoia zizelkatzeko.

Eskultoreak xehetasunez betetako erraldoia zizelkatu zuen. Amaieran azidoz ere igurtzi zuen zaharraren itxura emateko.

George Hull nekazariak erraldoia hartu eta Cardiffera itzuli zen.

Bazeukan George Hullek diru arazoak zeuzkan lehengusu bat eta lagunduko ziola esan zion.

Lehengusuaren soro batean lurperatu zuten erraldoia eta han utzi zuten urtebete zahar itxura hartzen.

Kasualitatez, denbora tarte horretan,  lehengusuaren soroaren inguruan fosil batzuk agertu ziren, benetako fosilak.

Urtebetea pasatu zenean, lehengusuak langile batzuk kontratatu zituen putzu bat egiteko soroan.

Hasi ziren langileak zuloa egiten... eta.... hara! erraldoia aurkitu zuten!

Jendea erraldoia Cardiffeko Goliath zela esaten hasi zen. Bolo-bolo zabaldu zen kontua eta jende askok ikusi nahi zuenez erraldoia, lehengusua sarrera kobratzen hasi zen eta dirutza polita egin zuen.

Gainera,  jende arrunta eta ikerlariak eztabaidan hasi ziren. Batzuek Biblian aipatzen diren erraldoien froga zela zioten eta beste batzuek ezetz.



Bitartean, enpresari batzuk Cardiffera joan ziren eta 30.000 dolarren truke erraldoia erosi zuten, han-hemenka erraldoia erakusteko.

Beste enpresari batek, erraldoia negozio handia zela ikusita, beste erraldoi bat egitea enkargatu zuen. Benetakoa berea zela zioen eta Cardiffen zegoena faltsua.

George Hullek enpresari hau salatu zuen eta epaitegira joan ziren. Baina ez zen epaiketarik egin epailearen arabera ez baitzen serioa iruzurti batek iruzurti bat salatzea.

Eztabaida bizi-bizi zegoen batean, anatomista bat joan zen Cardiffera eta belarriaren atzean zulo bat egin zuen, benetako erraldoia bazen burmuin fosilizatua aurkitzeko eta aurkitu zuen bakarra kisua izan zen.

Iruzurra zela jakin zenerako urtebete pasatu zen.

Gezurra zela jakin arren, jendeak erraldoia bisitatzen jarraitu zuen eta jarraitzen du.

Egun erraldoia New York estatuko nekazarien museoan dago.

2012-06-06

SARI BANAKETA BIHAR

Bihar
arratsaldeko 18:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean
Sakanako Mankomunitateak antolatutako mikroipuin lehiaketaren sari banaketa eginen da
eta
jakina!!
han izanen gara euskaltegiko ikasle eta irakasleak
eta mintzakideak!

2012-06-05

Igartubeitiko mintzakideak izoztuta!!

BAT:

Euskaltegiko goizeko hainbat ikasle bihar Igartubeiti baserri museoa bisitatzera joanen dira. Beste batzuek, ordutegi kontuak direla eta, klasea emanen dute.
 BI:
Pasa den ostiralean despeditu zituzten klaseak Etxarri Aranazko taldekoek. Irakaslearekin tratua egin eta gero, udaren hasieran (eta uztailean?) MINTZAKIDE taldea bihurtu dira.
Atzo hasi ziren eta Katamotzaren jokoaren partida xelebrea jokatu zuten Etxarriko plazako terraza batean.

HIRU:
Eskerrik asko, Patxi R!!!! Eskerrik asko!!!!! Duela urte batzuk "mikroondasa" ekarri zenigun eta atzo hozkailua!!! Eskerrik asko berriro!!!

2012-06-04

Bik baino ez zuten aztatu!!!!

Gogoan izanen duzue. Pasa den asteko pasabideko galdera bik baino ez zuten aztatu.

Zozketa HANDIA egin eta gero, Patxiri tokatu zitzaion super-kamiseta.

Zein pozik jarri zen!!!

2012-06-01

Gaur EUSKARAK Etxarri Aranazko plaza hartu du!!!!

Etxarri Aranazko super talde jator-jator eta jendetsua plazan elkartu gara gaur. Ikasturte honetako klaseen amaiera izan da eta...
euskaraz

kafea, kafesnea, moztua, moztu deskafeinatua, laranja zukua, garagardoa "alkolipe",  Arianek ekarritako bonboiak, Yariren Toblerone txuria eta Luk egindako ortzadar madalenak....

Hau da, dietan!!!!!

Kontua da, guk plaza hartu dugula... eta handik minutu gutxira Etxarri Aranazko MINTZAKIDE talde osoa, sei lagun eta neska txiki euskaldun bat ,
agertu da...

ETA EUSKARAK PLAZA HARTU DU!!!!!
 Etxarri Aranazko taldeak klaseak despeditu ditu, baina TALDEA EZ DA DESPEDITU!!!! IRAKURLEOK, IZANEN DUZUE GURE BERRI!!!!

Kultura handikoak garelako!!!

Zein ongi pasatu genuen atzo! 

Picassoren Gernika koadroari buruz ikaragarri ikasi genuen: Gernika margotu aurreko koadroak zein diren eta euren estiloa, zer dela-eta egin zuen koadroa, egiteko prozesua, inspirazio iturriak, egin diren koadroaren bertsioak...

Bi txandetan egin genuen. Bat arratsaldeko bostetan eta bestea iluntzeko zortzietan. Honela arratsaldeko ikasle eta irakasle guztiok izan genuen aukera.

Bostetako saiora, gainera, MINTZAKIDE batzuk  etorri ziren euskaltegira.

Idoiak pasabidean astelehenean jarri zuen koadro ezagun-ezagunen erakusketatxoa lagungarria izan zen.

Amaitzeko, Kitz Mendiolak zera iragarri zigun:  Altsasuko Itziar Nazabalen Arte Eskolako ikasleek Gernika koadroaren bertsioak egin zituztela eta Altsasuko Iortian zeudela erakusgarri larunbat arte.

Bi aldiz pentsatu gabe hara joan ginen hainbat  talde!!!