2014-04-30

A1 MAILAN LAGUNENDAKO GUTUNAK ETA GAIXO DAUDELA!

A1 mailan lagunendako gutun xumeak idazten ikasten ari dira.

Gaixo daudela eta zer gertatzen zaien kontatzen ikasten ari dira ere.





2014-04-29

NOIZ? ZER ORDUTAN?

Hasiera mailako taldean gaur zer egin duten kontatzen ikasten ari dira eta zer ordutan.

Gaur zazpietan jaiki naiz.

Zazpiak eta laurdenetan dutxatu naiz.

Zazpi eta erdietan gosaldu dut.

...




 
 






2014-04-28

NANOIPUIN ONENEN AUTOREAK NOR DIREN BADAKIGU, BAINA...

Atzo esan genizuen badauzkagula 2014ko nanoipuin onenen autoreen izenak, baina jendaurrean ez kontatzeko eskatu digute.

Irabazleek irabazi dutela badakite, euskaltegian denok dakigu nor diren, zoriondu ditugu, baina...

Itxaron behar!






MAIATZAREN 7 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Itzuli gara!

Eta galdera xelebrea ekarri dugu! Adi, maiatzaren 7 arte da!

Zenbat kapsula daude botilaren barruan?

a) 150

b) 450

c) 650

d) 951



2014-04-17

PINTXO-JAIA!

Eta arratsaldeko ikasle eta irakasleen partetik eskerrik asko goizekoei. 

Hondar goxoak!!!!


































2014-04-16

ASTE HONETAN EZ DUGU PASABIDEKO GALDERARIK JARRIKO

Aste honetan ez dugu galderarik jarriko, baina, mesedez, ez egin negarrik! 
Oporretan joango garelako da. Aapirilaren 30ean beste galdera dibertigarri/bitxi/arraro/zail horietako bat jarriko dugu. Zaudete lasai eta oporretan neuronei atseden eman, oporretatik bueltan beharko dituzue eta!

TXAKURREN IKUSMENAREN, LIBURU ZAHARRENAREN PREZIOAREN... GALDERAREN ERANTZUNA

ZEIN DA GEZURRA? A!!!!
 
A) Txakurrek txuri-beltzean ikusten dute. 7 BOTO!!!!!
 B) Munduko liburu zaharrenak 153.000.000 euro balio ditu. 7 BOTO
 C) Buruko transplantea egiteko teknologia dagoeneko badaukagu munduan. 22 BOTO
 D) Espazioko estazioan (MIR) egunean 15 egunsenti izaten dituzte. 9 BOTO

Aztatu duten zazpi lagunen artean, eta notarioaren aurrean, zozketa egin da eta kriston saria jasoko du... Sheylak!!!! Aupa, zu!

2014-04-15

ETXARRIKOEN LEHENENGO LIBURUA

Etxarriko taldekoak liburu bat irakurtzen ari dira egun hauetan.

Patzikuren problemak dauka izena eta barre asko egiten ari dira.

Liburuko protagonista Patziku da, mutiko txiki bat. Arreba jaio zaio eta mutikoak "problema" handia dauka.


2014-04-14

BAINA GONBIDATZEN LEHENAK ERE BAI!


-->
 Hau da euskaltegiko talde guztiek jaso duten gonbidapena:


Kaixo, ikaskideak:
Asteazken goizean PINTXO EGUNA ospatuko dugu Euskaltegian. Gonbidatuta zaudete parte hartzera. Klase bakoitzak pintxo berezi bat prestatuko du. Gero elkarrekin pintxoak jango ditugu.
Anima zaitezte! Pintxoak jaten badituzue zapore desberdinak dastatuko dituzue eta euskara praktikatu bitartean primeran pasatuko dugu. Gainera pintxo egunera etortzen bazarete pintxoen errezetak erakutsiko dizkizuegu.
Gogotsu etorri!
Asteazken arte, aio!

A2 mailako ikasleak


A2-koek aitzakiak ugari!

Eguneroko kontu ezagunei buruzko email formalak eta informalak idazten ikasten ari dira A2 mailan.

