2015-04-30

SORBETEAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Aukerak:

a) Erromako Neron enperadoreak 11 boto

b) Ferran Adriá sukaldariak 5 boto

c) Joanez balea ehiztari euskaldunak 5 boto

d) Antzinako egiptoarrek 21 boto


Nork jasoko du saria? Verdugok!!!! Aupa!

Zein da saria? Auskalo!



2015-04-29

UDABERRIRAKO BESTE PROPOSAMEN BAT (BEGIRA, BEGIRA!)

Udaberriarekin batera euskara hobetzeko asteburuko barnetegiak. 
Aukera polita: asteburu bat euskarari bultzada emateko! 

Animatuko zara?

EUSKALTEGIRA UDABERRIA AILEGATU DEN SEINALE. JI, JI!

Irakaslea ikasleei landareak opari egiten.

(Espero dugu kontrakoa ere gertatuko dela! Ikasleak irakasleari! Ji, ji!)

2015-04-28

ETXARRIKO OSASUN ZERBITZUAK EUSKARAZ ERE NAHI DITUGU

Legeak bi hizkuntzetan izan behar duela dio, , baina administrazioak ez du legea betetzen.

Legea betetzea eskatzeko sinadura bilketa egiten ari gara 18 urtetik gorako erabiltzaileen artean.

Erabiltzaileak etxarriarrak ez ezik, inguruko herrietakoak ere badira, pediatrarengana eramaten dituztelako seme-alabak edota Emakumearen Zentroan erabiltzaileak direlako.

Osasun Etxean bertan, Etxarriko udaletxean, Etxarriko liburutegian, ikastolan eta denda eta taberna batzuetan  daude sinadura jartzeko inprimakiak. Adibidiez Karasatorren eta Leku Onan badaude!

Jakina! Euskaltegian ere badauzkagu.

2015-04-27

PASABIDEKO GALDERA: NORK ASMATU ZUEN SORBETEA?

Pasabideko galdera osteguna arte!

NORK ASMATU ZUEN SORBETEA?


a) Neron erromatar enperadoreak.

b) Ferran Adriá sukaldariak

c) Joanesek, Ternuara balea ehizan joan zen euskaldunak

d) Ez dakigu, baina segur aski antzinako egiptoarrek.

2015-04-23

ASTE HONETAKO PASABIDEKO KANTAK ERREKLAMAZIOAK JASO DITU



 
Aste honetarako kantak erreklamazioak jaso ditu, batez ere irudiek. Kanta aukeratu zuen irakasleari kritika egin zaio.

2015-04-21

GAUR TALDE-ARGAZKI ERRALDOIA ETXARRI ARANATZEN

Gaur

SAKANAKO EUSKALTZALEON
TALDE-ARGAZKIA

Anaitasunako ekitaldira deia egiteko

Etxarriko Kultur Etxeko terrazan, 18:30ean


Badator Anaitasuna!
Bultza dezagun apirilaren 25eko ekitaldia!
Ez gelditu etxean!
 

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU KANPAINA

Topagunea euskaltzaleen federazioak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu dendekin batera eta Sakanako Mankomunitatearen babesarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren  23an, abiatu eta ekainaren 30era arte iraungo du. 

Kanpainaren izenak berak ongi argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

1.      Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
2.      Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira bueltatu, eta fitxa bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango dizu, Sakanako honako liburu denda hauetan  erabiltzeko: Arkatz, Beriain, Kaxeta, Liburunda eta Martxueta.

3.      Oparitu. Azken pausua, liburua opari egitea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko beherapena izango duzu, —%50 Sakanako euskalgintzako talde bateko kidea (BIERRIK fundazioko bazkidea esaterako) edo mintzakidea izanez gero. 

Ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera, eta uztailaren 11ra arte txartel horiek liburu dendan erabiltzeko.


2015-04-17

4TU

4TU errezeta baten izena da.

Udaberriko oporren aurretik egin genuen errezetetako bat da. Postre errezeta da, frutaz egina.





2015-04-16

LAU ZIFRAKO ZENBAKIAK IKASTEN, KAR, KAR!

Lau zifrako zenbakiak ikasteko hildako eta zaurituetara jolasten!

2015-04-07

APIRILAREN 25EAN ANAHITASUNA!

Ezinbestekoa da KORRIKAtik harago joatea, eta hamaika egunez errepideetan pilatutako emozioekin euskaraz bizitzeko nahia inoiz baino indartsuago praktikan jartzea ‪#‎ap25anahitasuna‬



2015-04-01

PINTXOAK DASTATZEN

 Odolki eta tipula karamelatua ogi txigortu beroaren gainean.
 Trufak.
 Txaka, arrautza egosia eta patata egosia maionesarekin ogi txigortuaren gainean.
 Endibiak gazta fresko eta antxoaz beteak.
 Sagar, marrubi, mandarina eta banana zatiak makilean sartuta txokolate eta marrubi saltsarekin.
 Txaka, maionesa eta ganbak maionesarekin bolobanen barruan.


PINTXO-DASTAKETAKO PRESTAKETAK ETA BESTELAKOAK









PINTXO-DASTAKETA GAUR

Goizeko taldeek pintxo-dastaketa egingo dute gaur.

Talde bakoitzak pintxo mota bat eginen du eta ondoren ikasgelaz ikasgela pintxo horiek dastatuko ditugu.