2014-11-27

GIZAKIAREN LEHEN HITZAK - ERANTZUNA


 Gizakiaren lehen hitzak galdetuko ditugu. 

Zein hitz ez dira gizakiaren hitz zaharrenak?

a) zu, ni, gu, zuek, ez, beltza. 9 boto

b) arra, ama, eskua, sua. 7 boto

c) eman, entzun, bota, errautsa. 14 boto

d) titia, umea, etxea, ehiza  15 boto

Eta nork jasoko du kriston saria? Saria-zein-den-ez-dakigun saria!!!!!!

Mikel Nafarroak!!!!

Zorionak!!!!




2014-11-26

MURALA EGITEN

Goizeko A1-2 taldean inguruko natura ezagutzeko lan batzuk egiten ari gara. Horretarako hitz berriak ikasiko ditugu, deskripzioak irakurriko ditugu, deskripzio batzuk idatziko ditugu, iritzia emateko moduak irakurriko ditugu eta esango ditugu...

Eta udaberrian errepaso bat eginen dugu, Sakanako basoetan zehar paseoa emanda!

Gaur murala egin dugu!!


(murala bukatu eta gero ez dugu argazkirik egin. Egiten dugunean jarriko dugu hemen blogean)


2014-11-25

HASIERA MAILA ERE BADAUKAGU

Joan den astean hasi ziren euskaraz komunikatzen.

Euskal Herrian bizi dira eta euskaraz komunikatzen ikasteko pausua eman dute. Zorionak!!!!

Klaseak astelehen, asterte eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30era eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara dira.

Euskaltegiko bigarren gelan. Irakasle urdiaindarra daukate.

Eta oso talde jatorra ematen dute!!!!!


2014-11-24

HIRU TALDE DIRA IRURTZUNEN!!!!

A1-2 mailan Atakondoa eskolan
astelehen, asteazken eta ostiraletan 09:30-11:30

B2 mailan Atakondoa eskolan
astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 15:30-17:00

A-2 mailan Irurtzungo kultur etxean
astearte eta ostegunetan 19:00-21:00



2014-11-20

AZAROAREN 27 ARTEKO GALDERA

Gizakiaren lehen hitzak galdetuko ditugu. 

Zein hitz ez dira gizakiaren hitz zaharrenak?

a) zu, ni, gu, zuek, ez, beltza. 

b) arra, ama, eskua, sua. 

c) eman, entzun, bota, errautsa. 

d) titia, umea, etxea, ehiza 


EUSKAL HERRI GUZTIAN ENTZUNGO ZAIGU!

Goizeko 10:15ean euskaltegian goizetan aritzen garen bost taldeak pasabidean elkartuko gara, ordenagailu bat eta bozgorailuak jarriko ditugu eta gora-gora NEGUA JOAN DA TA kantatuko dugu!

Izugarria izango da!


2014-11-19

PERTSONA EZAGUNEN EGUNA ATZO

Atzo goizean twitterren Zea Mays musika taldekoekin harremanetan izan ginen. 

Atzo arratsaldean Idoia irakasleak Etxarri Aranazko plazan Jon Arretxerekin hitz egiteko aukera izan zuen. 


2014-11-17

ASTEA ONGI HASTEKO ASTEBURUAN PENTSATZEN

Heldu den azaroaren 21ean, ostiralarekin, 22:00etan

eta heldu den azaroaren 23an, igandearekin, 20:10ean

LOREAK filma izanen dugu ikusgai Altsasuko Iortian.

Sarrerak 5 euro balio ditu, baina aldez aurretik erosiz gero 4,5 euro.

Euskaraz errodatutako filma da eta kritika onak dauzka.

Antolatzaileak Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatea dira.

2014-11-14

SAKANAKO EUSKALTZALEEI DEIA

Guaixe Sakanako Astekaria 2014-11-14 08:30   Gizartea  Sakana
 
Bihar, larunbata, 10:30etik 13:00etara Etxarri Aranazko kultur etxean Sakanako Euskaltzaleon Bilgunea sortzea aztertuko da. Euskaltzaleei ekarpenak eskatu dizkiete.


Ibarrean euskararen normalizazioaren arloan lan egiten duten herri-eragile, erakunde eta norbanakoak gonbidatu dituzte bihar Etxarri Aranatzen eginen den topaketara. Sakanako euskaltzaleak, zein bere alorrean, eguneroko erronkei aurre egiten ari dira. Irakaskuntza, erakundeak, kulturgintza, aisialdia, hedabidea, gazteak… asko dira arloak. Baina biharko bilkuraren antolatzaileen iritziz, “askotan izaten dugun ustea da ez dugula arloen arteko behar bezalako komunikaziorik eta koordinaziorik, eta beharrezkoa dugula Sakanako eskualde ikuspegia indartzea”.

Asmo horrekin deitu da bilera, Sakanako euskalgintzak bilgune bat sortzeko eta “elkarren berri izateko, egoeraren diagnostiko bateratu bat egiteko, eta sortzen diren arazoei batera erantzuteko”. Deitzaileen diotenez, Sakanako euskalgintza bilgune horretan saretzeak “Sakanako euskaltzaleon kohesioa eta batasuna indartzea ekarriko du, eta erronka berriei elkarrekin heltzea”.