Lehengo astean irakasleari klasera agertuko ez zirela-eta emaila bidaltzeko eskatu eta hauek dira:

------------------------------------
Irakasle agurgarria:

Gaur ez naiz joango euskaltegira.
Atzo mendira joan era galdu nintzen, bidea ez ezagutzeagatik. Goizaldeko bost eta erdietan heldu nintzen etxera. Gero 7etan lanera joan naiz, 3rak arte. Orain oso nekatuta nago. Lo egitea behar dut, atseden hartzeko.
Bihar joango naiz ziur!
Sentitzen dut, laster arte!

Alberto

------------------------------------------
Lagun agurgarria:

Gaur ez naiz joan euskaltegira. Gaixo naiz. Buruko mina daukat, kongestioa eta sukarra. Bestalde oraindik lanean nago. Lan asko daukat atzeratuta. Zuk jakingo duzu, ospitalean egon nintzen eta orain lan asko daukat.
Gero etxera joango naiz eta ohean sartuko naiz. Atseden hartu behar dut.

Bihar joango naiz.

Adeitasunez,

Sara
--------------------------------------

Lagun agurgarria:

Gaur ezingo naiz klasera joan. Atzo mendira joan nintzen eta oso ongi, baina menditik jaisten ostia handia hartu nuen. Ez zait ezer apurtu, baina gaur ezin naiz ibili. Ez naiz lanera joan. Egun osoa besaulkian egon naiz, aspertuta. Bihar hobeto banago, klasera joaten saiatuko naiz.

Adeitasunez,

Laurent

--------------------------------------------------

Andrea:

Irakasle agurgarria:

Gaur euskaltegira ez naiz joan garbigailua matxuratuta dagoelako, sukaldea urez beteta dagoelako eta kristona daukadalako. Bihar ez dakit joango naizen. Gaur teknikoa ezin da etorri.

Nire aitzakia bidezkoa delakoan, ez jarri asistentzia falta.

Begirunez,

Gustavo



2014-04-11

ADI! APIRILAREN 15A DA AZKEN EGUNA

Apirilaren 15a da elkartasunezko, euskarazko, Erriberatik Euskal Herri osorako oliba olio birjina estra eskaerak egiteko ezken eguna.

Euskaltegian jasoko ditugu eskaerak, 
edo emailez    sakana@aek.org)
edo facebooken Itsasi euskaltegia AEK 
edo twitterren @ItsasiEuskalteg


2014-04-10

PROPOSAMEN ZUZENA, HARIRA, ADARRETATIK IBILI GABE!

A2 mailakoak lagunak nola gonbidatu ikasten ari dira. Beste modu batera esanda, ez zekiten gonbidapenak nola formulatu eta orain ikasten ari dira.

Ariketa pilo bat egin ditugu eta ariketetako bat zen hainbat eta hainbat  proposamen zeuzkan pote batetik proposamen bat hartu, beste pote batetik gonbidapenak egiteko formulak hartu, elkar lotu eta ikaskidea gonbidatzea.

Atzo, irakaslearen asmoa zen proposamen bakarra hartu potetik eta proposamen hori ikasten ari garen formula guztiekin esatea.

Ikasle batek potetik  proposamen bat hartu ordez, berak bere kontura proposamen bat bota zuen, potekoa ez zen bat.

Irakaslearen asmoa zen proposamen hori sei aldiz botatzea, sei modu desberdinetan. Bada, aurrera!!!!


2014-04-09

IZARREN HAUTSA KANTAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Xabier Leteren kanta/poema bati buruzko galdera da.


  
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen...

a) bizar 0 BOTO

b) bi billar  2 BOTO 

c) bizigai  52 BOTO

d) bi gai   0 BOTO

eta Txokolaterok (euskaltegian ibiltzen zaretenok badakizue nori esaten diogun Txokolatero), beno, bada, Txokolaterok helegitea jarri du eta 4 aukeren arten erantzuna ez zegoela adierazi du eta beste aukera bat jarri behar izan dugu.


e) bi izar   BOTO 1





Dena dela, erantzun zuzena bizigai da.


Aztatu duten 52 lagunen artean zozketa egin da eta kriston saria jasoko du... Idoia S.-k!!!!!


Aupa, zu!