Iturria: www.guaixe.net


2014-11-13

PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA SARIDUNA

Besarkadak ematea (eta jasotzea) osasungarria da.

Baina osasungarria izateko, zenbat segundo iraun behar du besarkada batek? 10 segundo


a) Gutxienez, 30 segundo 9 boto eta Artur Masen boto bat

b) Gutxienez, 20 segundo   15 boto

c) Gutxienez, 15 segundo   5 lagun

d) Gutxienez, 10 segundo   12 boto
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu eta nork jasoko du saria???? Antoniok!!!!!  Zorionak!!!!

2014-11-12

EUSKARAZ BIZI NAHI DUTEN GUZTIENDAKO!!!!!

Euskaltegiko irakasle batzuek egin dugu eta esan dezakegu benetan
merezi duela egitea. Euskaldunon autoestimua igotzeko 
oso baliagarria da!
 
 
* Euskal Herrian Euskarazek, Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak
lagunduta, TELP tailerra (Taller d’Espai Lingüístic Personal) antolatu du
azaroaren 21 era 22rako (azaroaren 21ean, ostirala, 17:00etatik 20:00etara
eta azaroaren 22an, larunbata, 09:30etik 13:30era).  Tailerra Intxostiapunta
gazte gunean eskainiko da.

* Tailer hau Valentzian sortu zuten Ferran Suay eta Gemma Sanginés
psikologoek, eta Gemma Sanginés bera etorriko zaigu Altsasura. 

* Tailer honen helburua da euskaraz egiten dugunean maiz sentitzen dugun
deserosotasuna murriztea (esate baterako, ez dakigunean parean dugun
pertsona horrek euskaraz dakien ala ez, euskaraz egin eta beste hizkuntza
batean erantzuten digutenean…). Deserosotasun hori arintzeko eta
desagerrarazteko baliabideak emango dizkigu Sanginések.

* Tailerra euskaraz izango da, eta garrantzitsua da izena emanen duten
pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea, eta euskaraz egiteko gogoa
izatea. 

* Matrikula egiteko epea azaroaren 3tik 14ra bitartekoa izanen da. Izena
emateko euskara@sakana-mank.com helbidera idatzi edo 948 464840 telefonora
hots egin.

* Matrikulak 20€ balio du, baina ikastaro osoa eginez gero, dirua bueltatuko
da. Dirua honako kontu ho netan sartu beharko da: ES48 3035 0116 98
1160700362. Gaian  TELP  eta  izen-abizenak jarri.

2014-11-11

SAKANAKO EUSKALTEGIA ON-LINE

Aurten euskaltegiko ikasle talde batek klasean lantzen duen guztia nonahi eta noiznahi ikusteko edota kontsultatzeko aukera dauka. 

Euren irakasleak klasean egiten den guztia Interneten jartzen die, AEK-ren e-gelan. 

Halaber, zalantzak galdetzeko aukera ere badute. Klaseetan daukaten aukeraz gain. 
 

2014-11-10

KORRIKA 19KO ARROPA SALGAI!

Salgai daukagu KORRIKA 19ko arropa euskaltegian!

Polita, koloretsua eta prezio onean!


2014-11-06

AZAROAREN 13 ARTEKO GALDERA


Besarkadak ematea (eta jasotzea) osasungarria da.

Baina osasungarria izateko, zenbat segundo iraun behar du besarkada batek?


a) Gutxienez, 30 segundo

b) Gutxienez, 20 segundo

c) Gutxienez, 15 segundo

d) Gutxienez, 10 segundo


TXAKURREK ZER EZ? PASABIDEKO GALDERA

Eta erantzuna da...
txakurrek ez daukate irudimenik! Aztatu duten guztien artean (eta asko dira) zozketa egin dugu (begiak estalita) eta nork jasoko du ikaragarrizko eta sekulako sari zoragarria? C1 taldeko Cristinak!!! Zorionak!!!!! Beste guztiendako animoak! Eta hurrengo galderan hobeki!


a) Txakurrak kalkuluak egiteko gai dira. 18 boto

b) Txakurrak hitzak ulertzeko gai dira. 11 boto (eta 1 borratuta)

c) Txakurrek irudimena daukate.  31 boto

2014-11-04

ZERTAN ARI DIRA EGUN HAUETAN ETXARRI ARANAZKO TALDEAN?

Beti bezala astelehenero, klasearen hasieran,  asteburuan egin duguna kontatu,

ostiralero, klasearen hasieran, Guaixeko portada eta Etxarri eta Lakuntzako berriak irakurri,

orain ostegunero, klasearen hasieran, hiztegiontziarekin lanean hasiko gara. Errutina bihurtu nahi dugu.

Dena dela, atzo ez genuen asteburuan egin genuena kontatu. Asteburuan zer ez genuen egin kontatu genuen!

Eta helburu berria hasi genuen atzo. Ziklo berria.

Lagunekin elkarrizketak soltura handiagoarekin egiteko lan eginen dugu.


2014-11-01

EUSKALTEGIKO KANPIN MAHAIA

Euskaltegian ibiltzen zareten guztiok ezagutuko duzue euskaltegiko kanpin mahaia, ikasgelaz ikasgela ibiltzen dena.

Tinta zolda bat dauka, kendu ezin dioguna. Duela gutxi ikasle batek esan zuen mahai horretan liburu bat hil genuela.